Arautegia
Inprimatu190/2000 DEKRETUA, irailaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazioen esperimentazio maila zehazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4490
- Xedapen-zk.: 190
- Xedapen-data: 2000/06/26
- Argitaratze-data: 2000/10/13
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzen duen ekainaren 29ko 19/1998 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Dekretu bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Unibertsitateak txostena egin ondoren, titulazio ofizialen esperimentazio-koefizienteak zehaztuko dira.
Bestalde, Unibertsitatea antolatzeko Legearen 30.2.a) artikuluaren arabera, titulazio bakoitzerako ikasle bakoitzari emango zaion dirulaguntza, besteak beste, irakaskuntzen esperimentazio-mailari dagokion esperimentazio-koefizientearen arabera neurtuko da; Lege bereko 34.a) artikuluak, berriz, zera agintzen du: irakaskuntza bakoitzari dagozkion tasa akademikoak zehazteko, besteak beste, jakintzagai bakoitzari dagokion esperimentazio-mailaren barruan emandako kreditu kopurua hartuko da kontuan.
Izan ere, Unibertsitate-irakaskuntzen esperimentazio-mailak unibertsitateko zerbitzu akademikoen prezioak finkatzen zituen Aginduak ezarri ohi zituen. Horretarako, kontuan izaten zen titulazio bakoitzaren irakaskuntzaren maila teorikoa, alde praktikoa, eta laborategiko instalazioetan burututako ikasketen edo teknologiako material kualifikatua eskatzen zuten ikasketen gauzatze-maila.
Aipaturiko esperimentazio-maila horiek, ordurarte, Hezkuntza eta Zientzi ministerioak ezarritako ildoen araberako zazpi mailen ezarpenean oinarritzen ziren. Gerora, herri administrazio batek baino gehiagok aldatu du maila hauen kopurua, irizpide desberdinen arabera; horrela, inoiz iritsi da bi maila bakarrik ezartzera.
Unibertsitatea Antolatzen duen Legearen Xedapen Gehigarriak, bai eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean egun ematen diren irakaskuntzen zazpi esperimentazio-mailen razionalizazioak eta sinplikazioak ere, Dekretu hau aldarrikatzea gomendatzen dute.
Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Kontseiluaren aldeko txostena ikusi ondoren, Aholku-Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriaz, eta Gobernu Kontseiluak 2000ko irailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 26an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
mailako esperimentazioa: lizentziaturak: Biologia, Biokimika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurugiro Zientziak, Itsas Zientziak, Farmazia, Medikuntza, Odontologia, Kimika eta Albaiterotza. Diplomaturak: Enfermeria, Fisioterapia, Giza Elikadura eta Dietetika, Podologia.
mailako esperimentazioa: Lizentziaturak: Arte Ederrak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Enologia, Fisika, Geologia, Itsas makinak, Nautika eta Itsas Garraioak, Itsas Irrati Elektronika, eta Itzulpengintza eta Interpretaritza. Ingeniariak: Aeronautika; Nekazaritza; Automatika eta Elektronika industriala; Bideak, Ubideak eta Portuak; Meatzeak; Mendiak; Elektronika; Geodesia eta Kartografia; Geologia; Industria; Informatika; Materialak; Itsasoa eta ozeanoak; Industri Antolamendua; Kimika; Telekomunikazioak. Arkitektoak. Arkitekto teknikoak. Diplomaturak: Logopedia, Itsas Makinak, Itsas Nabigazioa, Optika eta Optometria, Itsas Irrati Elektronika eta Lanaren bidezko Terapia. Ingeniari tekniko aeronautikoak: Aeromotoreak, Aeronabigazioa, Aerountziak, Aireportuak, Ekipo eta Material Aeroespazialak. Nekazaritza-ingeniari teknikoak: Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, Barazki-frutazaintza eta Lorazaintza, Nekazaritza eta Elikagaien Industria, Nekazaritza-Mekanizazioa eta -Eraikuntzak. Industri Diseinuko ingeniari teknikoak. Baso-ingeniari teknikoak: Baso-Ustiapenak, Baso-Industriak. Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa. Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa. Industria-ingeniari teknikoa: Elektrizitatea, Industria-Elektronika, Mekanika, Industria-Kimika eta Ehungintza. Meatzetako ingeniari teknikoa: Meatze-ustiapenak, Meatzetako Instalazio Elektromekanikoak, Mineralurgia eta Metalurgia, Energi Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak, Meatzetako Sondeo eta Ikerkuntzak. Untzigintzako ingeniari teknikoa: Itsasorako Egiturak, Untzietako Propulsio eta Zerbitzuak. Herri-Lanetako ingeniari teknikoa: Eraikuntza Zibilak, Hidrologia, Garraioak eta Hiri Zerbitzuak. Telekomunikazio-ingeniari teknikoak: Telekomunikaziorako Sistemak, Sistema Elektronikoak, Soinua eta Irudia, Telematika. Topografiako ingeniari teknikoa.
mailako esperimentazioa: Lizentziaturak: Zientzia eta Teknika Estatistikoak, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Dokumentazioa, Musikaren Historia eta Zientziak, Matematika, Pedagogia, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Psikologia eta Psikopedagogia. Diplomaturak: Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Gizarte-Hezkuntza, Estatistika, Gizarte Lana eta Turismoa. Irakasletza: Entzutea eta Mintzaira, Hezkuntza Berezia, Gorputz Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Musika Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Atzerriko hizkuntza.
mailako esperimentazioa: Lizentziaturak: Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Antropologia sozial eta kulturala, Zientzia Aktuarialak eta Finantzakoak, Politika- eta Administrazio-Zientziak, Lan-Zientziak, Zuzenbidea, Ekonomia, Filosofia, Filologia Alemana, Filologia Arabea, Filologia Katalana, Filologia Klasikoa, Filologia Eslaboa, Filologia Frantsesa, Filologia Galegoa, Filologia Hebreoa, Filologia Hispanikoa, Filologia Ingelesa, Filologia Italianoa, Filologia Portugesa, Filologia Romanikoa, Euskal Filologia, Geografia, Historia, Artearen Historia, Humanitateak, Merkatu-Ikerketa eta -Teknikak, Hizkuntzalaritza, Kazetaritza, Soziologia, Literatur Teoria, Literatura Konparatua. Diplomaturak: Enpresa Zientziak, Kudeaketa eta Administrazio Publikoa, Lan Harremanak.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: 152/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren titulazio ofizialak lortzeko gauzatu beharreko unibertsitate-ikasketen esperimentazio-mailak zehazten dituena.
- Garatzen du: 19/1998 LEGEA, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoa.