Arautegia
InprimatuIrailaren 11ko 302/1984 DEKRETOA, Otsailaren 1eko 60/1983 Dekretoa aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 1839
- Xedapen-zk.: 302
- Xedapen-data: 1984/09/11
- Argitaratze-data: 1984/09/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
1984.eko Irailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 148.alean argitaratutako Agindu horren idazkeran huts egin denez ohartuta, dagozkien zuzenketak ematen dira ondoren: 1. Atalean, "Osasunketaren Oinarrizko Egiturak direla aldarrikatzen da" dioenean, "Osasunketaren Eskualdeak direla aldarrikatzen da" esan behar du. 2. Atalean, "...Osasunketaren Oinarrizko Egiturak hauek izango dira lehengotasunez jarri beharrekoak" dioenean, ...Osasunketaren Eskualde hauek izango dira lehengotasunez jarri beharrekoak" esan behar du. 2. Atalean, ARABA idazpuru bartuan, "Oion 1141 eta Biasteri 1142" dioenean, "Biasteri 1141 eta Oion 1142" esan behar du. 2. Atalean, BIZKAIA II idazpuru barruan, "Cruces (Barakaldo) 4113" dioenean, "Cruces (Barakaldo) 4131" esan behar du.Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak 1984.eko Irailaren 11an egindako Osoko Bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA-ELKARTEA - SOCIEDAD INFORMATICA DEL GOBIERNO VASCO, S. A. Akziokako Merkataritza-Baltzuaren sortarazteari buruzko 60/1983 Dekretoko zazpigarren atala aldatzen da, honako era honetan idatzita geldituko dela: "Zazpigarren Atala: Honako hauek dira Arduralaritza-Batzordea osatuko dutenak. Lehendakaria Lehendakariordea: Arduralaritza eta Herri-Ihardunerako Sailburuordea. Jaurlarirzako Sail bakoitieko ordezkari bat mahaikide. Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila izan ezik, honek ordezkariaz gain Informatika-Sistemetako Artezkaria izango du bertan. Idazkaria: Zuzentza eta Lege-Egiterapenerako Sailordetzako Legelari bat. 2. Atala Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Irailak hamaika. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN PORRES AZKONA.