Arautegia

Inprimatu

86/2002 DEKRETUA 2002ko apirilaren 16koa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi-Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezartzen dituena, eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2317
  • Xedapen-zk.: 86
  • Xedapen-data: 2002/04/16
  • Argitaratze-data: 2002/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irakaskuntzako Funtzio Publikoaren egituraren abiapuntua, ikastetxe bakoitzean kalitatezko hezkuntzako zerbitzua emateko behar diren lanpostuak konfiguratzea da. Lanpostuen Zerrenda ikastetxe bakoitzeko plazen kopurua eta, horrenbestez, plantila behar bezala dimentsionatzea ahalbideratzen duen oinarrizko tresna da, betiere zentro bakoitzean bete nahi diren hezkuntzako premiak aintzat hartuta.

Horrexegatik, hain zuzen ere ikastetxe bakoitzaren uneko hezkuntzako premiak bete nahi direlako, Lanpostuen Zerrenda ezin da argazki geldia izan, ikastetxeetako beharren arabera egokitu eta aldatzeko gaitasuna behar du izan.

Zentzu horretan, otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, II Tituluko I kapituluan Lanpostuen Zerrendak arautzen ditu, eta horiek osatzeko oinarrizko printzipioak eta prozedurazko bideak ezartzen ditu. Saileko Ikastetxeen Plangintza eta Hornikuntza Zerbitzuak bestalde, Lanpostuen Zerrendak egiterakoan ikasturte bakoitzean erabiltzen diren parametro edo aldagaiak aldatzeko moduko baldintzak aintzat hartu behar ditu.

Horiek horrela, egiaztatu da Euskal Autonomia Erkidegoaren bilakaera demografikoaren ondorioz, azken urteotan ikastetxeetako matrikulen kopurua etengabe jaitsi egin dela. Logikoa denez, jaitsiera hori nabarmenagoa izan da Haur-Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, baina, denbora aurrera joan ahala, Bigarren Mailako Irakaskuntzara ere iritsi da.

Era berean, denboran zehar, besteak beste, honakoak ageri zaizkigu: ikastetxeetan matrikulen kopurua igotzea edo jaistea; modulu eta heziketa-zikloak ezartzea edo kentzea; hezkuntza-sistema hobetzeko programa pedagogikoak abian jarri izana edo baliabideetatik ahalik eta onurarik handiena ateratzeko xedez, eskola-unitateak batzea edo zatitzea, edo ikastetxeak batzea dakartzaten planak abian jarri izana; gizarte-eskaera eta Autonomia Erkidegoaren errealitate soziolinguistikoa, hizkuntza ereduetako matrikulazioan aldaketak eragiten dituztenak.

Horren guztiaren ondorioz, ikastetxeetako plantilei buruzko plangintza egiteko orduan aintzat hartu behar da oso adierazitako egoeren eragina, izan ere horien ondorioz Lanpostuen Zerrendek ikastetxeen errealitate aldakorrari erantzun behar diote, eta ikastetxe bakoitzaren plantilak ahalik eta hobekien erantzun behar dio gizartearen eskaerari eta hezkuntza sistemaren beharrei. Egokitze hori gauzatzeko zenbaitetan lanpostuak deuseztatu, sortu edo aldatu beharko dira. Aurreko guztia, eragindako langileen zilegizko eskubide eta itxaropenak zorrozki errespetatuaz, eta hezkuntza kalitaterik altuena emateko helburuaz egingo da.

Horrekin batera, Lanpostuen Zerrenda osatzen duten plaza gehienak irakaskuntzan diharduten plaza horien titularrek beteta daudenez, zerrenda horretan egiten diren aldaketek eragin zuzena izango dute plaza horien titular diren pertsonengan.

Ondorio horietarako otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, irakaskuntzako kidegoei buruzkoak, orokorki bada ere, zera aurreikusten du: batetik, lanpostuen zerrenda aldatu ostean lanpostuaren edukia ere aldatzen denez, funtzionarioak euren lanpostuetatik kentzea; bestetik, lanpostua kentzeagatik atxikipena galtzea.

Horregatik guztiarengatik, kasuan kasuko Lanpostuen Zerrendan aldarazpenik egitearen ondorioz, lanposturen bat kendu edo aldarazten denean eragindako funtzionarioa zein den zehazteko, egoera arautuko duen legezko markoa ezartzea beharrezkoa da; hori guztia berdintasuneko baldintzetan, eta prozesu horietan eraginda suerta daitezkeen irakasleen zilegizko eskubide eta itxaropenak zorrozki errespetatuaz egingo da.

Horri dagokionez, esan behar dugu Haur-Hezkuntzan, Lehen Mailako Hezkuntzan, Helduen Hezkuntza Iraunkorrean eta Hezkuntza Berezian adierazitako legezko markoa dagoeneko badela; izan ere, apirilaren 16ko 81/1996 Dekretuak adierazitako hezkuntza maila horietan, ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldarazpenek zein irakasleengan izango duten eragina zehazteko irizpideak ezartzen ditu. Dekretu horrek hezkuntzaren erreforma baino lehenago, auzi hori arautzen zuen 1994ko urriaren 26ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, ordezkatu zuen.

Bestalde, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuarekin gauza bera gertatzen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehenengo zikloan, baina arau horrek adierazitako 81/1996 Dekretuak esandakoa aipatu eta zehaztasun batzuk gehitu baino ez du egiten.

Hala ere, Bigarren Irakaskuntzan arauen alorrean hutsunea dago eta hain zuzen ere Bigarren Irakaskuntzan egun premiazkoa da araudi orokorra eta denboran iraunkorra izango dena, ikastetxeetako plantilak ikasturtez ikasturte argitaratzen diren Lanpostuen Zerrenden arabera egokitu ahal izateko prozesuak eta irizpideak erregulatzeko; bereziki urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako denak (LOGSE), aurreikusten duen erreforma ezarri ondoren, zeren eta Lege horrek curriculum nabarmen berriztatzailea ekarri du eta, bereziki Lanbide-Heziketan, ikasgai berezitu berriak ezarri ditu. Legearen ondorioz, Bigarren Hezkuntzako ikastetxetarako tipologia zeharo berria sortu da, Bigarren Hezkuntzaren ondoko irakaskuntza malgutasun osoz eskaintzen duten ikastetxeak diseinatu dira, Batxilergoko eta Lanbide-Heziketako institutuen arteko ohiko dikotomia amaitu baita, eta ikastetxe berean Batxilergo eta Heziketa Ziklo ezberdinak eskaintzen dira; eta horrek ez du esan nahi Goi Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuak izateko aukerarik ez dagoenik.

Atal horri loturik, egokia da gogora ekartzea LOGSEk aurreikusitako erreforma Autonomia Erkidego honetan arian-arian ezartzen berriki amaitu dela. Ezarpen horrekin batera Eskola Mapa berria egin behar izan da, Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako sarea guztiz berrantolatu behar izan da eta, horrenbestez, ikastetxe horietan diharduten irakasleak ere berriz banatu behar izan dira. Ikastetxeetako sarearen berrantolaketari eta Eskola Mapa berria ezartzeari dagokienez, esan behar da egokitze hori urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuak aurreikusitakoaren indarrez egin zela; izan ere, Dekretu horrek ikastetxeetako sare berria diseinatu zuen eta besteak beste honako faktoreak aintzat hartu zituen: Lurralde Historiko bakoitzeko errealitate geografiko eta demografikoak eta gizarte eta hizkuntzaren alorretako errealitateak.

Ikastetxeetan ziharduten irakasleen banaketa berriari dagokionez, bestalde, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren hamabigarren xedapen gehigarriak autonomia erkidegoetako organo egokiak gaitu zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Bigarren Zikloa, Batxilergoa, eta Lanbide-Heziketa ezartzearen ondorioz egin beharreko irakasleen banaketako prozedurei ekiteko irizpideak finkatu ahal izateko, betiere Administrazioak zehaztutako bideari jarraiki. Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamabosgarren xedapen gehigarriak ere gaitze bera jasotzen du.

