Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 12ko 122/88 DEKRETOA, maskulu-biltzaileen erroldean sartzeko eskakizunak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 1034
  • Xedapen-zk.: 122
  • Xedapen-data: 1988/04/12
  • Argitaratze-data: 1988/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Gaur egun, arrantzu-ustiaketari buruzko araupetze-politika osoa, mainuen egoerari eta ustiatze-gaitasunari gaurko mugen barruan eutsi eta, beharrezko izanez gero, gutxitu beharrari buruz ari da, arte bereizgarrien erabilera suztatuz, eguneroko lan-orduak mugatuz, geben-aldiak ezarriz, harrapa daitezkeen itsaskien neu rriak araupetuz, eta, aipagarriena, mainuetatik harrapatze-neurriak arrantzu-moetaren arauera finkatuz, errolde itxien bitartez, baliabideak eta arrazoizko ustiatze-mailak elkarri egokituz, arrantzu-ahaleginaren eta mainuetako eskuarteen arteko egokitasunik zehatzena lortzeko xedez. Arrantzu-egituren alderdi guztietan erabiliz gero neurri horien eraginkortasuna ikusita, izandako hazturak aholkatu egiten du ur-axaletango arrantzu-moetekin erabiltzen diren arau-erizpideak bezalakotsuak maskulu-bilketarekin ere erabiltzea. Euskal Herriko Maskulu-Bilketarako arauei buruzko uztailaren 1eko 171/86 Dekretoak, III Idazpuruko 17. ataletik 20.era, maskulu-biltzaile txartelari buruzko arauak ematen ditu. Agiri honek bide ematen dio jabeari maskulu-bilketat: aritzeko. Agiri hori ateratzeko bete beharreko eskakizunen arauera, maskulu-bilketan lanbidez ez baizik noizbehinka eta jolas-arrainketaren moduan ere aritzen direnek lortu dezakete, eta itsaski horien eske biziak eta merkatuan duten balioak erakarrita gehiegizko bilketa egiten dute, eskuarteen arrazoizko ustiaketa eta maskulu-moeten babesaren aurka. Horrexegatik, helburu nagusia berezko mainuen eraentza eta biologia-eskuarteen zaingoa denez, beharrezkoa da biltzaile-errolde itxiak eratzea, ohizko maskulu-bilketa moeta bakoitzerako arrantzu-eskubide mugatuekin, horrela ohizko maskulu-biltzaileek ahalik eta etekin onena lortuko dutenaren ustean. Azkenik, arreta berezia merezi du gizaki-janaritarako kuskubiko maskuluen bilketak, beren elikatze-modu bereziak, uretango bizi-apurrak iraziz eta gordez, agiango osasunketa-arriskua bait darama. Horregatik, araztu beharreko moeten bilketan ari direnak errolderatzea bakarrik egingo da dagozkion teknika-osasunketazko arauak betetzea bermatzen baldin bada. Esandako guztiaren ondorioz, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Apirilaren 12ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala: Euskal Herrian, maskulu-bilketaren moetako arrantzuan aritzeko ezinbesteko baldintza izango da Nekazaritza eta Arrantzu-Sailean sortarazten den Maskulu-Biltzaileen Erroldean sartuta egotea. Maskulu-Biltzaileen Erroldeak bi liburu ditu, bat ohizko maskulu-bilketaren moeta bakoitzerako, hots, ur-gainezkoa eta oinezkoa. Lehenengo liburua errolde itxia izango da eta bertan maskulu-bilketan aritzeko eskubidea duten ontziak errolderatuko dira. Bigarrenean, norbanako nahiz lege-nortasundun, berezko mainuetan agitz maskulu-bilketa egin eta ihardun honetako bilketatik irabaziak atera ditzaten lanbidedunak sartuko dira. 2. Atala: 1. Maskulu-bilketarako ontzi-Erroldean egoteko eskubidea hirugarren zerrendakoak izan eta ondorengo baldintzak bete ditzaten arrantzu-ontzien jabeei aitortzen zaie: 1.a. Dekreto hau indarrean sartzerakoan, abaialeku ofiziala Euskal Herriko itsas-aldeko portuetan kokatuta izatea. 1.b. Dekreto hau argitaratu baino lehen eta mainuetatik harrapatze-neurriei buruzko 1981.eko Urriaren 15eko Agindua indarrean sartu zenetik sei hilabetetik behera gabeko aldi baterako, Maskulu-bilketarako erabili izana, hori agiri bidez edo dagokion agintariaren egiaztapen bidez egiaztatu behar dela. 1.c. Ontzia, aurrerantzean, maskulu-bilketarako ohiz erabiliko denaren hitza ematea, harrapatutakoaren edo salmenten berri emanez Arrantzale-Kofradiei, edo, hartutakoa Arrantzu-ekoizleen Erakundeari eskuratuz, orohar, ur-axaletango arrantzuari buruzko arauak betez. 2. Errolderatze-eskabidea ontzi bakoitzaren abialeku-portuari dagokion lur-mugarteko Arrantzale-Kofradietan aurkeztuko da. Erakunde huek erizpena emango dute bakoitzean eta eskabidea eta honi datxezkion agiri guztiak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari bidaliko, Dekreto hau argitaratu eta 30 egunetik gora gabeko epearen barruan. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, manu hau indarrean sartu eta bi hilabeteko epearen barruan, maskulu-bilketan aritzeko eskubidea aitortzen zaien ontzien behin-betiko erroldea argitaratuko dute. 3. Errolde ofizialetik kendu daitezen ontzien maskulu-bilketan aritzeko eskubidea ezin eskuratuko da beste ezein ontziri, ontzia hondatu, hautsi edo atzerri-saltzea gertatzekotan salbu, horrelakoetan erroldetik kendu bait daitezke moeta bereko ontzi berri bat egiteko. 