Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

396/1994 DEKRETUA, urriaren 11koa, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak irikitzeko, ihardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 3940
  • Xedapen-zk.: 396
  • Xedapen-data: 1994/10/11
  • Argitaratze-data: 1994/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Honen bitartez ezartzen diren baldintzak eta horiek garatzeko diren arau guztiak beterik dituztela, «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» delako izendapen ofiziala eskuratzen duten instalakuntzak antolatzea da Dekretu honen xedea, era horretara, gutxienez errespetatu beharreko segurtasun eta garbitasun betebehar batzuk instalakuntza horiek erabiltzen dituzten guztientzat bermatuta gera daitezen. 2. atala.- Dekretu honek eta berau garatzeko diren arau guztiek izan ditzaketen ondorioetarako, «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaureta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxe»tzat hartuko dira, aldiro zein etenik gabe, gutxienez, gau baterako eta, gehienez jota, hilabeterako jarraian, eskola irakaskuntzaren osagarri edo lagungarri gisa aisialdian burututako kultura zein hezkuntza iharduerei loturik haur eta gazte talde antolatuei ostatua ematen dieten egoitza finkoak. Dena dela, arestian adierazitako horrek ez du esan nahi, egoki iritziz gero, egoitza horietan noizean behin beste talde batzuek antolatutako iharduera kultural zein sozialak ezin burutu daitezkeenik edo norbanakoei ostaturik ezin eman dakiekeenik, aterpetxeak erabiltzeko baimendun edo haur zein gazte elkarteren bateko partaide direla erakutsiz gero. 3. atala.- Egoitza horiek, beren ustiaketa modua edo iharduera ekonomikoaren ondorioz, orohar arlo konkretu horri dagokionez bete behar dituzten arau guztiez gainera, «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» berariazko izendapena eskuratu nahi duten interesatuek Dekretu honetan ezarritako guztiak eta Dekretua garatzeko diren arauak bete beharko dituzte. 4. atala.- 1.- Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioak ondorengo hauek hartuko ditu bere gain Kultura Sailaren bitartez: a) Egoitzak «Albergue e Instalalación de estancia para grupos infantiles y juvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxe» gisa onartzeko betebeharrak eta beren funtzionamendua arautzea. b) Euskadiko esparru osoari dagokionez Errolda bateratua osatzea, bertan, ofizialki onartutako instalakuntzen izena, kokapena eta ekipamendu nagusiak jasoaz. Onartutako egoitzak, aipatutako Erroldan sartuz gero, «Red de Albergues e Instalaciones para Grupos Infantiles y Juveniles de EuskadiHaur eta Gazte Taldeentzako Euskadiko Instalakuntza eta Aterpetxe Sarea»ren barruan egongo dira eta, beraz, Euskal Autonomia Elkarte osorako legez ezarriko den ezaugarri bakarra erakutsi ahal izango dute. Ildo beretik, Foru Aldundietan arlo horretaz arduratzen diren erakundeek, Errolda eguneratua izateko behar beste argibide eta datu igorriko dute Kultura Sailera, bai izendapena ofizialki onartzerakoan, baita ondoren gerta daitezkeen aldalketei dagokienez ere. 2.- Foru Aldundietan gazteria alorraz arduratzen diren erakunde ahalmendunek, honako betekizun hauek izango dituzte: a) Lurraldez lurralde, interesatu bakoitzak «Alberguee Instalación de estancia para grupos infantiles y juvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapena lortzeko egindako eskabideei buruz erabakia hartzea. b) Honako arauon bitartez edo berauek garatzeko beste batzuen bidez ezarritako betekizunak betetzen direla ikuskatzea. c) Aipatutako betekizun horiek errespetatu ez direlako, ofizioz, zein interesatuak eskatuta, hasitako espedienteak bideratzea eta horietaz erabakia hartzea. 5. atala.- 1.