Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2008ko apirilaren 10ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ordezkoak egiteko zerrendak gestionatzeko arautegia onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2801
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/10
  • Argitaratze-data: 2008/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, honakoa dio 25. artikuluan: Lanpostuen zerrendetako lanposturen bat hutsik gelditzen bada, bai heriotzaren bat gertatu delako edo beste arrazoiren bat egon delako, bai lizentzia izateagatik zein legean aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik norbait kanpoan delako, eta lanpostu hori atxikita dagoen jakintza arloko irakasleek irakaskuntzako premiei erantzun ezin badiete, unibertsitateak ordezkoak kontratatu ahal izango ditu, behar den beste denborarako, aplikatzekoa den lan kontratuarekin bat etorriz, betiere plantillen taxuketa orok eskatzen duen arrazionaltasuna, eraginkortasuna eta eragimena kontuan hartuta.

Lege berak, 16. artikuluan dio unibertsitateko irakasleen eta ikerlarien kontratazioa lehiaketa publikoz egingo dela, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuz.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu egin zuen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa eta 48. artikuluko 1. atalean dioenez unibertsitateek aukera izango dute lan-araubideko irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko, Langileen Estatutuetan xedatutako modalitateen arabera, lanpostua gordeta izateko eskubidea duten langileen ordezkoak egin ditzaten.

2008ko martxoaren 18an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa. Dekretu hori argitalpenaren biharamunean sartu zen indarrean eta bitarteko langileak arautzen ditu 14. artikuluan.

2006ko apirilaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian UPV/EHUko irakasleen ordezkoak egiteko zerrendak gestionatzeko arautegia.

Dena dela, hiru urteko esperientziaren ondoren, komenigarritzat ikusi da hainbat egokitzapen egitea arautegian, lan poltsak tresna baliagarri eta eraginkorragoa izan daitezen.

Horregatik guztiagatik, Irakasleen errektoreordeak erabaki-proposamen hau aurkezten dio Gobernu Kontseiluari:

  1. – Arautegi honen bidez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ordezkoak egiteko zerrendak osatu eta gestionatzeko irizpideak ezarriko dira.

  2. – Ordezkoak egiteko zerrenden helburua lan kontratudun bitarteko irakasleak kontratatzea da, betiere, kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko plantillako irakasleek ez badute soberakinik aldi baterako irakaskuntza beren gain hartzeko eta egoera honakoetako bat bada:

    1. Irakasle funtzionarioaren edo lan kontratuko irakasle baten plaza hutsik egonik aurrekontuz hornituta dagoenean. Mota horretako plazak aldi baterako beteko dira arauei jarraituz behin betiko bete arte.

    2. Irakasleak, bere eskubideei jarraituz, lanpostua uzten duenean lanpostua gordeta izateko eskubidea izanda (gaixotasun baja edo lizentzia, amatasuna edo aitatasun baja edo lizentzia, zerbitzu betekizunak, zerbitzu bereziak, lizentzia sabatikoak, eszedentziak, lanaldi murrizketak, sindikatuan lan egiteko liberazioa eta abar) edo irakats betebeharrak murriztuta izatea edo betebehar horietatik salbuetsita egotea dakarten kargu akademikoak betetzen dagoenean irakaslea. Hori horrela izango da edozein izanda ere irakasleak unibertsitatearekin daukan lotura profesionala, funtzionarioak barne.

  3. – Oro har, lan kontratudun bitarteko irakaslea kontratatu behar denean, kasuan kasuko lan poltsa erabiliko da beti.

    Hala ere, kasu zehatz hauetan deialdi publikoaren bitartez egin ahal izango da: artikulu honetako 2.a) atalean jasotako kasuan eta urtebete baino gehiagoko iraupena duten ordezkapenak direnean, arduraldi osoko ordezkapenak badira, eta sailak behar bezala oinarritutakoetan edota Arautegi honetan beren-beregi jasotako ordezkapenetan. Horretarako erabakia errektoreak hartuko du Lan-kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Planifikazio Batzordea entzun ondoren.

    Bigarren atalean adierazitako premiaren bat dagoenean ez badago ordezkoa egiteko inor kasuan kasuko sail eta jakintza arlorako, edo nahiz eta norbait egon zerrendan ez badago ordezkorik egiteko moduan, lehiaketa publikorako deia egingo da zerrenda osatzeko.

