Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

510/1995 DEKRETUA, abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 42
  • Xedapen-zk.: 510
  • Xedapen-data: 1995/12/12
  • Argitaratze-data: 1996/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak sortu, aldatu eta kentzeko eta horien egitekoak eta ihardun arloak finkatzeko urtarrilaren 3an eman zen 1/1995 Dekretuaren bitartez ezarri zen, administrazioaren egituraren barruan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Dekretu horren 11. atalean, berriz, sail horren egitekoak eta ihardun arloak zehaztu ziren.

Indarrean dagoen egitura organikoa 1988ko apirilaren 12koa da eta, bertan hainbat aldaketa burutu badira ere, ez da egundaino berrantolaketa sakonik egin. Gaur, ordea, ezinbestekoa da berrantolaketa horri ekitea.

Saila lau sailordetzatan banatuko da eta bakoitzak ihardun arlo nagusi baten ardura izango du. Hona hemen arlo horiek zeintzuk diren: estrategien plangintza eta baliabide materialen kudeaketa, ekonomia-finantzen eta giza baliabideen kudeaketa, hezkuntzaren erreformaren diseinua eta ezarpena eta unibertsitateko sistemaren antolamendua eta zientzi politikaren garapena. Sailaren egituraren osagarri Kabinetearen Zuzendaritza izango da eta horren egitekoa sailburuari laguntza eta aholkuak eskaintzea.

Bestalde, antolaketari dagokionez, Administrazioa Egokitzeko eta Hobetzeko Batzordeak aurkeztu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 28ko bilkuran onartu zuen txostenean antolaketari buruz jasotzen diren irizpideak jarraitu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Egitekoak eta eskumenak.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak sortu, aldatu eta kentzeko urtarrilaren 3an eman zen 1/1995 Dekretuaren 11. atalean zehazten diren egitekoak eta ihardun arloak dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta sailburuaren zuzendaritzapean burutuko dira.

  2. atala.- Egitura orokorra.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila organo hauetaz baliatuko da bere eskumenak gauzatzeko:

    1. Organo nagusiak:

      1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

      1. Kabinetearen Zuzendaritza.

      2. Estrategia eta Plangintza Sailordetza.

      1. Baliabide eta Kontratazio Zuzendaritza

  3. Hezkuntza Administraziorako Sailordetza.

  1. Hezkuntza Administrazioko eta Aurrekontuetako Zuzendaritza.

  2. Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza.

  1. Hezkuntza Sailordetza.

  1. Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza.

  2. Ikastetxeen Zuzendaritza.

  3. Lanbide Heziketako Zuzendaritza.

  1. Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetza.

  1. Unibertsitate Zuzendaritza.

  2. Zientzi Politikarako Zuzendaritza.

    1. Lurralde organoak:

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lurralde historiko bakoitzean dituen lurralde ordezkaritzak.

    2. Organo kolegiatuak:

      1. Euskadiko Eskola Kontseilua, urriaren 28ko 13/1988 Legearen bitartez sortua (azaroaren 23ko EHAA).

      2. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bitartez sortua (18ko EHAA).

      3. Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuaren bitartez sortua (martxoaren 16ko EHAA).

  3. atala.- Zuzendaritza Kontseilua.

    Saileko Zuzendaritza Kotseilua sailburuari laguntzeko organo nagusia izango da. Gai hauetan lagunduko dio: sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen, egintzen plangintza orokorra egiten eta ezartzen zaizkion gainontzeko eginkizunetan.

    Kontseiluaren Zuzendaritza sailburuaren esku egongo da eta, berataz gain, sailburuordeek eta Kabineteko zuzendariak osatuko dute. Azken hau idazkaria izango da.

    Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahal izango dute Kontseiluan.

  1. atala.- Sailburua

    Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28. ataletan eta urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuak Sailari esleitzen dizkion egiteko eta ihardun arloen alorrean indarrean dagoen legerian ematen zaizkion eskumenak izango ditu sailburuak; beti ere, eskumen horiek beste inongo organori atxita ez badaude.

    Saileko organo gorena denez gero, berak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu saileko organo eta egintza guztiak.

    Bera arduratuko da, deialdi publikoa egin ondoren, izendapen askeko lanpostuen horniketaz. Baita konfidantzazko aholkulariak izendatzeaz ere.

