Arautegia
Inprimatu192/2000 DEKRETUA, irailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioarteratzeko Batzordea sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4492
- Xedapen-zk.: 192
- Xedapen-data: 2000/09/26
- Argitaratze-data: 2000/10/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2000-2003ko Ekonomia Sustatzeko Erakunde Arteko Planak dioenez, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo duen Nazioarteratzeko Batzorde bat sortzea. Bestalde, plan horretan daude zehaztuta lau-urteko honetan burutu beharreko estrategia eta jarduerak, eta hainbat erakunde publiko zein pribatu ari dira parte hartzen estrategia eta jarduera horien lanketan.
Nazioarteratzeko Batzordearen bidez lortu nahi da erraztea Euskal Autonomia Erkidegoan kanpo-sustapenaren arloan diharduten erakundeen parte hartzea, lankidetza eta koordinazioa.
Ekainaren 28ko 229/1994 Dekretuak era honetako batzorde bat jarri zuen martxan, eta batzordearen jarduna behar bezalakoa eta egokia izan denez, batzorde horren ordez, beste bat sortzea pentsatu da, baina aurrekoak baino betebehar gehiagorekin. Bestalde, batzorde berriko kideak ere aldatzea pentsatu da, benetan nazioarteratzean diharduten agenteez osatutako batzordea izan dadin. Horrela, arlo honetan egiten diren jarduera guztiak koordinatuta egongo dira eta behar bezalako lankidetzan arituko dira erakunde guztiak.
Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Nazioarteratzearen sustapenaren arloan diharduten administrazioen eta erakundeen arteko bilgune izatea.
Batzordean ordezkaritza duten erakundeek nazioarteratzearen sustapenaren arloan martxan jartzen dituzten jarduerak koordinatzea.
Bertan ordezkatuta dauden erakundeen arteko lankidetzaren nondik norakoak zehaztea.
Bertan parte hartzen duten erakundeek aurkezten dituzten jarduteko ekimenak proposatzea eta eztabaidatzea.
Batzordean ordezkaritza duten erakundeek nazioarteratzearen sustapenaren arloan burutzen dituzten jarduerak ebaluatzea.
2000-2003ko Ekonomia Sustatzeko Erakunde Arteko Planaren baitan nazioarteratzearen sustapenaren arloa martxan jartzea dela-eta, aholkularitza ematea.
Euskal enpresen kanpo-lehiakortasuna hobetzeko lagungarri den beste edozein ekimen.
Eusko Jaurlaritza Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua. Batzordearen lehendakaria izango da.
Eusko Jaurlaritzako Industria Politikako sailburuordea. Batzordeko lehendakariordea izango da.
Eusko Jaurlaritzako Nazioarteratzeko zuzendaria.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) zuzendari nagusia.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko zuzendari bat. Batzordeko bokala izango da.
Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Herri Administrazio Saileko zuzendari bat. Batzordeko bokala izango da.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako zuzendari bat. Batzordeko bokala izango da.
Lurralde histokiko bakoitzeko foru diputatu bat, aldundietako gobernu-oganoek izendatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganbara bakoitzeko ordezkari bat. Batzordeko bokalak izango dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzi ekonomiko handiena duten elkarte sektorialetako ordezkariak. Gehienez hiru. Batzordeko bokalak izango dira.
Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren (CONFEBASK) ordezkaritzan jardungo duten hiru bokal.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkagarritasunik handiena duten sindikatu bakoitzeko bokal bat. Gehienez hiru izango dira, eta ordezkagarritasunaren arabera erabakiko dira.
Bilboko Nazioarteko Azoka ordezkatuko duen bokal bat.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioarteratzeko Zuzendaritzari atxikitako teknikari bat izango da batzordearen idazkari. Teknikari hori batzordeko lehendakaritzak izendatuko du. Idazkariak hitza izango du, baina ez du botorik izango.
¿ Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Agindu batek izendatuko ditu batzordeko bokalak, baina horretarako, aldez aurretik izendatu beharko dira Batzordean ordezkaritza izango duten entitateak.
¿ Hona hemen osoko bileraren zereginak:
Batzordearen funtzionamendu-erregelamendua onartzea.
Beharrezkoak ikusten diren lan-batzordeak eratzea eta batzordeen osaketa eta funtzionamendua zehaztea.
Lan-batzordeek aurkezten dituzten proiektuak, proposamenak eta azterketak aztertzea, eta hala badagokio, baita horiek onartzea ere.
Honen bidez indargabetu egiten da ekainaren 28ko 229/1994 Dekretua, Euskal Autonomia Elkarteko Kanpo-Merkataritza Sustatzeko Batzorde Aholkuemailea eratzeko dena.
Dekretu hau Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 26an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.