Horiek horrela, gaitze hori erabiltzean hain zuzen ere, urtarrilaren 18ko 7/2000 Dekretua onetsi zen. Dekretu horrek lehenbiziko aldiz eta unean uneko eragiketa izanik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen birbanaketako prozesua arautu zuen, ikastetxeetako plantilak, hezkuntzako adierazitako erreforma ezarri ondoren Euskal Autonomia Erkidegoaren ikastetxeen sareak hartutako fisonomia berriaren ondorioz, Lanpostuen Zerrenda berrien arabera egokitzeko asmoz.

Horregatik, Bigarren Mailako Irakaskuntzan gai honi buruzko arauetan zegoen hutsunea betetzen du honako Dekretu honek. Dekretua araudi orokorra da; hain zuzen ere, azkena argitaratutako lanpostu-zerrendaren arabera ikastetxe bakoitzaren plantila egokitu ahal izateko, irakasleak berriro banatzeko ikasturtez ikasturtezko prozesuetan aplikatu beharrekoa.

Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren hezkuntza mailetan unibertsitatez kanpoko irakasleak berriz antolatzeko prozesuak arautzea ahalbidetuko duen arau multzoa osatzen du Dekretu honek, betiere ikastetxeetako plantilak gizartearen errealitate aldakorraren, errealitate demografikoaren, pedagogia eta hezkuntzako errealitatearen, errealitate soziolinguistikoaren, eta abarren arabera, Lanpostuen Zerrendetan islatzen den errealitatearen arabera, egokitzeko asmoz.

Horrekin batera, tresna arauemailea da, eta Bigarren Mailako Irakaskuntzako langileak berriz antolatzeko sistemari segurtasun juridiko handiagoa ematen dio eta, horrenbestez, etorkizunean egin daitezkeen birbanaketa berrietan eraginda suerta daitezkeen taldeetako pertsonei ere segurtasun juridiko handiagoa ematen die.

Dekretu honen edukiari dagokionez, haren araudi zehatza aztertzen hasi baino lehenago, azpimarratu behar da Dekretuak arautzen duen prozesuaren oinarrian dauden helburua eta printzipio eragilea klaustroen egonkortasuna dela, eta horri ekiteko ikastetxe bakoitzean behin betiko destinoa duten langileen artetik, ahalik eta langile gehien bertan mantendu nahi da; horrela, plangintza akademikoak eta irakaskuntzak beharrezko duten jarraikortasuna lortuko da, betiere kalitatezko irakaskuntza lortzeko xede komuna lortzearren. Hori guztia berdintasun osoz, eta eragindako langileen zilegizko interes, eskubide eta itxaropenak aitortuz eta zorrozki errespetatuz egingo da.

Hain zuzen ere, eragindako taldeari dagokionez, I. kapituluko Oinarrizko Printzipioetan Dekretua aplikatzeko eremu subjektiboa orokorki definitzen da. Hor esaten denez, Dekretuak arautzen duen prozesuan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean aritzen diren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoetako karrerako funtzionarioek zein Lanbide-Heziketako Irakasle Teknikoek parte hartzen dute, betiere zerbitzu aktiboan aritzen baldin badira eta Bigarren Hezkuntzako Institututan edo Goi Mailako Lanbide-Heziketako Institututan behin betiko destinoa baldin badute, edo zerbitzu aktiboan ez badaude ere, behin betiko destinoa erreserbatuta izateko eskubidea baldin badute. Horren arrazoia honakoa da: uztailaren 1eko 162/1997 Dekretuaren bidez Berariazko Lanbide-Heziketako espezialitateetarako, Berariazko Lanbide-Heziketan eta Bigarren Mailako Irakaskuntzan irakasleen hasierako atxikipena egin bazen ere, arau horrek geroagoko araudia aipatzen zuen —7/2000 Dekretua eta honako Dekretua, hain zuzen ere— izan ere araudi horretan atxikipenen irizpideak zehaztu behar ziren, ikastetxe bakoitzaren Lanpostuen Zerrendak zehazten dituen lanpostuetan irakasleak atxikitzeko.

Horiek horrela, adierazitako printzipio horretatik abiatuta eta 7/2000 Dekretuak xedatzen duen ildoari jarraiki, Dekretu honek arautzen duen prozesua elkarren jarraian egingo diren bi fasetan egituratu da, fase bakoitza jarraian egingo diren txandetan banatzen delarik.

Logikoa denez, ikastetxeetako plantilak hezkuntzako erreformatik sortu den errealitate berrira orokorki egokitzeko hasierako ahalegina behin eginez gero, adierazitako 7/2000 Dekretuak xedatutakoaren babesean, horretan aurreikusi zen lehenengo fasea, “Atxikimenduaren finkapen-mantenimendua” izenekoa, arautzeak dagoeneko ez zuen zentzurik, izan ere fase horren ardatza irakasle bakoitza orduko tokian mantentzea zen, betiere lanpostua kendu ez badute. Horregatik, LOGSE ezartzearen ondorioz ikastetxeetako egitura berriaren arabera irakasleen plantila egokitzeari dagokionez, zero puntutzat har litekeen une hori gaindituta izanik, Dekretu honetan ez da arautzen horren antzerako faserik.

7/2000 Dekretuan ez bezala, Dekretu honen I. fasean, “Lanpostuak ezabatzeari eta lekuz aldarazitako langileei buruzkoa” izeneko horretan, alde batetik, I. txandan, argitaratutako Lanpostuen Zerrendaren azken aldarazpenaren ondorioz eragindako langileak zeintzuk diren zehazteko irizpideak arautzen dira (printzipioz lekuz aldarazitako langileak); eta, bestetik, II. txandan, lekuz aldarazitako langileek euren postuen titularitate osoa berreskuratzeko aukerak xedatzen dira. Eragindako langile guztiek, ezinbestean, fase horretan parte hartu behar dute.

Izan ere lehenengo fase hori zeharo berria da 7/2000 Dekretuaren aldean, zeren eta Dekretu horrek, egoera zehatz eta jakin batean aplikatzeko araua zenez, une zehatz batean sortutako egoera zehatz bati erantzuteko sortu zenez, lekuz aldarazi beharreko langileak zeintzuk izango ziren zehazteko faserik ez zuen aurreikusi; hala ere, prozesuaren ondorioak aipatzen direnean, 13.1 artikuluko e) zatian honakoa esaten da: “Prozesu honen bitartez lanpostua lortzen ez duten langileak, euren destinoko ikastetxetik lekuz aldaraziak izango dira…” betiere ezabatuaren izaera hartzeko hautua egiten ez badute. Horregatik, geroago 2000ko martxoaren 22ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, argitaratu zen eta horretan Bigarren Mailako Hezkuntzako unibertsitatez kanpoko irakasleen birbanaketaren emaitza jendaurrean jarri zen; birbanaketa urtarrilaren 18ko 8/2000 Dekretuan argitaratutako Lanpostuen Zerrendarekin bat etorriz egin zen. Adierazitako aginduaren eranskinean lekuz aldaraziaren izaera hartu zutenen zerrenda agertu zen. Horren ondorioz, ez zen aurreikusi lekuz aldarazitako langileek euren lanpostuen titularitate osoa berreskuratzeko txandarik, izan ere, adierazi den bezala, Lanpostuen Zerrenda eta 2000ko martxoaren 22ko Agindua argitaratu arte, formalki ez zen lekuz aldarazitako langilerik izan.

Hain zuzen ere horrexegatik, lekuz aldarazitako langileek euren lanpostuen titularitate osoa berreskuratzeko faserik ez zelako aurreikusi, geroago 2001eko martxoaren 23ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, argitaratu behar izan zen eta Agindu horren bidez lekuz aldarazitako langileek euren lanpostuen titularitate osoa berreskuratzeko prozesua arautu zen. Agindu horren ondorioz 2001eko apirilaren 3ko Agindua argitaratu zen eta horren bidez prozesuaren emaitza jendaurrean jarri zen. Horren eranskinean, euren lanpostuen erabateko titularitatea berreskuratutakoan, lekuz aldarazitakoaren izaera utzi zutenen zerrenda ageri zen.

