Arautegia
Inprimatu179/2000 DEKRETUA, irailaren 19koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren Jarduera Arautegia onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4461
- Xedapen-zk.: 179
- Xedapen-data: 2000/09/19
- Argitaratze-data: 2000/10/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzen duen ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren arabera, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua unibertsitate publiko eta pribatuen lankidetza, aholkularitza eta partaidetzarako organo gisa sortzen da. Aurreikuspen hori Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 315/1998 Dekretuak garatu du. Dekretu horren bigarren Xedapen Gehigarriak dioenez, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak osatuko du bere Arautegia; ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak onartuko du Arautegi hori, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak, 2000ko maiatzaren 24ko bileran, bere Jarduera Arautegia egin zuen.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2000ko irailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Esku-hartzeak antolatzean, denborak metatzeko aukera eman daiteke, batetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kideen artean, eta bestetik, ordezkaturiko gainerako estamentuen kideen artean.
Botoa bakarra da eta ezin da eskuordetu.
Berdinketarik balego, lehendakariaren botoa izango da ebazlea.
Lehendakaritzaren proposamena baieztatuz.
Bozketa arruntez: lehenengo, alde daudenak, ondoren, aurka daudenak, eta azkenik, abstentzioak.
Boto-txartelen bidez: pertsonak hautatu behar direnean edo parte hartzaileren batek hala eskatzen duenean.
Kargudun edo Administrazio Publikoaren zerbitzuan lan egiten duen pertsonala izateagatik Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide direnak ezingo dira abstenitu.
Gehiengoaren erabakiaren aurkako boto partikularra ere eman dezake kide batek, edo bilkura amaitu aurretik hori iragarri eta idatziz bidali Kontseiluaren Lehendakaritzari, hiru eguneko epean.
Aurka bozkatu duten kideek boto partikularrarekin bat egin dezakete edo beraiena idatzi, baldin eta bilkura amaitu aurretik horretarako eskubidea hartu badute.
Aktak bilkuran bertan edo hurrengoan onartuko dira; hala ere, hartutako erabaki zehatzen egiaztapena eman dezake idazkariak, akta geroago onartzea baztertu gabe. Hartutako erabakien egiaztagiriak akta onartu aurretik egiten badira, berariaz adierazi beharko da gertaera hori.
Kontseilari hori hartutako erabakiarekin ados ez badago, Osokoaren aurrean adieraz dezake. Haren arrazoiak entzunda, Osokoak ebatziko du auzia.
Dena den, aukeratutako kontseilariek Kontseiluko idazkariaren laguntza teknikoa eska dezakete aurretiazko txostena idazteko.
Lan horietaz gain, Kontseiluko idazkariak, gehienez 2 asteko epean, aztergaiaren inguruko alderdi legal eta tekniko orokorrei buruzko informazioa eman beharko du, bai eta berariaz galdetutako alderdi partikularrei buruzkoa ere.
Aztergaia edo aztergaiak bereziki korapilatsuak edo luzeak diren alderdi teknikoei badagozkie, adierazitako epea luzatzea egongo da, baina kasu horretan idazkariak berariaz eskatu beharko dio Kontseiluko lehendakariari epea luzatzeko.
Lehendakaritzak kontseilariei bidaliko dizkie aldaketa-proposamen horiek, jakinaren gainean egon daitezen.
Ordezko testu bat aurkeztu eta oinarrizko testutzat onartua izan bada, aurreko artikuluan ezarritako bideari jarraituko zaio.
Aldaketa-proposamen bat atzera botatzen dutenean, aurkeztu duten kontseilariek boto partikular gisa jaso dezatela eskatzeko eskubidea dute.
Zatiko aldaketa-proposamenak bozkatu ostean testu osoa bozkatuko da.
Hala aurretiazko jardueretan nola Osokoaren bilkura burutzean, txostena azkenik onartzeari dagokionez, 23.etik 27.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa ezarriko da.