Arautegia

Inprimatu

148/1997 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren menpe egongo den Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Elkarteen Errolda sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3581
  • Xedapen-zk.: 148
  • Xedapen-data: 1997/06/17
  • Argitaratze-data: 1997/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

  1. Dekretu honen 12. atalean ezarritakoaren kalterik gabe, ordu bi beranduago kasu hauetan:

    • Udal bakoitzeko zaindariaren jaietan. Ondorio hauetarako, zaindariaren jaitzat hartuko dira udal bakoitzak bere udal mugartean ofizialki ezarritakoak.

    • Aste Santuko ostegunetik astelehenera, Ihauterietako ostegunetik asteartera eta, Gabonetan, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.

    • Azoka, sariketa, erakusketa edo antzekoak daudenean, baldin eta udalak berak edo Autonomi Elkarteko organo eskudunak interes turistikodun gisa kalifikatu baditu; hori guztia, egun zehatz batzuetan eta urte bakoitzeko hamar egunean gehienez ere.

      1. – Ordutegien luzapen orokorrak, atal honetako aurreko idazatietan aipatutakoak, metagarriak izango dira.

        .– Ikuskizun eta jardueren amaiera eta jendea kanporatzea.

      1. Zarratzeko ordua heltzean, dekretu honen 2, 4 eta 5. ataletan aipatutako lokal eta instalazioetan ez da bezerorik izango, eta bertan lokaleko langileak eta txukuntze eta garbiketa lanetan daudenak egon ahal izango dira.

      1. atalean aipatutako lokaletan, berauontzat ezarri den zarratzeko ordutik aurrera, jolas aretoetan eta joko aretoetan jokorako makina eta aparatu guztiek funtzionamendutik kanpo egon beharko dute. Bingo aretoetan eta jokorako kasinoetan, ezin izango da bingo partidarik edo kasinoetan baimendutako jokorik egin eta, hala badagokio, joko makinek zerbitzutik kanpo egon beharko dute.

        Horiek zarratzeko, titularrek kontsumizioak emateari uzteko, ikuskizunak bukatzeko eta musika, jokorako makina eta aparatuak, bideoak edo antzerako makinak amatatzeko ordua finkatu ahal izango dute.

      1. Dekretu honen 5. atalean zehaztutako ikuskizun eta jolas jardueren kasuan, baldin eta lokal zarratuetan egiten badira, baimen erabakian bertan ezarriko da bukatu ostean jendea kanporatzeko epea, ikuskizun edo jolas jarduerarako baimendutako gehienezko aforoaren arabera.

      1. atala.– Derrigorrez ixteko epeak eta murrizketak.

      1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ezin izango dira hasi 06:00ak baino lehenago, baldin eta sektoreko araudiek ez badute beste ordutegi bat ezarri.

      2. Dekretu honen 2. ataleko 3 eta 4. taldeetan azaldutako lokal edo jardueren kasuan, ixteko edo amaitzeko orduaren eta zabaltzeko edo hasteko orduaren artean gutxienez sei orduk igaro beharko dute.

      3. Dena den, debekatuta daude musika ekipo edo aparatuen funtzionamendua, ikuskizunak, dantzarako pistak edo antzekoak 09:00ak baino lehenago.

      1. atala.– Edariak hartzea lokalen kanpoaldean.

      1. Udal bakoitzak bere udal ordenantzetan edo terraza edo antzekoentzat emandako lizentzietan ezar litzakeen muga nagusiagoen kalterik gabe, debekatuta dago lokalen kanpoaldean edariak hartzea 22:00etatik aurrera, dekretu honen 7. atalean ezarritakoaren kalterik gabe.

      2. Horretarako, kontsumitzaile edo erabiltzaileek izan dezaketen erantzukizuna alde batera utzita, lokaletako titularrek, aipatutako ordutik aurrera, galarazi egin beharko dute bezeroek lokaletik kontsumizioak ateratzea, izan ere, Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 34 eta 33. atalak hausteagatik zigortu ahal izango dira.

      1. atala.– Eusko Jaurlaritzaren ahalemena ordutegi bereziak ezartzeko.

        Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dekretu honetan ezarritako ordutegien erregimen orokorra zabaltzea baimendu ahal izango du, honako kasuetan eta dagokion erabaki administratiboan ezarritako mugekin:

      1. Hirigunetik kanpo edo errepideetan dauden lokal edo instalazioak.

      2. Aireportuetan, portuetan, tren eta autobus geltokietan edo antzeko lekuetan dauden lokal edo instalazioak, bai eta batez ere gaueko edo goizaldeko ordutegiak dituzten bidaiari edo langileei zerbitzua emateko lokal edo instalazioak ere.

      3. Jokorako jarduerak eta zenbait ikuskizun, jarduera edo gertakari, baldin eta berauon ezaugarri berezi edo apartekoak direla eta, ordutegi berezia izatea justifika badaiteke.

        .– Udalen ahalmenak ordutegi bereziak ezartzeko.

        7.1.c atalean azaldutako kasuetan, udal agintariek bertan ezarritako ordutegi berezia murriztu edo zabaldu ahal izango dute.

      1. Ordutegi bereziaren erregimena dagokion udalak argitaratu beharko du, beronen eremua eta egunak zehaztuz, bai eta, hala badagokio, ordutegi horrek izan litzakeen mugak ere.

      2. Udal agintariek lokalen kanpoaldean terrazak edo antzekoak jartzeko lizentzia bereziak eman dituzten kasuetan, udalak berak instalazio horietarako ezarri dituen ixteko ordutegiak bete beharko dira. Kasu guztietan dekretu honetan ezarritako mugen barruan egon beharko dute eta beste batzuei eragozpenik sortu gabe.

      1. atala.– Prozedura administratiboa.

      1. Dekretu honen 11 eta 12. ataletan bildutako baimenetarako prozedura laburtua izango da eta jardueren, enpresa elkarteen edo udalen titularrek eskatu ahal izango dute.

      2. Ordutegia zabaltzeko eskaria egin eta hamar egun baliodun igaro ondoren, eskudun Administrazioak ez badu erabakirik eman, baimena eman dela ulertuko da. Hori guztia, Adminsitrazio horrek espedientea osatzeko egin ditzakeen errekerimenduen kalterik gabe.

      3. Ordutegiak zabaltzeko edo ordutegi bereziak baimentzeko beharrezkoa izango da hirugarren batzuei eragozpenak ez sortzea, ez eta osasun publikoari edo herritarren segurtasunari ere.

      4. Ikuskapena eta kontrola egiteko xedez, ordutegiak zabaldu edo murriztuz gero edo ordutegi bereziak ezarriz gero, dagokion Administrazioak, ordutegi horiek indarrean sartu baino lehen, gorabehera horiek jakinarazi egin beharko dizkie udalerrian herritarren segurtasun arloan eskumenak dituzten agintari polizialei.

      1. atala.– Ikuskapena, kontrola eta zigor erregimena.

      1. – 4/1995 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu honetan araututako jardueren ordutegiei dagokienez, ikuskapen eta kontrolaren eskumena, bai eta zigorrak jartzekoa ere, lizentziak eta baimenak emateko eskumena duen Administrazioarena izango da, Eusko Jaurlaritzari dagozkion eta lege horren 38. ataleko 2 eta 5. idazatietan ezarri diren ahalmenen kalterik gabe.

      2. – Arlo honetan egindako arau-hausteak, goian aipatutako 4/1995 Legearen 34.g atalean arau-hauste arin gisa tipifikatutakoak, berrehun mila pezatarainoko isuna jarriz zigortu ahal izango dira.

      3. – Urtebete baino lehenago beste arau-hauste bat eginez gero, aipatutako legearen 33.n atalean ezarritakoarekin bat etorriz, larri gisa tipifikatuko da, eta honako zigorrak izango ditu: berrehun mila eta bat pezetatik bost milioi pezetarainoko isuna, jarduera edo jarduerak etetea gehienez ere urtebetean, lokala ixtea gehienez ere urtebetean eta jarduera hori egiteko desgaikuntza gehienez ere sei hilabetean. Zigor horiek modu alternatiboan aplikatu ahal izango dira edo metagarriak izan daitezke.

