Arautegia
Inprimatu294/1999 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean titulazio berriak ezartzea eta dauden titulazioak aldatu eta kentzea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3415
- Xedapen-zk.: 294
- Xedapen-data: 1999/07/20
- Argitaratze-data: 1999/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Abenduaren 3ko 281/1996 Dekretuaren bidez Euskadiko Autonomia Erkidegoko zezen-ikuskizunei buruzko Araudia ezarri zen. Araudi horren 48. artikuluan toreaketa-zezenak hil ondoren nola aztertu araupetzen da, eta han ezarritakoak zahar utzi du 1991ko uztailaren 18ko Aginduan bildua. Horregatik, Araudiaren garapena bertan xedatutakoaren araberakoa izan behar da.
281/1996 Dekretuaren bidez, azken xedapenetako bigarrenean hain zuzen, Herrizaingo sailburuari iratxiki zaio Araudia betearazteko eta aplikatzeko ahalmena, arau egokiak emanez. Horrenbestez, 1991ko uztailaren 18ko Agindua onetsi zuten organo eurek indargabetuko dute, hots, Herrizaingo sailburuak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, eta ondoren Araudia garatzeko Agindua emango dute.
Hori dela bide, ondokoa
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarri da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 23a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua
IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan emandako eskumenez baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legea onartu zen; botere publikoaren, unibertsitatearen eta euskal gizartearen arteko kontratu sozialaren oinarriak jartzen lagundu du horrek, berrikuntzen, kalitatearen eta ezagutza-bilaketaren mesedetan.
Hori gertatzen den garai historikoan, Unibertsitatea hausnarketa eta eztabaidan murgilduta dago, XXI. mendearen atarian gizartearen beharrak ahalik eta ondoen aseko dituzten jokabideen oinarri izango diren funtsezko postulatuen bila.
Ekainaren 29ko 19/1998 Legearen zioen adierazpenean bertan aipatzen denez, legearen helburuak, besteak beste, unibertsitate-sistemaren koordinazioa eta unibertsitate-ikasketen eskaintzaren programazio eta plangintza estrategikoa dira. Horretarako, 9.2 artikuluaren arabera, Unibertsitate Planak berariazko programa hauek ezarriko ditu: titulazio eta espezialitate berriak ezartzeko programak, hauek guztiz garatu arte; hala badagokio, aurreko titulazioak eraldatzeko eta kentzeko programak; eta fakultateak, goi-mailako eskola teknikoak eta unibertsitate-eskolak sortzeko eta kentzeko programak.
artikuluak, berriz, unibertsitate-antolamenduko irizpideak eta helburuak ezartzen ditu, bai titulazioei, bai zentroei, bai titulazioen lurralde-banaketari dagokienez. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen jarduera-eremuak dituen lurralde- eta hizkuntza-berezitasunak kontutan hartuta, irizpide horiek guztiz beharrezkoak dira; izan ere, aipatutako lurralde- eta hizkuntza-berezitasunei ahalik eta egokien erantzutea da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren helburu komun eta nagusia.
Hortik abiatuta, titulazioak ezarri, kendu eta aldatzeko prozesuak antolatzea ezinbesteko tresna da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen egiturak eta baliabideak gizarte aldakor honen behar berriei egokitzeko. Hori dela kausa, unibertsitatearen autonomiarekiko begirune handienaz, irizpide akademiko hutsak ez ezik, beste faktore batzuk ere (eta ez garrantzi gutxiagokoak) hartzen dira aintzat antolakuntza horretan, batetik, kalitatearen eskakizunak eta dauden baliabideei ahalik eta probetxu handiena ateratzea bateratzearren, eta, bestetik, hori egin ezean egokitze-prozesu horrek sortaraz litzakeen ondorio kaltegarriak saihestearren.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, 1999ko uztailaren 20an Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
Ikasleek bigarren hezkuntzan egindako aukerabideei egokitzea.
Xede ezberdinak (prestakuntza, lanbide-jarduerarako bide ematea eta helburu akademikoak) bateratzen dituzten lehen zikloko titulazioen eskaintza handitzea.
Inguruneko gizartearen, produkzioaren eta zerbitzuen eskabideei erantzutea.