  1. atala.- Kabinetearen Zuzendaritza.

    Sailburuak Kabinetearen Zuzendaritzaren laguntza gertua izango du. Kabinete hori, zuzendarien betebehar orokorrez gain, jarraian zehazten diren egitekoez eta ihardun arloez arduratuko da:

    1. Sailburuaren lan egitasmoaren jarraipena egingo du.

    2. Sailaren kanpo harremanen alorrean egin beharreko egintza zehatzak burutuko ditu.

    3. Hiritarrei informazio orokorra eskaintzeko burutzen diren egintzak koordinatuko ditu eta Sailaren ihardun arloetan sor litezkeen kexa eta iradokizunak jasoko ditu.

    4. Bera arduratuko da, halaber, gizarteko komunikabideen eta Sailaren arteko harremanez, irudi lanez, Sailaren kanpo harremanez eta argitalpenen, aldizkarien eta Sailaren publizitatearen kudeaketaz.

    5. Sailarentzat interesgarri diren ikerketak zuzendu eta burutuko ditu eta Saileko dokumentazio zerbitzuak eta dokumentu baseak kudeatuko ditu.

    6. Sailaren zereginei buruzko aholku juridikoak emango ditu. Besteak beste:

      • Sailaren ardurapeko gaietan eragina duten edozein mailako arauzko xedapenei, lege aurreproiektuei eta lege proposamenei buruzko txostenak egingo ditu.

      • Saileko organoek emandako erabakien aurka aurkez daitezen errekurtsoei buruzko erabaki proposamenak izapidetu, informatu eta aurkeztuko ditu.

      • Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak burutuko ditu.

      • Saileko organoek eskatzen dizkioten txosten juridikoak egingo ditu.

    7. Sailaren egintza publiko eta ofizialak antolatuko ditu.

    8. Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaiak izapidetuko ditu.

      Sailburuaren aholkulari diren behin-behineko langileak Kabinetearen Zuzendaritzara atxikiko dira.

  1. atala.- Sailordetzak.

    Sailordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Hauek izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordeen egitekoak:

    1. Sailordetzaren eta bere menpeko Zuzendaritza eta administrazio organo eta unitateen egintzak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatuko dituzte.

    2. Ihardun politikak elaboratu eta sailburuari aurkeztuko dizkiote.

    3. Esleitu zaizkien egitekoen eremuan, sailburuari laguntza emango diote.

    4. Sailordetzari dagozkion egintzak programatu eta burutuko dituzte.

    5. Sailordetzako administrazio unitateen funtzionamendurako instrukzioak, zirkularrak eta xedapenak emango dituzte.

    6. Xedapen proiektuen proposamenak egingo dituzte, ezarritako ihardun politikaren arabera.

    7. Esleitu zaizkien zerbitzuen martxa, kostua eta etekinaren berri emango diote, aldiro-aldiro, sailburuari, gai horretan Ekonomi eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

    8. Helburuen eta ihardun planen kudeaketa ikuskatuko dute.

    9. Beren ardurapeko arloetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta gainontzeko sail eta arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio organoen arteko harremanetarako organoa izango dira.

    10. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak, Jaurlaritzako sailburuordeei, oro har, dagozkien egiteko orokorrak eta sailburuak beren eskuetan uzten dituen zeregin guztiak ere beteko dituzte.

    11. Indarrean dagoen legerian aurrikusten diren kasuetan, errekurtsoak erabakiko dituzte.

  2. atala.- Zuzendaritzak.

    Saileko Zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da, hierarkian dagokion sailburuordearen menpeko zuzena izango dena, Kabineteko Zuzendaritzarako aurrikusitakoetan salbu. Hauek izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendarien egitekoak:

    1. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatuko dituzte.

    2. Zuzendaritzaren egintzak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko dituzte, beren organo nagusiek emandako jarraibideen arabera.

    3. Beren ardurapeko arloetan egin beharreko egintzen planak edo egitasmoak proposatuko dizkiete beren organo nagusiei.

    4. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei, oro har, dagozkienak ere bete behar dituzte.