        ALDIBATERAKO XEDAPENA

        Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen eranskinean bildutako eta dekretu honetan azaltzen ez diren jendaurreko ikuskizun eta jardueren ordutegia berariaz arautzen ez den bitartean, berauok ixteko ordua dekretuaren 5. atalean agindutakora egokituko da.

        INDARGABETZE XEDAPENA

        Herrizaingo sailburuak 1988ko otsailaren 11n eta 1993ko uztailaren 16an jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueretara zuzendutako lokal eta establezimenduak irekitzeko eta ixteko orduak ezarriz emandako aginduak indargabetuta geratu dira, bai eta dekretu honetan adierazitakoaren aurka dauden xedapen guztiak ere, baldin eta maila berekoak edo beheragokoak badira.

AGENTEAREN ZK. AGENTEAREN ZK.: IKUSKAPENA EGITEKO ADMINISTRAZIO AGINPIDEDUNAK IZENDADUTAKO PERTSONA

N.º DE AGENTE:N.º DE AGENTE:EDO ERAKUNDEAREN IDENTIFIKAZIOA

IDENTIFICACIÓN DE PERSONA O ENTIDAD HABILITADA POR LA ADMINISTRACIÓN

COMPETENTE PARA LA INSPECCIÓN:

IZENA / NOMBRE:TALDEA / GRUPO:MAILA / CATEGORÍA:

KALEA / CALLE: UDALERRIA / MUNICIPIO :

LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO : TELEFONOA / TELÉFONO:

AGERLIARRA / COMPARECIENTEJABEA / TITULAR

IZENA / NOMBRE:IZENA / NOMBRE:

ABIZENAK / APELLIDOS: ABIZENAK / APELLIDOS

KALEA / CALLE: KALEA / CALLE:

UDALERRIA / MUNICIPIO: UDALERRIA / MUNICIPIO:

LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO: LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO:

IFK EDO NAN / CIF O DNI: IFK EDO NAN / CIF O DNI:

TELEFONOA / TELÉFONO: TELEFONOA / TELÉFONO:

LEGEGINTZA: 140/1997 DEKRETUA, ekainaren 17koa. 4/1995 LEGEA, azaroaren 10ekoa.

LEGISLACIÓN: DECRETO 140 /1997, de 17 de junio. LEY 4/1995 de 10 de noviembre

Makinarik martxan: BAI/EZ - Máquinas en funcionamiento: SI/NO

Mota / Tipo (A, B, C): Modeloa / Modelo: Serie zk. / N.º de serie:

Baimena zk. / N.º Permiso:Enpresa operatzailea / Empresa operadora:

Ikus-entzunezko ekiporik martxan: BAI/EZ - Equipo audiovisual en funcionamiento: SI/NO

Marka / Marca:Modeloa / Modelo: Serie zk. / N.º de serie:

Ikuskapeneko unean, ____ orduetan eta ____ minutuetan, lokala irekita zegoen eta barruan ____ pertsona zeuden eta bezero berrien sartzea onartzen zen: BAI/EZ eta edariak saltzen ziren: BAI/EZ.

Bere taldea kontutan hartuz, lokalak ____ etarako itxita egon behar zuela ere azpimarratzen da.

En el momento de la inspección, a las ____ horas y ____ minutos, el local se encontraba abierto y en el interior del mismo había ____ personas y SI/NO se permitía el acceso de nuevos clientes y SI/NO se expedían consumiciones.

Se reseña así mismo, que la hora de cierre del mencionado local atendiendo a su grupo, debería haber sido a las _____ horas.

