Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

123/1993 DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean biltzeko, Ikastolek duten aukera-eskubideaz baliatzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 1440
  • Xedapen-zk.: 123
  • Xedapen-data: 1993/05/04
  • Argitaratze-data: 1993/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Konstituzioa onartu baino lehen jaio eta euskaraz irakaskuntzak ematea xede nagusitzat zutela sortu ziren ikastolak, ugaritu egin dira 1978. urtetik hasita eta ikastetxe multzoa osatu dute. Sarritan eragozpenak izan dituzte, bai ekonomi mailan eta bai material mailan ere, botere publikoek parte hartu behar izan dutela irtenbideak eskainiz. Ikastola asko eta askok hitzarmen partikularrak izenpetu dituzte ekainaren 29ko 10/1988 Legean ezartzen denaren arabera eta horrela jarraitu dute Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legea onartu den arte. Horiek horrela, hiru hezkuntza-sare ezberdin batera bizi izan direla esan daiteke unibertsitatez besteko euskal hezkuntza sisteman, hau da, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolak. 1/1993 Legez bi saretan eratzen da unibertsitatez besteko euskal hezkuntza sistema behin-betiko eta argi eta garbi, hots, sare publikoa eta sare pribatua. 10/1988 Legearen aplikazio-eremuaren barruan sartzen diren ikastolei, aukera egiteko askatasuna ematen zaie 1/1993 Legeko gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrenean, nahiz sare publikoan biltzeko, nahiz ikastetxe pribatu gisa behin-betirako gelditu ahal izateko. Era honetan, Ikastolak Biltzeko Legean agintzen dena bermatzen da. Legean agintzen denaren arabera, hiru hilabeteko epea dute ikastolek aukera-eskubideaz baliatu ahal izateko, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea Euskal Herri Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita kontatuko dela epealdi hori. 1993ko otsailaren 25ean argitaratu zen Legea. Ondorioz eta 1/1993 Legean ezartzen denaren arabera, aukeraeskubideaz baliatzeko ikastolek duten epealdia, 1993ko maiatzaren 25ean amaitzen da eta, egun horretatik hasita, sare publikoan biltze-aukera zehaztu den epe horren barruan egin ez duten ikastolak, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe pribatuen sarean sartuta gelditzen dira ondorio guztietarako. Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean biltzeko Ikastolek duten aukera-eskubideaz baliatzeko prozedura, eskubide horretaz baliatzeak garrantzi handi-handia duten arloetan, adibidez, langilego, ondare eta zorren esparruetan, izan ditzakeen ondorioak arautzen dira dekretu honetan. Horietaz aparte, honako hau ere finkatzen da Legean: sare publikoan biltzeko eskabidea egin dezaten ikastolek derrigorrez aurkeztu beharko dituzten datuak egiaztatzeprozesuan parte hartu behar duten administrazio-organu ezberdinen arteko koordinakuntzarako behar den bezalako sistema hain zuzen. aukera-eskubideaz baliatu edo ez baliatu, bada ikastola guztien gain erabateko eragina duen zerbait: ekainaren 29ko 10/1988 Legean oinarri hartuz izenpetu ziren hitzarmen guztiak indargabetuta gelditzen direla 1993ko maiatzaren 26an. Aipatu den egiaztaketa-prozesu hori bete ondoren, ikastetxe publiko izakeraz sortu egingo da biltzeaukera egin duen ikastola bakoitza. Egiaztaketa-prozesua amaitu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren Dekretuz egingo da hori. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko maiatzaren 4an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Ekainaren 29ko 10/1988 Legea aplikatzeeremuan sartzen diren ikastolek, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean biltzeko duten aukeraeskubideaz baliatzeko prozedura arautzea da dekretu honen xedea. 2. atala.- aukera-eskubideaz baliatzea. 1.