Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

65/1999 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 577
  • Xedapen-zk.: 65
  • Xedapen-data: 1999/02/02
  • Argitaratze-data: 1999/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Osasun Sailaren egitura ezarri du, eta bere esku utzi ditu hurrengo arlo hauek:

  1. Osasun-plangintza eta antolamendua.

  2. Osasun publikoa eta elikagaien higienea.

  3. Zaintza epidemiologikoa.

  4. Farmazia-antolamendua.

  5. Sailari loturiko edo haren menpeko erakunde instituzionalak zuzentzea, lege eta erregelamenduekin bat etorriz.

  6. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

    Dekretu honetan Osasun Sailaren egitura zehazten da, aipaturiko aurrekariarekin bat, eta legegintzaldi honetan Jaurlaritza osatzeko egin den Koalizio-ituneko osasun-arloko programa-atalei jarraiki.

    Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak ezarri zuen Euskadiko Osasun Sistemarako antolabideak sendotu nahi dira; hartara, legearen bidez Jaurlaritzako Osasun Sailaren esku geratu ziren eginkizunak garatuko dira, eta Osasun Sistemaren Zuzendaritza, Plangintza eta Programazioa bultzatuko.

    Horretarako, Euskadiko Osasun Planarekin loturiko kudeaketa-alderdiak garatu beharko dira, eta planarekin zerikusia duten eta gure aseguratzeko ahalmenaren barruan sar daitezkeen osasun-prestazioak ebaluatzeko azterlanak egingo dira.

    Bestalde, Sailaren egiturak sendotu behar dira plangintza eta programazio ekonomikoaren arloan. Izan ere, hori dela bide, Osasun Planean ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, osasun-zerbitzuen kontratazioa garatu eta finkatzeko lagungarria da.

    Azkenik, Dekretu honen bidez gaitu egiten da Osakidetza ente publikoa osasun-zerbitzuen kontratazio-arloan partehartzeko bideak bere gain hartu ahal izan ditzan, edo arlo horretako kudeaketa ekonomikoan parte hartzerik izan dezan, beti ere osasun-zerbitzu publikoen autonomiak ekar dezakeen eraginkortasunaren hobekuntzari begira.

    Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 2eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Eginkizunak eta jarduteko arloak.

    Osasun Sailari dagozkio osasunari buruzko Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak proposatzea eta betearaztea hurrengo dekretu hau kontuan harturik: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak eratu, ezabatu eta aldatu eta horien eginkizunak eta jarduteko arloak zehazten dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretua, eta zehazki 12. atala.

  2. atala.¿ Antolamendu orokorra.

    Aurreko atalean zehazturiko eskumenak gauzatzeko, Osasun Sailak ondoko egitura hau izango du:

    1. Organo nagusiak:

      1. ¿ Osasun sailburua.

      1. ¿ Laguntza Kabinetea.

      2. ¿ Osasun Plangintza eta Antolamenduko Sailburuordetza.

      1. ¿ Osasun Publikoko Zuzendaritza.

      2. ¿ Osasun Antolamenduko Zuzendaritza.

      3. ¿ Osasun Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritza.

  3. ¿ Administrazio eta Araubide Ekonomikoko Sailburuordetza.

  1. ¿ Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

  2. ¿ Araubide Juridikoko Zuzendaritza.

  3. ¿ Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza.

    1. Lurralde-organoak.

      Osasun Sailak osasun-barruti bakoitzean dituen lurralde-zuzendaritzak.

    2. Kide anitzeko organoak.

      1. ¿ Osasun Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea, osasun-publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuarekin bat etorriz sorturikoa (1991-11-06ko EHAA, 223 zk.)

      2. ¿ Presazko Osasun Garraioen Sarea Aztertu eta Arrazoibideratzeko Batzordea, uztailaren 11ko 173/1983 Dekretuarekin bat etorriz sorturikoa (1983-08-19ko EHAA, 122 zk.)

