Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

167/1996 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3481
  • Xedapen-zk.: 167
  • Xedapen-data: 1996/07/09
  • Argitaratze-data: 1996/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

"1.- Agiri bat jatorrizkoaren kopia dela konstarazten deneko eginbide baten bitartez egingo da kopia kautoak ematea, eginbide horretan konstaraziko da agiri bat jatorrizkoaren kopia dela eta hori kopia horren zenbakia jasoz egingo da eta, beraz, horretarako erregistro bat eramatea eskatuko da. Aipatutako eginbide horren idatzizko eitea hau izango da: "kopia kauto bat ".

Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 47. atalak sortu zuen Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda, zein osatuko baitute babes-neurri bereziak behar dituzten espezie, azpiespezie edo populazioek.

Espezie, azpiespezie edo populazio bat zerrendan sartzeko edo zerrendatik ezabatzeko prozedura arautzea da dekretu honen xedea, baita 50.3. atalean aipatutako kudeaketa-planak egin eta onesteko arauak ezartzea ere.

Halaber, gehigarrizko xedapenean ezartzen denarekin bat etorriz, zerrenda osatuko duten lehenengo animali espezie, azpiespezie eta populazioak onesten ditu dekretu honek, Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak horren aldeko txostena egin ondoren.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Izaera eta atxikipena.

    Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda izaera administratiboko erregistro publikoa da, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa eta Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari atxikia.

  2. atala.- Edukia.

    Basa eta itsas fauna eta landaredian babes-neurri bereziak behar dituzten espezie, azpiespezie edo populazioak sartuko dira Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 48. atalean ezarritako kategorietariko baten batean eta dekretu honetan ezartzen den prozeduraren arabera.

  3. atala.- Zerrendan sartu, zerrendatik ezabatu eta kategoriaz aldatzeko prozeduraren hasiera.

  1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emango dio hasiera, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzaren bitartez, halako ezpezie, azpiespezie edo populazioa zerrendan sartu, zerrendatik ezabatu eta kategoriaz aldatzeko prozedurari, horrela egitea gomendatzen duen informazio tekniko edo zientifikoa dagoenean.

  2. Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak emango du, edonola ere, prozedura hasteko agindua, foru organo eskudunek edo Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak, informazio teknikoan oinarriturik, horrela egiteko eskatu ondoren.

  3. Estatutuen arabera, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan natura artatu eta aztertzea helburu duten elkarteek eskatu ahal izango dute zerrendan sartu, zerrendatik ezabatu eta kategoriaz aldatzeko prozedura hasteko. Eskabidea aztertutakoan, eta foru organo eskudunek txostena egin ondoren, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak erabakiko du prozedura hasi behar den ala ez.

  4. atala.- Naturzaintzaren txostena.

  1. Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak, behin espedientea hasiz gero, haren berri emango dio Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzari, eta horrela egitea bidezkotzen duen memoria teknikoa igorriko dio. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak dituen datuetan eta/edo Sailari lurralde historikoetako foru organoek ematen dizkioten datuetan oinarrituko da memoria hori, eta gutxienez ondoko kontu hauek bilduko ditu:

    1. Ukituriko populazioari eta populazio horren banaketa naturalari buruzko informazioa.

    2. Halako populazioaren berariazko habitaten deskripzioa.

    3. Halako populazioaren artapenean edo habitaten artapenean eragin txarra duten faktoreen azterketa.

    4. Halako populazioak, arrisku-egoeraren arabera, zerrendan izan behar duen kategoriari buruzko proposamena, 16/1994 Legearen 49. atalean aurrikusitakoan oinarrituta.

  2. Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak, beranduen jota, espedientea bere idazkaritzan jaso eta hilabetera emango du txostena.

  1. atala.- Zerrendan sartzea edo zerrendatik ezabatzea.

