Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

252/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia onartzeko den dekretuko hutsen zuzenketa eta zati batzuen aldaketak egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5729
  • Xedapen-zk.: 252
  • Xedapen-data: 1997/11/11
  • Argitaratze-data: 1997/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2 b) atalean ezartzen da kontestuak argi eta garbi ezagutzera eman ez ditzan hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua egon dadinean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko direla.

Gisa horretako akatsak ikusi direnez Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudian, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bidez onartutakoa (1997ko urtarrilaren 27ko EHAA, 17. zk.) Dekretu honen bidez dagokion zuzenketa egingo da.

Bestalde, aipatutako 308/1996 Dekretuaren aplikazioaren ondorioz egoki irizten zaio zenbait aldaketa egiteari, gertatu diren arazoei irtenbidea emateko. Joko-makinen sektoreari dagozkion arauen dispertsiorik egon ez dadin egokiago ikusi da akatsak zuzenduta eta aipatutako 308/1996 Dekretuaren zenbait zati aldatuta testu bakar bat onartzea.

Aurreko guztiarengatik, Euskadiko Joko Batzordeak txostena egin eta Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko azaroaren 11an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo atala.¿ Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia onartzeko den abenduaren 24ko 308/1993 Dekretuaren testuan ikusitako akatsak zuzentzea. Honako hauek dira:

  1. ¿ 30. atalean, 3 eta 4 idazatiak 2 eta 3 zenbakiz izendatu behar dira.

  2. ¿ 32. ataleko 1 idazatian, f) letran honako hau dioen lekuan:

    1. Araudi honetako 31. ataleko 4. idazatikoa konplitzeari buruzko deklarazioa, eskatzailearena eta, beharrezkoa denean, sozioena edo akzionistena

    ¿Beste hau esan behar du:

    1. Araudi honetako 36. ataleko 1. idazatiko b) letra eta 4. idazatikoa konplitzeari buruzko deklarazioa, eskatzailearena eta, beharrezkoa denean, sozioena edo akzionistena

  3. ¿ 32. atalaren 2. idazatian honako hau dioen lekuan:

    (...) hartarako araudi honetako 50. ataleko 1. idazatian aipatzen den enpresen sekzioan inskribaturik geratuko direlarik.

    ¿Beste hau esan behar du:

    (...) hartarako araudi honetako 50. ataleko a) idazatian aipatzen den enpresen sekzioan inskribaturik geratuko direlarik.

  4. ¿ 50. atalean honako hau dioen lekuan:

    1. Enpresa fabrikatzaile, komertziatzaile eta inportatzaileen sekzioa:

      ¿Fabrikatzailea.

      ¿Inportatzaileak.

      ¿Komertziatzaileak.

      ¿Beste hau esan behar du:

    1. Enpresa fabrikatzaile, komertziatzaile eta inportatzaileen sekzioa:

      ¿Fabrikatzaileak.

      ¿Inportatzaileak.

      ¿Komertziatzaileak.

      1. ¿ 52. atalaren 1. idazatian, b) letran honako hau dioen lekuan:

        1. Eskabidea edo makina aldatzea.

    ¿Beste hau esan behar du:

    1. makina aldatzeko edo trukatzeko eskabidea.

  1. ¿ Gaztelerazko 58. atalaren g) letran honako hau dioen lekuan:

    (...) así como la instalación y la explotación de máquinas de las mismas (...).

    ¿Beste hau esan behar du:

    (...) así como la instalación y la explotación de las mismas (...).

  2. ¿ Gaztelerazko Aldibaterako lehenengo xedapenean, honako hau dioen lekuan:

    Las inscripciones de empresas operadoras de máquinas de juego existentes a la en vigor del presente Reglamento (...)

    ¿Beste hau esan behar du:

    Las inscripciones de empresas operadoras de máquinas de juego existentes a la entrada en vigor del presente Reglamento (...)

  3. ¿ Aldibaterako hirugarren xedapenean honako hau dioen lekuan:

    Enpresa operatzaileen partaide izateko mugei atxiki behar eta 38. atalean aipatzen diren (...)

    ¿Beste hau esan behar du:

    Enpresa operatzaileen partaide izateko mugei atxiki behar eta 36. atalean aipatzen diren (...)

    Bigarren atala.¿ Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudiko honako atal hauek aldatu egiten dira eta ondorengo moduan erredaktatuta geldituko dira: 8. k), 12. 2 c), 30.1, 30.1 b) eta c), 43, eta 45.2.