Agente n Administrazio aginpidedunak izendatutako pertsona edo erakunde n edota interesdunaren n Oharrak:

Observaciones del agente n persona habilitada por administración competente n y/o interesado n

izpta.: administrazio aginpidedunak

izpta: agentearen zk.: izpta.: agentearen zk.: izendatutako pertsona edo erakundea izpta.: interesduna

fdo:: agente n.º: fdo.: agente n.º: fdo:: persona o entidad habilitada fdo: interesado

por la administración competente

OHARRA / NOTA: AKTA HONEN BERRI INTERESDUNARI JAKITERA EMAN BEHARKO ZAIO (4/95 LEGEAREN 25.4 ATALA) / ESTA ACTA DEBERÁ NOTIFICARSE AL INTERESADO (ART. 25.4 DE LA LEY 4/95).

ADMINISTRAZIOARENTZAKO ALEA/ EJEMPLAR PARA LA ADMINISTRACIÓN - INTERESDUNARENTZAKO ALEA / EJEMPLAR PARA EL INTERESADO.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.27. atalean jartzen duenez, autonomi elkarteak baino ez du izango aginpidea barne merkataritzaren alorrean, baina prezioei buruzko politikari, Estatuko lurraldeetan ondasunak libreki zirkulatzeari eta konpetentzia babesteari buruzko legediari kalterik eragin gabe.

Funtsezko eskubideen artean, Konstituzioaren 22.1. atalean elkarteak sortzeko eskubidea aitortzen da.

Testuinguru horretan, Euskal Autonomi Elkarteak ahaleginak egin ditu gero eta ordezkaritza handiagoa duten elkarteak sustatzen, eurak izan daitezen sektoreko solaskiderik nagusienak. Ildo horretan, Bazkuneei buruzko 3/1988 Legearen 26.1. atalean (martxoaren 1eko EHAA, 42 zk.) hau jartzen du: «Autonomia–Elkarteko herri-agintaritzek Euskadirentzat lehen mailako interesgarritasuna izan dezaten alorretan bazkunak sustatu eta horiek eratzeko eta horiek ihardun dezateneko erreztasunak emango dituzte.»

Bide horretatik, lan handia egiten ari da enpresei informazioa ematen elkartegintza bultzatzeko. Izan ere, elkartegintza formula aproposa da, merkataritzako egiturak hobetzen eta modernizatzen uzten duena, Europaren gaurko testuinguruan lehiakortasuna funtsean areagotzen duena eta sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea bideratzen duena.

Helburu horrekin zuzeneko laguntzak prestatu dira, bai aurkezten diren inbertsio-proiektuak bai merkataritzari buruzko informazioa emateko eta hedatzeko ekintzak partzialki finantzatzeko, funtsezkoak direnez gero sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntza teknikoa emateko.

Informazioa eta finantza-laguntza emateko neurri horiek beste batzuez osatu behar dira. Neurri horiek, batetik, elkarte jakin batek merkataritzaren alorrean duen ordezkaritzaren gradua baloratzeko irizpide guztiz objetiboak erabiltzea bidera dezakete; eta bestetik, gure elkartean elkartegintza zein egoeratan dagoen zehatzago azaltzen lagunduko dute.

Helburu horrekin, Konstituzioaren esparruaren barruan eta Bazkuneei buruzko 3/1988 Legearen 26. atalean (martxoaren 1eko EHAA, 42 zk.) agindutakoaz bat etorriz, Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Elkarteen Errolda sortzen da.

Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialei buruzko 3/1993 Oinarrizko Legearen 2. atalean eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 10eko 682/1991 Dekretuaren 8. atalean agindutakoaren arabera, Elkarteen Erroldaren eraketa eta prozedura Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialek gauzatuko dute Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzaren ikuskapenaz eta kontrolaz.

Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Dekretu honen helburua Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Elkarteen Errolda sortzea eta arautzea da. Errolda hori Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren menpe egongo da.

  2. atala.– Euskal Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industria eta, kasua bada, Nabigazioko ganbara ofizialei dagozkie Merkatarien Elkarteen Errolda eratzea; bertako antolaketa eta inskripziorako prozedura arautzea; eta erroldarekin loturik dagoen gai oro. Guzti horren berri Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari eman beharko zaio zehatz mehatz.