Titulazioari dagozkion jakintza-arloetarako irakasle gaituak eta ikerketa-taldeak egotea. Horrelakorik ez badago, titulazioa ezarri aurretik ezinbestekoa izango da irakasleak prestatzeko programa bat burutzea, dagokion Unibertsitate Planean sartu beharko dena.
Lurralde historiko bakoitzeko egoera sozioekonomikoak eta hori garatzeko planek sortarazitako titulazio-eskaera.
Lurralde bakoitzean dagoen ikasle-kopurua eta lurralde horretako bilakaera demografikoa, bigarren hezkuntzako matrikula-datuak eta ikasleek adierazitako hobespenak aintzat hartuta.
Eskaerak horretara bultzatzen badu, lehen zikloko titulazioak lurralde batean baino gehiagotan ezartzea.
Interes orokorrak lortzen laguntzea.
Komunitatearen eskabide soziokulturalei egokitzea.
Salbuespenez bakarrik, eta interes orokorreko arrazoiengatik, baimena eman ahalko da goi-mailako zikloko edo bigarren zikloko titulazio berak zentro batean baino gehiagotan ezartzeko. Lehen zikloko edo ziklo laburreko titulazioak zentro batean baino gehiagotan ezartzeko baimena ere eman ahalko da, baldin eta eskaerak horretara bultzatzen badu, eta lurralde historiko bakoitzean lanbide heziketa garatzeko jarraibideak aintzat hartuta.
Titulazio bat zentro bakarrean ezartzeko baimena ematen bada ere, horrek ez du baztertzen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak egokien jotzen duen moduan antolatu ahal izatea baimendutako ikasketen irakaskuntza, unibertsitatearen autonomiaz baliatuz.
Bi zikloko edo bigarren zikloko titulazio berriak ezartzen direnean, ahalik eta ikastetxe berri gutxien sortzera joko da, baldin eta proposatutako tituluaren jakintza-arlo bereko tituluak lortzeko ikasketen administrazio-kudeaketaz eta antolakuntzaz arduratzen diren zentroak badaude.
Bestela, bi aukera daude: aurretik dagoen zentroren bat eraldatzea edo berri bat sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako campus bakoitzaren bitartekoak eta bertan ezarrita dauden titulazioak kontutan hartuta.
Titulazio berriak ezartzean titulazio bat baino gehiago ¿ziklo batekoak eta bikoak- eskaintzen dituzten zentroak osatzera joko da, dauden baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzearren.
Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana onartutakoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dezaten aginduko du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak; azken horretan argitaratu arte ezin izango dira irakaskuntza horiek eman.
Proposamena justifikatzen duen memoria, alderdi hauek jasoz:
Ezarri edo aldatu nahi den titulazioa zein zentrotan emango den. Titulazio horrek zein lotura duen zentro horretan ematen diren gainerakoekin eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko beste zentro batzuetan ematen direnekin, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten beste unibertsitate batzuetan ematen direnekin ere.
Titulazio horri dagokionez, zentroaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen departamentuen egitura, eta departamentu berriak sortu edo daudenak aldatu beharrik dagoen.
Irakaskuntza horien eskaintza eta eskaeraren azterketa. Aurreikusten den matrikula eta guztiz ezarri arte izen dezakeen bilakaera. Aurreikuspen horiek eta ikasle-jendeari buruzko datu demografikoak baterabiltzea, eta antzeko ikasketen aurreikuspen eta eskaerarekin alderatzea.
Ezarri, aldatu edo kendu nahi diren titulazioek inguruko jarduera ekonomikoarekin duten lotura. Lanbide-eremu horretako titulatuen eskaintza eta eskaeraren azterketa. Horrelakorik balego, sektorearen langabezia-tasa eta gerora egon daitekeen eskaerari buruzko aurreikuspena.
Titulazioak ezarri, aldatu edo kentzeak irakasleengan izango duen eraginaren azterketa xehatua, honakoak adieraziz: kontratazio berriak egin behar diren, dauden bitartekoak nahiko diren, irakaslerik soberan dagoen, plazak amortizatu behar diren eta eragindako irakasleak birkokatzeko planak. Irakasleei dagokienez, egoera berriak ekarriko duen kostearen ebaluazio ekonomikoa, titulazio berria guztiz ezarri artekoa edo daudenak aldatu edo kendu artekoa.
