Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

274/2003 DEKRETUA, azaroaren 11koa, osasun-arloko publizitatea arautzen duen dekretua laugarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 6410
  • Xedapen-zk.: 274
  • Xedapen-data: 2003/11/11
  • Argitaratze-data: 2003/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak

Testu legala

550/1991 Dekretua, urriaren 15ekoa, osasun-arloko publizitatea arautzen duena, hiru aldiz aldatu da 112/1994, 7/1996 eta 44/1998 Dekretuen bidez.

Arau horretan, osasun-arloan publizitatea egin aurretik administrazio-baimena lortu behar dela ezartzen da, baimen hori lortzeko prozedura finkatu, eta osasun-arloko publizitatetzat zer hartzen den ere zehazten da 2. artikuluan.

Horrez gainera, osasun-arloko publizitatea begiratu eta jagoteko, eta aldez aurretik eskuratu beharreko baimena proposatu eta tramitatzeko, kontrol-batzordea ere sortzen du 4. artikuluan; batzordea profesionalek osatuko dute, honako erakunde hauek ordezkatuta: osasun-administrazioa, osasuneko elkargo ofizialak eta kontsumitzaile-elkarteak.

Aipatutako arau hori martxan jarri zenetik hona urteak igaro dira, eta, tarte horretan izandako esperientziak aintzat hartuta eta arau batzuk aldatu direla ikusita, komenigarri ikusten da araua moldatzea.

Alde batetik, arauaren zati batzuetan ondo zehaztu behar da ea osasun-arloko publizitate hori zer den eta horren barruan zehatz-mehatz zer sartzen den; atal batzuetan, beraz, beste era bateko zentro eta zerbitzu batzuk ere berariaz hartu behar dira kontuan, esate baterako, hauexek: beltzaran jartzeko zentroak, adinekoentzako egoitzak, laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuak, ortopediak, podologia-zentroak baita audioprotesi eta hortzetako protesien kabineteak ere. Jarduera horiek ere, osasunari lotuta egonik, eragina izan dezakete gizakiaren osasunean, eta, beraz, komenigarria da horien publizitatea ere jagotea.

Beste alde batetik, osasun-arloko publizitatea jagoteko kontrol-batzordea osatzerakoan, aintzat hartu behar dira Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzak osasun-arloko publizitate-kontuetan dituen eskumenak, eta Confebask-en jarduera-esparrua ere bai. Horrez gain, kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Podologoen Elkargo Ofizialeko profesionalen jarduna nabarmen hazi dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala ere eratu dela, eta foru-aldundiek ere egoitzetako gizarte-zerbitzuetan badihardutela. Hori guztia oinarri hartuta, komenigarri ikusi da batzordean beste lau kide sartzea.

Horrenbestez, Osasun sailburuak halaxe proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholkularitza Batzorde Juridikoa ados dela, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko azaroaren 11n egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Lehen artikulua.– Urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren 2.1 artikulua honako era honetara idatzita geratuko da aurrerantzean:

"2. artikulua: 1.– Dekretu honen bidez osasun-arloko publizitatea arautzen da, honako hauek direnean pubizitate-egile:

  1. Ospitaleko zein ospitalez kanpoko diren osasun-zentroak.

  2. Bainuetxeak.

  3. Analisi klinikoetako laborategiak eta farmazia-bulegoetan analisi klinikoak egiteko dauden atalak.

  4. Botikin- eta farmazia-bulegoak.

  5. Anbulantziako eta osasun-garraioetako zerbitzuak.

  6. Farmazietarako eta animalien osasunerako ekoizkinen gordetegiak eta banatzaileak.

  7. Nagusientzako eta ezgaitasunen bat duten pertsonentzako oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta egoitzetako gizarte-zerbitzuak.

  8. Gaixotasunetarako aseguru libreko entitateak.

  9. Diagnosi-enpresak (txekeoak, odol-diagnosiak, haurdunaldiko azterketak-eta egiten dituztenak).

  10. Optikak eta farmazia-bulegoetan dauden optika-atalak.

  11. Edozein eratako tratamendua ematen duten enpresak, tratamendu hori medikoa zein paramedikoa izan, fisikoa zein psikikoa.

  12. Edertasun-institutuak, beltzaran jartzeko zentroak eta saunak edo masajeak eskaintzen dituztenak.

  1. Ile-tratamendurako zentroak.

  2. Teknika medikoak zein paramedikoak irakasteko edo erakusteko zentroak.

  3. Osasun-arloko profesionalak.

  4. Ortopedia-kabineteak eta farmazia-bulegoetan dauden ortopedia-atalak.

  5. Podologia-zentroak.

  6. Audioprotesi-kabineteak eta hortzetako protesien laborategiak.

  7. Osasun-arloan diharduten prebentzio-zerbitzuetako zentroak edo unitateak."

"5. artikulua: 1.– Osasun-arloko publizitatea kontrolatzeko batzordeko kideak Osasun sailburuak izendatuko ditu (batzordeburua eta 19 kide).

  1. Ondorengo hauek izango dira Batzordea osatuko duten kideak:

    Batzordeburu, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.

    Batzordekideak, 19:

    • Bat, hiru foru-aldundiek proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargo Ofizialek proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazilarien Elkargo Ofizialek proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialek proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Laguntzaile Tekniko Sanitarioen eta Erizaintzako Unibertsitate Diplomadunen Elkargo Ofizialek proposatuta.

    • Bat, Bosgarren Lurralde-Ordezkaritzako Optiko-Optometristen Elkargo Ofizialak proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Psikologoen Elkargo Ofizialek proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak proposatuta.

    • Bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Podologoen Elkargo Ofizialak proposatuta.

    • Bi ordezkari, Kontsumitzaileen Elkarte edo Federazioetakoak (lurraldean bazkiderik gehien dutenak eta finkatuen daudenak, zentsuen arabera).

    • Bat, Confebask-ek proposatuta.

    • Bat, Osasun Saileko Araubide Juridikoko Zuzendaritzako teknikaria.

    • Bat, Osasun Publikoko Bizkaiko Lurralde Zuzendariordetzako teknikaria.

    • Bat, Osasun Publikoko Gipuzkoako Lurralde Zuzendariordetzako teknikaria.

    • Bat, Osasun Publikoko Arabako Lurralde Zuzendariordetzako teknikaria.

    • Hiru, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako teknikariak.

      Idazkari izango da, Batzordeak berak aukeratuta, Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako ordezkarietako bat."

Lehena.– Osasun sailburuak izango du honako Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko ahalmena.

Bigarena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko azaroaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.