  3. atala.– 1.– Erroldan Merkatarien Elkarteak inskribatuko dira, bai eta Elkarte Mistoak ere, baldin eta beren estatutuetan helburu moduan merkatarien interesak defendatzea baldin badago, beren jarduera Euskal Autonomi Elkartean burutzen badute eta egoitza soziala ere hortxe baldin badute. Elkarteek formalki eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta egon beharko dute, edo, bestela, beren estatutuek erregistroaren baliokide diren bulego publikoren baten sartuak egon beharko dute.

  1. – Merkatarien Elkarteen Federazioak eta konfederazioak ere inskribatu ahalko dira, 5. ataleko a) eta b) idazatietan aurreikusitako agiriak aurkeztu beharko dituztela. Halaber, federazioan sartuta dauden elkarteen zerrenda aurkeztu beharko dute. Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzak elkarte horiek errolda honetan inskribatu direla egiaztatu ahalko du, Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industri eta Nabigazioko ganbara ofizialen bitartez.

  1. atala.– Elkarteen Erroldan inskribatuta egotea ezinbesteko baldintza izango da Merktaritza, Kontsumo eta Turismo Sailak ematen duen edozein dirulaguntza eskuratzeko.

  2. atala.– 1.– Merkataritza jarduera nagusiena burutzen den lurralde historikoari dagokion Merkataritza, Industria eta, kasua bada, Nabigazioko Ganbara Ofizialean eskabidea aurkeztuz formalizatuko da inskripzioa.

  1. – Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Elkartearen izena eta egoitza soziala.

    2. Identifikazio Fiskalerako Kodearen ( IFK) fotokopia.

    3. Estatutuen fotokopia (estatutuek dagokien erregistroan behar den moduan inskribatutakoak edo baliokidea den bulego publikoren batean gordetakoak izan beharko dute).

    4. Elkartean sartutako enpresen zerrenda, xehetasun hauekin:

      • Elkarkide zenbakia.

      • Izena edo helbidea.

      • IFZ edo IFK

      • Establezimenduaren errotuluak.

      • Establezimenduaren E.J.Z. (epigrafe bat baino gehiago izanez gero, guztiak zehaztu).

        Lehendakaria eta gobernu organoak.

        Fotokopiekin batera jatorrizkoak aurkeztuko dira, erkatu eta konpultsatu ahal izateko.

  2. – Inskribatzeko eskabideak aurreko idazatian jasotako baldintza guztiak jasotzen ez baditu, dei egingo zaio interesatuari hamar eguneko epearen barruan akatsa zuzen dezan edota behar diren agiriak aurkez ditzan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. atalean esandakoari jarraituz.

  1. atala.– Aurkeztutako datuak eta agiriak egiaztatu ondoren, eta legez eskatutako baldintzak eskabidearekin bat datozela ikusi ondoren, ganbarak kasuan kasuko elkartea inskribatuko du identifikaziorako zenbaki batekin. Erabakia idatziz jakinaraziko zaio interesatuari.

    Erabakia Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzari ere jakinaraziko zaio.

    Ezezkoa ematen bada, arrazoiak eman beharko dira, hau da, bete ez diren baldintzak edo aurkeztu ez diren agiriak adierazi beharko dira. Hori ere idatziz jakinaraziko zaie interesatuei.

    Arlo horretan Merkataritza, Industri eta, kasua bada, Nabigazioko Ganbara Ofizial bakoitzak ematen duen erabakiaren aurka errekurtso arrunta jarri ahalko zaio Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpenaren egunetik kontatzen hasita.

  2. atala.– Erroldan inskribatzeak elkarteei betekizun batzuk ekarriko dizkie kasuan kasuko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialekiko; hauetxek, hain zuzen ere:

  1. – Jatorrian emandako datuen inguruan egindako aldaketa oro jakinaraztea.

    Ganbarek eskatzen duten adina informazio edo agiri ematea, aurkeztutako datuak egiaztatzeko eta ziurtatzeko ahalmena duten aldetik.

  2. – Elkarkideen zerrendan izandako aldaketak urtero jakinaraztea; inolako aldaketarik izan ez bada, hori egiaztatzea.