Bestalde, eta Dekretu honen araudiarekin jarraitzeko, behin aurreko fasea amaituz gero, II. faseari ekiten zaio, “Ikastetxean bertan berratxikitzea” izenekoari, alegia. Fase horrek elkarren jarraian egiten diren hiru txanda ditu eta txanda bakoitzean parte hartzea nahitakoa da. Adierazi denez, bigarren txanda horren zergatia ahalik eta irakasle gehien ikastetxean finkatu eta mantentzearen komenigarritasunean datza, horrela atzeman nahi den helburua lortuko baita: plantilak mantentzea eta klaustroak ahalik eta egonkorren bilakatzea.

Bigarren fase horren lehenengo txandan, espezialitate bereko plazetan, 1. hizkuntza eskakizuna indarrean edo 2. hizkuntza eskakizuna duten horietan, norbere borondatez atxikitzea ahalbidetuko da, betiere atxikipen berriko plazak duen hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten eta hura baino hizkuntza eskakizun baxuagoko plaza baten titular diren irakasleen kasuetan. Horrela helburu bikoitza bete nahi da, batetik hizkuntza eskakizun jakin bat egiaztatuta duten irakasleek, hizkuntza eskakizun horretako plazetan behin betiko titularrak izatea, horrela euskalduntze prozesu aurrerakorra gauzatzen delako eta kalitatezko irakaskuntza elebidun eta integrala eskaintzeko helburua betetzen delako; eta bestetik, derrigorrezkotasun datarik ez duten 1. hizkuntza eskakizuneko plazetatik lekuz aldarazitako irakasleak berriz finkatzea erraztea, izan ere, gizartearen eskaera eta hezkuntza sistemaren beharrak betetzearren, plaza askoren hizkuntza eskakizuna denboraren poderioz aldatu denez, berriz finkatzeko zeregin horretan zailtasunak agertzen dira.

Puntu honetan aukera berria sartu da, norbere borondatez, kontrako zentzuan atxikitzeko aukera, alegia; hala ere lekuz aldarazitako irakasleek baino ezin izango dute aukera hori erabili, hau da, 1. hizkuntza eskakizuna indarrean edo 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetatik lekuz aldarazitako pertsonek; pertsona horiek beren espezialitateetan, derrigorrezkotasun datarik ez duten 1. hizkuntza eskakizuneko edo 1. hizkuntza eskakizuna indarrean duten lanpostuetan berratxiki ahal izango dira. Horrela, plantiletan ahalik eta egonkortasunik handiena lortzeko adierazitako helburua lortzen da, eta gainera adierazitako plaza horietan etorkizun hurbil edo urrunean hizkuntz eraldaketarik gertatuz gero, plaza horien titularrek lanpostuari eustea ahalbideratzen da.

Horrekin batera, lehenengo txanda horretan hizkuntz eraldaketa delakoaren jokoa onartzen da, hau da, lekuz aldarazi diren pertsonak euren espezialitate bereko baina 1. hizkuntza eskakizuna indarrean duten edo 2. hizkuntza eskakizuna duten plazetan berratxikitzea ahalbideratuko da, nahiz eta hizkuntza eskakizun hori egiaztatu gabe izan; eta hori guztia martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren berariazko araudiak ezartzen dituen baldintzetan eta aurreikusten dituen ondorioetarako egingo da, izan ere, Dekretu horren bidez hizkuntza eskakizunak definitzeko eta irakasleen lanpostuetako derrigorrezkotasun datak ezartzeko irizpideak xedatzen dira.

Bigarren txandan eta aurreko kasuaren arrazoi berberengatik, espezialitate ezberdineko plazetan norbere borondatez berratxikitzea ahalbideratzen da, betiere aukeratzen den espezialitate berria izanez gero eta, aldi baterako baino ez, lehenengo xedapen gehigarriak aurreikusten dituen baldintzetan, titulazioaren bidezko irispidea onartzen da. Puntu horretan, 7/2000 Dekretuak aurreikusitakoaren aldean berrikuntza garrantzitsua sartzen da; izan ere, Dekretu horrek espezialitate ezberdineko plazetan berratxikitzeko lau bide onartzen zituen, ez bakarrik oposizioaren bidez espezialitatea lortu izanaren bidea. Horiek horrela, espezialitatea izatea aitortzen zen honako kasuetan: III. eranskinak espezialitate bakoitzerako zehazten zituen titulazioak izatea; espezialitate horretan IV. eranskinak zehazten zuen antzinatasuna izatea; edo Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea espezialitatean trebakuntza nahikorik izatea.

Ildo horretan azpimarratu behar da espezialitate ezberdinetara iristeko Dekretu horrek aipatzen zituen zeharkako bide horiek salbuespeneko bideak zirela, LOGSEk aurreikusitako hezkuntzako erreforma ezartzearen ondorioz sortutako egoera berri eta bereziari erantzuteko xedez sortuak, LOGSEren ondorioz espezialitate berriak sortu baitziren. Bestalde, Berariazko Lanbide-Heziketan modulu eta heziketa ziklo berriak abian jarri eta sustatu zituzten irakasleen giza kapital garrantzitsua aprobetxatzeko beharra ere bide berezi horiei ekiteko arrazoia izan zen.

Horregatik LOGSEk ezarritako hezkuntza-sistemaren ezarpen-prozesuaren egutegia amaitu arte espezialitate jakin batzuetara iristeko aukera irekitzea gomendatu zen. Izan ere urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren hainbat xedapen iragankorrek horixe xedatzen dute; Dekretu horrek eskumena duten hezkuntza alorreko administrazioei ahalmena ematen die, zein bere eremuan eta irispide berezi horien bidez, Berariazko Lanbide-Heziketako zenbait espezialitatetan irakasleak atxikitzeko baldintzak ezar ditzaten. Plaza hutsak betetzeko hornikuntzako deialdietan Lanbide-Heziketako plaza jakin batzuk esleitzeari dagokionez, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan ere antzerako aurreikuspenak agertzen dira. Azkenik, uztailaren 1eko 162/1997 Dekretuak ere, Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea espezialitatearen kasu zehatzerako, trebakuntzako baldintzari dagokionez, antzerako aurreikuspenak jasotzen ditu.

Laburbilduz, espezialitate ezberdinetara iristeko adierazitako aukera horiek guztiz justifikatuak ziren LOGSEk deskribatutako hezkuntza sistema ezartzeko igaroaldian eta, horrenbestez, prozesu hori amaitutakoan, aukera horien zergatia ere amaitu da eta, horrenbestez, bide horiek ezinbestean desagertu behar ziren. Bakar-bakarrik eta izaera iragankorraz indarrean mantendu da titulazioaren bidez iristeko aukera, betiere lanpostuak betetzeko prozeduretan aukera horri eusten zaion bitartean; langile horien lekualdatze lehiaketetan aurreikusitakoarekiko koherentea den irizpide bateratua mantendu nahi da horren bidez.

Bestalde, txanda horretan bigarren itzulia edo ondorio-fasea ezartzen da, eta txanda horretan egiten diren atxikipenen ondorioz hutsik geratzen diren plazek ahalbideratuko dute une horretan dauden lekuz aldarazitakoek, berez, euren lanpostuetako titularitatea berreskura dezaten. Puntu horretan, pertsona bat baino gehiago erabateko titularitatea berreskuratzeko moduan daudenean, argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendak eragindako pertsonek aurrez garatutako prozesuetan lekuz aldarazita suertatu direnekiko lehentasuna izango dute. Lehentasun horren oinarria honakoa da: Lanpostuen Zerrenda bakoitzak eragindako irakasleak lekuz aldarazitako irakasletzar joko dira bakar-bakarrik Dekretu honek arautzen duen prozesuaren amaieran ezin izan badira finkatu edo berratxiki; horrenbestez, prozesuan zehar erabateko titularitatea duten behin betiko irakasletzat joko dira.

Bigarren fasearen hirugarren txandak, plaza ibiltari edo mistoetan finkatu edo berratxiki ez direlako, hau da ikastetxe batean baino gehiagotan irakastea eskatzen duten postuetan edo espezialitate bat baino gehiago irakastea eskatzen duten postuetan finkatu edo berratxiki ez direlako, prozesuaren une horretan lekuz aldarazitako irakasle gisa daudenak, norbere borondatez berratxikitzea ahalbideratzen du. Txanda honetan ere aurreko puntuan adierazitako lehentasuna errespetatuko da.