  1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez sartuko da halako espezie, azpiespezie edo populazioa Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan, eta era berean jokatuko da edozein espezie, azpiespezie edo populazio zerrendatik ezabatu edo kategoriaz aldatzeko. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Halaber, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez erabakiko da halakoa zerrendan ez sartzea, zerrendatik ezabatzea edo proposatutako kategoria aldatzea, baldin prozesuan zehar emandako txostenetatik ondorioztatzen bada ez dela bidezko babes-neurri berezirik hartzea.

  1. atala.- Zerrendaren informazioa.

  1. Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendak, jasotako espezie, azpiespezie edo populazio bakoitzari buruz, ondoko datu hauek bilduko ditu:

    1. Izen zientifikoa eta izen arruntak.

    2. Zerrendan duen kategoria.

    3. Ukituriko populazioari eta populazio horren banaketa naturalari buruzko informazioa.

    4. 16/1994 Legearen 50. atalaren 3. lerroaldian aipatutako kudeaketa-planen onespen-datak.

  2. Bi urterik behin gutxienez zerrendaren egoeraren berri jasoko du Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak.

  3. Horrez gain, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak zerrenda eguneratuaren berri emango die foru organoei. Horretarako, eta zerrendaren batasunaren kaltetan jo gabe, foru organo bakoitzean katalogo edo zerrendaren bulego bat egongo da, izaera publikoa izango duena eta zerrendari buruzko informazio guztia bilduko duena.

  1. atala.- Ondorioak.

    16/1994 Legearen 50. atalean aurrikusitako ondorioak izango ditu, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremurako, halako espezie, azpiespezie edo populazioa Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartzeak.

  2. atala.- Kudeaketa-planak.

  1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio 16/1994 Legearen 50.3. aipatutako kudeaketa-planen idazketa, itsas fauna eta landarediko espezieei buruzkoak direnean. Plan horiek Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez onetsiko dira.

  2. Basa fauna eta landarediko espezieetako kategoria bakoitzarentzako kudeaketa-planak bakarrak izango dira Euskal Autonomi Elkartean, eta zein lurralde historikotan berreskuratu nahi den halako espeziea edo zeinetan duen espezieak berezko ingurunea, bertako foru organoek onetsiko dituzte kudeaketa-planok. Plan hauek Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin koordinaturik idatziko dira.

  3. Kudeaketa-planen indarraldia planetan beretan zehaztuko da, eta, edonola ere, halako espeziea zerrendatik ezabatu bitartekoa izango da. Kategori aldaketen kasuan, urtebeteko epearen barruan berrikusi behar da kudeaketa-plana.

  1. atala.- Informazio bidalketa.

    Foru organoek eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak elkarri emango diote onesten dituzten kudeaketa-planen aplikazioaren berri. Horretarako, ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen, memoria bat bidaliko dute, zeinetan zehaztuko baitira lortutako emaitzak, eta zeinetan egingo baita zerrendan jarraitzeko edo, kasuan kasu, zerrendatik ezabatzeko edo kategoriaz aldatzeko proposamena.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sarturik geratuko dira dekretu honen eraskineko zerrendan aipatzen diren ornodunen espezie, azpiespezie edo populazioak.

  1. Especies, subespecies y poblaciones catalogadas en Peligro de Extinción.

  1. "Galtzeko arriskuan daudenen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

    Peces

    Arrainak

    Leuciscus cephalus, iparraldeko katxoa, bagre.

    Blennius fluviatilis, ibai-kabuxa, fraile.

    Anfibios

    Anfibioak

    Hyla meridionalis, hegoaldeko zuhaitz-igela, ranita meridional.

    Aves

    Hegaztiak

    Locustella luscinioides, benarriz gorrizta, buscarla unicolor.

    Acrocephalus schoenobaenus, benarriz arrunta, carricerín común.

    Mamíferos

    Ugaztunak

    Rhinolophus euryale, ferra-saguzar mediterraniarra, murciélago mediterráneo de herradura.

    Lutra lutra, igaraba arrunta, nutria.