    Aldaketa horien edota kasuan kasuko ganbarak eskatutako argibideen agiriak aipatu epean ez aurkeztea Merkatarien Elkarteen Erroldan baja emateko arrazoi izango da eta, ondorioz, errolda horretan inskribatuta egoteak ematen dituen eskubideak galdu egingo dira.

  1. atala.– 1.– Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Errolda publikoa izango da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35 h) eta 37. ataletan agindutakoaren arabera eta bertan jarritako mugekin.

  1. – Errolda horretan dauden datuetara jotzeko ahalmena, titularrez gain, interes legitimoa eta zuzena egiaztatzen dutenek ere izango dute; horretarako, eskabide bat egin beharko dute beren nortasuna eta arrazoiak azalduz.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industria eta, kasua bada, Nabigazioko ganbara ofizialak arduratuko dira Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari elkarteen erroldan izandako mugimenduak eta aldaketak urtero jakinarazteaz.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau indarrean sartzean, xedapen honen eranskinean jasotako merkatarien elkarteek, bai eta egoitza Euskal Autonomi Elkartean izanik jarduera bertan burutzen dutenek ere, hiru hilabeteko epea izango dute Merkatarien Elkarteen Erroldan dagokion inskripzioa egiteko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 17an.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DIEZ GONZÁLEZ.

Elkartearen izena Helbidea Herria

ARABA

Agrupación de Comerciantes de Venta de Calzado de Álava Diputazio kalea, 9 Vitoria-Gasteiz

Agrupación de Mayoristas de Frutas y Verduras Oto hiribidea, 72 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Anticuarios de Vitoria Hedegile kalea, 33 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Carniceros y Charcuteros «Cadena 15» La Paloma kalea, 6 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comerciantes de la calle Correría Hedegile kalea, 36 - behea Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios de Electrodomésticos y afines Legutianoko Atea, 22-24 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios de Fotografía Antso Jakitunaren kalea, 16 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios y Servicios de la calle Gorbea Gorbea, 42 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios y Servicios de la calle Francia Frantzia kalea, 20 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Detallistas de Alimentación Posta kalea, 48-1. 3. bulegoa Vitoria-Gasteiz

Asociación de Empresarios de Confiterías y Pastelerías Zurrupitieta, 1. Jundiz Vitoria-Gasteiz

Asociación de Empresarios del Comercio Textil Gurutze Zuriko kalea, 3 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Expendedores de Tabaco y Timbre de Alava Blas López, 76 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Herboristerías y Dietéticas. Sendie Errege Atea, 6 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Joyeros, Relojeros y Bisuteros de Alava Dato, 7 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Libreros y Papeleros San Antonio, 13 Vitoria-Gasteiz

Asociación del Mercado de Santa Bárbara Santa Bárbara plaza Vitoria-Gasteiz

Asociación para el Fomento de la Artesanía de Alava «Artisau» 49 apartadua Vitoria-Gasteiz

Asociación Profesional de Floristas de Alava Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 26 Vitoria-Gasteiz

Asociación Profesional de Vendedores de Prensa San Antonio, 30 Vitoria-Gasteiz

Gremio de Carniceros y Charcuteros de Alava Olagibel, 23-7. esk. Vitoria-Gasteiz

Gremio de Detallistas de Pescado Urbina, 11-. esk. Vitoria-Gasteiz

Mercadillo Jesús Guridi Pintore kalea, 88-3. ezk. Vitoria-Gasteiz

Asociación de Pequeños Comerciantes de Amurrio «Apymca» Dionisio Aldama, 15 Amurrio

Asociación de Pequeños Comerciantes e Industriales de Llodio «Apill» Zumalakarregi, 33-1. esk. Llodio

Asociación de Comerciantes e Industriales de Salvatierra «Acisa» Mayor, 67 Agurain

GIPUZKOA

Federación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa «Acogi» Soraluze, solairuartekoa, eskuma. Donostia-San Sebastián

Asociación de Carniceros de Guipúzcoa Mandasko Dukearen kalea, 44-1. A Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes «Urbieta-Zubieta» Urbieta, 12 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes «Catedral-Centenario» Urbieta, 36 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la Plaza de Gipuzkoa Gipuzkoa plaza, 4 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la calle Peñaflorida Peñaflorida, 8 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la Parte Vieja de San Sebastián «Zaharrean» Soraluze, 3-Solairuarteako, eskuma. Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes del «Mercado de la Brecha» Alai-ondo, 8-3 Donostia-San Sebastián