    5. Indarrean dagoen legerian aurrikusten diren kasuetan, errekurtsoak erabakiko dituzte.

  1. SEKZIOA.- Estrategia eta Plangintza Sailordetza

    1. atala.- Estrategia eta Plangintza Sailordetza.

      Saileko sailordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Estrategia eta Plangintza Sailordetzari:

      1. Sailburuak eskuordetza ematen dionean, Saila ordezkatuko du.

      2. Epe ertainerako eta luzerako estrategia planifikatuko du, sistemaren planifikazio eremu eta arlo estrategikoen koordinazioaren bitartez. Besteak beste, Hezkuntzaren Erreforma ezartzeko ikastetxeen tipologia eta kokapenaz zehaztu behar diren irizpideak finkatu ditu, langile premiei erantzuteko proposamenak eta giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko agertzen diren asmoak aztertuko ditu eta azpiegitura eta ekipamendu baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak aztertuko ditu.

      3. Plangintza irizpideak aplikatuko ditu Euskal Autonomi Elkarteko Hezkuntza Sistemak izango dituen barrutietako bakoitzean.

      4. Euskal Autonomi Elkarteko Hezkuntza Sistemaren barruan, hizkutz helburuak hobetzeko proposamenak planifikatu eta horien jarraipena egingo du. Ildo horretatik, helburu horiek lortzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste, irakasleen euskalduntze programak kudeatuko ditu eta euskarazko material didaktikoa sortuko du, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 19. atalaren 3. eta 4. idazatien arabera.

      5. Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea garatzeko egintzak zehaztu eta koordinatuko ditu, beti ere, Hezkuntza Sistemaren eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eremuan. Horretaz gain, euskararen ezagutzaren egiaztagiriak emateko espedienteak erabakiko ditu.

      6. Hezkuntza Sistemaren baliabide materialen kudeaketa zuzenduko du, hala azpiegituren arloan nola ekipamenduarenean. Gainera, baliabide horiek sistemaren plangintzari egokitzen zaizkion egiaztatuko du eta egokitze hori koordinatuko du.

      7. Ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloan Sailak eramango duen politika zehaztu eta ikuskatuko du. Gauza bera egingo du unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen arloko beka eta laguntzei buruzko politikaren alorrean.

      8. Hezkuntza Sistema hobetzearren Europan sortu diren programetan parte hartzea bultzatu eta koordinatuko du.

      9. Euskal Hezkuntza Sistemarako interesgarri diren gaietan, Sailaren eta gainontzeko sail, instituzio eta erakundeen arteko harremana eta koordinazioa bilatuko du.

    2. atala.- Baliabide eta Kontratazio Zuzendaritza.

      Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Baliabide eta Kontratazio Zuzendaritzari:

      1. Ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatuko ditu.

      2. Itunpeko ikastetxeetako irakasleen ordainketa eskuordetua kudeatuko du.

      3. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen alorreko era guztietako beka eta laguntzak aztertu eta kudeatuko ditu.

      4. Ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez, Hezkuntza Sistema egoki garatzeko behar diren azpiegitura dotazioak kudeatuko ditu, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

      5. Ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatuko ditu, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

      6. Hezkuntza Sistemak zerbitzuak emateko behar dituen langileen kontratazio espedienteak izapidetuko ditu, beti ere, Dekretu honetako 20.1 h) atalean eta Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariek kontratatzeko dituzten eskumenak arautzen dituen uztailaren 28ko 323/1994 Dekretuan ezarritakoak errespetatuz.

      7. Eskoletako jantokiei eman beharreko laguntzak kudeatuko ditu eta iharduera hori arautzeko neurriak hartuko ditu.

  1. atala.- Hezkuntza Administraziorako Sailordetza.

  1. Saileko sailordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Hezkuntza Administraziorako Sailordetzari:

    1. Saileko administrazio unitateen barne araubidearekikoak bideratuko ditu.

    2. Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatuko du eta aurrekontuen azterketa eta ebaluaketa prozedurak artikulatuko ditu, erabakiak hartzea errazteko.

    3. Ondare eta aurrekontu gaietan, gainontzeko sail, erakunde eta entitateekiko koordinazioa eramango du.

    4. Ekonomi eragina duten xedapen eta egintza guztiei buruz egin beharreko txostena izapidetuko du.

    5. Saileko gastuak onartuko ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ildo horretatik, gastu espedienteen prestaketa eta koordinazioa egingo du; baita Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen onespena behar duten gainerako ekonomiari buruzko espedienteena ere.