- «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapen ofiziala lortu nahi duten egoitzetan, establezimendu publiko izateagatik alor horri berariaz dagokionez errespetatu beharreko beste araudi batzuez gainera, ondorengo gai hauek direla eta, ezarritako araudia errespetatu beharko dute zehatzmehatz: a) Elikagaietarako eta osasungarbitasun arlorako baita ur eta hondakinetarako ere trataera eta instalakuntza egokiak izatea. b) Era guztietako energia banaketarako instalakuntzak. c) Suteei aurrea hartzeko eta aurre egiteko neurriak, bai egoitza barruan, bai kanpoko aldean suteetatik babesteko esparruak edukiz. 2.- Era berean, beharrezkoa izango da egoitzak honako hauek ere edukitzea: a) Zuzeneko urhornidura. b) Instalakuntzaraino bertaraino heltzeko moduko bide egokia. c) Ongi ikusteko moduko seinaleztapena, estetikaz inguruari ere ondo dagokiona. d) Zenbait gela elkarrengandik ondo bereiztuta: logelak, jantokia, sukaldea eta komunak. e) Larrialdietarako premiazko sendagaibotikina. f) Instalakuntzarenak berarenak diren atsedentokiak, ahal dela, barruko aldean eta kanpoan. g) Etxea berotzeko sistema egokia. 3.- Instalakuntzaren kudeatzaileek, hala nahi izanez gero, egoki iritzitako nahi hainbat hobekuntza egin ditzakete, hobekuntza horiek denak 4. atalean aipatutako Erroldan adieraziko direlarik. 6. atala.- Era berean, elbarrituentzako oztopo arkitektonikoak ken daitezen egoitzak errespetatu behar dituen gainerako araudiez gainera, instalakuntza guztietan honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Kanpoko aldetik beheko solairura sartzeko modua izatea, aldapen bidez eta ateei nahikoa zabalera emanez. b) Bai beheko solairuan baita logela inguruan ere, elbarrituen beharrizanetara egokiturik prestatutako dutxa eta komun kopuru nahikoa. c) Atal honetako a) eta b) lerroaldietan ezarritakoa betetzerakoan konponbide ezegokiak sortzen badira edo konponbide horietarako diru-kopuru handiegiak behar badira, Instalakuntzak ikuskatzeaz arduratuko den Erakundeak berariazko konponbideak proposatuko ditu. Holakoetan, aukeratutako konponbidea egokiena izan dela eta arestian aipatutako arauak betetzea ezinezkoa edo ezegokia zela erakutsi beharko da. 7. atala.- Era honetako instalakuntza baten titulartasuna duen edozein interesatuk egin dezake eskabidea egoitza dagoeneko Lurraldeari dagokion Foru Aldundian, arlo horretaz ahalmena duen erakundean, «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapena eskuratzeko, eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuz: a) Eskabidea egin duenari buruzko argibide pertsonalak eta, legeari dagokionez, instalakuntza erabiltzeko baimena edo titulartasuna zein araudiren arabera eskuratu duen erakusteko egiaztagiria edo jakinazpena. b) Instalakuntzari buruzko azalpen txostena. Bertan adieraziko da instalakuntza Zehatz-mehatz non dagoen eta bere kokapena, eskainitako zerbitzuak zeintzuk diren, edateko uraz hornitzeko sistema zein den, egunero zenbat ur izan dezakeen eta, horrelakorik balego, urbiltegien kapazitatea. Horrez gainera, honako hauek ere zehaztuko dira: energiaz hornitzeko sistema, hondakinak, zaborrak eta ur zikinak kanporatzeko sistema, osasun zerbitzuen antolaketa, segurtasun neurriak, suteei aurre hartzeko eta aurre egiteko moduak eta larrialdietan bertatik ateratzeko plana. c) Instalakuntza non dagoen erakusteko planoa, bertan komunikaziobideak azpimarratuz eta hurbilen dauden biztanleguneetara zein distantzia dagoen zehaztuz. d) Instalakuntzako gelei eta banaketari buruzko planoak eta, halakorik balego, aparteko egoitzei buruzkoak. e) Instalakuntzaren egokitasunari buruzko udal txostena. f) Instalakuntzak, osasunari dagokionez, errespetatu beharrekoak betetzen dituela erakusteko txostena eta urak edateko modukoak direla frogatzeko egiaztagiria, biak Osasun Sailak emanak. g) Instalakuntzaren barne-arautegia. h) Instalakuntzaren Erantzukizun Zibilari buruzko polizaren fotokopia. Dena dela, aurreko lerroaldian eskatutakoez gainera, Foru Aldundian arlo honetaz arduratzen den erakundeak egoki iritzitako beste edozein argibide osagarri ere eska diezaioke izendapena lortzeko eskabidea egin duenari. 