  1. Kapituluak prozesuaren fase eta txanda guztietan partaideak antolatzeko irizpideak arautzen ditu, pertsonen arteko lehia gertatzen denean horien arteko lehentasuna edo eskubide hobea zehazteko xedez. Baremo baten irizpideen arabera eskubide hobea zehaztuko da. Baremo horren oinarria, alde batetik, LOGSE indarrean jarri aurretik katedratiko ziren eta egoera zehatz batean dauden irakasleen preferentzia da. Beste aldetik, gainerakoen artean eskubide hobea zehazteko, zerbitzuan emandako denbora balioztatuko da, eta balio bera emango zaie kidegoan zerbitzuan emandako denborari eta ikastetxean zerbitzuan emandako denborari, balio biak batuko direlarik. Aurrenekoa langile multzo honetan erabili ohi den irizpideari jarraiki sartu da eta bigarrena hainbat eta hainbat aldiz eskatu den ikastetxeetako plantilen iraunkortasunaren printzipioa betetzearren sartu da. Berdinketa kasuetan irtenbidea emateko prozedura ere ezarri da kapitulu horretan.

    Egiazta daitekeenez, antolamenduko irizpideak eta ezarritako baremoa 7/2000 Dekretuak araututako prozesuan erabilitako berberak dira. Jarraikortasun horren arrazoiak bi motakoak dira. Alde batetik, antolamenduko irizpide horiek Dekretu horretan agertzea eta horiek aplikatu izana arauzko aurrekina da; aurrekin hori aintzat hartu behar da, honako erregulazioa baldintzatzen baitu, batez ere Dekretu horren prozesu negoziatzaileak agerian utzi zuelako gai hau etorkizunean eta behin betikoz arautuko zuen testuan, ahal den neurrian, Dekretuan bertan agertzen diren irizpideak jasotzeko borondatea.

    Bestalde, segurtasun juridikoko arrazoiek antolamenduko adierazitako irizpideak mantentzea aholkatzen dute, zeren eta bai prozesu horretan eragindako irakasleek, bai geroagoko prozesuetan eraginda suertatuko diren irakasleek, arrazoiz suposa dezakete egoera berdinetan irizpide berak erabiliko direla.

  2. kapituluan Dekretuak arautzen duen langileen birbanaketa prozesua eta horren ondorioz sortuko diren eraginak biltzen dira. Ondorioei dagokienez, eraginik nabarmenena honakoa da: argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendak ekarritako aldaketen ondorioz euren lanpostua kendu dela ikusi duten pertsonek, baldin eta Dekretu honen aurreikuspenen indarrez ezin izan badute finkatu edo berratxikita izan, lekuz aldarazitako irakasleen izaera hartuko dute. Lekuz aldarazitako irakaslearen figurak, gure araudian berria ez den figurak, esan nahi du pertsona horiek euren ikastetxeetan behin betiko destinoa mantentzen dutela, baina ikastordu kopuru nahikorik ez dutenez, beste ikastetxe batean irakatsi behar dutela; hala ere, ongi ulertu behar da, edozein arrazoi dela kausa, euren ikastetxeetan ikastordu beharrik berriro izanez gero, berriz itzuliko liratekeela bertan irakastera.

    Lekuz aldarazitako irakasleei kenduaren izaera hartzeko aukera emango zaie. Aukera erabili nahi izanez gero, klaustroaren bileratik bost egun igaro baino lehenago libreki egin beharko da hautua. Kenduaren izaera hartuz gero, interesdunak adierazten du bere ikastetxearekin duen lotura apurtu nahi duela eta destinoko beste ikastetxe bat nahi duela. Aukera egiteko eskubidea bost egunetara murrizteko arrazoia, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin baino lehentxeago berratxikipenaren ondorioak argitaratzeko premian datza.

    Prozesuaren eraginetako datari dagokionez, nahitaez, prozesuaren abiapuntua den Lanpostuen Zerrendak adierazten duen ikasturtearen hasiera izan behar da.

    Lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriek Dekretu honek orokorki arautzen duen langileen birbanaketako prozeduran parte hartuko ez duten bi talde gutxituak aipatzen dituzte. Lan-kontratuko langileak eta Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako Irakasle Berezien Kidegoko funtzionarioak dira, betiere egituratu nahi diren hezkuntza mailetan irakasten duten irakasleen plantiletako kide baldin badira. Ulertzen dugu langile horiek oro har diseinatutako prozeduran parte hartzen ez badute ere, irakasleak birbanatzeko prozesuaren arauak lan-harreman mugagabea duten maila horietako langile guztien egoerak bildu behar dituela, lotura juridikoa edozein motatakoa izanik ere. Horregatik, laburki bada ere, langile horien balizko egoerak eta kasu bakoitzean jarraitu beharreko bidea ere arautu dira.

    Laburbilduz, zera gehitu liteke: Lanpostuen Zerrenda aldatzearen ondorioz euren lanpostua ezabatzen dela ikusten duten lan-kontratuko langile horiek, beren espezialitate eta hizkuntza eskakizuneko beste lanpostu bat, hutsik geratzen dena, esleitua izateko eta horretan behin betiko titular gisa jarduteko lehentasuna izango dute. Esleipen hori egiterakoan eragindako pertsonari ahalik eta kalterik txikiena egiten saiatuko da, eta ikasturtearen hasierako esleipen-prozesua baino lehenago egingo da.

    Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako Irakasle Berezien Kidegoko funtzionarioei dagokienez, bigarren xedapen gehigarriak beste hainbeste ezartzen du. Langile horiek sailkatu gabeko antzinako Bestelako Pertsonala deiturikoak dira, abenduaren 2ko 1467/1988 Errege Dekretuak, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zerbitzurik ematen duen bestelako pertsonala sailkatzekoak, ezarritakoarekin bat etorriz funtzionario bilakatu zirenak, alegia. Errege Dekretu horren 3. artikuluak ezartzen du langile horiek Dekretua argitaratu arte egiten zuten zeregin berberetan jarraituko dutela. Horrekin batera, azken lerrokadan dio langile horiek atxikitzen diren unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Lanpostuen Zerrendek aintzat hartuko dituztela langile horien ezaugarriak. Gauzak horrela, Lanpostuen Zerrendetan langile horien postuak ageriko dira, eta langile horiek euren lanpostuetan atxikita jarraituko dute. 1467/1988 Errege Dekretua aplikatuaz, ikastetxe horietako Lanpostuen Zerrendak antzinako Bestelako Pertsonalaren plaza jasoko du.

    Hirugarren xedapen gehigarriak, ikastetxe bi batuko balira Dekretu honek arautzen duen prozesua gauzatzeko jarraitu beharreko urratsen inguruan berariazko aurreikuspena egiten du.

    Eta gauza bera gertatzen da laugarren xedapen gehigarrian ikastetxeak bereiztu/batu kasuetarako. Nabarmendu behar da, ikastetxe hartzailean sartuko diren pertsonak zehazteko ondorioetarako, aldez aurretik ikastetxe igorlean Dekretu honek arautzen duen prozesua egin beharko dela, eta prozesu horretan bereizketa/batuketaren gaia diren lanpostu guztiak sartu beharko direla.

    Azkenik, Dekretuak bi xedapen iragankor ditu. Lehenengo xedapen iragankorrak titulazioaren bidez berratxikitzeko aukera aztertzen du, betiere irispide hori postuak hornitzeko prozesuari begira irekita dagoen neurrian. Bigarren xedapen iragankorrak, bestalde, espezialitateen arteko korrelazioa arautzen du, Dekretu honen II. eranskinak aurreikusitakoarekin bat etorriz.

    Arauzko honako proiektuari ekiteko, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartutako eskumenak aintzat hartu dira, eta LOGSEren bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean ekin zaio proiektuari; izan ere, xedapen gehigarri horrek ahalmena eman die autonomia erkidegoei Irakaskuntzako Funtzio Publikoa zein bere eskumenen testuinguruan arautzeko.