  2. Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como Vulnerables

  1. "Kalteberen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

    Peces

    Arrainak

    Gobio gobio, gobioa, gobio: Bidasoa.

    Gasterosteus aculeatus, arrain hiruarantza, espinoso.

    Anfibios

    Anfibioak

    Bufo calamita, apo lasterkaria, sapo corredor: Txingudi.

    Rana dalmatina, baso-igel jauzkaria, rana ágil.

    Reptiles

    Narrastiak

    Emys orbicularis, apoarmatu istilzalea, galápago europeo.

    Aves

    Hegaztiak

    Milvus milvus, miru gorria, milano real.

    Neophron percnopterus, sai zuria, alimoche común.

    Circus pygargus, mirotz urdina, aguilucho cenizo.

    Aquila chrysaëtos, arrano beltza, águila real.

    Charadrius dubius, txirritxo txikia, chorlitejo chico.

    Upupa epops, argi-oilarra, abubilla.

    Dendrocopos medius, okil ertaina, pico mediano.

    Riparia riparia, uhalde-enara, avión zapador.

    Phoenicurus phoenicurus, buztangorri argia, colirrojo real.

    Lanius excubitor, antzandobi handia, alcaudón real.

    Lanius senator, antzandobi kaskagorria, alcaudón común.

    Mamíferos

    Ugaztunak

    Suncus etruscus, satitsu etruriarra, musarañita: Donostialdea.

    Rhinolophus ferrumequinum, ferra-saguzar handia, murciélago grande de herradura.

    Rhinolophus hipposideros, ferra-saguzar txikia, murciélago pequeño. de herradura

    Myotis emarginatus, Geoffroy saguzarra, murciélago de Geoffroy.

    Plecotus auritus, ipar-belarrihandia, murciélago orejudo septentrional.

    Miniopterus schreibersii, Schreibers saguzarra, murciélago de cueva.

    Mustela lutreola, bisoi europarra, visón europeo.

    Eliomys quercinus, soro-muxarra, lirón careto: Donostialdea.

    Glis glis, muxar grisa, Lirón gris.

  2. Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como Raras

  1. "Bakanen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

    Peces

    Arrainak

    Alosa alosa, kolaka, sábalo.

    Anfibios

    Anfibioak

    Triturus alpestris, gailurretako uhandrea, tritón alpino.

    Discoglossus galganoi, apo pintatua, sapillo pintojo.

    Aves

    Hegaztiak

    Tachybaptus ruficollis, txilinporta txikia, zampullín común.

    Hydrobates pelagicus, ekaitz-txori txikia, paíño europeo.

    Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna, cormorán moñudo.

    Ciconia ciconia, zikoina zuria, cigüeña blanca.

    Pernis apivorus, zapelatz liztorjalea, abejero europeo.

    Circaëtus gallicus, arrano sugezalea, culebrera europea.

    Accipiter gentilis, aztorea, azor.

    Hieraëtus pennatus, arrano txikia, águila calzada.

    Falco subbuteo, zuhaitz-belatza, alcotán.

    Falco peregrinus, belatz handia, halcón peregrino.

    Rallus aquaticus, uroilanda handia, rascón.

    Actitis hypoleucos, kuliska txikia, andarríos chico.

    Bubo bubo, hontza handia, búho real.

    Acrocephalus scirpaceus, lezkari arrunta, carricero común.

    Acrocephalus arundinaceus, lezkari karratxina, carricero tordal.

    Ficedula hypoleuca, euli-txori beltza, papamoscas cerrojillo.

    Emberiza schoeniclus, zingira-berdantza, escribano palustre.

    Mamíferos

    Ugaztunak

    Myotis nattereri, Natterer saguzarra, murciélago de Natterer.

    Myotis myotis, arratoi-belarri handia, murciélago ratonero grande.

    Nyctalus leisleri, gau-saguzar txikia, nóctulo pequeño.

    Martes martes, lepahoria, marta.