    6. Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubide organikoak Saileko kontratazio organoari esleitzen dizkion eskumenez arduratuko da eta Sailari dagozkion eskumenen eremuko kontrato guztiak egingo ditu, beti ere, Dekretu honetako 20.1 h) atalean eta Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz konpoko ikastetxeetako zuzendariek kontratatzeko dituzten eskumenak arautzen dituen uztailaren 28ko 323/1994 Dekretuan ezarritakoak gutxietsi gabe.

    7. Euskal Hezkuntza Sistemaren ekonomi eta administrazio kudeaketa zuzenduko du, baita giza baliabideak ere.

  2. Zerbitzuen Administrazio Ikuskatzailetza Hezkuntza Administraziorako sailburuordearen menpe egongo da eta giza baliabideen eta baliabide materialen dotazioa eta antolaketa egokiak direla ziurtatzeaz arduratuko da. Bere zeregina izango da, halaber, ikastetxeetako baliabide publikoak eraginkortasunez aplikatzen diren ikuskatzea.

  1. atala.- Hezkuntza Administrazioko eta Aurrekontuetako Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Hezkuntza Administrazioko eta Aurrekontuetako Zuzendaritzari.

    1. Saileko diru sarreren eta gastuen aurrekontuak egingo ditu; baita horien ekonomi eta kontabilitate arloko kudeaketa eta jarraipena ere.

    2. Aurrekontuan sartzen diren egitasmoen jarraipena eta ebaluaketa egingo du, helburuak erdietsi diren eta lortutako eraginkortasuna norainokoa den egiaztatzeko, beti ere, administrazioko beste organoek gai horretan dituzten eskumenak errespetatuz.

    3. Ikastetxeen eta Hezkuntza Sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa egingo du, Sistemaren finantza ereduak ezartzeko.

    4. Ikastetxeen ekonomia eta administrazioa kudeatzeko eredua ezartzeko, ikuskatzeko eta eguneratzeko txostenak emango ditu, ikastetxeen kudeaketa-autonomia aintzat hartuz, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 58. atalean ezarritakoa errespetatuz.

    5. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordera eramango diren gaiak prestatuko ditu eta kontu hartzeari eta antolaketari buruzko irizpide eta arauak betetzen diren begiratuko du.

    6. Saileko administrazio unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko eta kudeaketa prozedurak diseinatzeko eta eguneratzeko txostenak emango ditu.

    7. Saileko organo guztiei aholkuak emango dizkie antolaketari, finantzaketari eta aurrekontuen kudeaketari dagozkion gaietan.

    8. Informazio sistemen arloan sailari dagozkion egitekoak burutuko ditu.

  2. atala.- Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari.

    1. Saileko kolektiboetako karrerako funtzionariak edo lan kontratuko langile finkoak kontratatzeko hautespen probetako oinarri-arauak, programak eta edukinak finkatuko ditu. Bere ardura izango da, baita ere, proba horiek kalifikatuko dituen epaimahaia izendatzea eta hautespen prosezua antolatzea eta kudeatzea.

    2. Irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarri­arauak finkatuko ditu, baremazio batzordeak izendatuko ditu eta lehiaketaren bilakaera kudeatuko du.

    3. Ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak betetzeko egin daitezen meritu lehiaketen oinarri­arauak eta kudeaketa egingo ditu.

    4. Sailari atxikitako langileen nominak kudeatu eta kontrolatuko ditu, administrazioko beste organoen eskumen diren alderdiak izan ezik.

    5. Saileko langile-gastuak aurrikusiko ditu.

    6. Sindikatuekiko harremanez arduratuko da.

    7. Sailari dagokion negoziazio kolektiboa zuzenduko du.

    8. Saileko kolektiboen lan segurtasuna eta higienea bultzatuko du. Horretarako, aurrezaintza lana sustatuko du, azterketa medikuak egingo ditu, maizen gertatzen diren patologien eragina gutxitzeko ikastaroak antolatuko ditu eta, hala badagokio, errehabilitazio lana egingo du.