      3. ¿ Osasun Saileko Aholku Batzordeak, zein bere araudi erregulatzailearekin bat eginda, Osasun Saileko Aholku Batzordeen Araubideari buruzko abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuan aurreikusitako araubidearen arabera sorturikoak (1993-08-31ko EHAA, 165 zk.) Hona hemen:

      1. ¿ Minbiziaren Aholku Batzordea.

      2. ¿ Gaixotasun Kardiobaskularren Aholku Batzordea.

      3. ¿ Sortzetiko Anomalien eta Gaixotasun Perinatalen Aholku Batzordea.

      4. ¿ Diabetearen Aholku Batzordea.

      5. ¿ Hortz-ahoko Osasunaren Aholku Batzordea.

      6. ¿ Opio Tratamenduen Aholku-Batzordea.

      7. ¿ Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordea.

  4. ¿ C.M.B.D. ezartzeko Jarraipen-Batzordea, azaroaren 3ko 303/1992 Dekretuaren arabera sortutakoa. Dekretu horretan ospitaleetako altaren gutxienezko xehetasunak arautzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ospitaleetako Alten Erregistroa eratzen da (1992-12-01eko EHAA, 234 zk.).

  5. ¿ Laguntza Etikoko Batzordeak Kreditatzeko Batzordea, Laguntza Etikoko Batzordeak Eratu eta Kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren arabera sorturikoa (1995-03-02ko EHAA, 43 zk.).

  6. ¿ Dokumentazio Klinikoa Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea, martxoaren 17ko 45/1998 Dekretuaren bidez sorturikoa. Dekretu horretan Ospitaleetako Larrialdi Zerbitzuetako Jarduera Klinikoen eta Historia Klinikoen Erregistroko dokumentuak balioetsi, zaindu eta garbitzea arautzen dira (1998-04-08ko EHAA, 67 zk.).

    1. Administrazio Instituzionala.

      Osakidetza ente publikoa, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen bidez sorturikoa, Osasun Sailari atxikita dago.

    2. Partaidetza Komunitarioko Kontseiluak.

      Osasun Sailari atxikiko zaizkio Euskadiko Osasun Kontseilua (Autonomia Erkidegoko lurralde osorako( eta Lurraldeko Osasun Kontseiluak (osasun-barruti bakoitzaren lurralderako( eratuko dira Partaidetza Komunitarioko Kontseilu gisa.

      Kontseilu horien osakera eta jarduna, Antolamendu Sanitarioaren Legearen 11. atalarekin bat, erregelamendu bidez zehaztuko da.

      1. atala.¿ Sailburua.

      1. ¿ Eskumenak.

        Osasun sailburuari dagokio erabiltzea bai ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legearen 26. eta 28. ataletan ezarritako eskumenak eta baita indarrean dagoen legeriak dekretu honen 1. atalean zehazturiko esparruan ematen dizkion eskumenak ere.

      2. ¿ Zuzendaritzako Kontseilua.

        Osasun sailburua kontseiluburu aritzen dela, eta haren zuzendaritza nagusiaren pean, Zuzendaritzako Kontseilua eratuko da, hurrengo arloetan laguntza emateko: plangintza orokorra egitean, eta osasun-politikak zein horien inguruko egintza publiko sanitarioak eskatzen dituzten jarduketen jarraipena egiterakoan. Kontseilu honen kideak hauek izango dira: Osasun sailburuordeak, Osakidetzako zuzendari nagusia eta Saileko titularrak zehaztuko dituen pertsona guztiak.

      3. ¿ Laguntza Kabinetea.