Titulazioa ezarri, aldatu edo kentzeko epeen zehaztapena; nolanahi ere, ikasleek hasitako ikasketak amaitzeko duten eskubidea zaindu beharko da.
Titulazio ezarri berriak edo aldatuak zein titulazioaren ordez jarriko diren, edo kentzen direnen ordez zein jarriko den, ikasle guztiek hasitako ikasketak amaitu ahal izatea benetan bermatuz.
Titulazioak ezarri edo aldatu nahi diren zentroaren irakaskuntza eta ikerketarako egitura; zentroko ikerketa ildo nagusiak titulazio berrira nola egokitzen diren zehaztu beharko da.
Ikasketa-plana, onarpen eta homologazioaren ziurtagiriarekin batera. Ikasketa-plan berria landu eta ezartzean, honakoak hartuko dira kontutan:
Titulazioak jakintza-arlo bereko gainerako titulazioekin eta beste jakintza-arlo batzuetako kidekoekin duen lotura.
Jakintza-arlo baten barruan titulazio ezberdinetako enborreko eta derrigorrezko irakasgaiek elkarren artean duten lotura.
Irakasgaiak taxutzean malgutasuna egotea departamentuei dagokienez, dauden baliabideei etekin hobea ateratzeko beharrezkoa denean, irakasgaiak sail ezberdinek eman ahal izan ditzaten, espezialitateak eta jakintza-arloak berariaz sail bakarrari atxikitzen bazaizkio ere.
Hautazko irakasgaiak nola egokitzen zaizkien irakaskuntza-proiektuari, gizartearen eskaerari eta titulazio berriarekin lotutako ikerketa-ildoei.
Titulazio bateko lehen ziklotik bigarrenera sarbidea izatea, edo bakarrik bigarren zikloa duen titulazio batera.
Ikasketa-planak beren egokitasuna aldizka ebaluatzeko sistema baten menpe egotea; ebaluaketa akademiko gaituek egingo dute.
Txosten ekonomikoa, titulazioa guztiz ezarri, aldatu edo kendu arteko epeak zehaztuta; alderdi hauek jasoko ditu nahitaez:
Dagoen azpiegitura materiala eta egoera berrirako zenbateraino balioko duen.
Beharrezkoa den azpiegitura materiala, ekipamendu higigarri zein higiezinei dagokienez. Koste ekonomikoaren ebaluazioa eta finantzatzeko proposamena.
Dagoen irakaskuntzako eta ikerketarako azpiegitura eta egoera berrirako zenbateraino balioko duen.
Beharrezkoa den irakaskuntzako eta ikerketarako azpiegitura.
Dagoen administrazioko eta zerbitzuetako pertsonala eta, halakorik balego, dotazio gehiagoren beharrak edo soberakinak sortzeak eragingo lituzkeen aldaketak.
Gaur egun edo geroan kanpotik etor daitekeen finantzaketaren analisia, materialetarako eta ikerketarako hornikuntza bereziki aipatuz.
Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu eta aitortzeari buruzko apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuaren Eranskinean zehaztutako gutxieneko betekizun materialak zenbateraino betetzen diren.
Gobernu Batzordeak onartutako erabakiaren egiaztagiria, Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiak emana.
Direnak direlako ikasketak ezarri, aldatu edo kentzeko proposatzen duen erabakiaren egiaztagiria, Gizarte Kontseiluko Idazkaritza Teknikoak emana.
Lehena.¿ Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren zati bat aldatu zuen apirilaren 30eko 779/1998 Errege Dekretuan, I. Eranskinean ageri diren titulazioen ikasketa planak aldatzea aurreikusten da; horretarako, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak ikasketa-plan eraberrituak bidali beharko dizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, Gobernu Batzordeak onartu ondoren. Aldaketaren eraginez aurrekontuan ez dela gehikuntzarik sortzen egiaztatzen bada, aldaketa onartu eta hurrengo ikasturtearen hasieran sartuko dira indarrean plan berriak. Aldaketak aurrekontuaren gehikuntza sortzekotan, aldatutako planak ezartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurretik baimena eman beharko du, dekretu honetan ezarritakoaren arabera.