    Ekainaren 12ko 9/1987 Legeak, ordezkapen-organoei buruzkoak eta lan baldintzak zehazteari eta herri administrazioen zerbitzura dauden langileen partaidetzari buruzkoak, 32. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Dekretu hau izapidetzean sindikatuen ordezkapenak alegazioak aurkezteko aginduzko izapidea bete da eta Dekretuaren zirriborroa aipatu ordezkapenarekin Plangintzako Batzorde Teknikoan negoziatu da.

    Bestalde, aginduzko txostenak eskatu zaizkie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aholkularitza Juridikoari, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzari, Euskara Planen Zuzendaritzari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Zuzendaritzari eta Euskadiko Eskola Kontseiluari.

    Horren indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenaz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi-Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezartzea, eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzea da, betiere argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendarekin bat etorriz.

Dekretu honen bidez araututako prozesuan honakoek parte hartuko dute: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Bigarren Mailako Irakaskuntzako irakasleen eta Lanbide-Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako karrerako funtzionarioek, zerbitzu aktiboko egoeran badaude eta Bigarren Mailako Irakaskuntzako edo Goi-mailako Lanbide-Heziketako Institutuetan behin betiko destinoa badute, edo, zerbitzu aktiboko egoeran egon gabe, behin betiko destinoa gordetzeko eskubidea badute.

Argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendak ikastetxe bakoitzean eratzen dituen lanpostu guztiak izango dira kontuan, betiere eremu subjektiboan adierazi diren Kidegoetakoa den pertsonalari irekita baldin badaude.

Prozesu hau elkarren segidako bi fasetan burutuko da eta ikastetxe bakoitzaren esparruan gauzatuko da osorik. Bertan, eratzen diren lanpostuei loturik behin betiko destinoa dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Lehenengo fasearen izena “Lanpostuak ezabatzeari eta lekuz aldarazitako langileei buruzkoa” da eta elkarren jarraian egingo diren bi txandatan banatu da. I. txandan argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendaren ondorioz eragindako langileak (hau da, lekuz aldarazitakoak) zeintzuk izango diren zehaztuko da. II. txandan, posiblea den kasuetan, lekuz aldarazitako langileek behin betiko postuetako erabateko titularitatea berreskuratzeko eginbeharrekoei ekingo zaie. Parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Bigarren fasean, ikastetxean bertan berratxikitzea izenekoan, behin betiko destinoak dituen espezialitate, hizkuntza eskakizun edo derrigorrezkotasun dataz bestelako lanpostuetan atxikitzea ahalbidetuko da. Parte-hartzea borondatezkoa izango da.

  1. – Lanpostuen Zerrenda aldatzearen ondorioz, ikastetxe jakin batean espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data bereko lanpostuen kopurua jaitsi egiten denean, jaitsiera horrek zein langilerengan duen eragina zehaztu beharko da.

  2. – Lekuz aldarazi beharreko langileen kopurua, espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data bera dituzten lanpostuetako titularren kopurutik, argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendaren arabera ezaugarri berberak dituzten lanpostuen plazen kopurua kentzean ateratzen da.

  1. – Dekretu honek xedatzen duenaren ondorioetarako, lekuz aldarazitako langiletzat honakoak hartuko dira: Bigarren Mailako Irakaskuntzako irakasleen eta Lanbide-Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako karrerako funtzionarioak baldin eta Lanpostuen Zerrenda egokiak dioenari jarraiki euren postuak desagertu baldin badira edo ordutegi nahikorik gabe geratu baldin badira. Dekretu honek arautzen duen prozesuaren bidez edo langile-hornikuntzako prozedura arrunt baten bidez behin betiko lanpostua eskuratu arte, lekuz aldarazitako langiletzat hartuko dira, betiere langile ezabatuaren izaera hartzearen aldeko hautua egin ezean.

  2. – Lekuz aldarazitako langileak zehazteko orduan 3. artikuluan adierazitako lanpostu guztiak erabiliko dira, ikastetxe batean baino gehiagotan eskolak ematea eskatzen dutenak kenduta (Lanpostuen Zerrendan ibiltari gisa adierazten dira) eta beren espezialitate nagusian irakastorduen kopuru nahikorik ez dutelako, beste espezialitate bat irakasteko premia dutenak kenduta (Lanpostuen Zerrendan misto gisa adierazten dira).

  1. – Borondatezko aldia.

    Lanposturik ezabatuko balitz, ezabatze horrek eragindako espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun datako lanposturik –behin betikoa- duten irakasleek lekuz aldarazitakoaren izaera borondatez hartzeko aukera izango dute.

    Espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data jakin batzuetan lekuz aldarazi beharreko langileen izaera eskuratu ahal izango duten irakasleen gehienezko kopurua, espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data horiek dituzten lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasle titularren kopurutik, Lanpostuen Zerrendaren arabera ikastetxe horretan ezaugarri berberak dituzten lanpostuen plazen kopurua kentzean aterako da.

    Espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data jakin batzuetan eskaeren kopurua aurreko lerrokadan adierazitako kopurua baino altuagoa denean, 16. artikuluak adierazten dituen irizpideek lekuz aldarazitako langilearen izaera eskuratzeko lehentasuna zehaztuko dute.

    Espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data jakin batzuetan eskaeren kopurua eta bigarren lerrokadan adierazitako kopurua berdinak badira, edo eskaeren kopurua txikiagoa izanez gero, eskatzaile guztiek, berez, lekuz aldarazitako langilearen izaera eskuratuko dute.

  2. – Nahitaezko aldia.

    Eskatzaileen kopurua aurreko idatz-zatiko bigarren lerrokadak zehaztutakoa baino txikiagoa izanez gero, espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data horiek dituzten irakasleetako batzuk lekuz aldaraziko dira —nahitaez—, bigarren lerrokada horretan adierazitako kopurura iritsi arte. Irakasleak aukeratzeko irizpideak 16. artikuluan agertzen direnak izango dira.

  1. – Lekuz aldarazitako langileek euren zentroetan behin betiko destinoa mantentzen dutela oinarri hartuta, langile horiek lanpostuaren erabateko titularitatea berreskuratzeko balizko egoerak eta prozedurak ezartzea da II. txanda honen xedea.

  2. – Horretarako, argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendak ikastetxe bakoitzari esleitzen dizkion lanpostu guztiak aintzat hartuko dira prozedura horretan, betiere beste pertsona batzuen behin betiko destinoa ez direnean eta destino ibiltari edo misto gisa agertzen ez diren bitartean.

Hemen arautzen den prozesuari ekiten zaionean lekua aldarazitako langilearen izaera dutenek txanda honetan parte hartuko dute, betiere zerbitzu aktiboan baldin badaude edo behin betiko destinoko lanpostua gordetzeko eskubidea baldin badute.

  1. – Lekuz aldarazitako langileek izaera hori galduko dute eta behin betiko destinoko euren lanpostuen erabateko titularitatea berreskuratuko dute Lanpostuen Zerrendak ikastetxean euren espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun datako plazen kopuru nahikorik esleitzen duenean, hau da, zerrendaren plazen kopurua, ezaugarri horietako lanpostuetan behin betiko destinoa duten eta lekuz aldarazitako langilearen izaera ez duten langileen kopurua baino handiagoa denean.

  2. – Lekuz aldarazitako langileen kopurua eta ikastetxeko Lanpostuen Zerrendan langile horien espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun datarekin agertzen diren plaza hutsen kopurua, kopuru bera direnean, edo zerrendako kopurua handiagoa denean, plazen erabateko titularitatea berez eta nahitaez berreskuratuko da.

  3. – Espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data jakin batean lekuz aldarazitako pertsonen kopurua, Lanpostuen Zerrendan ezaugarri berberekin dauden lanpostuen kopurua eta lanpostu horietan behin betiko destinoa eta erabateko titularitatea dituzten pertsonen arteko aldea baino handiagoa denean, adierazitako aldeak zehaztuko du lekuz aldarazitako langileen artetik zenbaitek berreskuratuko duten erabateko titularitatea.

  4. – Lehenik eta behin, nor bere borondatez uko egiteko txanda irekiko da. Txanda horretan sartu ahal izango direnen kopurua kalkulatzeko lehenago adierazitako aldetik lekuz aldarazitako pertsonen kopurura zenbat pertsona dagoen ikusiko da. Horien arteko lehentasuna 16. artikuluko irizpideei jarraiki erabakiko da.

