Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

102/1994 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 2313
  • Xedapen-zk.: 102
  • Xedapen-data: 1994/02/22
  • Argitaratze-data: 1994/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

1994ko martxoaren 21eko 55. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesteko otsailaren 22ko 102/1994 Dekretuan huts egin dela ohartuta, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) atalean finkatutakoaren indarrez, bidezko den zuzenketa egiten da jarraian: Honako hau dioen lekuan: «ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako dekretu hau indarean jarri eta urtebeteko epean, Abadiño, Amorebieta-Echano, Atxondo, Dima, Izurza, Mañaria eta Aramaioko udal mugarteak ukitzen dituzten eta lurralde eta inguru fisikoa antolatzeko diren tresnak, onetsitako planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurralde edo inguru fisikoaren antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira.» Beste hau esan behar du: «ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako dekretu hau indarean jarri eta urtebeteko epean, Abadiño, Amorebieta-Echano, Atxondo, Dima, Durango, Izurza, Mañaria eta Aramaioko udal mugarteak ukitzen dituzten eta lurralde eta inguru fisikoa antolatzeko diren tresnak, onetsitako planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurralde edo inguru fisikoaren antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira.»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.