Lehena.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1992ko abenduaren 10eko Aginduari jarraituz, titulazio berriak (II. Eranskinean ageri dira) ezartzeko espedienteen izapideketa hasita badago, eta dekretu hau indarrean sartzean oraindik ebatzi gabe badaude, dekretu honetan ezarritakoari jarraituko zaio burutu gabe dauden izapidetza eta ebazte faseei dagokienez.
Dekretu honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1992ko abenduaren 10eko Agindua indargabetzen du, bai eta bertan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak ere.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 20an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Lizentziatua Biologia
Lizentziatua Fisika (*)
Lizentziatua Geologia (*)
Lizentziatua Matematika
Lizentziatua Kimika(*)
Lizentziatua (2. zikloa) Biokimika
Lizentziatua (2. zikloa) Elikagaien Zientzia eta Teknologia
Diplomatua Giza Elikadura eta Dietetika
(*): Ikasketa-plan hauek ez dira aldatu apirilaren 30eko 779/1998 Errege Dekretuan eta 1497/1987 Errege Dekretuan aurreikusten zen moduan.
Lizentziatua Farmazia
Lizentziatua Medikuntza
Lizentziatua Odontologia
Diplomatua Erizaintza
Lizentziatua Arte Ederrak
Lizentziatua Filologia Klasikoa
Lizentziatua Frantses Filologia
Lizentziatua Filologia Hispanikoa
Lizentziatua Ingeles Filologia
Lizentziatua Euskal Filologia
Lizentziatua Filosofia
Lizentziatua Geografia
Lizentziatua Historia
Lizentziatua Artearen Historia
Lizentziatua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
Lizentziatua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (**)
Lizentziatua Politika eta Administrazio Zientziak
Lizentziatua Ikusentzuteko Komunikazioa
Lizentziatua Zuzenbidea (*)
Lizentziatua Ekonomia
Lizentziatua Pedagogia
Lizentziatua Kazetaritza
Lizentziatua Psikologia
Lizentziatua Publizitate eta Harreman Publikoak
Lizentziatua Soziologia
Lizentziatua (2. zikloa) Gizarte eta Kultur Antropologia
Lizentziatua (2. zikloa) Aktuaritza eta Finantza Zientziak
Lizentziatua (2. zikloa) Psikopedagogia
Diplomatua Enpresa Zientziak
Diplomatua Gizarte Hezkuntza
Diplomatua Lan Harremanak
Diplomatua Gizarte Lana
Maisu/maistra-espezialitatea Hezkuntza Berezia
Maisu/maistra-espezialitatea Gorputz Hezkuntza
Maisu/maistra-espezialitatea Haur Hezkuntza
Maisu/maistra-espezialitatea Musika Hezkuntza
Maisu/maistra-espezialitatea Lehen Hezkuntza
Maisu/maistra-espezialitatea Atzerriko Hizkuntza
(*): Ikasketa-plan hau ez da aldatu apirilaren 30eko 779/1998 Errege Dekretuan eta 1497/1987 Errege Dekretuan aurreikusten zen moduan.
(**): Titulazio hau atxikitako zentro batean irakasten da.
Arkitektoa Arkitektoa (*)
Ingeniaria Industria
Ingeniaria Informatika
Ingeniaria Telekomunikabideak
Lizentziatua (2. zikloa) Itsasontzi Makinak
Lizentziatua (2. zikloa) Nautika eta Itsas Garraioak
Diplomatua Itsasontzi Makinak
Diplomatua Itsas Nabigazioa
Ingeniari Teknikoa Topografia
Meatzeetako Ingeniari Teknikoa Meatze Ustiapenak
Meatzeetako Ingeniari Teknikoa Meatzeetako Instalazio Elektromekanikoak
Meatzeetako Ingeniari Teknikoa Mineralurgia eta Metalurgia
Meatzeetako Ingeniari Teknikoa Energi Baliabide, Erregai eta Lehergailuak
Industria Ingeniari Teknikoa Elektrizitatea
Industria Ingeniari Teknikoa Industria Elektronika
Industria Ingeniari Teknikoa Mekanika
Industria Ingeniari Teknikoa Industria Kimika
(*):Ikasketa-plan hau ez da aldatu apirilaren 30eko 779/1998 Errege Dekretuan eta 1497/1987 Errege Dekretuan aurreikusten zen moduan.