8. atala.- Aurkeztutako dokumentazio guztia ikusirik, tokian tokiko Foru Aldundiko erakunde arduradunak, Dekretu honen 10. atalean ezarritakoari jarraituz Instalazioan bertan Ikuskatze azterketa egin ondoren, instalakuntzari «Albergue e Instalación de estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» izendapenaematen zaion ala ez erabakiko du. Izendapen horretarako prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako arau orokorrei egokituko zaie. Instalakuntzaren izendapena onartzen duen erabakia, beti ere, banan-banan eta berariaz emana izango da eta baiezkoa emateko arrazoiak ere azalduko dira bertan. Orohar ezarrita dauden epeen barruan erantzunik izan ez duten izendapen eskabide guztiak ezetsitzat joko dira. 9. atala.- Izendapena onartu duen erakundeak berak aurkakoa jakinarazi arte egongo da indarrean instalakuntzaren izendapena. Dena den, izendapena indarrik gabe geratuko litzateke, Foru Aldundiek ezarritako Zerbitzu Teknikoek ikuskatze saio bat burututakoan, instalakuntza «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles y JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» modura hartzeko ezarritako betekizunen bat errespetatzen ez dela ohartarazi eta, interesatuei horren berri eman ondoren, akatsa konpontzeko eskaerari uko egin eta emandako epe barruan konponduko ez balitz. Izendapena baliorik gabe uzteko espedientea tramitatzerakoan, beti ere, interesatuari bere arrazoien berri emateko aukera emango zaio, betegabeko baldintza benetan errespetatzen ez dela egiaztatuko da instalakuntzan bertan eta ikusitako akatsak konpontzeko behar den moduko epea emango da. Akatsak konpondu arteko epe horretan, instalakuntzak ezin izango du haur edo gazte talderik hartu, izendapen ofiziala duen instalakuntza modura, behintzat. Jakinarazitako akatsak horretarako emandako epean konpondu ezean, arrazoi hori hartuko du oinarritzat horretaz arduratzen den erakundeak izendapen ofiziala indarrik gabe uzteko erabakia hartzerakoan. Instalakuntza erabiltzen dutenen osasuna, arrisku fisikoa edo premiaren bat dela eta, berariaz onartutako arrazoiak egonda, izendapena eman duen erakundeak izendapena berehala indarrik gabe utzi eta aurreko lerroaldian azaldutako prozedura premiaz tramitatzeko erabakia har dezake. Aipatutako espedientea burutzen den bitartean, instalakuntzak ezin izango du hartu haur edo gazte talderik «Albergue e Instalación de Estancia para Grupos Infantiles o JuvenilesHaur eta Gazte Taldeen Egonaldietarako Instalakuntza eta Aterpetxea» modura. 10. atala.- Izendapena duten edo izango duten instalakuntza guztiak, gutxienez urtean behin ikuskatuko ditu tokian tokiko Foru Aldundiko dagokion erakundeak, Dekretu honetan ezartzen diren betekizunak eta Dekretua garatzeko gainerako arauetan ezarritakoak betetzen diren ikusteko. Urteko ikuskatze azterketatzat hartuko da izendapena eman aurretik egin beharrekoa baita, urte osoan zabalik egon gabe sasoi batzuetan bakarrik zabaltzen diren instalakuntzen kasuan, urtero berriz martxan jarri aurretiko bi hilabetetan gainditu beharrekoa ere. Instalakuntzaren arduradunek ondoren aipatuko diren agiriak izango dituzte denbora guztian eskuragarri, ikuskatze saioa egiterakoan eskatu egingo baitzaizkie agiriok: a) Instalakuntza eta horri dagozkion egoitzak osasunari eta garbitasunari dagokienez behar den moduan daudelaerakusteko egiaztagiria, dagokion erakundeak emana. Agiri berean, instalakuntza modu egokian desinfektaturik dagoela eta instalakuntza erabiltzen dutenek gaisotasun kutsagarririk hartzeko arriskurik ez dutela erakutsiko da, baita ura edateko modukoa dela ere. b) Instalakuntzaren erantzukizun zibilerako