  4. – Ordezkoak egiteko zerrenden helburua horien indarraldian (kasuan kasuko deialdian zehaztua) sor daitezkeen premiak betetzea izango da.

  1. – Zerrendan sartzeko baldintza orokorrak:

  1. – Titulazioa akademikoa: beharrezkoa izango da lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea edo horien titulu baliokideren bat.

    Ondoren aipatzen diren jakintza arloetan ordezkoak egiteko zerrendetan sartzeko, nahikoa izango da unibertsitateko diplomatua, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa edo horien titulu baliokideren bat izatea: 0065 Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza; 0110 Arkitektura Eraikuntzak; 0187 Gorputz Adierazpidearen Didaktika; 0189 Musika Adierazpidearen Didaktika; 0193 Plastika Adierazpidearen Didaktika; 0255 Erizaintza; 0300 Arkitekturako Adierazpen Grafikoa; 0305 Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa; 0345 Ingeles Filologia; 0385 Fisika Aplikatua; 0413 Fisioterapia; 0505 Kartografia Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza; 0510 Eraikuntzako Ingeniaritza; 0515 Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza; 0520 Sistemen Ingeniaritza eta Automatika; 0535 Ingeniaritza Elektrikoa; 0545 Ingeniaritza Mekanikoa; 0555 Ingeniaritza Kimikoa; 0565 Ehun eta Paper Ingeniaritza; 0570 Hizkuntza eta Sistema Informatikoak; 0590 Makina eta Motor Termikoak; 0605 Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria; 0647 Optika; 0720 Ingeniaritzako Proiektuak; 0785 Teknologia Elektronikoa; eta 0813 Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak.

    Zerrenda bakoitzerako eskatzen den titulazioa atzerrian lortu bada, Espainian homologatuta egon beharko da. Homologazio hori Titulu, Baliokidetza eta Homologazioen Azpizuzendaritza Nagusiak egindako egiaztagiriaren bidez egiaztatuko da, eta ez da nahikoa izango homologaziorako eskaria egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztea (otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretua, 309/2005 Errege Dekretuak aldatua).

    Era berean, Europako Batasuna osatzen duten herrietako herritarrek elkarteko kide den beste edozein herritan lortu badute titulua, herri horretan emandako titulua onartzen duen Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Agindua erantsi beharko diote tituluari, hau guztia 1995eko urtarrilaren 23an Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Aginduko bederatzigarren atalaren babesean (urtarrilaren 28ko Estatuko Buletin Ofiziala).

    Ez da eskaririk onartuko ez bada aurkezten kasuan kasuko jakintza arlorako eskatzen den titulazioaren akreditazioa (kopia soila aurkeztu behar da).

  2. – Euskarako titulazioa:

    Plaza elebidunetarako, euskaraz irakasteko gaitasun agiria izan beharko da, Euskarako Errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakiari jarraituz (uztailaren 11ko EHAA).

    Kontratu elebidunetarako izangaiek euskaraz irakasteko gaitasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

  3. – Diziplina espedientearen bidez administrazio publikoetatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

    Hori guztia, zinpeko aitormenaren bidez egingo da.

  1. – Ordezkoak egiteko zerrendan sartu ahal izateko, eskariak egiteko epearen barruan izan behar dira beteta aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak; bestalde, behin zerrendan egonda ere, baldintza guztiak bete behar dira.

    Dena dela, eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren izangairen batek egiaztatuko balu euskaraz irakasteko gaitasuna duela (kasuan kasuko agiria aurkeztuta Deialdi eta Lehiaketen Atalean), plaza elebidunen ordezkoak egin ahal izango lituzke. Horrek ez du aldatuko, inolaz ere, merituak baloratzean emandako puntuazioa.

  1. – Baremaziorako irizpide orokorrak:

    Laneko esp. eta Ikerk. merituak Irakas. merit. eta Meritu Euskara Punt. osoa

    bekak gest. akad. akademikoak

    30 puntu 20 puntu 10 puntu 20 puntu 11 puntu 100 puntu

    Gainontzeko 9 puntuak batzordearen irizpideen arabera banatuko dira arlo hauen artean: laneko esperientzia, ikerketako merituak, irakaskuntzako merituak eta gestio akademikokoak, edo meritu akademikoak.

    LOUren 63. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortu edo egiaztatu duten lehiakideen kasuan, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina lehiakide horiek ezin izango dute, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 90 puntu lortu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.