Lizentziatua Ingurugiro Zientziak
Lizentziatua Itsasoaren Zientziak
Lizentziatua (2° zikloa) Zientzia eta Teknika Estatistikoak
Lizentziatua (2° zikloa) Enologia
Diplomatua Estatistika
Diplomatua Optika eta Optometria
Lizentziatua Albaitaritza
Diplomatua Fisioterapia
Diplomatua Logopedia
Diplomatua Podologia
Diplomatua Terapia Okupazionala
Lizentziatua Alemaniar Filologia
Lizentziatua Arabiar Filologia
Lizentziatua Kataluniar Filologia
Lizentziatua Eslaviar Filologia
Lizentziatua Galiziar Filologia
Lizentziatua Hebraitar Filologia
Lizentziatua Italiar Filologia
Lizentziatua Filologia Portugesa
Lizentziatua Filologia Erromanikoa
Lizentziatua Giza Zientziak
Lizentziatua Itzulpengintza eta Interpretaritza
Lizentziatua (2. zikloa) Musikaren Historia eta Zientziak
Lizentziatua (2. zikloa) Hizkuntzalaritza
Lizentziatua (2. zikloa) Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua
Lizentziatua (2. zikloa) Dokumentazioa
Lizentziatua (2. zikloa) Merkatuen Ikerketa eta Teknikak
Diplomatua Bibliotekonomia eta Dokumentazioa
Diplomatua Kudeaketa eta Administrazio Publikoa
Diplomatua Logopedia
Diplomatua Turismo
Maisu/maistra-espezialitatea Entzumena eta Hizkuntza
Ingeniaria Aeronautika
Ingeniaria Nekazaritza
Ingeniaria Bide, Ubide eta Portuak
Ingeniaria Meatzeak
Ingeniaria Mendiak
Ingeniaria Itsasoa eta Ozeanoak
Ingeniaria Kimika
Ingeniaria (2. zikloa) Elektronika
Ingeniaria (2. zikloa) Geodesia eta Kartografia
Ingeniaria (2. zikloa) Industria Automatika eta Elektronika
Ingeniaria (2. zikloa) Materialak
Ingeniaria (2. zikloa) Industria Antolakuntza
Lizentziatua (2. zikloa) Itsas Irratielektronika
Arkitekto Teknikoa Arkitektura Teknikoa
Diplomatua Itsas Irratielektronika
Ingeniari Teknikoa Industria Diseinua
Ingeniari Teknikoa Kudeaketako Informatika
Ingeniari Teknikoa Sistemen Informatika
Aeronautikako Ingeniari Teknikoa Aeromotoreak
Aeronautikako Ingeniari Teknikoa Aeronabigazioa
Aeronautikako Ingeniari Teknikoa Aireontziak
Aeronautikako Ingeniari Teknikoa Aireportuak
Aeronautikako Ingeniari Teknikoa Ekipo eta Material Aeroespazialak
Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ustiategiak
Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa Hortofrutikultura eta Lorazaintza
Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa Nekazaritza eta Elikadura Industriak
Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa Mekanizazioa eta Landa Eraikuntzak
Meatzeetako Ingeniari Teknikoa Meatze Sondeo eta Prospekzioak
Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa Eraikuntza Zibilak
Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa Hidrologia
Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa Hiri Garraio eta Zerbitzuak
Telekomunikabideetako Ingeniari Teknikoa Telekomunikabide Sistemak
Telekomunikabideetako Ingeniari Teknikoa Sistema Elektronikoak
Telekomunikabideetako Ingeniari Teknikoa Soinua eta Irudia
Telekomunikabideetako Ingeniari Teknikoa Telematika
Basogintzako Ingeniari Teknikoa Baso Ustiapenak
Basogintzako Ingeniari Teknikoa Baso Industriak
Industria Ingeniari Teknikoa Ehungintza
Ontzigintzako Ingeniari Teknikoa Itsasorako Egiturak
Ontzigintzako Ingeniari Teknikoa Ontziaren Propultsioa eta Zerbitzuak
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Garatzen du: 19/1998 LEGEA, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoa.
- Indargabetutakoa: 11/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 2002ko otsailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez baimena ematen da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko honako titulazio hau desagerrarazteko: Meatze-ingeniari Teknikoa, Meatzeetako In