4. Jarraiango 120 lanegunetik gorako aldian ihardunean egon gabeko ontziak erroldetik kendu egingo dira besterik gabe, etenaldiak besterik ezinean edo lege-eragozpengatik baldin badira salbu. Abialeku-portuari dagokion Arrantzale-Kofradiak edo partaide deneko Arrantzu-Ekoizleen Erakundeak emandako egiaztapen bidez zurituko da ihardunean egotea. 3. Atala. -1. Oinezko maskulu-biltzaileen errolde-li buruan sartuta egoteko beharrezko dira honako hauek: 1.a Arduralaritza-egoitza izatea Euskal Herriko uda letakoren batetan. 1.b. 16 urtetik gora izatea. 1.c. Lanbide horretarako beharrezko ezagutzak egiaztatzea, batez ere arte, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzkoak. 1.d.-Maskulu-bilketan ohiz eta lanbidez aritzea eta harrapatutakoaren salmentatik irabaziak ateratzea. 1.e. Itsas-alorreko Gizarte-Segurantzaren bere kabuzko edo lansaripeko bazkide izatea. 1.f Itsaskien eta bereziki gizaki janaritarako araztu beharreko kuskubiko maskuluen osasunerako teknika-osasunketazko arauak betetzea bermatzeko baliabideak dituela egiaztatzea. 4. Atala. -1. Oinezko maskulu-biltzaileen erroldean sartzeko eskabidea eske-egilearen egoitzari dagokion lur-mugarteko Arrantzale-Kofradietan aurkeztuko da, honako agiri hauek daramatzala: - Eske-egilearen E.N.T.-ren argazki-aldakia - Nortasun-txartelerakoak bezalako 2 argazki. - Arduralaritza-egoitzaren egiaztagiria. - Idazki bat, harrapatu nahi dituen moeta zehaztuz eta lanbide horretarako beharrezko ezagutzak, batez ere arte, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzkoak dituela egiaztatuz. - Doakiona, maskulu-bilketan ohiz eta lanbidez arituko denaren hitza ematea, harrapatutakoaren edo salmenten berri emanez Arrantzale-Kofradiari, edo, hartutakoa partaide deneko Arrantzu-Ekoizleen Erakundeari eskuratuz. - Itsas-alorreko Gizarte-Segurantzaren bazkide-agiriaren aldakia. - Kuskubiko maskuluen osasunerako teknika-osasunketazko arauai: betetzea bermatzeko baliabideen azalpen-txostena, eske-egileak moeta hauen bilketan aritu nahi baldin badu. 4.2. Kofradiako Lehendakariak erizpena emango du eskabide bakoitzari buruz, eta aurkeztutako agiriekin batera Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari bidaliko zaio. Arrantzu-Artezkaritzaren teknika-zerbitzuek erizpena emango dute eskabide bakoitzari buruz, bertan, nahitaez, errolderatze-onarpenak eskuarte erabilgarrien stock-arekiko izango duen eraginaren balio-neurketa eginez. Maskulu-biltzaileen erroldean sartzeko eskabideari ezezko erabakia ematen bazaio, zioak eta guzti azalduko dira erabakian eta honen berri emango, idatziz, doakionari eskabidea aurkeztu zueneko erakundearen bidartez. Erabaki honen aurka legezko jazarpenak egin ahal izango dira. Errolderapenak bost urteko indarraldia izango du, eta sendesteko aski izango da doakionaren eskabidea eta dagokion Arrantzale-Kofradiaren eta Arrantzu-Artezkaritzaren Teknika-Zerbitzuen aldezko erizpena. 5. Atala. -Alderantzizko manurik ez badago, 500 gramutik beherako maskulu-kopuruak harrapatzeko ez da beharrezkoa izango maskulu-biltzaileen erroldean egotea egiaztatzea, beti ere amuzki edo arrainketa nagusiaren osagarri gisa erabiltzeko harrapatzen baldin badira eta gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzko legezko arauak betetzen. 6. Atala.- Dekreto honetan aipatzen direnetako dagokion erroldean sartu izan gabe egindako maskulu-bilketa Arduralaritza-hauspentzat joko da, maskulu horiek arrainketa nagusiaren osagarri gisa erabiltzeko izan, 500 gramutik behera jo, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzko legezko arauak bete eta moeta bakoitzerako alderantzizko manurik ez baldin badago. Zigorpideek uztailaren 13ko 53/82 Legeak dioena izango dute arau. ALDlBATERAKO ERABAKIA Dekreto hau indarrean sartu eta 3 hilabeteko gehienezko epearen barruan, orain arte emandako txartelak baliozkoak izango dira, baina bitartean doakienek beharrezko bideak egin beharko dituzte maskulu-biltzaileen erroldean sartzeko eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak emandako baimen-agiriak lortzeko. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Indargabetu egiten dira Euskal Herriko Maskulu-Bilketari buruzko Uztailaren leko 171/86 Dekretoaren 17.etik 20.erainoko atalak. AZKEN ERABAKIETATlK LEHENENGOA Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak onartu egingo ditu beste Autonomia-Elkarteek bere agintepideez baliatuz emandako maskulu-bilketarako baimenak. AZKEN ERABAKlETATIK BlGARRENA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean sartuko da indarrean eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak Dekretoa egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emango ditu. Gasteizen, 1988.eko Apirilak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.