    Gauzak horrela, eragindako pertsonen kopurua adierazitako aldea baino handiagoa izango balitz, horien arteko lehentasuna 16. artikuluko irizpideei jarraiki erabakiko da, eta egoki den kopurura iritsi arteko pertsonek berreskuratuko dute erabateko titularitatea.

Aurreko fasea amaitu ondoren, ahalik eta behin betiko destinodun gehiena ikastetxean gera dadin ziurtatzeko xedez, ikastetxean bertan berratxikitzeko faseari ekingo zaio; elkarren segidako hiru txandatan gauzatuko da fase hori.

Txanda bakoitzean, prozesuaren une horretan bete ez diren lanpostu guztiak hartuko dira kontuan.

Dekretu honen 2. artikuluak aipatzen dituen pertsonek parte hartu ahal izango dute fase honetan.

  1. – Txanda honetan, espezialitate berekoak diren eta 1. hizkuntza eskakizuna mugaeguneratua edo 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan borondatez berratxikitzea ahalbidetuko da.

  2. – Horrez gain, baina bakarrik lekuz aldarazitako langileei dagokienez, nor bere borondatez, kontrako zentzuan atxikitzeko aukera honako egoeratan eskainiko da:

    1. hizkuntza eskakizuna mugaeguneratua duten lanpostuetatik lekuz aldarazitako pertsonak, 1. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkotasun datarik gabe duten lanpostuetan berratxiki ahal izango dira.

    2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetatik lekuz aldarazitako pertsonak, 1. hizkuntza eskakizuna mugaeguneratua duten lanpostuetan berratxiki ahal izango dira, edo, horrelakorik izango ez balitz, 1. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkotasun datarik gabe duten lanpostuetan.

  3. – Derrigorrezkotasun-data mugaeguneratua duen hizkuntza eskakizuna duen lanpostu batera iristeko, berau egiaztatuta edukitzea ezinbestekoa izango da, eraldakuntza kasuetan izan ezik.

  1. hizkuntza eskakizuna esleituta duten lanpostuei loturik, IGA egiaztagiri iragankorra duen langileei buruz indarrean dagoen araudiaren aurreikuspenak aplikatuko dira.

  1. – Ikastetxe batean espezialitate jakin batean 1. hizkuntza eskakizuna mugaeguneratua duen edo 2. hizkuntza eskakizuna duen lanpostu hutsik izanez gero, espezialitate horretan lekuz aldarazita dauden eta eskatutako hizkuntza eskakizuna ez duten pertsonek hizkuntz eraldakuntzaren aldeko hautua egin ahal izango dute eta plaza huts horietan, euren borondatez, atxiki ahal izango dira, betiere indarrean dagoen araudiak aurreikusitako ondorioak sortuko direla.

    Hizkuntz eraldakuntzaren aldeko hautua eginda lekuz aldarazita geratu diren irakasleek baino ezin izango dute hizkuntz eraldakuntzaren aldeko hautua egin.

    Garai batean hizkuntz eraldakuntzaren aldeko hautua egin zutenek, indarrean dagoen araudiak eskaturiko hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko ezartzen duen unea iritsita, hizkuntza eskakizun hori egiaztatzen ez badute, euren lanpostua utzi beharko dute, eta espezialitatea, hizkuntza eskakizuna eta derrigorrezkotasun data aintzat harturik, bete beharreko baldintzak betetzen dituzten lanpostuetan berratxikitzeko aukera izango dute, betiere prozesuan parte hartzen duten gainerako langileekin lehian.

  2. – Txanda horretan parte hartzen dutenek talde bakarra osatuko dute, eta talde horretan lehentasuna 16. artikuluko irizpideei jarraiki erabakiko da. Hala ere, derrigorrezkotasun data mugaeguneratua duen hizkuntza eskakizuna esleituta daukaten plazetan, eskatutako hizkuntza eskakizuna dutenek lehentasuna izango dute.

  3. – Txanda hau amaitutakoan finkatu edo berratxiki ez diren lekuz aldarazitako pertsonak, behin betiko euren destinoan dituzten espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data berberak dituzten lanpostuetan, I. txanda honen berratxikipenak amaitutakoan hutsik geratutako horietan, finkatuko dira.

  1. – II. txanda honetan behin betiko destinoarenaz bestelako espezialitateetako lanpostuetan borondatez berratxikitzea ahalbidetuko da.

  2. – Berratxikipen horretan parte hartzeko, hautatu nahi den postuko espezialitatea izatea ezinbestekoa izango da, lehenengo xedapen iragankorrak xedatutakoa alde batera utzi gabe.

    Curriculum desberdinak eratzeko postuetan bereziki, I. eranskinean agertzen diren espezialitateetako baten bat izatea ezinbestekoa izango da.

  3. – Derrigorrezkotasun data mugaeguneratua duen hizkuntza eskakizuna esleituta duen lanpostu bat lortzeko, berau egiaztatuta edukitzea ezinbestekoa izango da.

  1. hizkuntza eskakizuna esleituta duten lanpostuei loturik, IGA egiaztagiri iragankorra duen langileei buruz indarrean dagoen araudiaren aurreikuspenak aplikatuko dira.

  1. – Parte hartzaileak 16. artikuluak xedatutako irizpideen arabera ordenatuko dira.

  2. – Txanda hau amaitutakoan finkatu edo berratxiki ez diren lekuz aldarazitako pertsonak, behin betiko euren destinoan dituzten espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun data berberak dituzten lanpostuetan, II. txanda honen berratxikipenak amaitutakoan hutsik geratutako horietan, finkatuko dira.

    Egoera horretan zenbait pertsona dagoenean, argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendak eragindakoek, aurreko prozesuetan lekuz aldarazitakoen aurrean lehentasuna izango dute. Talde horietako bakoitzaren baitan 16. artikuluak ordena ezartzeko zehazten dituen irizpideak erabiliko dira.

  3. – Berratxikipen fasearen I. txandan gertaturiko hizkuntz eraldakuntzak, eta 13.2 artikuluak aurreikusitakoaren ondorioz egindako berratxikipen guztiak indarrik gabe geratuko dira baldin eta II. txanda honetan egindako berratxikipenen ondorioz eraldakuntzak eragindako pertsonen behin betiko destinoko espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigortasun data berberak dituzten plazak hutsik geratu badira.

    Egoera horretan zenbait langile izanez gero, 16. artikuluak xedatzen dituen antolamenduko irizpideak erabiliko dira.

  1. – Txanda honetan, prozesuaren une horretan lekuz aldarazitakoaren izaera dutenen eta berratxiki ez direnen borondatezko berratxikipena ahalbidetuko da; berratxikipena ikastetxe batean baino gehiagotan eskolak ematea eskatzen duten lanpostuetan (Lanpostuen Zerrendan ibiltari gisa adierazten dira) eta beren espezialitate nagusian irakastorduen kopuru nahikorik ez dutelako, beste espezialitate bat irakasteko premia duten lanpostuetan (Lanpostuen Zerrendan misto gisa adierazten dira) egingo da.

    Argitaratutako azken Lanpostuen Zerrendak eragindakoek, aurreko prozesuetan lekuz aldarazitakoen aurrean lehentasuna izango dute.

  2. – Lanpostu bat esleitzeko, langile interesdunak lortu nahi duen lanpostuari dagokion espezialitatea eduki beharko du. Ondorio horietarako hautatu nahi den lanpostuko espezialitatean lekuz aldarazitakoek lehentasuna izango dute.

  3. – Derrigortasun data mugaeguneratua duen hizkuntza eskakizuneko lanpostu bat lortzeko, berau egiaztatuta izatea ezinbestekoa izango da.

  1. hizkuntza eskakizuna esleituta duten lanpostuei loturik, IGA egiaztagiri iragankorra duen langileei buruz indarrean dagoen araudiaren aurreikuspenak aplikatuko dira.

  1. – Parte hartzaileak jarraian datorren artikuluaren irizpideei jarraiki antolatuko dira.

