Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

103/DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, EJIE, S. A. sortzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 3110
  • Xedapen-zk.: 103
  • Xedapen-data: 2002/05/14
  • Argitaratze-data: 2002/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuaren bidez sortu zen «Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A.» merkataritza baltzu anonimoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat zerbitzu informatikoak modu zuzenean lantzea da, batik bat, EJIEren helburua, horrelaxe baitago xedatuta esandako dekretuan. Aurreikuspen hori ulertzerik ez dago, hala ere, ez badugu jotzen orduko egoera historikora, alegia, informatikaren inguruko zerbitzuak agertu berriak zirenekora; eta orduko hartan ez zen bidezkotzat jotzen bestelako biderik lantzea, ez bazen EJIEk berak artez lantzen zuena.

Gaur egun, ostera, gauzak zeharo aldatu dira, eta egunean eguneango egoerari egokitu beharra dago. Zerbitzu informatikoen bilakaera eta aniztasuna guztiz handitu dira; era esponentzialean handitu ere. Aldaketa horrek, bestalde, enpresa berrien agertzea ekarri du berarekin; eta, sarri, zilegitzat jo izan da EJIEk enpresa horietan parte hartzea, horrek administrazio publikoa eguneratu eta eraginkor bilakatuko duelakoan. Horren helburuak: kalitatezko zerbitzuak eskaintzea eta unean-unean bidezkotzat jo daitezen eraldaketa eta egokitzapenetan aktiboki eta aitzinapenez parte hartzea.

Administrazio publikoak gaur egun hartu dituen joera berriek elektronikaren mundua behin betikoz ezartzea dakarte, informazioa nagusi deneko gizarteari egokitu ahal izateko. Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak, aurrerantzean, telematikaren bidezkoak izango dira. Nahitaez bermatu beharko dira konfidentzialitatea, mezu-igorlearen eta -hartzailearen identitatea eta komunikazioen osotasuna eta komunikaziook ez errepudiatzea. Saihestezinezkoa da, beraz, herritarren identifikazio digitala, horrek bideratuko baitu administrazioarekiko harreman telematikoetan berme guztiekin jardutea.

«Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A.»-ren helburuak aldatu behar dira, eta zerbitzu berriek eta lan egiteko modu berriek sortu duten egoerara egokitu. Komunikazioen alorrean hainbat zerbitzu —segurtasunekoak, teknikoak eta administratiboak— garatu beharra dakar horrek, teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz horretarako. Lortu gura dena da, halaber, zerbitzuok modu zuzenean edo zeharka eskaini ahal izatea, helburu bera edo antzekoa duten sozietateetako akzioen edo partaidetzen titularitatea eskuratuz.

Baltzuen arteko ustezko loturak, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaz besteko pertsonei edo entitateei zerbitzu informatikoak eskaintzeko mekanismoak malgutzea aholkatzen du. Mekanismook, gaur egun, akziodunen Batzar Nagusiaren esku daude, eta aurrerantzean Administrazio Kontseiluaren esku utzi nahi dira. Eraginkortasun handiagoa dakar horrek; saihestu barik, beti ere, beharrezkotzat jotzen diren beste kontrol-balore batzuk.

«Euskadi Informazioaren Gizartean» Planaren barruan —2002ko otsailaren 19an onartutakoan— dagoeneko Eusko Jaurlaritzak lantzen duen moduan, euskal administrazioek jarrera estrategikotzat jo dute euskal sektore publikoarentzat entitate bat sortzea, ziurtapen-zerbitzuak eskaini eta gobernu elektronikoaren garapen ordenatua eta koordinatua ekarriko dituena. Bidezkoagotzat jo da, hortaz, ziurtapen zerbitzuak eskaintzen dituen entitatean administrazioek zeharka —baltzu informatikoen bidez— parte hartzea, uste baita gehiago egokitzen zaiela baltzuaren helburuei.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE), orain arte azaldutakoa betetzeko, bere kapital soziala handitu beharko du. Handitze horrek bat etorri beharko du, hala ere, EJIEk baltzu berrian izango duen parte hartzearekin.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen (EJIE) helburuak aldatu egin beharko dira, adierazitako helburuak lortu nahi badira. Aldaketokin baltzuaren jarduna egunean eguneango erronkei egokituko zaie. Bide batez, testu berri bat erredaktatuko da, indarreango estatutuak testu berriari egokituko dizkiona.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Eusko Jaurlaritzak 2002ko maiatzaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

«1.– Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A.»-ren helburua:

  1. Datuak prozesatzeko teknikak aztertu eta garatu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (nagusia, lurraldeetakoa edo erakunde mailakoa) zerbitzu informatikoak eskaini.