    9. Administrazio orokorrekoak ez diren langileen lan absentismoa kontrolatuko du eta horri buruzko estatistika azterketak egingo ditu.

    10. Saileko langileen erregistroa eramango du, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 7. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

    11. Administrazio egoeren deklarazioa egingo du eta irakasle funtzionarioei ihardunera itzultzeko baimena emango die, zeregin hori beste erakunde bati ez dagokionean.

    12. Bateragarritasun espedienteak erabakiko ditu eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa egingo du.

    1. Zerbitzu eginkizunetan arituko diren langileak izendatuko ditu eta beste organoek ematen ez dituzten baimen eta lizentziak emango ditu.

    2. Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.

    3. Irakasle ez direnen lanpostuen zerrendak proposatuko ditu.

    4. Oro har, langileen buru izango da eta administrazio eta kudeaketa orokorraz arduratuko da.

  1. atala.- Hezkuntza Sailordetza.

  1. Saileko sailordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Hezkuntza Sailordetzari:

    1. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza politika zehaztuko du. Honako alderdiak jasoko ditu: hezkuntzaren erreformaren diseinua, ezarpena eta garapen curricularrean duen eragina, irakasleen prestakuntza, hezkuntz beharrizan bereziak eta abar.

    2. Erreforma ikastetxeetan ezartzeko programa zehaztuko du.

    3. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen ebaluaketa egingo du, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko neurriak hartu ahal izateko eta kontrola eramateko.

    4. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak zuzenduko ditu.

    5. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzarako behar diren giza baliabide eta baliabide materialei buruzko txostenak egingo ditu.

    6. Testu liburuei onespena emango die.

    7. Hezkuntza Sistemaren eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eremuan Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea garatzeko egintzak burutuko ditu.

    8. Ikastetxe publikoak non kokatuko diren programatuko du. Horretaz gain, unitateak eta ikastetxe pribatuak sortzeko, aldatzeko edo kentzeko baimenak emango ditu.

  2. Hezkuntzako Ikuskatzailetza Teknikoa Hezkuntzako Sailordetzaren menpe egongo da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. atalaren 2. idazatian esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen legeriak ematen dizkionez gain.

  1. atala.- Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardunarloak dagozkio Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza planeatu, bultzatu eta garatuko du, irakaskuntzen erreforma barne.

    2. Testu liburuei dagokienez, Sailak sortutakoen ardura izango du eta laguntza emango die kanpoan sortutakoei. Horien ikuskapena ere berak egingo du.

    3. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan erabiltzen diren teknologia berriak eta horien ezarpenaren bilakaera aztertuko ditu, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak gai horretan dituen eskumenak errespetatuz.

    4. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako curriculumaren garapena aztertu eta ebaluatuko du eta proposamenak egingo ditu.

    5. Pedagogi Aholkutegiak eta eskolari laguntzeko bestelako zerbitzuak bultzatuko ditu, ikastetxeetako kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzen lagungarri izan daitezen eta eskolei barne laguntza eman diezaieten.

    6. Hezkuntza Sistemako hezkuntza-beharrizan berezietarako neurriak aztertu, ebaluatu eta proposatuko ditu eta Gorputz Hezkuntzako eta Urrutiko Hezkuntzako programak garatuko ditu.

    7. Irakaslegoaren etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatuko du. Ildo horretatik, birziklatze orokorra eta unibertsitateaz kanpoko espezialitateetakoa bultzatuko ditu.

    8. Unibertsitateaz kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza esperientziak baimenduko ditu eta horien jarraipena eta kontrola egingo du.

    9. Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eta Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen aplikazioa erreala eta eraginkorra izan dadin egin beharreko egintzak eta irakasleak euskalduntzeko programak kudeatuko ditu.

  2. atala.- Ikastetxeen Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Ikastetxeen Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu eta zenbat irakasle eta langile ez-irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.

    2. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitate eta ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 52. atalean ezarritakoa errespetatuz.

    3. Hezkuntza sektoreek ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da.

    4. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

    5. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio neurriak hartuko ditu.

    6. Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.

    7. Hezkuntza itunen deialdietarako, ikastetxeen proposamen txostena egingo du. Bera arduratuko da Ikastetxe pribatuei baimenak emateaz ere.