azken aseguruaren eta indarrean dagoen polizaren fotokopiak. c) Eskainitako zerbitzuen araberako prezioen zerrenda eguneratua. Ikuskatze saioak, besterik gabe, ofizioz edo aldeetako batek arrazoiren batengatik eskatuta egingo dira eta, ikuskatze lanak bukatu ondoren, horretaz arduratzen diren Zerbitzu Teknikoek agiri bat osatuko dute, bertan, instalakuntza Egokia ala Ezegokia den jakinaraziz. Azken kasu honetan, lehenago azaldutako espedienteari ekingo zaio. Ofizioz egindako ohizko ikuskatze saioak, ikuspuntu objetibo batetik egingo dira eta, horrenbestez, instalakuntza guztiek, bost urteroko epeetan, ofizioz egindako ikuskatze kopuru bera gainditu beharko dute. 11. atala.- Instalakuntza bakoitzak bere sarrera liburua izan beharko du eta, bertan, taldea instalakuntzara iritsitakoan, taldeari buruzko argibiderik esanguratsuenak eta taldearen arduradunari buruzkoak idatziko dira, baita taldea osatzen duten kide guztien zerrenda ere. Norbanakoak izanez gero, datu pertsonalak jarriko dira. 12. atala.- Instalakuntza barruko tabako eta alkoholdun edarien salmenta eta horiei buruzko publizitatea dela eta, Drogomenpekotasun alorreko Prebentzioaz, Laguntzaz eta Gizarteratzeaz azaroaren 11ko 15/1988 Legean ezarritakoak eta arlo horri dagokionez erabilgarri den gainerako araudia hartuko dira kontuan. 13. atala.- Herri Erakundeak, beren eginkizunen artean araudi honen xede diren taldeak ikuskatu eta aholkatzeko betebeharra izanik, ahalegindu egingo dira, esparru geografikoak eta instalakuntzaren kapazitateak horretarako aukera emanez gero, haur eta gazte talde horiek batez ere eta lehentasunez izendapena duten instalakuntzetara joan daitezen. Era berean, Dekretu honen 2. atalean aipatutako taldeentzako iharduerak Euskal Autonomia Elkarteko Euskal Administrazio ezberdinek antolatuak badira eta ihardunaldi horiek burutzeko ostatu behar izanez gero, Dekretu honen bitartez onartutako instalakuntzek izango dute taldeei ostatua emateko lehentasuna. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Kultura sailburuari ematen zaio ahalmena honako Dekretu hau garatzeko hartu beharreko erabaki guztiak har ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau, E.H.A.A.n argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 18. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 18. atalean ezartzen denez, Euskal Autonomi Elkarteari dagokio Elkarteko osasunaren alorrean Estatuko oinarrizko legeak gauzatzea eta legeen bidez garatzea. Eskuduntza horren indarrez, OsasunketaZerbitzu, Tegi eta Etxeei buruzko azaroaren 2ko 206/1982 Dekretua eta Osasunketa Asistentziarako Zerbitzuen, Eritegien eta Tegien baimenei buruzko irailaren 10eko 271/1985 Dekretua eman ziren. Alor horretan lanean hamar urte igaro dira eta beharrezkoa ikusi da arau horiek aldatzea, zerbitzu, zentru eta establezimendu horiek behar den moduan koordinatu eta kontrolatzeko eta, ondorioz, herritar guztiek osasun hobea eduki dezaten, hori baita, azken finean, osasun alorreko ihardunak lortu behar duena, dela alor pribatuan, dela alor publikoan. Hori dela eta, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak irikitzeko, ihardunean jartzeko eta aldatzeko baimenak arautzen dira dekretu honen bidez. Aurreko araudiarekin alderatuz, egon den berrikuntzarik aipagarriena zentru, zerbitzu eta establezimendu bakoitzak dituen ezaugarri propioak kontutan hartzea da, bai eta sortzeko eta ihardunean jartzeko baimenak egintza bakar batean eman ahal izatea ere. Eraginpean dauden osasun alorreko elkarte profesionalen partaidetza ere aipagarria da; izan ere, tegiok sortzeko aurkezten diren eskabidei buruz, egokitzat jotzen dituzten oharrak egin ahal izango dituzte. Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko urriaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Dekretu hau, Euskal Autonomia Elkartean dauden osasun zentru, zerbitzu eta establezimendu guztiei aplikatuko zaie, bai titularitate publikoa dutenei, bai pribatua dutenei. 