Arautegia
Inprimatu300/1990 DEKRETUA, azaroaren 27koa, zeinen bidez Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Batzordeak sortzen bait dira. .
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 3566
- Xedapen-zk.: 300
- Xedapen-data: 1990/11/27
- Argitaratze-data: 1990/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua
Testu legala
Irakaskuntzaren egitamuketaren gaietan, eraentzarenean dauden beharrei erantzuteko eta, halaber, estatistika-ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkartean, Eskolaurrea, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra, Helduen Hezkuntza Iraunkorra, Hezkuntza Berezia, Batxilergo Bateratu Balioanitza, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, Lanbide Heziketa eta Irakaskuntza Ertainen Erreforma etnaten duten Ikastegi guztietako 90/91 ikasturteari dagokion beharrezko argipideak biltzeari ekingo zaio. Hori horrela, Sailburuaren Kabinete Teknikoaren proposamenaz Sail honek honako hau erabaki du: Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkartean dauden Ikastegi guztiak, unibertsitate mailakoak salbu, Agindu honen eraskin gisa agertzen diren Galdera-zerrendak zehaztasun osoz ahalik eta hertsikien bete beharko dituzte, hurrengo atalean ezarritakoaren arabera. Bigarrena.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Ikastegi guztiek, unibertsitate-mailakoak salbu, I. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. 2.- Aurreko idazatiko zehaztapenaz gain: a) Ikasleek ikasgela berezia ez dutelarik, Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastegiek, II. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. b) Helduen Hezkuntza Iraunkorreko irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, III. Eraskineko galderazerrendari erantzun beharko diote. c) BBB eta UBI-ko irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, IV. Eraskinean den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. d) Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, V Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. e) Irakaskuntza Ertainen Erreforma irakaskuntzak ematen dituzten ikastegiek VI. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. Ikasleek ikasgela berezia dutelarik, Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, VII. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. Hirugarrena.- Dagozkien ereduak Ikastegiko Zuzendariak ikuskatuko ditu, eta berak, emandako argipidea benetan egiazkoa dela egiaztatuko du bere izenpez. Laugarrena.- Postaz ikastetxeei bidalitako galderazerrendak, behar bezala beteta Lurralde-Ordezkaritzei itzuliko dizkiete, Lurralde Ordezkariek jarritako epearen barruan. AZKEN XEDAPENA Hezkuntzako Lurralde-Ordezkariei esku ematen zaie Agindu honetan agindutakoa osabideratzeko edo erabiltzeko beharrezko neurriak hartzeko. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 29. Hezkuntza, Unibertsitate ete Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.237/1990 Dekretuaren bidez Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Batzordrak sortu ziren, Antolakunde Sindikalek Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde Prozesuan parte hartzeko bideak arautu zirelarik. Xedapen horrek, zioen adierazpenean bertan adierazten denez, justifikatu egiten du Batzorde horietan sartu ahal izateko «gutxienez %10eko ordezkapena izatea» delako erizpidea hartzea, dela Euskal Autonomi Elkarte osoari dagokionez, dela Lurralde Historiko bakoitzari dagokionez, izan ere, ordezkapenik handienaren erizpide esklusiboa baztertu ondoren, eta Epaitegi Kostituzionalak berak onartu zuelarik ezinezkoa gertatzen dela Antolakunde Sindikal guztiek parte hartzea Batzorde desberdinetarako ordezkapen sindikalaren osakeran, egokientzat hori jo bait zen, antolaketa beharrak eta Euskal Autonomi Elkartearen esparruko antolakunde sindikalen ordezkapen-indizeak zirenak izanik, eta uste izan zelarik, beraz, Autonomi Elkarteko egungo errealitate sozialerako erizpederik egokiena horixe zela. Bazen, bestalde, baieztapen horri indarra ematen zion beste zirkunstantzia bat ere: Batzorde Zentrala osatzen zuten sindikatuen ordezkapena %87,29ra iristen zela. Abenduaren 26ko 62/78 Legean aurrikusitako babes jurisdikzionalerako prozeduraren haritik arau hori inpugnatu egin zelarik, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Epaitegi Gorenak, 1990eko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez, aipatutako Dekretu horren 2. eta 3. ataletako 2. idazatietan ezarritako «gutxienez %10eko ordezkapena izatea» delako baldintzazko araua bertan behera uztea erabaki du. Arau hori bertan behera uzten deneko ebazpenak zera adierazten du, aipatutako batzordeen osakerak, Dekretuan azaltzen diren termino horietan, galerazi egiten diela, guztiz, beren gain hartu beharrekoak dituzten funtzioak betetzea, sortu zirenean zuten helburua lortzeari dagokionez ez bait lirateke eraginkor izango. Oraingo xedapen hau eragin duen arrazoia zera izan da, edozein hauteskunde prozesuren aldibatekotasunak berarekin dakarrela berori garatzen den heinean sortzen diren eskakizunei erantzuna emango dieten urgentziazko mekanismoak, jarraipenik gabekoak, arautu beharra; urgentzia horren iturburu, une honetan, zera dugu, burutzen ari den prozesuaren konputo aldia datorren abenduaren 15ean bukatzen