        Atal honetan adierazitako eskumenak erabiltzeko, Osasun sailburuak laguntza teknikoa eta aholkularitza berezia izango du, eta sailburuarentzako Laguntza Kabinetea deituriko egitura osatuko duten aldi baterako langileek emango diotena; Kabinete horretatik bideratuko du sailburuak Saileko jarduketei buruzko programazio orokorra edozein esparrutan, eta bere goi-koordinazio petik. Besteak beste, Jaurlaritzako Lehendakariordetzatik Eusko Legebiltzarrekiko harremanak, beste osasun-erakundeekiko eta Konferentzia Sektorialarekiko harremanak, gizarte-komunikabideekiko harremanak, eta ekitaldi publiko eta ofizialen antolakuntza.

      4. atala.¿ Osasun Plangintza eta Antolamenduko Sailburuordetza.

      1. ¿ Eskumenak.

        Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Osasun sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Sailburuaren eskuordetzaz, Sailaren ordezkaritzan aritzea, erakundearteko harremanetan eta sailarteko koordinazio-organoetan, eskumen-esparrua dela-eta beste organo batzuei esleitutako organoarteko harreman espezifikoen kalterik gabe.

        2. Osasunari buruzko politikak garatzea, osasun-sistemaren berariazko plangintza ezarriz eta Euskadiko Osasun Planarekin zerikusia duten jarduketak koordinatuz; halaber, osasun-sistemaren antolamendu tekniko eta lanbidekoa gauzatzea, eta osasun-sistemaren ebaluazioa egitea.

        3. Sailburuordetzari esleitutako arloetan, Sailburuordetzako zuzendaritzen eta lurralde-zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, planen kudeaketa begiratzea eta behar diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

        4. Zigortzeko ahalmena erabiltzea, Sailaren eskumeneko gaietan, baita ere, establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak hartzea, beste organoen atribuzio legalaren kalterik gabe. Isun-zigorra, espediente bakoitzeko, 500.000 PTAtik gorakoa denean, hasi eta ebatzi egingo du zigor-prozedura, eta Jaurlaritza-Kontseiluaren esku dauden espedienteen kasuan proposamena igorriko dio sailburuari.

        5. Antolamendu juridikoak berari bakarrik edo, Jaurlaritzako sailburuordeei orokorki emandako beste edozein eginkizun.

      2. ¿ Osasun Plangintza eta Antolamenduko Sailburuordetzaren menpeko antolakuntza.

        Osasun Plangintza eta Antolamenduko Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzak hauexek dira: Osasun Publikokoa, Osasun Antolamendukoa, eta Osasun Plangintza eta Ebaluaziokoa.

      1. atala.¿ Administrazio eta Araubide Ekonomikoko Sailburuordetza.

      1. ¿ Eskumenak.

        Administrazio eta Araubide Ekonomikoko sailburuordeari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Osasun sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Sailburuaren eskuordetzaz, Sailaren ordezkaritzan aritzea, erakundeen arteko harremanetan eta sailarteko koordinazio-organoetan, eskumen-esparrua dela-eta beste organo batzuei esleitutako organoarteko harreman espezifikoen kalterik gabe.

        2. Osasun-sistemaren finantziazio-politikak garatzea, aurrekontua koordinatzea, eta osasun-zerbitzuen kontratazioa kudeatzea.

        3. Sailburuordetzari esleituriko arloetan, Sailburuordetzako zuzendaritzen eta lurralde-zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, planen kudeaketa begiratzea eta behar diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

        4. Lankidetza eta elkarlaneko hitzarmenak izenpetzea erakunde eta korporazioekin, Sailaren eskumen-esparruan.

          Era berean, osasun-zerbitzuen kontratazio publikoa koordinatuko du, Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearekin batera. Biei dagokie bereziki babeserako programa-kontratu bat izenpetzea Osakidetzako administrazio eta kudeaketako erakunde nagusiarekin.

        5. Larrialdi-espedienteak onartzea, hala jasotzen baita apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuaren 10.2 atalean. Dekretu horretan Osasun Sailak osasun-zerbitzuak ituntzeko oinarriak ezartzen dira (97-04-25eko EHAA, 78 zk).