2. atala.- 1.- Dekretu honetan ezarritako ondorioetarako, osasun zentru, zerbitzu eta establezimendutzat hauek hartuko dira: a) ospitaleak. b) Zainketa berezirako zentruak. c) Osasun zentruak. d) Organo, ehun, hezur, odol eta gorputzeko beste zenbait isurkinen bankuak eta ekipo mugigarriak. e) Bainuetxeak. f) Analisi klinikoetarako laborategiak. g) Sorospen kontsultategiak. 2.- Atentzio farmazeutikoko zerbitzu eta estableziemenduak dekretu honetatik kanpo geratuko dira eta Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legean xedatutakoari jarraituz arautuko dira. Aipatzen diren hauek ere dekretu honetatik kanpo geratuko dira: drogak, produktu estupefazienteak, psikotropikoak eta antzekoak egiteko establezimendu, zentru eta laborategiak; espezialitate farmazeutikoetarako eta lehengaietarakoak; eta medikuntzarako lanabesak, terapeutikoak nahiz zuzentzaileak egiten dituztenak. 3. atala.- Aurreko atalaren 1. idazatian aipatutako osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduek beharrezko izango dute: a) tegiok sortzeko ADMINISTRAZIO-BAIMENA eta zentru, zerbitzu eta establezimenduen osasun ezaugarrietan eragina duten funsezko aldaketak egiteko, eta tegiok ixteko baimena. b) Ihardunean aritzeko ADMINISTRAZIO-BAIMENA, ezarritako baldintzak eta betebeharrekoak betetzen direla egiaztatzen duena. Hori, dagokion ikuskatzeagiriaren bidez frogatu beharko da. c) Beren iharduera, antolaketa eta funtzionamendua kontrolatu, ikuskatu eta ebaluatzea. d) Osasunintegrazio, solidaritate eta koordinazioaren printzipioetatik datozen egitekoak betetzea, larrialdietan edo herritarren osasunerako arriskuren bat dagoenean. e) Osasun Administrazioak eskatzen duen informazioa ematea, pertsonek beren intimitaterako duten eskubidearen aurka egin gabe. 4. atala.- Baimenak emateko ihardunbideak Osasun sailburuaren Agindu-bidez emango dira, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduek dituzten ezaugarri propioak kontutan hartuta. Ihardunbide horiek ahalik eta azkarren burutzeko, kasu batzuk ezarriko dira, sortzeko nahiz aldatzeko baimena eta iharduteko baimena egintza bakar batean eman ahal izateko. Halaber, baimenen iraunaldia ere zehaztu egingo da, osasun zentru, zerbitzu eta establezimendu motaren arabera. 5. atala.- Osasun sailburuordeari dagokio, dekretu honetan aipatzen diren administrazio-baimenak ematea nahiz ukatzea. Erabaki horien aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari. 6. atala.- Sortzeko baimenerako eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira: a) eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiria, eta, behar izanez gero, legez ordezkatzen duenarena. Zentruaren titularra pertsona juridikoa bada, erakundearen estatutuak aurkeztu beharko dira. b) Zentruaren izaera, helburuak eta iharduerak azaltzen dituen txostena. c) Langileen zerrenda, kategoria profesionala, lotura juridikoa eta dedikazio modua zehatzen duena. d) Zentruaren sorospen ihardueraren arduraduna nor den, egiteko hori betetzeko behar den prestaketa egiaztatu beharko dela. e) Dagokion udalaren eta hirigintza, instalazio eta segurtasunaren alorrean aginpidea duten gainerako erakundeen baimena edo lizentzia. f) Plan orokorrak eta/edo xehetasunenak. g) Ekipamendurako ondasunak eta lanabesak. 7. atala.- 1.- Aldaketetarako eskabidearekin batera, proposatutako aldaketa egiaztatuko duen azterlana aurkeztu beharko da. Horretaz gain, aldaketa egiten den bitartean zentruan emango den sorospenaren kalitatea eta behar den moduko iharduna bermatzeko hartuko diren neurriak ere aurkeztu beharko dira. 2.