- Sare publikoan biltzeko aukera-eskubideaz baliatu nahi denaren berri emanez Ikastolek egin behar dituzten eskabideak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Administraziorako Sailordetzara (Wellingtongo dukea k., 2, Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dira, 1993ko maiatzaren 25eko 24:00ak arte, nahiz artez, nahiz Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko Legeko 38. atalean eskaintzen diren bideetakoren batez baliatuz. 2.- Dekretu honetako I. eraskinean ematen den ereduari jarraituz bete beharko dira eskabideak. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean biltzeko aukera-eskubideaz, ezarrita dagoen epearen barruan, baliatzeak, sare horretan behinbetiko biltzea ekarriko du, dekretu honetako 6.3 atalean aipatzen diren dekretuak argitara daitezenean. 4.- Atal honetako lehenengo idazatian finkatzen den epearen barruan aukera-eskubideaz baliatu ez eta bilketan parte ez hartzearen aukera egin dezaten ikastolak, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe pribatuen sarean sartuta geldituko dira ondorio guztietarako. 5.- Epe hori bete dadinean, ekainaren 29ko 10/1988 Legean oinarri hartuz gauzatu ziren hitzarmenen likidazioa egingo du HezkuntzaAdministrazioak. Ikastetxe hauek hezkuntza sisteman birreratzeko beharrezkoakdiren egokitzapenak egin daitezenaren akordioa hartu ahal izango du Jaurlaritzak, abenduaren 23ko 8/1992 Legeko 13. ataleko 4. idazatiko e) letran ezartzen denaren arabera. 3. atala.- Langilegoa. 1.- Sare publikoan biltzen diren ikastoletako langileak bere gain hartuko ditu Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez besteko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean eta Hirugarrenean ezartzen denaren arabera. 2.- Dekretu honetako 6. atalean aipatzen den egiaztapenaren ondorio soiletarako, sare publikoan biltzeeskabidea egin dezaten ikastolek, dekretu honetako II. eraskiean aipatzen diren datu guztiak erasota utziko direneko agiria aurkeztu beharko dute eta bai aukeraz baliatzeari buruzko agiria ere. 4. atala.- Ondarea. 1.- Aukera eskubideaz ikastolak baliatzeak, beren ondarea Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari edo, hala behar izan dadinean, dagokion Udalari behin-betiko lagatzea ekarriko du. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak, lagaketaren gai izan diren ondasunak bere ondarean sartzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak gauzatuko ditu, gai honi dagozkionetan, legeetan ezarrita dagoenaren arabera, Udalari legozkiokeen betebeharren kaltetan gabe. 2.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak, lagaketaren gai izan diren ondasun guztien gaineko kargak eta zergak bereganatu egingo ditu behinbetiko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bidez. 3.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren alde egindako lagaketak sor ditzan gastu eta zerga guztiak, kargak, era guztietako ekintza eta eragiketak, eta eskritura publikoa formalizatze-kosteak Administrazioak hartuko ditu bere gain, egin beharreko ordainketak gauzatu direnari buruzko egiaztagiriak lagatzaileek aurkeztu ondoren. 4.- Ondorio hauetarako, sare publikoan biltzea eskatu duten ikastolek, aukera-eskubideaz baliatzeari buruzko agiriarekin batera, ondasun higiezinen, higikorren eta horiek dituzten kargen zerrenda aurkeztu beharko dute, dekretu honetako III. eraskinean ezartzen denaren arabera. 5. atala.- Zorrak. Ekainaren 29ko 10/1988 Legean agintzen denaren eta horretan oinarri hartuz izenpetu diren hitzarmenetan jasotzen denaren arabera, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak bere gain hartzen ditu sare publikoan biltzen diren ikastolen zorrak. Ondorio hauetarako, sare publikoan biltzea eskatu duten ikastolek, zorren zerrenda zehatza aurkeztu beharko dute aukera-eskubideaz baliatzeari buruzko agiariarekin batera, dekretu honetako IV. eraskinean ezartzen denaren arabera. 6. atala.- Egiaztapenak. 1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak, egiaztatu egingo ditu dekretu honetako eraskinetan sartu daitezen datuak. 2.