        6. Antolamendu juridikoak berari bakarrik edo, Jaurlaritzako sailburuordeei orokorki emandako beste edozein eginkizun.

      2. ¿ Administrazio eta Araubide Ekonomikoko Sailburuordetzaren menpeko antolakuntza.

        Administrazio eta Araubide Ekonomikoko Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzak hauexek dira: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikokoa, Araubide Juridikokoa, eta Osasun Finantziazio eta Kontrataziokoa.

      1. atala.¿ Osasun Publikoko Zuzendaritza.

        Osasun Publikoko zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Osasun Sailak hurrengo arloetan programatzen duen kudeaketa administratibo eta teknikoa zuzendu eta bultzatzea:

          • Osasuna babestu eta sustatzea.

          • Izurrien zaintza eta analisia.

          • Osasun-kontrola, arriskuak ebaluatzea eta partehartze publikoa elikagaien higienean, ingurunearen osasun-egoeran, eta osasun publikoarekin zerikusia duten bestelako alderdietan.

        2. Osasun-administrazioko baimenak ebaztea, Zuzendaritzaren jardun-arloetako gaietan.

        3. Aurrezaintza edo kautelazko neurriak hartzea, Zuzendaritzaren ardurapeko arloetan; eta, espediente bakoitzeko, 500.000 PTA arterainoko isunak ezartzeko prozedurak hastea eta ebaztea.

        4. Osasun Saila eta EAEko udalerriak elkarlanean aritzea proposatzea, haien ardurapeko arloetan, eta baliabide tekniko zein materialen elkarlaguntza eta estrategia komunak koordinatzea.

      2. atala.¿ Osasun Antolamenduko Zuzendaritza.

        Osasun Antolamenduko zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Osasun Sailak hurrengo arloetan programatzen duen kudeaketa administratibo eta teknikoa zuzendu eta bultzatzea:

          • Osasun-zerbitzu, zentro eta establezimendu publiko zein pribatuen antolamendu teknikoa, erregistroa eta katalogazioa.

          • Farmazia-antolamendua.

          • Osasun-administrazioaren esku dagoen antolamendu tekniko eta lanbidekoa; aseguru libreko erakundeek, mutualitateek, erakunde laguntzaileek eta bestelako zentro pribatuek ematen dituzten zerbitzuei dagokienez.

          • Lanbide, irakaskuntzako eta osasun-prestakuntzako antolamendua.

          • Egiaztapen teknikoa eta lanbidekoa.

          • Osasun-ikerkuntzaren plangintza eta sustapena.

          • Osasun-publizitatearen kontrola.

        2. Osasun-administrazioko baimenak ebaztea, Zuzendaritzaren jardun-arloetako gaiei dagokienez.

        3. Aurrezaintza edo kautelazko neurriak hartzea, Zuzendaritzari esleituriko jardun-arloetan; eta, espediente bakoitzeko, 500.000 PTA arterainoko isunak ezartzeko prozedurak hasi eta ebaztea.

        4. Atxikitako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak Osasun Sailarekiko duen administrazio-menpekotasunaren ildotik, plangintza, antolamendua eta ebaluazioa egiteko ahalmenak erabiltzea, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskumenei deus murriztu gabe.

      3. atala.¿ Osasun Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritza.

        Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Osasun Sailak hurrengo arloetan programatzen duen kudeaketa administratibo eta teknikoa zuzendu eta bultzatzea:

          • Osasun-informazioko sistema orokorra.

          • Osasun-prestazio publikoen estalduraren esparru materiala antolatzea, eta herritarrek prestazio horiek eskuratzeko bideak zehaztea.

          • Botikak eta osasun-produktuak arrazoibidez erabiltzeko sustapena.

          • Osasun-prozesuen eta teknologien ebaluazioa eta kontu-ikuskapena.

        2. Euskadiko Osasun Planaren helburuak proposatzea, baita osasun-kontrolaren adierazleak ere, eta betetze-mailari buruzko ebaluazio-txostenak prestatzea.