  3. Hainbat zerbitzu —segurtasunekoak, teknikoak eta administratiboak— eskaini Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; eta eskaini, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez.

  4. Aurreko lerroaldeetan adierazitako zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoaz besteko pertsona edo entitate publiko zein pribaturi eskaini, baldin eta horrela erabakitzen badu baltzuaren Administrazio kontseiluak.

    1. – Baltzuak bere helburuei lotutako jardun guztiak —edo baten batzuk— beste batzuen bidez gauzatu ahal izango ditu; zelan: helburu bera edo antzekoa duten baltzuen akzioak edo partaidetzak eskuratuz. Beste enpresa batzuekin batera ere jardun lezake aldi baterako —denbora jakinean edo zehaztugabean— enpresen batuketen bidez edo interes ekonomikoa duten elkarteen bidez (apirilaren 30eko 12/1991 Legea).

      Kasuan kasuko izapideak bete beharra kontuan hartuz, lerroalde honetan jasotako jarduerek nahitaez beharko dute Akziodunen Batzar Nagusiak aldez aurretik eta espresuki emandako baimena.»

«Bosgarren artikulua.– Kapital soziala. Kapital sozialak hamabost milioi bostehun eta berrogeita bat mila seiehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabi zentimo (15.541.691,72 euro) jotzen du. Bi milioi bostehun eta laurogeita bost mila bederatziehun eta hirurogeita hamabi (2.585.972) akzio izendunek ordezkatuko dute zenbateko hori, akzio bakoitzaren balio izendatua sei euro eta zentimo batekoa (6,01 euro) izanik. 1etik 2.585.972ra arte —biak barne— zenbatutakoak izango dira akziook, guztiz harpidetuta eta ordainduta».

Dekretu honetan xedatutakoaren kontra joan edo kontra esaten duten xedapenak indargabeturik gelditzen dira.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hatuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 14an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

«EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA-SOCIEDAD lNFORMATICA DEL GOBIERNO VASCO, S. A.» MERKATARITZA-ERAKUNDE ANONIMOAREN ESTATUTUAK

  1. – «Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea- Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A.» baltzu publiko anonimoa izango da, merkataritzako baltzuen kategoria izango duena.

  2. – Estatutu hauek arautuko dute baltzu hori; eta horiek arautzen ez duten alorretan, indarreango Baltzu Anonimoen Legera joko da.

Vitoria-Gasteizen izango du egoitza (Ronda de la Circunvalación, 14). Administrazio organoari dagokio udalerri beraren barruan egoitza aldatzea, eta bai sukurtsalak, agentziak edo ordezkaritzak lurralde nazionalaren barruan edo atzerrian sortu, kendu edo lekuz aldatzea, baldin eta enpresaren jardunak beharrezko edo egokitzat jotzen badu.

«1.– Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A.»-ren helburuak:

  1. Datuak prozesatzeko teknikak aztertu eta garatu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (nagusia, lurraldeetakoa edo erakunde mailakoa) zerbitzu informatikoak eskaini.

  3. Hainbat zerbitzu —segurtasunekoak, teknikoak eta administratiboak— eskaini Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; eta eskaini, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez.

  4. Aurreko lerroaldeetan adierazitako zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoaz besteko pertsona edo entitate publiko zein pribaturi eskaintzea, baldin eta horrela erabakitzen badu baltzuaren Administrazio kontseiluak.

    1. – Baltzuak bere helburuei lotutako jardun guztiak —edo baten batzuk— beste batzuen bidez gauzatu ahal izango ditu, zelan: helburu bera edo antzekoa duten baltzuen akzioak edo partaidetzak eskuratuz. Beste enpresa batzuekin batera ere jardun —denbora jakinean edo zehaztugabean— lezake aldi baterako enpresen batuketen bidez edo interes ekonomikoa duten elkarteen bidez (apirilaren 30eko 12/1991 Legea).