- Ondorio hauetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Administraziorako Sailordetzak, arloa kontutan hartuz horretan agintea izan dezaten Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko organu ezberdinei bidaliko dizkie egiaztapenaren gai izan behar duten eraskinak. 3.- Egiaztapen prozesua amaitu ondoren, biltzeaukera egin duen ikastola bakoitza sortu egingo da ikastetxe publikoaren izaeraz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretubidez. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Bakarra.- biltze-aukera egin duten ikastolei leporaezinak diren zirkunstantziak direla medio, dekretu honetakoII., III. eta IV. eraskinetan aipatzen diren agirietakoren bat aukera-eskubideaz baliatzeko finkatuta dagoen epea amaitu baino lehen eskuratzea ezinezkoa gerta dadinean, epealdia luzatzeko eskatu ahal izango du ikastetxeko titularrak, baina 1993ko maiatzaren 25a baino lehen beti. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Administraziorako Sailordetzari egingo dio idazkia, eskabidea egiteko ematen diren zioak zehaztu eta zuritu beharko direla bertan. epe-luzapen hori eman ahal izango du aipatutako organuak, behin bakarrik eta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko Legeko 49. atalean ezartzen denaren arabera. ALDIBATERAKO XEDAPENA Bakarra.- Sare publikoan biltze-eskabidea egin dezaten ikastolek, beren antolaketa-sistemari eutsi ahal izango diote dekretu honetako 6.3 atalean aipatzen diren Jaurlaritzaren Kontseiluaren Dekretuak indarrean jarri daitezen arte, demokraziak eskatzen dituen partaidetza eta ordezkotza mailako baldintzak bermatu daitezenaren baldintzapean. Dekretu horiek indarrean jarri ondoren, osoosoan aplikagarriak izango zaizkie Euskal Eskola Publikoari buruzko Legeko xedapenak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari esku ematen zaio dekretu honetako xedapenak garatzeko arauak eman ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.I. ERASKINA Eskabide eredua .........................................Jaunak/Andreak, ...................n egoitza izan eta .....................zenbakidun NANa duenak, honako hau DEKLARATZEN DU: (1) a) Ondoren deskribatzen den ikastolako titularra dela: b) .............. egunean, .......... zenbakiz ....................................en (Kooperatiba, Elkarte...) erregistro ofizialean inskribatu zen ....................... izendun erakundearen legezko ordezkaria dela. Ondoren deskribatzen den ikastolaren titular dela erakunde hori: Ikastolaren izena: ....................................................... Helbidea: ............................................... (kalea, zenbakia, herria, Lurralde historikoa) Posta kodea: ............ Baimena: ..........................ko EBO/EHAAn argitaratutako Aginduz eman zitzaion. Baimenak izan dituen agiango aldaketak: ................. Ematen dituen mailak: ......................................... ......................................... ......................................... Ikastolak, ekainaren 29ko 10/1988 Legean ezartzen denaren arabera, Administrazioarekin hitzarmena izenpetu duen eguna: ................... Eta honako hau EMATEN DU ADITZERA: deskribatu den ikastolak, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean biltze-aukera egin duela. ................................., 1993ko .......................k ...... IZENPEA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO HEZKUNTZA ADMINISTRAZIORAKO SAILORDETZA (1) a) edo b) jarriko da, titularra pertsona fisikoa edo juridikoa izan dadinaren arabera. Pertsona fisikoa bada, ikastolako titular lez Administrazioak jasota duen pertsona eta eskabidea egiten duena, pertsona bera dela egiaztatu beharko du. Pertsona juridikoa bada, ordea, erakundearen estatutuen fotokopia erkatua erantsi beharko dio eskabideari; horretaz gainera, legezko ordezkariak, horrexetarako emandako agiri publiko bidez, askietsitako ahalmenak dituela egiaztatu beharko du, bai eskabidea aurkezteko eta bai, pertsona juridiko horren izenean eta ordezkotza eginez, ikastola ikastetxe publikoen sarean benetan bildu arte dekretu honetan araututako prozedura izapidetzeko beharrezkoak diren egiteko juridikoak suskribatzeko ere.II. ERASKINA A) IKASTOLA BAKOITZAREN LANGILEGOA, 1987.12.18RARTE. 