- Zentru, zerbitzu eta establezimenduei funtsean eraginik ekarriko ez dietelako, edota osasunari begira, ondoriorik ekarriko ez dutelako, osasun eta administrazio mailako baimenik behar ez duten aldaketak, Osasun sailburuordeari jakinarazi beharko zaizkio, araubidez zehaztuko den epearen barruan. 8. atala.- Ixte kasuetan, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduaren titularrak Osasun sailburuordeari jakinarazi beharko dio, gutxienez, hiru hilabete lehenago. Idazki horrekin batera, zentru horretako gaixoei, nahiz erabiltzaileei osasunzainketa emago zaiela bermatzeko,zein neurri hartuko den aurkeztu beharko da idatziz. Kasu horietan, aparteko izaeraz, zentru, zerbitzu eta establezimenduaren funtzionamendurako, aldi baterako araubidea jarriko da, herritarren osasuna zaintzeko beharrezkoa baldin bada. 9. atala.- Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak sortzeko administrazio baimenerako eskabideak, osasun alorreko kolegio profesional interesdunei bidaliko zaizkie, 15 egun naturaleko epean oharrak egin ditzaten, egokitzat jotzen badute. 10. atala.- Dagokion eskabidea egin zenetik hiru hilabete pasata, berariazko erabakirik ematen ez bada, sortzeko, aldatzeko eta ihardunean jartzeko administraziobaimenakeman egin direla ulertu beharko da, Administrazioak erabakiak hartzeko duen betebeharra baztertu gabe. 11. atala.- Ihardunean jartzeko administrazio baimena beharrezkoa izango da hauetarako: a) osasun alorreko iharduerak egiteko. b) Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretatik laguntzak, zein dirulaguntzak jasotzeko. c) Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen Erregistroan inskribatzeko. d) Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduaren egiaztapena eskatzeko. e) Osasun Administrazioarekin hitzarmenak edo ituneak egiteko. 12. atala.- Dekretu honetan agindutakoa hausten bada, administrazio mailako zigorrak jarri ahal izango dira, dagokion espedientea izapidetu ondoren, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren VI. idazpuruan xedatutakoarekin bat etorriz. 13. atala.- Osasunari buruzko Lege Orokorraren 37. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, ez dira zigortzat hartuko baimenik ez duten establezimendu, instalazio edo zerbitzuak itxiaraztea eta iharduna etenaraztea, akatsak zuzendu arte, edota osasun, higiene edo segurtasun arrazoiengatik eskatutako baldintzak bete arte. ALDI BATERAKO XEDAPENA Dekretu honek indarra artu baino lehengago aurkeztu diren baimen-eskabideak, orduan erabilgarri zeuden arauei jarraituz izapidetuko dira. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Urtebeteko epea ematen da, dekretu honek indarra hartzen duen egunetik kontatzen hasita, Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen iharduna dekretu honetan xedatutakoari egokitzeko. Bigarrena.- Osasun Zentru, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroa sortzen da, Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzari atxikita. Erregistroaren ezaugarriak, antolaketa eta iharduna Osasun sailburuak emango duen agindu baten bidez zehaztuko dira. Erregistro horretan, indarrean dauden baimenen inskripzioak egingo dira ofizioz. INDARGABETZEKO XEDAPENA OsasunketaZerbitzu, Tegi eta Etxeei buruzko azaroaren 2ko 206/1982 Dekretua eta Osasunketa Asistentziarako Zerbitzuen, Eritegien eta Tegien baimenei buruzko irailaren 10eko 271/1985 Dekretua indarrik gabe uzten dira, bai eta dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen gainerako xedapenak, maila berekoak edo apalagokoak baldin badira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan agindu ez den guztirako, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea erabiliko da. Bigarrena.- Osasun sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta ezartzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Hirugarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 11. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, JOSÉ IGNACIO AZKUNA URRETA.