dena. Aurreko kontsiderazioak aintzat hartuz, eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokor honen ihardunak inolaz ere ezingo duelarik Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren erabakiaren murriztaile izan, helburu bakarra horixe beteko dela bermatzea delarik, bai eta burutzen ari den Hauteskunde Prozesuaren Segimenduan eta Kontrolean Administrazio honek bete beharrekoak beteko dituela ere, beharrezkoa gertatzen da konfliktoaren gai izan den arau indarrik gabe uztea, eta horren ordez hauteskunde prozesu hori, bere eraginpeko subjetuei dagozkien betebehar eta eskubideak behar bezala betetzen direnaren berme izanik, egoki burutzea ahalbidetuko duen beste bat ematea. Ekainaren 13ko 1256/86 Errege Dekretuaren 15. atalarekin bat etorriz, lanaren arloko legegintzari dagokionez eskudunrza duten Autonomi Elkarteetan, egiturari eta antolakuntzari dagokienez, Autonomi Elkarte beroiek ezartzen dituzten zerbitzuen barne antolakuntzarako arautegietan adierazitako eran burutuko da ihardun hori. Hauteskunde Sindikaletarako Batzorde Nazionala eta horren lurraldekako organuak eratzeari buruzko uztailaren 20ko 953/90 Errege Dekretuan adierazitako ordezkaritza sindikalaren parteharketarako sistema berbera hartzen da xedapen honen bidez, izan ere, baketsu gertatu delarik sistema hori, Autonomi Elkarte ia guztiek bere egin bait dute era berean. Horren ondorioz, Lan Harremanetarako Kontseiluari erizpena eskatu ondoren, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1990.eko azaroaren 27ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Dekretu honen xedea Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Batzordeak sortzea da; Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita geratuko dira batzorde horiek. Batzorde horien osaketa eta funtzionamendua xedapen honetan adierazitakoaren araberako izango da. 2. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko lurraldea izango da Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Batzorde Zentralaren ihardute-esparrua. 2.- Osakera: Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Batzorde Zentrala honako kide hauek osatuko dute: lehendakariak, zein Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea izango bait da, lehendakariordeak, zein Lan Zuzendaria izango bait da, eta Zentral Sindikalen hamahiru ordezkarik, azken konputo aldiaren barruan Euskal Autonomi Elkartearen esparruan enpresetako langileen ordezkariak eta Administrazio Publikoetako dagozkien organuetarako ordezkariak hautatzeko egindako hauteskundeetan lortutako ordezkapen-mailaren proportzioan. Lehendakariak idazkari bat izendatuko du, zeinek hizpidea izango bait du, baina ez boturik. 3.- Eginkizunak: Honako hauek izango dira Batzorde Zentralaren eginkizunak: hauteskunde sindikalen segimendu eta kontrolerako egin beharrekoak koordinatu eta ikuskatzea sektore pribatuan zein publikoan, emaitzak argitara emateari buruzko erizpideak finkatzea eta aipatutako eginbeharren arabera beharrezkotzat jotzen diren akordioak hartzea. 3. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartea osatzen duten Lurraldeetako bakoitzari dagokiona izango da Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Lurralde Batzordeen ihardute-erernua. 2.- Osakera: Laneko Lurralde Ordezkarietako bakoitza izango da Lurralde Batzordeetako lehendakari, eta horrez gain, Antolakunde Sindikalen hiru ordezkarik osatuko dute, azken konputo aldiaren barruan Lurralde horren esparruan enpresetako langileen ordezkariak eta Administrazio Publikoetako dagozkien organuetarako ordezkariak hautatzeko egindako hauteskundeetan lortutako ordezkapen-mailaren proportzioan. Lehendakariak idazkari bat izandatuko du, zeinek hizpidea izango bait du, baina ez boturik. 3.- Eginkizunak: Honaka hauek izango dira Lurralde Batzordeen eginkizunak: Lurralde horretan burututako hauteskundeen segimendua eta kontrola burutzea, sektore pribatuan zein publikoan, eta beren lurralde esparruan sortutako aktak eta gainerako hauteskunde agiriak aztertu eta baloratzea, emaitzen orokorreko eta sektorekako zenbaketarako. 4. atala.- Batzorde Zentralak hilabetean behin egingo du bilera, eta Lurralde Batzordeak, berriz, gutxienez ere astean behin bilduko dira, beti ere hauteskunde garaian eta lehendakariak dei eginda. Beste edozein unetan ere bildu ahal izango dute, ohiz kanpoko izaerarekin, kideen gehiengoak hala eskatuz gero. 5. atala.- Hauteskundeetako emaitzen homologazioan ahalik fidagarritasunik handiena bermatzearren, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sei ikuskari izandatuko ditu: hiru Bizkairako, bi Gipuzkoarako eta bat Arabarako. GEHIAGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen bidez sortzen diren Batzordeek denboran zehar izango duten iraupena aurtengo hauteskunde sindikalen konputo aldiari buruzkoa izango da, Dekretu honetan eskuratzen zaizkien eginkizunak bukatu arte luzatuko delarik. Bigarrena.- Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezko gertatzen diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. INDARGABETZE XEDAPENA Indarrik gabe uzten da irailaren 11ko 237/1990 Dekretua zeinen bidez Hauteskunde Sindikalen Segimendurako eta Kontrolerako Batzordeak sortu bait ziren. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNAClO ARRIETA HERAS.