  1. – LOGSE indarrean jarri baino lehenago katedratiko izaera zuten irakasleen artean, Batxilergoko Katedratiko Numerarioen Kidego desagertutakoetarako edo Irakaskuntza Bateratuen Ikastetxeetako irakasle numerario eta psikologoetarako berariazko lekualdatze-lehiaketetan lortutako plaza batean behin betiko destinoa duten irakasleek, aukera berera aurkezten diren gainerako irakasleek baino eskubide hobeagoa izango dute.

    Kasu horretan dauden pertsona batzuk batera aurkeztuko balira, 3. lerrokadako irizpideak eta, egoki izanez gero 4. lerrokadako irizpideak erabiliko lirateke.

  2. – Gainerako langileen kasuan, eskubide hobea zein den zehazteko honako bi faktoreen gehikuntzari begiratuko zaio:

    1. Behin betiko destinoa parte hartzen duten institutuan bertan izanik, karrerako funtzionario gisa etengabe zerbitzuan emandako denbora:

      0,1 puntu hilabeteko, mugarik gabe.

    2. Partaide den kidegoan karrerako funtzionario gisa zerbitzuan emandako denbora:

      0,1 puntu hilabeteko, mugarik gabe.

  3. – Berdinketarik gertatuz gero, balio-taularen a) faktorean lortutako puntuazioak erabakiko du.

    Berdinketak jarraituko balu, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Kidegoei dagozkien lanetan, ikastetxe publiko zein publiko bilakatutakoetan zerbitzuan emandako denbora erabiliko da.

    Berdinketak jarraituko balu, parte hartzean erabiltzen den Kidegorako sarrerako urterik zaharrenak erabakiko luke, eta oraindik ere berdinketak jarraituko balu, hautaketa-prozeduran lortutako puntuaziorik altuenak erabakiko luke.

  1. – Prozesua ikastetxean egingo den bilera batean gauzatuko da. Bilera horretan, eragindako pertsonez gain, Zuzendaritza eta Ikasketa-Burutzako karguak dituztenek ere parte hartuko dute. Prozesuan koordinatzaile lanetan Hezkuntzako Ikuskaritzaren ordezkari bat arituko da.

    Ondorio horietarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behar den informazioa emango du.

  2. – Prozesuaren garapena akta batean formalizatuko da; akta horretan prozesuaren emaitza eta horren bilakaeran gerta litezkeen gorabehera guztiak jasoko dira.

  3. – Prozesuaren emaitza EHAAn argitaratuko da.

  1. – Berreskuratzea / berratxikitzea / ez atxikitzea.

    1. Euren lanpostuaren erabateko titularitatea berreskuratzen duten edo beste lanposturen batean berratxikita geratzen diren irakasleek, postu horretan behin betikoz jardungo dute.

      II. fasean lanpostu bat lortzeak ez du inolako aldaketarik ekarriko zerbitzuko denbora zenbatzeko ondorioei dagokienez.

    1. Dekretu honek arautzen duen prozesuaren bidez lanposturik lortzen ez duten langileak, lekuz aldarazita geratuko dira.

      Lekuz aldarazitako irakasleek euren ikastetxeetan behin betiko destinoa gordeko dute. Geroago irakaskuntzako postuak hornitzeko ireki daitezkeen prozeduretan, euren borondatez, parte hartu ahal izango dute eta prozedurotan ezabatutako postuetako titularrentzat ezarritakoari eutsi ahal izango diote.

      Adierazitako langile horiek euren ikastetxeetan irakatsiko dute, betiere behin betiko euren destinoko espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun datako ordu-premiarik izanez gero. Ordutegi nahikorik izan ezean, behin-behinekoz beste ikastetxeren batean atxikiko lirateke.

      Irakasleak lekuz aldarazitakoa izateari utziko dio horren ikastetxeko Lanpostuen Zerrenda argitaratzean espezialitate, hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun datako plazen kopurua titularren kopurua baino handiagoa denean edo leku bietan kopuru bera agertzen denean, edo lanpostu-hornikuntzako prozedura batean behin betiko beste destino bat lortzen duenean.

    2. Ikastetxean prozesua egin eta bost egun baliodun pasatu baino lehenago, lekuz aldarazitako langileek irakasle ezabatuaren izaera hartzearen aldeko hautua egin ahal izango dute.

    3. Prozesu honen emaitzak kasuan kasuko Lanpostuen Zerrendak aipatzen duen ikasturtearen hasieratik aurrera izango du eragina.

  2. – Atxikimendu baldintzatuak.

    1. IGA iragankorra dutenek 2. hizkuntza eskakizuna esleituta duten lanpostuetara atxikitzeko, ezinbesteko baldintza izango da hizkuntza eskakizun hori egiaztatzea, eta horretarako aplikatzekoa den araudia bete beharko da.

    2. Hizkuntz eskakizun hori egiaztatu ez duten pertsonak hizkuntz eskakizuna derrigorrezkotasun data geroratuarekin esleituta duten lanpostuetara atxikitzeko, ezinbesteko baldintza izango da Lanpostuen Zerrendan ezartzen den epearen barruan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea.

    3. Lanpostuaren hizkuntz eraldakuntzak, hizkuntz eskakizunak ezartzeko irizpideak eta irakaskuntzako lanpostuetan derrigorrezkotasun datak ezartzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusten diren ondorioak izango ditu. Beraz, atxikimendua egiteko, dagokion epearen barruan hizkuntza eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da.

Lanpostua gordetzeko eskubidea duten lan-legepeko irakasle finkoek lanpostua berriro beteko dute gordetzeko arrazoia bertan behera geratzen denean, lehendik Administrazioarekin zuten erlazio berberarekin. Horretarako, bere espezialitateko lanpostua gordeko zaie.

Antolaketari loturiko arrazoien ondorioz funtzioek ez badute irauten eta lanpostua Lanpostuen Zerrendan ezabatzen bada, ukitutako langileak beste ikastetxe batzuetara lekualdatuak izango dira; beste lanpostu bat esleituko zaie behin betiko betetzeko.

Lekualdaketa egiterakoan, arreta handia jarriko da berau doakion pertsonarentzat kaltegarria izan ez dadin, bete gabe dauden lanpostu guztiak kontuan izanik, eta ikasturtearen hasierako esleipen-prozesua baino lehen gauzatuko da.

Lanpostu hauek iraungi beharrekotzat aitortuak izango dira.

Antolaketari loturiko arrazoien ondorioz funtzioek ez badute irauten eta lanpostua Lanpostuen Zerrendan ezabatzen bada, ukitutako langileak beste ikastetxe batzuetara lekualdatuak izango dira; beste lanpostu bat esleituko zaie behin betiko betetzeko.

Lekualdaketa egiterakoan, arreta handia jarriko da berau doakion pertsonarentzat kaltegarria izan ez dadin, bete gabe dauden lanpostu guztiak kontuan izanik, Dekretu honetako Lehen Xedapen Gehigarrian bildutako egoeretan erabili direnak izan ezik, eta ikasturtearen hasierako esleipen-prozesua baino lehenago gauzatuko da.

Lanpostu hauek iraungi beharrekotzat aitortuak izango dira.

Ondorio horietarako, honako arauak aintzat hartuko dira:

  1. Ikastetxeen Zuzendaritzaren planifikazioa aintzat harturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuko du eta Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du jatorrizko ikastetxetik (ikastetxe jaulkitzailetik) bereiziko diren lanpostuetako espezialitatea, hizkuntz eskakizuna, derrigorrezkotasun data eta kopurua.

    Bereiziko diren lanpostuak, printzipioz, ikastetxe berriaren (ikastetxe hartzailearen) Lanpostuen Zerrendan sartuko direnak izango dira, betiere hizkuntza eskakizun eta derrigorrezkotasun datari dagokienez beharrezkoak izan daitezkeen aldaketak baztertu gabe.

  2. Ikastetxe hartzailera sartuko diren irakasleak zehazteko, aurrez, ikastetxe jaulkitzailean langileak berriro banatzeko prozesuari, Dekretu honek arautzen duen prozesuari, ekingo zaio. Dekretuak ezartzen dituen irizpideak aintzat hartuko dira eta prozesuan xehekapen / integrazioko lanpostuak sartuko dira.