      Kasuan kasuko izapideak bete beharra kontuan hartuz, lerroalde honetan jasotako jarduerek nahitaez beharko dute Akziodunen Batzar Nagusiak aldez aurretik eta espresuki emandako baimena.»

Baltzuaren sorreran ez da epemuga zehatzik jartzen, eta sortzen denetik aurrera gauzatuko ditu bere jarduerak.

Kapital sozialak hamabost milioi bostehun eta berrogeita bat mila seiehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabi zentimo (15.541.691,72 euro) jotzen du. Bi milioi bostehun eta laurogeita bost mila bederatziehun eta hirurogeita hamabi (2.585.972) akzio izendunek ordezkatuko dute zenbateko hori, akzio bakoitzaren balio izendatua sei euro eta zentimo batekoa (6,01 euro) izanik. 1etik 2.585.972ra arte —biak barne— zenbatutakoak izango dira akziook, guztiz harpidetuta eta ordainduta.

Akziodunen Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua dira Baltzuaren organoak.

  1. – Legearen arabera deitu eta eratutako Akziodunen Batzar Nagusia da Baltzuaren organo erabakigarria. Horrek baliotasunez har ditzan erabakiak akziodun guztiek bete beharko dituzte nahitaez, batzarrean agertu ez edo disidenteek ere bai.

  2. – Lehendakaria Batzar Nagusiak berak aukeratuko du Baltzuaren akziodun diren bazkideen edo entitate juridikoetako ordezkarien artetik. Kasuan kasuko idazkaria ere Batzar Nagusiak aukeratuko du.

  3. – Baltzu Anonimoen Legean ezarritakoa betez egingo da Batzarretarako deia; eta modu berean aztertuko dira gaiak eta hartuko erabakiak.

Administrazio Kontseiluak osatzen du Baltzuaren organo kolegiatua. Bere egitekoa da Baltzua modurik zabalenean kudeatzea eta ordezkatzea epaiketetan eta horietatik kanpo. Batzar Nagusiaren erabakien eta legeek edo estatutuek Batzarrari egotz diezazkioten ahalmenen araberako mugak baino ez ditu izango bere jardunean.

  1. – Gutxienez hiru administratzailek eta gehienez hemeretzik osatuko dute Administrazio Kontseilua. Ez dute nahitaezkoa izango Baltzuaren akziodun izatea.

  2. – Batzar Nagusiaren eskumenak: kontseilari kopurua finkatzea, horiek izendatzea eta gura duenean kargutik kentzea, eta Kontseiluko karguak (lehendakariak, lehendakariordea eta idazkaria) izendatu eta aldatzea.

  3. – Baltzua osatzerakoan izendatutako administratzaileek Legean ezarritako iraupen-aldia izango dute euren karguetan. Beste era batera izendatutakoen aginte-aldia Batzar Nagusiak mugatuko du kasuan kasuan. Hala ere, bai batzuk zein besteak, epemuga zehatz barik aukera daitezke, edo edozein unetan kendu ditzake euren karguetatik Batzar Nagusiak.

  4. – Kontseiluko kideak, gehienez ere, bost urterako izendatuko dira. Behin eta berriro berraukeratu daitezke epe berorretarako.

  1. – Administrazio Kontseilua biltzeko deia lehendakariak egingo du, edo Administratzaileen herenak eska dezake bilera egitea. Baltzuaren jardunerako egoki iritzitako beste bider bildu daiteke Kontseilua, gutxienez hiruhilabeterik behin.

  2. – Gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago egingo da deialdia; edo lehendakariak on deritzonean, premiatasuneko kasuetan. Aztergaien zerrenda finkatu beharko da.

  3. – Kontseilurako aldez aurretik deia egitea ez da beharrezkoa izango. Erabakiak hartzeko nahikoa izango da kontseilari guztiak bertan egon eta aho batez bilera egitea ebaztea.

  4. – Galarazpen eta bateraezintasunen barruan leudekeenek —batik bat abenduaren 26ko 25/1983 Legearen eraginpekoek— ezingo dute kargurik bete Baltzuan.

  1. – Administrazio Kontseilua baliotasunez osatzeko nahikoa izango da kideen erdia gehi bat agertzearekin, bai bertara azalduta edo norbait botaz euren ordez.