        3. Laguntza-planak proposatzea, baita ere osasun-zerbitzuak kontratatzeko estrategia-ildoak eta irizpide nagusiak.

      4. atala.¿ Zerbitzu eta Araubide EkonomikokoZuzendaritza.

      1. ¿ Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Administrazio eta Araubide Ekonomikoko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Sailaren barruko organoen arteko harremanak koordinatzea, eta jakinarazteko eta jasotzeko administrazio-bulegoa denez, Jaurlaritzako gainerako sailekiko, beste administrazioekiko eta erakundeekiko harremanak bideratzea.

        2. Osasun Sailari dagokion administrazio-kudeaketa zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, hurrengo jardute-arlo hauetan:

          • Barne-araubidea.

          • Ondare eta aurrekontuetako barne-araubidea.

          • Egoitza nagusiko eta lurralde-ordezkaritzetako azpiegitura eta baliabide materialak zuzkitzea, erregistro nagusia, liburutegia eta artxiboa.

          • Argitalpen eta publizitate-jarduerak.

          • Informatika-antolamendua eta sistemak, Sailari atxikita dauden edo menpeko diren erakundeen jarraipena barne.

        3. Administrazio Orokorrean indarrean dagoen Araubide Organikoan Saileko kontratazio-organoari aitortzen zaizkion ahalmenak erabiltzea, beti ere kontratuaren hasierako aurrekontua bi milioi pezeta baino handiagokoa denean, eta Osasun sailburuak gastua aldez aurretik onartzeko duen aukerari uko egin barik.

          Idazati honetan ezarritakoa ez da aplikagarria izango Saileko beste organo batzuei esleituriko kontratazio-ahalmenetan.

        4. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. atalak sail bakoitzari ematen dizkion eskumenak erabiltzea, eta langileriari buruzko politikak koordinatzea, osasun-sistemaren esparru orokorrean.

      2. ¿ Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza organo erantzulea izango da Administrazioaren Erreforma eta Eraberritzeko arloan ematen diren jarraibideak garatu eta gauzatzeko. Hori guztia, Jaurlaritzak helburu horrekin egiten duen programaren ildotik, eta Sailaren jardute-eremuaren barruan.

      1. atala.¿ Araubide Juridikoko Zuzendaritza.

      1. ¿ Araubide Juridikoko zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Administrazio eta Araubide Juridikoko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzarekin lankidetzan, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta horren ordezko edo prestaketako batzordeen iritzipean jarri behar diren gaiak jakinaraztea, proposatzea eta koordinatzea.

        2. Osasun Saila eta berari atxikitako edo menpeko erakundeak ukitzen dituzten gaietan, lege-aurreproiektuak eta xedapen orokorrak prestatzea eta izapidetzea zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.

        3. Administrazioko izapidetzeak eskatzen dituen zuzenbidezko txostenak ematea, eta Saileko organoek eta, hala denean, Sailari atxikitako edo menpeko erakundeek gauzatzen dituzten egintzen prozedura egokitzen eta oinarritze juridikoa egiten laguntzea, aholkuak eta irizpenak emanez.

        4. Sailean eta atxikita edo menpean dauzkan erakundeetan eragina duten prozedura judizialen jarraipena egitea, eta lankidetzan aritzea haien ordezkaritzan eta auzibidezko nahiz auzibidetik kanpoko defentsan.

        5. Sailean eragina duten gaietan koordinazio juridikoa eta legeriaren garapena bultzatzea; hartara, egokitzat jotako legeriari, jurisprudentziari eta doktrinari buruzko azterlanak sustatuko dira.

      2. ¿ Atal honetan azaltzen diren eginkizunak behar bezala burutzeko, Araubide Juridikoko zuzendariak funtzionalki koordinatuko ditu Osakidetzako zerbitzu juridikoak.