    8. Arte irakaskuntzen ikastetxeetan eta hizkuntz eskola ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.

  3. atala.- Lanbide Heziketako Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Lanbide Heziketako Zuzendaritzari:

    1. Lanbide Heziketako ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu eta zenbat irakasle eta langile ez-irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.

    2. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitateei eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

    3. Hezkuntza sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da.

    4. Lanbide Heziketako titulu bakoitzari dagokion berariazko lanbide heziketarako behar diren oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

    5. Lan merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horiei egokitzeko tresnak ezarriko ditu.

    6. Gizarte eragileek lanbide heziketan parte har dezatela bilatuko du. Horretarako, beren lanatokietan jaso daitekeen prestakuntzari buruzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie; horrela, lanbide heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta ekoizpenarena lotuz.

    7. Enpresetan egiten diren praktiken jarraipena egiteko sistema bat eratuko du eta praktika horietan tutore baten kontrola egongo dela bermatuko du.

    8. Lanbide heziketako ikastetxe publikoen iharduna egokia izan dadin hartu behar diren administrazio neurriak hartuko ditu.

    9. Lanbide heziketako ikastetxe publikoak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.

    10. Hezkuntza itunen deialdietarako, lanbide heziketako ikastetxe pribatuen proposamen txostena egingo du. Bera arduratuko da lanbide heziketako ikastetxe pribatuei baimenak emateaz ere.

    11. Helduen hezkuntzarako programak garatuko ditu eta, Osabidezko Hezkuntza Planen eta Lanerako Prestakuntza Plan Berezien bitartez, desberdintasunak konpentsatzeaz arduratuko da. Arlo horretan Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin batera egingo du lan, gai horretan koordinazioa bermatzeko.

  1. atala.- Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetza.

    Saileko sailordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzari:

    1. Saileko unibertsitate politika diseinatuko du. Besteak beste, Erreforma burutzeko eta unibertsitate eskaintzak izango duen itxuraketa martxan jartzeko behar diren estrategia eta egintzak diseinatuko ditu, Unibertsitatearekin eta tartean dauden gainontzeko eragileekin batera.

    2. Bere laguntza eskainiko du Unibertsitatearen ezaugarriekin bat datorren garapen eredu bat ezartzeko.

    3. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan burutzen dituzten egintzak koordinatu eta bultzatuko ditu.

    4. Ikerketa eta teknologiaren garapenerako politiken gidalerro orokorrak finkatuko ditu, lehentasuna duten arloak zehaztuko ditu, zientzi eta teknologi helburuak definituko ditu eta ikerketa eta teknologiaren garapenerako urte anitzeko planak egingo ditu.

    5. Ikerketa programak aukeratzeko eta ebaluatzeko eta horien jarraipena egiteko gidalerroak finkatuko ditu, proposatutako helburuak lortzeko asmoarekin.

    6. Unibertsitatearen, enpresen eta teknologi zentruen arteko koordinazioaz arduratuko da, ikerketa arloko baliabideei ahalik eta etekin gehiena ateratzeko.

  2. atala.- Unibertsitate Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Unibertsitate Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitateak eta unibertsitate zentruak sortzeko eta unibertsitate pribatuak eta horien menpeko unibertsitate zentruak onartzeko proposamenak aztertuko ditu eta horri buruzko txostenak egingo ditu.

    2. Unibertsitateen estatutuak eta hainbat zentru eta erakunde unitertsitateari atxikitzeko itunak legezkoak diren aztertuko du eta horri buruzko txostenak egingo ditu.

    3. Beken eta unibertsitate laguntzen politika garatu eta kudeatuko du.

    4. Unibertsitateari ematen zaion urteko diru laguntza osoa, horren aurrekontuak eta goi mailako irakaskuntzako zentru pribatuentzako laguntza espedienteak aztertu eta baloratuko ditu.

    5. Prestakuntzako eta unibertsitate orientazioko programak prestatu eta gauzatuko ditu.

    6. Unibertsitateko azpiegiturak sortzeko eta unibertsitate campusak garatzeko egintzak bultzatuko ditu.

  3. atala.- Zientzi Politikarako Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta ihardun arloak dagozkio Zientzi Politikarako Zuzendaritzari:

    1. Zientzia eta Teknologiaren arloetan koordinazioa egiteko Jaurlaritzak behar dituen mekanismoak sortzeko eta horien jarraipena egiteko proposamenak aurkeztuko ditu.