  3. Xehekapen / integrazioak ikastetxe jaulkitzailearen lanpostu guztietan eraginik izango balu, eta ikastetxe horretako gainerako lanpostu guztiak desagertuko balira, euren lanpostua ikastetxe berrira sartu ezean, irakasle horiek irakasle ezabatuaren izaera izango dute.

Lehena.– Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak xedatzen duen hezkuntza sistema ezartzeko aldi iragankorra amaitu bitartean, eta lanpostu-hornikuntzako prozeduretan irispideko aukera irekia den bitartean, II. faseko II. txandan titulazioaren bidezko berratxikipena ere ahalbidetuko da.

Horretarako, urtarrilaren 18ko 7/2000 Dekretuak III. eranskinean espezialitate bakoitzerako adierazten dituen tituluetakoren bat izatea beharrezkoa izango da.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, lanpostu jakin batean espezialitatearen betebeharrekoa betetzen dutenek, titulazioaren bidezko irispidea baino ez dutenen aurrean lehentasuna izango dute lanpostu horretan.

Titulazioaren bidez beste lanpostu batean berratxikita izateak ez dakar, inolaz ere, lanpostu horri dagokion espezialitatea eskuratzea. Horrez gain, horrek ez du eraginik izango urriaren 6ko 1635/1995 eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuetan jasotzen den aldi bakar bateko mugapenaren ondorioetarako.

Espezialitate korrelatibo batekin baino gehiagorekin harremanetan dauden espezialitateetan, eragindako irakasleak, lehenbizikoz eta behingoz baino ez, horietako edozeinetan atxikiko dira (horiek izan artean), eta aintzat hartuko da euren ikastetxeetan egin beharreko aparteko bileretan haiek adierazten duten lehentasuna.

Geroago langileak berriro banatzeko prozesurik eginez gero, lehenagoko lerrokadan adierazten den hautua egin duen funtzionarioa, aurreko prozesuan aukeratu zuen espezialitate korrelatiboan, finkatu zen horretan, lekuz aldarazitako irakasle gisa geratuko da. Bakar-bakarrik espezialitate horretako plaza hutsetan berreskuratu ahal izango du titularitatea, berratxikitzeko fasean, aurreneko hautaketan eskatu ez zuen espezialitate korrelatiboren batera iristeko aukera baztertu gabe.

Hizkuntza- eta gizarte-eremuko lanpostua Gaztelania eta Literatura

Euskal Hizkuntza eta Literatura

Geografia eta historia

Latina

Greziera

Ingelesa

Frantsesa

Filosofia

Zientzia eta teknologiako eremuko lanpostua Matematikak

Fisika eta kimika

Biologia eta geologia

Teknologia

Natur Zientziak Biologia eta Geologia

Naturako Zientziak Biologia eta Geologia

Marrazketa Marrazketa

Marrazketa eta Marrazketaren Teoria Marrazketa

Gorputz Hezkuntza Gorputz Hezkuntza

Matematikak Matematikak

Fisika eta Kimika Fisika eta Kimika

Geografia eta Historia Geografia eta Historia

Heziketa Humanistikoa Geografia eta Historia

Filosofia Filosofia

Latina Latina

Greziera Greziera

Hizkuntza eta literatura Gaztelania eta Literatura

Euskal Hizkuntza eta Literatura Euskal Hizkuntza eta Literatura

Ingelesa Ingelesa

Frantsesa Frantsesa

Alemanera Alemanera

Musika Musika

ESPEZIALITATE ZAHARRA ESPEZIALITATE BERRIA

Administrazio eta Merkataritzako Teknologia Enpresen Administrazioa

Merkataritza Antolamendua eta Kudeaketa

Kudeaketa Informatikako Teknologia Informatika

Nekazaritzako Teknologia Elikadura Industriako Prozesuak

Nekazaritza Produkzioko Prozesuak.

Arte Grafikoetako Teknologia Arte Grafikoetako Prozesuak eta Produktuak

Automozio Teknologia Ibilgailuak Mantentzeko Antolamendua eta Prozesuak

Eraikuntza eta Obretarako Teknologia Eraikin Zibilak eta Eraikuntza

Delineatze Teknologia Eraikin Zibilak eta Eraikuntza

Fabrikazio Mekanikoko

Antolamendua eta Proiektuak

Energi Sistemetako Antolamendua eta Proiektuak

Teknologia Elektrikoa Energi Sistemetako Antolamendua eta Proiektuak

Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

Elektronikako Teknologia Sistema Elektronikoak

Ostalaritza eta Turismoko Teknologia Ostalaritza eta Turismoa

Irudi eta Soinuko Teknologia Hedabideak eta Hedabideetako Prozesuak

Zuraren Teknologia Zur eta Altzarietako Prozesuak eta Produktuak

Itsas-Arrantza Teknologia Itsas Nabigazioa eta Instalazioak

Metalaren Teknologia Fabrikazio Mekanikoko Antolamendua eta Proiektuak

Moda eta Jantzigintzako Teknologia Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Prozesuak

eta Produktuak

Ileapainketako eta Estetikako Teknologia Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak

Larrugintzako Teknologia Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Prozesuak

eta Produktuak

Teknologia Kimikoa Elikagaien Industriako Prozesuak

Industri Analisiak eta Kimika

Teknologia Sanitarioa Prozesu Sanitarioak

Diagnosi Prozesu Klinikoak eta Produktu

Ortoprotesikoak

Erkidegorako Zerbitzuen Teknologia Esku-hartze Soziokomunitarioa

Ehungintzako Teknologia Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Prozesuak

eta Produktuak

Enpresako Prestakuntza Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea

Ekonomia Ekonomia

Teknologia Teknologia

Psikologia-Pedagogia Psikologia-Pedagogia

ESPEZIALITATE ZAHARRA ESPEZIALITATE BERRIA

Administrazio eta Merkataritzako Praktikak Administrazio Kudeaketako Prozesuak Merkataritza Prozesuak

Nekazaritza Praktikak Elikagaigintzako Eragiketak eta Ekipoak

Nekazaritza Produkzioko Eragiketak eta Ekipoak

Arte Grafikoetako Lantegia Arte Grafikoetako Produkzioa

Automozioko Praktikak Ibilgailuak Mantentzea

Eraikuntzen eta Obren Lantegia Eraikuntza Proiektuen Bulegoa

Delineatze Praktikak Eraikuntza Proiektuen Bulegoa

Fabrikazio Mekanikoko Proiektuen Bulegoa

Elektrizitate Praktikak Ekipo Termikoak eta Fluidoetakoak Instalatzea eta Mantentzea

Instalazio Elektroteknikoak

Elektronikako Praktikak Ekipo Elektronikoak

Ostalaritza eta Turismoko Praktikak Sukaldaritza eta Gozogintza

Jatetxeetako Zerbitzuak

Irudi eta Soinuko Laborategiko Praktikak Irudi eta Soinuko Teknikak eta Prozedurak

Kudeaketa Informatikako Praktikak Sistema eta Aplikazio Informatikoak

Kimikako Praktikak Elikagaigintzako Eragiketak eta Ekipoak

Laborategia

Prozesuetako Eragiketak

Zuraren Lantegia Zurgintza eta Altzarigintzako Instalazioa

Itsas-Arrantzako Praktikak Makinak, Zerbitzuak eta Produkzioa

Metaleko Praktikak Makinen Mekanizazioa eta Mantentzea

Soldadura

Moda eta Jantzigintzako Lantegia Patroigintza eta Jantzigintza

Ileapainketako eta Estetikako Lantegia Estetika

Ileapainketa

Larrugintzako Lantegia Patroigintza eta Jantzigintza

Praktika Sanitarioak Diagnosi Klinikoko eta Ortoprotesikoko Prozedurak

Prozedura Sanitario eta Asistentzialak

Erkidegorako Zerbitzuetako Praktikak Erkidegorako Zerbitzuak

Ehungintzako Lantegia Ehungintza eta Trataera Fisiko eta Kimikoak

(Teknologia) (Teknologia)

ESPEZIALITATE ZAHARRA ESPEZIALITATE BERRIA

Praktikak Zereginak Ikasteko Gela

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.