      3. ¿ Europaren Batasunaren arauak eta politikak prestatzen eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak duen partehartzean Osasun Sailak badu bere eginkizuna, eta Araubide Juridikoko zuzendaria izango da erantzulea partehartze horren koordinazio-neurriak hartzerakoan.

      1. atala.¿ Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza.

      1. ¿ Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Administrazio eta Araubide Ekonomikoko sailburuordearen menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

        1. Osasun Sailaren ardurapeko esparruan osasun-zerbitzuetako kontratazio publikoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea; hartara, estrategiak taxutuko ditu, analisiak eta kudeaketa egiteko tresnak prestatuko ditu, eta kontrataziorako gutxienezko diru-baldintzak eta baldintza orokorrak proposatuko ditu.

        2. Autonomia Erkidegoko Osasun Aseguramendu Publikoaren Erregistro Nagusia eramatea, Osasun Txartel Indibidualaren erabiltzaileen oraingo fitxategiaren bidez, edo horren ordezkoaren bidez. Osasun Txartel Indibidualak (OTI) behar dituen arau teknikoak proposatzea; indarrean dagoen osasun-sistema publikoan gertatzen diren alta-baxa gorabeheren berri ematea; eta osasun-zerbitzuen erabiltzaileen eskubide-betebeharrak zaintzea.

        3. Osasun-laguntzagatiko gastu-itzulketen espediente guztien interpretazio homogeneoa egin ahal izateko irizpide orokorrak ezartzea. Gai hori dela-eta aurkezten diren erreklamazio guztiak, auzibidera jo aurretikoak, ebaztea eta, bereziki, hiru milioitik gorako zenbatekoa duten eskabideei buruzko hasierako ebazpenak hartzea.

        4. Osasun Sailaren kontzertazioa, farmazia-atentzioko arloan, proposatu eta garatzea.

          Halaber, prestazio ortoprotesikoaren katalogoa eta prezioak proposatzea dagokio, eta ebatzi ere ebatziko ditu auzitara eraman aurreko prestazio horren inguruko erreklamazioak.

        5. Osasun-zerbitzuak eta horien prezio-politikak ituntzeko jarraibide estrategikoak eta irizpide orokorrak proposatzea.

          Orobat, irizpide orokor bereiziak proposatuko ditu programa-kontratuen bidez, Osakidetza ente publikoko osasun-zerbitzuen antolakundeei helburuak eta aurrekontuetako baliabideak ezartzeko. Eta erosketa-plan orokorrak ezarriko ditu, hala behar duten prestazioetarako.

      2. ¿ Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzak, bere eginkizunak betetzean, aintzat hartuko ditu Osasun Plangintza eta Antolamenduko Sailburuordetzak, bere zuzendaritzen bitartez, finkatu dituen osasun-politikaren irizpideak.

      1. atala.¿ Osasun Saileko lurralde-zuzendaritzak.

      1. ¿ Osasun Saileko lurralde-zuzendaritzak tokian-tokiko organoak dira. Lurralde-zuzendaritza bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-barruti bat izango du jarduera-eremu.

      2. ¿ Lurralde-zuzendariek zuzendari-maila organikoa izango dute, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

      3. ¿ Lurralde-zuzendariek, dagozkien sailburuordeen agindupean eta nork bere osasun-barrutian, Sailaren gaien lurralde-mailako administrazioa eta kudeaketa eramango dute, Sailburuordetza eta atxikitako zuzendaritza bakoitzari emandako jardun-arloen arabera. Batik bat hurrengo eskumen hauek izango dituzte:

        1. Osasun publikoa dela-eta, Sailak prestatzen dituen programak eta ekintzak gauzatzea. Hori aurrera eramateko, osasun-barruti bakoitzean indarrean dagoen lurralde-antolamenduaren egitura hartuko da kontuan, eta beharrezkoak diren ekintzak burutuko dira ikuskaritzari eta osasun-kontrolari dagokienez.