    8. k) atala.

    1. Atal honen b) letran ezarritakoaren kaltetan izan gabe, jokorako aretoetan, B motako makinak jarri ahal izango dira gehienez 30.000 ptako saria emango dutenak. Makina hauek B motako gainontzekoetarik klarki diferentziatu beharko dira, eta aurrekaldeko gainazalean joko- aretoetarako makina berezia esaldia beharko dute eduki idatzita. Joko-areto hauetan, B motako makinak euren artean konektatu ahal izango dira, aurretiko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimenarekin. Elkarkonektatuta dauden makinen bidez, kontzeptu guztiak hartuta, lortutako gehienezko saria, ezin izango da elkakonektaturiko hamabost makinen gehienezko sariak batutakoa baino handiagoa izan. Elkarkonektaturiko makinak 15 baino gutxiago badira, gehinezko sariaren zenbatekoa makina bakoitzaren gehienezko saria makina-kopuruarekin biderkatzetik ateratzen dena izango da. Elkarloturiko makina bakoitzean argi eta garbi idatzita agertu behar du inguruabar hau. Halaber,elkarloturiko makina guztien bitartez uneoro pilatutako zenbatekoa erabiltzalearen bistan egon beharko du.

    1. Araudi honen 16. atalaren c) eta e) letretan eta 17. atalaren 1,2 eta 4 idazatietan aurrikusten dituzten dispositiboak jarri beharko dituzte, gutxienez.

    13.2.d) atala.

    1. Araudi honen 16. atalaren c) eta e) letretan eta 17. atalaren 1,2 eta 4 idazatietan aurrikusten dituzten dispositiboak jarri beharko dituzte, gutxienez.

    30.1. atala.

    Merkaturatu baino lehen, makinaren aurrekaldean, ez ezabatzeko moduan eta era laburtuan ondorengo datuak ez ezabatzeko moduan eta argi eta garbi grabatu beharko ditu enpresa fabrikatzaileak edo inportatzaileak:

    30.1.b) eta c) atala.

    1. Modeloen sekzioan dagokion modeloaren erregistroko zenbakia.

    2. Makinaren fabrikazioko seriea eta zenbakia, korrelatiboak izan beharko dutenak.

      Halaber, Herrizaingo Sailak osagarri gisa ezarri ahal izango ditu beste fabrika-marka batzuk, makinak bitarteko teknologikoen bidez identifikatu ahal izateko, adibidez, barra-kodea edo antzeko zerbait

    1. 43 atala.¿ Azalpena.

      1. ¿ Instalatze-baimena da, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak bideratuta, empresa operatzailea eta 42. atalean aipatutako lokal jakin baten titularra denbora baterako lotesten dituen dokumentu administratiboa, B motako makina bat instalatzerakoan.

      2. ¿ Aipatu makina ustiatzeko beharrezko dokumentua izanik instalatzeko baimena, beste barik ez da nahikoa, zeren beti ere dagokion ustiatzeko baimenak babestu beharko baitu. Bi dokumentuak, ustiatze-baimena eta instalatze-baimena, makinetan jarrita egon beharko dute, horretarako egokitutako toki batean eta behar bezala batestuta, makina horien ustiapenak irauten duen bitartean. Makinak dokumentu horiek errez ikusteko moduan daudela kokatu beharko dira.

      45.2. atala.

      Establezimenduaren edo baimenaren enpresa operatzailea titularraren, edo enpresa operatzaile titularraren aldaketak ez du iraungiko indarrean dagoen instalatzeko baimena. Eskuratzaile berriak bere gain hartu beharko dituelarik aurrekoaren eskubide eta betebehar guztiak.

      Hirugarren atala.¿ Abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudiaren 17. ataleko 3. idazatiko azken koma-artea ezabatzen da: «Bost minutu igaro eta halakorik egiten ez badu, makinak automatikoki funtzionatu beharko du.»

      ALDIBATERAKO XEDAPENA

      Instalatze-baimena indarrean dauden lokaletan Dekretu hau indarrean jarri baino lehen titular-aldaketarik egon bada, eta indarraldian daudela salaketaren bat izan badute, indarraldiak balio izango du 1997ko abenduaren 31ra arte, Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudiaren 45. ataleko 2. idazatian ezarritakoaren arabera, Dekretu honen bidez aldatu dena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.