Arautegia
Inprimatu210/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. akziokako merkataritza elkartea eratzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 2274
- Xedapen-zk.: 210
- Xedapen-data: 1994/06/21
- Argitaratze-data: 1994/06/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. akziokako merkataritza elkartea eratzeari buruzko otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuaren 7. atala, Administrazio Kontseilua osatzezkoa alegia, hainbat bider aldatu da dekretu bidez, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoari egokitu ahal izateko. Hain zuzen ere, Sail honetan egiten den edozelango aldaketak ez dezan ekarri berarekin atal hori aldatzeko premia, beharrezkoa da berriz erredaktatzea, Administrazio Kontseiluaren osakera uneanuneango beharrizenei egokitu ahal izateko. Ondorioz, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. akziokako merkataritza elkartea osatzeari buruzko otsailaren 1eko 60/1982 Dekretuko 7. atala aldatzea, honako era honetan: «7. atala: honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua: a) Lehendakaria eta lehendakariordea Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuak izendatuko ditu. b) Bokal bana, Lehendakaritzako Idazkaritzaren eta Jaurlaritzaren sail bakoitzeko ordezkari lez; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak, ordea, bi bokal izango ditu. c) Idazkaria: Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetzako legelari bat, sailburuordeak aukeratu eta izendatuko duena. INDARGABETZE XEDAPENA Irailaren 11ko 302/1984 Dekretua, uztailaren 23ko 248/1985 Dekretua eta maiatzaren 24ko 129/1988 Dekretua indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun beretik izango du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: Uztailaren 23ko 248/1985 DEKRETOA, Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoa aldatuz. (Hutsen Zuzenketa).
- Indargabetzen du: Uztailaren 23ko 248/1985 DEKRETOA, Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoa aldatuz.
- Indargabetzen du: Irailaren 11ko 303/1984 DEKRETOA· "Interceptor del Puerto" izeneko Egitasmoaren lanak egiteko beharrezko diren ondasun eta eskubideez Bilbo Handiko Eskualdeko Ur eta Osasunbideen Horniketarako Bazkuna, nahitaezko Jabegokentza egin ahal izateko, jabetzea,