        2. Sailaren eskumeneko gaiei dagozkien zigor-espedienteetarako behar diren beste izapide eta prestaerako eginbide egitea, aurrezaintza eta kautelazko neurriak hartzeko organo eskudunei proposatzea, eta Administrazioko atal berezia den aldetik, zigor-espediente guztiak osatu eta bideratzea.

        3. Herritar ororentzat ziurtatzen diren osasun-prestazioen estaldurari eusteko burutu behar diren egitekoak gauzatzea, hala nola:

          • Indarrean dagoen osasun-sistema publikoko altak eta baxak izapidetzea eta ebaztea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramendu publikoaren erregistro nagusia eratzeko beharrezkoa den lurralde-kudeaketa egitea.

          • Osasun-zerbitzuen estalduraz, erabileraz eta erabiltzaileen sarreraz behar diren azterlanak egitea, dagokion osasun-barrutian; jendea zenbateraino dagoen gustura jakiteko informazioa biltzea eta osasun-zerbitzu publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexa eta erreklamazioen berri jakitea.

          • Osasun-laguntzagatik izandako diru-itzulketei buruzko espedienteak izapidetzea, eta hiru milioi arterainoko diru-kopurua eskatzen duten espedienteak ebaztea. Izapidetu eta ebatzi ere egingo dira prestazio ortoprotesikoari dagozkion espedienteak.

          • Aldez aurreko homologazioa egitea eta, kontrataziorako berebiziko organoa denez, osasun-zerbitzuak eskaintzeko itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea osasun-zentro eta ospitale pribatuekin, bai eta bestelako erakunde eta antolakundeekin ere. Hori guztia Sailean ezartzen diren jarraibide eta irizpideen kaltetan joan gabe.

          • Programa-kontratuen itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea Osakidetzako osasun-zerbitzuen antolakundeekin. Horretarako, Sailean ezartzen diren norabide eta irizpideei jarraituko zaie, Dekretu honen Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritako eskumenen erregimen bereziaren kaltetan joan gabe.

  1. ¿ Ente Publikoko osasun-zerbitzuen antolakundeen eta OSATEK (Tecnología Sanitaria de Euskadi, S.A.) Baltzu Publikoaren arteko harremanak zerbitzu-antolakundeen programa-kontratuetan zehaztu ahal izango dira. Horretarako, eskatzen diren zerbitzuen zenbatekoa, ustez jotzen den gehienezkoa, esleituko da eta, Ente Publikoaren kontratazio-erregimenarekin bat, kontratuak izenpetuko dira aipaturiko baltzu publikoarekin.

  2. ¿ Zehaztuko diren Ente Publikoko osasun-zerbitzuen antolakundeekin izenpetzen diren programa-kontratuetan ustez jotzen den gehienezko zenbateko bat bereizi ahal izango da, gastuaren eta eraginkortasunaren ebaluazio-adierazle gisa. Antolakunde bakoitzari esleitzen zaion zenbatekoa botiketan saltzen diren sendagaiengatik izango da, eta horren likidazioa kargu-agiri bidez egingo da, antolakunde bakoitzeko, eta bertan hartzen den aldiari dagokion kostua zehaztuko da. Kontratuan erlazio hau jasoko da: bereizitako diru-kopuruaren ondorio ekonomikoen eta programa-kontratu bakoitzaren likidazioaren arteko erlazioa. Hori guztia Ente Publikoan sendagaiak arrazoibidez erabiltzeko har daitezkeen neurrien kaltetan joan gabe.

  3. ¿ Eraginpeko osasun-eremuetako zuzendariei dagokie lurralde-zuzendariek osasun-zerbitzuak kontratatzeko dituzten ahalmenakerabiltzea, baldin eta kontrataturiko prestazioak osasun-eremu bat baino gehiagoren eraginpean geratzen badira.

Dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularrak gaixo badaude, postuan azaldu ez, edo postua betegabe geratzen bada, honela egingo dira ordezkapenak, lege-xedapenen batean edo mailaz goragoko kargu baten erabakian kontrakorik esan ezean:

  1. Sailburuorde bakoitzaren ordezkapena menpean dituen zuzendariei dagokie, Dekretu honen 2. atalean agertzen diren hurrenkeran, eta zuzendari horien ordezkapena hurrenkeran aurrekoari. Hurrenkeran agertzen den lehenengo zuzendariaren ordezkapena sailburuordeari berari.

  2. Lurralde-zuzendari bakoitzaren ordezkapena bere zuzendariordeei dagokie, Dekretu honen Bosgarren Xedapen Gehigarrian agertzen den hurrenkeraren arabera.

  3. Zuzendariordeen ordezkapena haietako bakoitzaren zuzendariari dagokio.

Euskadiko Osasun Antolamenduari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 7. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, Autonomia Erkidegoa banatzen den hiru osasun-barrutien zedarriztapena, lurralde historikoekin bat datorrena, mantendu egiten da.

Bestalde, Osasun Sailak eskala txikiagoko lurralde-eremuak eratuko ditu, baina bien bitartean, hurrengo barrutiek jarraituko dute indarrean:

  • Osasun-eremuak: 1992ko martxoaren 24ko Agindua (92-04-27ko EHAA).

  • Farmazia-eskualdeak: 1994ko irailaren 27ko Agindua (94-10-13ko EHAA).

  • Osasun Publikoko eskualdeak: 1997ko urtarrilaren 8ko Agindua (97-01-20ko EHAA).

Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean ezarritako erregimen funtzionalarekin bat, HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Planaren menpeko giza baliabideak eta baliabide materialak Osakidetza Ente Publikoari atxikitzen zaizkio, Entearen Administrazio Kontseiluak xedatzen duen eran eta aipaturiko legearen integrazio-araubideari jarraiki.

Dekretu honetan aurreikusten den egitura Lanpostuen Zerrenden bidez garatu arte, dagokion zuzendaritzari arduraturiko eginkizunen zuzentze teknikoa eta administratiboa lortzearren, Sailean hurrengo zuzendariordetza hauek daude:

Osasun Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritzan:

  • Farmazia.

    Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzan:

  • Koordinazio Ekonomikoa.

  • Aseguramendu eta Kontratazioa.

    Lurralde-zuzendaritzetan:

  • Osasun Publikoa.

  • Aseguramendu eta Kontratazioa.

  • Osasun Planerako Lurralde Unitatea.

    ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Dekretu hau indarrean jartzeko garaian bideratzen ari diren espedienteak Dekretuaren arabera eskumena duten organoek erabakiko dituzte.

Osasun Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzko azaroaren 11ko 254/1997 Dekretua indargabe geratzen den arren, Partaidetza Komunitarioko Kontseiluei buruz han ematen diren arauek indarrean iraungo dute aldi baterako, Dekretu honen 2.E) atalean aipatzen den araubidea ezarri artean, hain zuzen ere.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, indargabe geratuko dira uztailaren 11ko 369/1995 Dekretua (95-07-28ko EHAA) eta azaroaren 11ko 254/1997 Dekretua (97-11-14ko EHAA), biak Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalei buruzkoak; hori guztia Dekretu honen Aldi Baterako Bigarren Xedapenean ezarritakoaren kaltetan joan gabe.

Estatuko Osasun Sistemaren prestazio-antolamenduaren araberako osasun-zerbitzu publiko nahiz itunduak ezertan murriztu barik, gaitu egiten da berariaz Osasun Saila, behar diren arau tekniko zein antolamenduzkoak ezar ditzan, esandako katalogoaren oinarrizko osasun-prestazioak aplikatzeari begira, beti ere Euskadiko Osasun Planean ezartzen diren helburuekin bat.

Ahalmena ematen zaio Osasun sailburuari Dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren beste xedapen emateko, bere kabuz edo beste organo eskudunekin batera.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 2a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.