  2. – Baltzuaren edozein direktibo edo enplegatu joan daiteke —hitz egiteko eskubidez, baina boto barik— Kontseiluko bileretara, baldin eta Kontseiluko lehendakariak bidezkotzat jotzen badu horiek bertan egotea, aholkuak edo argibideak emateko.

  3. – Administrazio Kontseiluko lehendakaria izango da bileretako buru, eta berak zuzenduko ditu. Berori ez balego —kargua betetzeke dagoelako, gaixo dagoelako edo beste eragozpenen bat duelako—, lehendakariordeak edo, bestela, kontseilaririk zaharrenak beteko du lehendakariaren lekua.

    Kontseiluko idazkariak izapidetuko ditu deialdiak eta prestatuko ditu bilerak. Jazotakoaren aktak egingo ditu eta, lehendakariaren oniritziarekin, izenpetuko egingo ditu. Hartutako erabakien ziurtagiriak ere emango ditu.

    Idazkaria ez badago –kargua betetzeke dagoelako, gaixo dagoelako edo beste eragozpenen bat duelako–, kontseilaririk gazteena jarriko da bere ordez.

  4. – Kideen erabateko gehiengoz hartuko ditu erabakiak Kontseiluak. Lehendakariaren kalitatezko botoak ebatziko ditu berdinketak. Kontseiluko ahalmenak era iraunkorrean delegatu ahal izateko nahitaezkoa izango da kontseilarien bi herenen aldezko botoa ematea.

  5. – Bileretako Akta Liburu bat izango du Baltzuak. Horren zaintza eta kontserbazioa Kontseiluko idazkariaren ardura izango da.

Kontseiluaren eskumenak:

  1. Baltzuaren jarduna antolatu, zuzendu eta gainbegiratu.

  2. Batzar Nagusiaren erabakiak gauzatu.

  3. Epaiketetan edo epaiketetatik kanpo Baltzua erantzukizun osoz ordezkatzea, ekintza eta kontratu guztietan eta bai pertsona edo entitate publiko edo pribatuen aurrean ere.

  4. Langileen errolda gauzatzeko eta langileak aukeratu era ordaintzeko irizpideak proposatu Batzar Nagusiari.

  5. Baltzuaren langileak kontratatu eta ordainsariak finkatu Batzar Nagusiak adierazitako irizpideen ildotik.

  6. Baltzuaren helburua den jarduerarekin lotutako negozio, baltzu edo enpresetan parte hartzeko proposatu Batzar Nagusiari.

  7. Baltzuaren helburuak betetzeko beharrezkoak edo bidezkoak izan daitezen ekintzak burutu eta kontratuak izenpetu; hor sartzen direla, besteak beste, higiezinak erosi eta saltzea. Horretaz gain, eskubide errealak sortu, aldatu eta ezabatu, hipotekarena eta errentamenduko bereziarena barne izanik.

  8. Baltzuarentzat onuragarriak izan daitezkeen kreditu eragiketak eta beste eragiketa finantzario batzuk erabaki.

  9. Baltzuaren fondoak zelan erabili, non kokatu eta nola inbertitu behar diren Zehaztu. Gordailuak eratu; kontu korronteak —eskudiruak edo kredituak— ireki Baltzuaren izenean banku- edo kreditu-entitate edo –erakunde publiko edo pribatutan; eskudirua edo, oro har, baloreak atera. Truke letrak eta kredituko edo igorpeneko gainerako efektu merkantilak jaulki, endosatu, onartu, ordaindu, aurkatu eta negoziatu. Azken baten, bankuen eta merkataritzaren munduko eragiketa guztiak burutu, ezelango muga barik.

  10. Baltzuaren urteko ekitaldia amaitzen denetik kontatzen hasi eta gehienez ere hiru hilabeteko epean urteko kontuak, kudeaketa txostena, emaitza aplikatzeko proposamena eta, beharko balitz, kontuak eta kontsolidatutako kudeaketa txostena formulatu.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoko baltzu publikoek nahitaez aplikatu behareko xedapenetan eskatzen diren programak, aurrekontuak eta gainerako dokumentazio ekonomikoa eta finantzarioa gertatu.

  12. Baltzuari daragioten eskubide, akzio, erreklamazio eta errekurtsoez baliatzerakoan egokiena erabaki era, maila eta jurisdikzio guztietako epaitegi eta auzitegietan eta Estatuko, erkidego autonomoetako, probintzietako, udalerrietako eta beste ente publiko batzuetako agintari eta bulegoen aurrean; eta batzuei zein besteei uko egin bidezko irizterakoan. Ildo horretatik, letratu eta prokuradoreen alde ahalmenak egiletsi Baltzua defendatzeko.