Asociación de Detallistas de Pescado Loiola, 14-3 C Donostia-San Sebastián

Asociación de Joyeros, Plateros y Relojeros de Gipuzkoa Txurruka, 2-3 Donostia-San Sebastián

Asociación de Pasteleros y Confiteros Artesanos Mandasko Dukea, 2 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comercios y Servicios del centro de Arrasate «Ibai-Arte» Maalako Errabala, 13 Arrasate

Asociación de Comerciantes del Urola Medio «U.E.M.E.» Nagusia, 26 Azkoitia

Asociación de Comerciantes de Beasain «Bareak» Oriamendi, 15 Beasain

Bergarako Dendarien Elkartea «Bedelkar» Bidegurutzeta, 44 - behea Bergara

Asociación de Comercios y Servicios de Deba «Ekain» 62 apartadua Deba

Asociación de Comerciantes de Eibar Arrageta, 3-1 Eibar

Asociación de Comerciantes «Txankakua» 189 apartadua Elgoibar

Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Hernani «Berriak» Elkano, 1 Hernani

Asociación de Comerciantes y Servicios de Hondarribia Damarri, 1 Hondarribia

Asociación de Comerciantes de Irún «Mugan» Colón pasealekua, 27-1. 11. bulegoa Irun

Asociación de Comerciantes del centro de Irún «Acocen» 559 apartadua Irun

Asociación de Comerciantes Luis Mariano Luis Mariano Merkataritza Aldea, 1 Irun

Asociación de Comerciantes Pio XII Serapio Múgica, 1 Irun

Asociación de Comerciantes y Bareros de Lasarte-Oria «Aterpea» Zubieta plaza, z/g Lasarte-Oria

Asociación de Comerciantes de Legazpi «ilinti» Kale Nagusia, 9 Legazpi

Asociación de Comerciantes de Ordizia «Ordizian» Santa María, 18 Ordizia

Asociación de Comercios, Hostelería y Servicios de Rentería «Errenkoalde» Viteri, 10 Rentería

Asociación de Comerciantes de Tolosa «Igarondo-Urdinak» Arostegasta, z/g Tolosa

Asociación de Comerciantes de Zarautz Zigordia, 18 Zarautz

Asociación de Comerciantes de Urretxu-Zumárraga «Bitartean» Labeaga, 31 Zumarraga

Elkartearen izena Helbidea Herria

BIZKAIA

Federación Vasca de Joyeros Gran Vía, 17-6. 16 dpta. Bilbao

Agrupación de Comerciantes de Santutxu Antonio Egiluz Medikua, 1-solairuartekoa. Bilbao

Asociación de Comerciantes del Casco Viejo de Bilbao Plaza Barria, 10-2. ezk. Bilbao

Asociación de Comerciantes del Mercado de la Ribera Erribera, z/g, 169 eta 171 postuak Bilbao

Asociación de Comerciantes de la Peña Ibaizabal, 5 Bilbao

Asociación de Comerciantes de la calle Colón Colon de Larreategi, 24 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Deusto-San Ignacio Plácido Careaga, 2 - Lonja Bilbao

Asociación de Comerciantes de San Francisco San Frantzisko, 67 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Calzado Gran Vía, 37 Bilbao

Asociación de Joyeros, Plateros, Relojeros y Bisuteros de Vizcaya Gran Vía, 17-6. solairua, 16 dpta. Bilbao

Asociación de Representantes de Comercio San Mamés Zumarkalea, 43-bis.-

4. 3-4 departamenduak Bilbao

Asociación de Vendedores de Prensa de Bizkaia Bilbao

Asociación de Vendedores Ambulantes de Bizkaia Bilbao

Asociación Empresarial de Farmacéuticos de Vizcaya Gran Vía, 37-2. ezk. Bilbao

Agrupación Comercial de Indautxu Ertzilla, 24-4. - 34 dept. Bilbao

Asociación Provincial de Empresarios Carniceros-Charcuteros de Bizkaia Marino Acher, 43- 2B pabiloia -