1.- Irakasleen zerrenda, honako xehetasun hauek adieraziz: Izena eta deiturak. Kontratu moeta, iraupena eta kategoria. Kontratuaren helburua (iharduera/irakasgaia). Kontratuaren hasiera eguna. Kontratuaren edo aplikagarria den hitzarmenaren araberako soldatak. Kontratuaren egoera, aukera-eskubidea gauzatze egunean: Aurreko zernolakoren bat aldatu bada, kontratu aldaketaren eguna eta izandako aldaketa adierazi. 2.- Irakasleak ez diren langileen zerrenda. 3.- Norbanako bakoitzaren (irakasle izan edo ez) agiriak: Hasierako kontratua. Agiango kontratu berriak edo kontratu aldaketak. 1987ko abenduko nomina, urte horretako hitzarmena edo gelditzen zena aplikatuta duela adieraziz. 1993ko urtarrileko nomina, 1993ko hitzarmena aplikatuta dagoenentz adieraziz. 1987ko 10T agiria. 1992ko 10T agiria. 1987ko abenduko eta ordaindutako azken hilabeteko TC1 eta TC2 agirien fotokopia, Banketxeak edo Kutxak zigilatuta. B) IKASTOLA BAKOITZEKO LANGILEAK, 1987.12.18AZ GEROZTIK KONTRATATUTAKOAK 1.- Irakasleen zerrenda, honako xehetasun hauek adieraziz: Izena eta deiturak. Kontratu moeta, iraupena eta kategoria. Kontratuaren helburua (iharduera/irakasgaia). Kontratuaren hasiera eguna. Kontratuaren edo aplikagarria den hitzarmenaren araberako soldatak. Kontratuaren egoera, aukera-eskubidea gauzatze egunean: Aurreko zernolakoren bat aldatu bada, kontratu aldaketaren eguna eta izandako aldaketa adierazi. 2.- Irakasleak ez diren langileen zerrenda. 3.- Moduluen arabera langile gehiago kontratatzeko baimena, zein kontrataziori aplikatu zitzaion adieraziz. 4.- Norbanako bakoitzaren (irakasle izan edo ez) agiriak: Hasierako kontratua. Agiango kontratu berriak edo kontratu aldaketak. Kontratupean egon zeneko lehenengo urteko abenduko nomina, urte horretako hitzarmena edo gelditzen zena aplikatuta duela adieraziz. 1993ko urtarrileko nomina, 1993ko hitzarmena aplikatuta dagoenentz adieraziz. 1987ko 10T agiria, kontrataturik egon den lehenengo urteari buruzkoa. 1992ko 10T agiria. Kontrataturik egon den lehenengo urteari eta ordaindutako azken hilabeteari buruzko TC1 eta TC2 agirien fotokopia, Banketxeak edo Kutxak zigilatuta. C) Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, ikastolaren patronalari dagokion zenbakian/zenbakietan gaurregun dena ordainduta dagoela adieraziz.III. ERASKINA a) Ondasun higiezinak Obndasun higiezina erabiltzeko aukera eskeintzen dien titularitate juridikoa (jabegoaren erregistratzaileak emandako ziurtagiria) edo lotura juridikoa (egon dauden kontratuen kopia) Zehatz-mehatz egiaztatzea. b) Ondasun higikorrak Ondasunen inbentariatutako zerrenda. c) Kargak eta zergak - Horien zerrenda zehatz-mehatza (jabegoaren erregistratzaileak emandako ziurtagiria edo, beharko balitz, egiaztagiriak); zerrenda horretan, aukera egiterakoan dituzten karga edo zergek zenbateraino jotzen duten adierazi beharko da beti. - Aukera egiteko orduan karga edo zerga horiek euren izenean daudeneko pertsona fisiko edo juridikoen egiaztagiriak. d) Eskegilearen zinpeko aitorpena, beste ondasun, karga eta zergarik -adierazitakoez gain- ez duenari buruzkoa. IV. ERASKINA - Zorren banakako zerrenda, horien zenbatekoa eta aukera egiteko orduan hartzekodun lez azaltzen diren pertsona fisiko edo juridikoen izenak adieraziz; hartzekodun horien baimena beharko da beti aldaketa hori burutu ahal izateko. - Zernolako horien egiaztagiriak, irakaskuntzarekin edo aipatzen diren ondasunekin izan dezaketen artezko lotura justifikatuz. - Eskegilearen zinpeko aitormena, aditzera emandakoez gain bestelako zorrik ez duela adieraziz.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.