  1. Edozein izaerako ondasun eta eskubideei buruzkoa gaiak bideratu. Zuzenbidearen arbitrajera edo ekitatera jo prozedura hori beharko luketen gatazka guztietan.

  2. Baltzuaren helburuarekin bat datozenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaz besteko pertsonei edo administrazio publiko zien pribatuari zerbitzuak eskaintzea erabaki.

    1. – Aurreko lerroaldeetan aipatutako eskumenek ez dituzte mugatzen Administrazio Kontseiluak dituen ahalmenak Baltzuaren negozioak eta interesak gobernatu, zuzendu eta administratzerakoan, baldin eta ez badaude beren-beregi gordeta Akziodunen Batzar Nagusiarentzat.

  1. – Administrazio Kontseiluaren eskumenak:

    1. Bere kideen artetik batzorde betearazle bat edo gehiago osatu, bere ahalmen guztiak, edo batzuk, betiko edo aldi baterako eskuordetuz. Osatzeko orduan finkatuko da euren eginkizuna eta, beharko balitz, jardunerako arauak.

    2. Aholkularitzarako batzorde bat edo gehiago osatu. Ez da izango beharrezkoa kide guztiak Baltzuaren kontseilariak izatea. Osatzerakoan finkatuko dira eginkizunak eta, beharko balitz, jardunerako arauak. Adierazi diren aholkularitza- eta betearazpen-batzordeetako buru Baltzuko lehendakaria edo honek eskuordetutako kontseilaria izango da.

    3. Zenbait eginkizun betiko edo aldi baterako eskuordetu.

    4. Egoera jakin batzuetarako ahalordetze bereziak eman, ezelango muga barik kopuruaren aldetik.

  2. – Aurreko artikuluko lehenengo paragrafoko d), f), j) eta k) lerroaldeetan ezarritakoaren arabera, Kontseiluari dagozkion ahalmenak ezingo dira eskuordetu.

Estatutu hauetako beste artikulu batzuetan esleitutakoez gain, honako ahalmen hauek dagozkio Administrazio Kontseiluko lehendakariari:

Lehendakariaren kargua betetzeke balego, edo ez egotea gertatuko balitz, bere ordez lehendakariordeak jardungo luke haren ahalmenekin, gehi Administrazio Kontseiluak eskuordetu diezazkiokeenekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko Baltzu Publikoaren izaera har dezanean Baltzu horrek, horren erregimen ekonomikoa eta finantzarioa gai horretan dauden arau bereziei egokituko zaie. Abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuan agindutakoari eta Baltzu Anonimoen Erregimen Juridikoko xedapen arautzaileei ere egokituko zaie, baldin eta ez badute arau horien kontra jotzen.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte iraungo du, urtero, Baltzuaren ekitaldiak. Lehenengo urtean, hala ere, Baltzua sortzen den egunetik hasiko da ekitaldia.

Baltzua Euskal Autonomia Erkidegoko Baltzu Publikoa izan dadin bitartean, nahitaez egin behar diren beste agiri ekonomiko eta kontable batzuez gain, honako hauek ere burututa izan beharko ditu urte bakoitzeko ekitaldia amaitu ondorengo (urte bakoitzeko abenduaren 31 epemugatzat hartuta) hiru hilabeteren barruan: urteko kontuak, kudeaketa txostena, emaitza aplikatzeko proposamena eta, beharko balitz, normalizatutako kontuak eta kudeaketa txostena.

Administrazioaren Kontseiluak, Baltzuaren kontuak Batzar Nagusiari aurkeztu baino lehen, zentsuratu egin beharko ditu kontuok entitate edo espezialista independienteen bitartez.

Hala ere, gerta liteke zentsuratzeko obligazio hori ekitaldi jakin baterako kendu egiten diola Administrazio Kontseiluak Batzar Nagusiari, baldin eta Batzarrak, eskatu duen txosten teknikoa ikusi eta gero, ez dela beharrezkoa uste badu. Gerta liteke, ostera, Baltzu Anonimoen Legearen arabera zentsura hori nahitaezkoa izatea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.