«Carchavisa» Bilbaoko hiltegia Zorroza-Bilbao

Comercios Unidos Uribarri-Campo Volantín Hiriko ortuak, 10 Bilbao

Asociación de Anticuarios de Bizkaia 754 apartadua Bilbao

Asociación de Empresas Mercantiles del centro comercial «Bidarte» Agirre Lehendakaria, 20 Bilbao

Asociación de Empresarios de Supermercados Gardoki, 1-4 Bilbao

Asociación de Supermercados y Autoservicios «Dendariak» Iturriondo plaza, 2 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Amorebieta Sabino Arana, 4 Amorebieta

Asociación de Comerciantes de Barakaldo Herriko Plaza, 9-2. ezk. Barakaldo

Asociación de Comerciantes «Arteagabeitia» Barakaldo

Asociación de Comerciantes del Mercado central de Barakaldo Elkano, 2 - Udal Azoka Barakaldo

Asociación de Comerciantes de Cruces Gurutzeta-Barakaldo

Asociación de Asentadores Mayoristas de Frutas y Hortalizas de Vizcaya Merkabilbao - Artunduaga auzoa, z/g Basauri

Asociación de Asentadores y Entradores Mayoristas de Pescado Merkabilbao - Zerbitzuen pabiloia, 21. postua Basauri

Asociación de Comerciantes de Balentin de Berriotxoa Berriotxoako Balendin Saindua, 4 Basauri

Asociación de Comerciantes de Basauri Agirre Lehendakariaren hiribidea, 52-2 Basauri

Asociación de Compradores Detallistas de Merkabilbao Merkabilbao, z/g Basauri

Asociación de Mayoristas de Pescado Merkabilbao Basauri

Bermeoko Saltzaileen Elkartea Nardiz´tar Jon, 38 Bermeo

Asociación de Comerciantes «Azoka-Barría» Bermeo

Asociación de Comerciantes de Durango-Iurreta Artekale, 17-1 Durango

Comercios Unidos de Erandio Legazpi, z/g Erandio

Asociación de Comerciantes de Ermua VI Centenario de la Villa, 11 Ermua

Comercios Asociados de Galdakao «Dendari Elkartea» Agirre Lehendakariaren plaza, 5 Galdakao

Comercios Unidos de Gernika Santa Maria, 1 Gernika-Lumo

Asociación Tiendas Selectas de Vizcaya «Atisevi» Neguri hiribidea, 15 Getxo

Comercios Unidos de Getxo Arene, 22 Getxo

Asociación de Comerciantes de Gorliz-Plentzia Hormaza Landa, 4 Gorliz

Arratiako Merkatarien Elkartea Olabarri, 16 Igorrre

Asociación de Comerciantes «Elkarlea» Arranegi plaza, 2 Lekeitio

Mundaka Bizirik Mundakako Udaletxea Mundaka

Asociación de Comerciantes de Mungia Lauzeta, 10 Mungia

Asociación de Comerciantes de Muskiz Muskiz

Ondarroako Merkatarien Elkartea «Onmerka» Arteabide, 17 Ondarroa

Asociación de Comercializadores de Pescado de Ondarroa Egidazu Kaia, 7-2 A Ondarroa

Asociación Profesional-Comercial de Portugalete Correos, 8-1. 107 departamendua Portugalete

Asociación «Zona 4» de Santurtzi Capitán Mendizabal, 8 Santurtzi

Asociación de Comerciantes «Txitxarra 2000» Gabriel Aresti, 1 Santurtzi

Asociación de Comerciantes «Serantes» de Santurtzi Ramón y Cajal, 11 (lonja) Santurtzi

Asociación Profesional de Comerciantes de Sestao Iberia, 13 Sestao

Asociación de Comerciantes de Sopelana Loyola San Andrés, 38 Sopelana

Comercios Unidos de Sopelana Aquilino Arriola, 4 Sopelana

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.