  2. Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como de Interés Especial

  1. "Interes berezikoen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

    Peces

    Arrainak

    Cobitis calderoni, mazkar arantzaduna, lamprehuela.

    Anfibios

    Anfibioak

    Euproctus asper, uhandre piriniarra, tritón pirenaico.

    Pelobates cultripes, apo ezproidun arrunta, sapo de espuelas.

    Rana iberica, baso-igel iberiarra, rana patilarga.

    Reptiles

    Narrastiak

    Lacerta lepida, gardatxoa, lagarto ocelado.

    Lacerta schreiberi, Schreiber muskerra, lagarto verdinegro.

    Psammodromus algirus, txaradi-sugandila, lagartija colilarga.

    Coluber viridiflavus, suge berde-horia, culebra verdiamarilla.

    Elaphe longissima, Eskulapioren sugea, culebra de Esculapio.

    Elaphe scalaris, eskailera-sugea, culebra de escalera.

    Malpolon monspessulanus, Montpellierko sugea, culebra bastarda.

    Aves

    Hegaztiak

    Podiceps cristatus, murgil handia, somormujo lavanco.

    Gyps fulvus, sai arrea, buitre leonado.

    Circus cyaneus, mirotz zuria, aguilucho pálido.

    Accipiter nisus, gabiraia, gavilán.

    Porzana porzana, uroilanda pikarta, polluela pintoja.

    Porzana pusilla, uroilanda txikia, polluela chica.

    Burhinus eodicnemus, atalarra, alcaraván.

    Larus fuscus, kaio iluna, gaviota sombría.

    Caprimulgus europaeus, zata arrunta, chotacabras gris.

    Apus melba, malkar-sorbeltza, vencejo real.

    Alcedo atthis, martin arrantzalea, martín pescador.

    Merops apiaster, erlatxoria, abejaruco.

    Jynx torquilla, lepitzulia, torcecuello.

    Dendrocopos minor, okil txikia, pico menor.

    Melanocorypha calandra, kalandria, calandria común.

    Calandrella brachydactyla, txoriandre arrunta, terrera común.

    Galerida theklae, kutturlio mokolaburra, cogujada montesina.

    Anthus campestris, landa-txirta, bisbita campestre.

    Cinclus cinclus, ur-zozoa, mirlo acuático.

    Prunella collaris, mendi-tuntuna, acentor alpino.

    Saxicola rubetra, pitxartxar nabarra, tarabilla norteña.

    Oenanthe hispanica, buztanzuri horia, collalba rubia.

    Monticola saxatilis, harkaitz-zozo gorria, roquero rojo.

    Monticola solitarius, harkaitz-zozo urdina, roquero solitario.

    Sylvia cantillans, txinbo papargorrizta, curruca carrasqueña.

    Sylvia melanocephala, txinbo burubeltza, curruca cabecinegra.

    Sylvia hortensis, zozo-txinboa, curruca mirlona.

    Regulus regulus, mendi-erregetxoa, reyezuelo sencillo.

    Remiz pendulinus, dilindaria, pájaro moscón.

    Pyrrhocorax graculus, belatxinga mokohoria, chova piquigualda.

    Pyrrhocorax pyrrhocorax, belatxinga mokogorria, chova piquirroja.

    Corvus corax, erroia, cuervo.

    Carduelis spinus, tarina, lúgano.

    Coccothraustes coccothraustes, mokolodia, picogordo.

    Emberiza hortulana, miarritza, escribano hortelano.

    Mamíferos

    Ugaztunak

    Galemys pyrenaicus, muturluze piriniarra, desmán del Pirineo.

    Plecotus austriacus, hego-belarrihandia, murciélago orejudo meridional.

    Eptesicus serotinus, baratza-saguzarra, murciélago hortelano.

    Mustela erminea, erbinude zuria, armiño.

    Mustela putorius, ipurtatsa, turón.

    Felis sylvestris, basakatua, gato montés.

    Chionomys nivalis, elur-lursagua, ratilla nival.