    2. Ikerketako eta teknologi garapenerako programak ezartzeko proposamenak egingo ditu.

    3. Ikerketa programek behar dituzten baliabideak esleitzeko proposamena egingo du eta I+G datu bankua antolatu eta kudeatuko du.

    4. Ikertzaileak prestatzeko programak egingo ditu eta bekadunen iharduerak prestatu eta ikuskatuko ditu.

    5. Ikerketa institutu eta zentruak ireki aurretik, teknologi ikerketarako entitate babestuek beste entitate eta erakundeekin itunik egin aurretik eta ikerketa eta garapenaren arloan Estatuarekin lankidetza hitzarmenik sinatu aurretik, kasuan kasuko txostena egingo du, Teknologi Ikerketarako Entitate Babestuen Jardunbideari buruzko apirilaren 26ko 92/1982 Dekretuan ezarritakoa errespetatuz.

    6. Ikerketa laguntzetarako eta subentzioetarako deialdiak zehaztu eta egingo ditu.

  1. atala.- Lurralde Ordezkaritzak.

  1. Lurralde historiko bakoitzean Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bat egongo da. Hezkuntza Sailordetzaren menpe egongo da, zuzenean, eta horren buru lurralde ordezkaria izango da. Hauek dira lurralde ordezkariaren egitekoak:

    1. Dagokion lurralde historikoaren eremuan sailaren ordezkaria izango da.

    2. Sailak lurralde historikoan dituen administrazio zerbitzu eta unitateen zuzendari gorena izango da.

    3. Sailak eman dituen eta dagokion lurralde eremuan bete behar diren jarraibide eta arauak ezagutu eta bideratuko ditu.

    4. Sailaren eskumenen alorrean ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egiten diren programak eta aurrekuntu aurrikuspenak betetzen diren kontrolatuko du.

    5. Sailaren organo nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterketak eta proposamenak egingo ditu.

    6. Bitarteko funtzionario irakasleak izendatu eta kargutik kenduko ditu eta funtzionario irakasleen kargu hartze eta uzteei dagozkien jakinarazpenak egingo ditu.

    7. Norbanakoek edo Sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatuta ikastetxeetan edota Sailaren gainontzeko lokaletan nolabaiteko iharduerarik antolatzen bada, horren ezagule izango da eta, hala badagokio, berak emango ditu baimenak.

    8. Berak kontratatuko ditu, dagokion lurraldean, bai presazko konponketa, kontserbazio eta mantenimendu obrak bai laguntza teknikoko eta horniketako zerbitzuak, beti ere, kasu guztietan, zenbatekoa bi milioitik gorakoa ez bada eta Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz konpoko ikastetxeetako zuzendariek kontratatzeko dituzten eskumenak arautzen dituen uztailaren 28ko 323/1994 Dekretuan ezarritakoak errespetatuz.

  2. Lurralde ordezkariaren menpe honako burutzak daude:

    • Aurrekontuen eta Hezkuntza Administraziorako Lurralde Burutza.

    • Baliabideetako Lurralde Burutza.

    • Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Burutza.

    • Ikastetxeetako Lurralde Burutza.

Lehena.- Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordeek eta zuzendariek beren eskumenak eskuordetzan eman ditzakete, indarrean dagoen legerian aurrikusten diren terminoetan.

Xedapen hauek indargabetu dira: Ikerketa eta Garapenerako Sailarteko Antolakidetze Batzordea sortu zuen uztailaren 24ko 294/1984 Dekretua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zuen apirilaren 12ko 107/1988 Dekretua eta berori aldatzeko eman ziren beste dekretu hauek: ekainaren 7ko 138/1988 Dekretua, martxoaren 21eko 94/1989 Dekretua, maiatzaren 15eko 133/1990 Dekretua, martxoaren 5eko 140/1991 Dekretua, otsailaren 18ko 31/1992 Dekretua, uztailaren 28ko 324/1994 Dekretua eta Dekretu honen edukinaren aurka dagoen maila bereko edo beheragoko edozein xedapen.

Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izango du Dekretu hau garatzeko eman behar diren xedapenak emateko eskumena.

Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 12.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (14)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.