Arautegia
InprimatuMaiatzaren 24eko 129/1988 DEKRETUA, Uztailaren 23ko 248/1985 Dekretua aldatzezkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 1161
- Xedapen-zk.: 129
- Xedapen-data: 1988/05/24
- Argitaratze-data: 1988/05/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak, joan zen apirilaren 19an egindako bilkuran, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailaren Ihardutze-Egiturari buruzko Dekretua onartu zuen eta Dekretu hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1988.eko Maiatzaren 5eko alean argitaratu zen. Dekretu horrek aldatu egiten ditu Sail horren zenbait Arteztegien izenak eta horrek, Uztailaren 23ko 248/1985 Dekretuak sortarazi zuen Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A./Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen Arduralaritza-Batzordean eragina du. Bertan zera jasotzen da ere, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Elkarte horren Arduralaritza-Batzordekide dela, 306/87 Dekretuan ezarritakoaren arauera. Horiek horrela, Arduralaritza-Batzorde horren osatze-modua Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Ga rapenerako Sailaren egitura berriari egokitzeko xedez, Sail honetako Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1988.eko Maiatzaren 24ean egindako bilkuran erabaki ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: Alal bakarra.- Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartea/ Sociedad de Informática del Gobierno Vasco, S.A. «EJlE» izeneko Elkartearen Arduralaritza-Batzordea honako era honetan osatuko da: Lehendakaria: Arduralaritza eta Herri-Lanaritzarako Silburuordea. Lehe ndakariordea: Antolakuntza eta Sistemen Artezkaria. Lehendakaritzako Idazkaritzaren eta Jaurlaritzako Sail bakoitzaren ordezkotza eginez batzordekide bat. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailak, gainera, Zerbitzu Nagusien Arterkaria izango du batzordekide. Idazkaria: Lege jaurpide eta Autonomia-Garapenerako Sailordetzako Legelari bat, Sailburuaren erabakiz izendatu eta bertatik aldenduko dena. AZKEN ERABAKIA Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteizen, 1988.eko Maiatzak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.