    Era berean, irakasle oso, irakasle agregatu, irakasle kontratatu doktore, irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktoreak kontratatzean, baldin eta lehiakideak Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak, ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena edo ebaluazio positiboa badauka, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina lehiakide horrek ezin izango du, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 89 puntu lortu ahal izango ditu, hurrenez hurren. Dena dela, aldeko txosten edo ebaluazio positibo bat baino gehiago izanez gero, bakar bat izango da kontuan puntuazioa ematerakoan. Bestalde, irakasle lankideak kontratatzean, baldin eta lehiakideak Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak, ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena badauka, % 10 gehituko da lortutako puntuazioa, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

  2. – Ohar orokorra.

    • Ezin izango da baloratu gabe utzi baremazioko irizpideetan zehaztutako atal bat bera ere.

    • Meritu bat atal baten baino gehiagoren arabera azter daitekeenean, lehiakideak puntuaziorik gehien lor dezakeen atalean hartuko da kontuan.

    • Epaimahaiak gutxieneko nota ezar dezake (gehienez ere 30 puntu) ordezkoak egiteko zerrendan sartu ahal izateko. Dena dela, behar bezala arrazoitu beharko da aktan, batez ere ordezkoak egiteko zerrenda hutsik geratu bada.

    • Ponderazioak:

      1. Lehiakideren batek gainditu egiten badu atal baterako zehaztutako gehienezko puntuazioa, lehiakide horri gehienezko puntuazioa emango zaio eta, gainontzekoei, horren araberako puntuazio ponderatua.

      2. Atal bakoitzeko puntuazioa ponderatu egin ahal izango da, 1/0,8/,05/0,1 koefizienteak erabilita, merituak jakintza arloaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko. Dena dela, epaimahaiak zero puntu eman ahal izango die poltsaren ezaugarriekin zerikusirik ez daukaten merituei. Baina, edonola ere, merituen baremazioa zehaztean argi eta garbi adieraziko da zein prozedura erabiliko den aipatutako koefizienteak aplikatzerakoan. Prozedura horretan beren-beregi azalduko da ponderazio faktoreak zeintzuk ataletan aplikatuko diren eta zein modutara. Gainera, zehazki adieraziko da zer den espezifikoa eta zer den kidekoa.

      3. Atal bakoitzeko puntuazioa arduraldiaren arabera ponderatuko da.

      1. – Laneko esperientzia eta bekak.

        Unibertsitateko esperientzia < 4 puntu/urteko

        Doktorego aurreko ikertzailea < 2 puntu/urteko

        Doktorego ondoko ikertzailea < 3 puntu/urteko

        Unibertsitatetik kanpoko esperientzia irakasle eta ikertzaile moduan < 3 puntu/urteko

        Doktorego aurreko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU) < 1,5 puntu/urteko

        Doktorego ondoko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU) < 2,5 puntu/urteko

        Beste beka eta laguntza batzuk < 0,5 puntu/urteko

    • Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

    • Arduraldi partzialean edo laguntzaile gisa egindako zerbitzuak direnean ponderatu egingo dira, urteko 24 kredituko edo asteko 8 irakastorduko unitatea erreferentziatzat hartuta unibertsitateko irakaskuntzarako.

    • Euskal Herriko Unibertsitatean egindako irakaskuntzako zerbitzuak direnean, ez da beharrezkoa izango horiek egiaztatzea, administrazio honek ofizioz erantsiko baititu. Dena dela, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute lehiakideek.

    • Irakaskuntza publikoan egindako zerbitzuak zerbitzu orriaren bidez eta emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

    • Irakaskuntza pribatuan egindako zerbitzuak egiaztatzeko lan kontratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria (ikastetxearen -enpresaren- izena eta alta aldia jasoko duena) aurkeztuko dira. Horrez gain, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria erantsi beharko da.

    • Ikertzaile moduan betetako zerbitzuak doktorego ondoko ikerketaren atalean baloratuko dira, baldin eta lehiakideak egiaztatzen badu badaukala kontrataziorako eskatzen den doktore titulua. Bestelakoetan, lehiakideak titulua izan arren, doktorego aurreko ikerketaren atalean baloratuko dira.

    • Laneko esperientzia, oro har, honela egiaztatuko da:

    • Besteren konturako lan esperientzia izanez gero, lan kontratuaren kopiaren bidez eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriaren bitartez. Enpresaren ziurtagiria, lanpostua eta zereginak zehaztuta.

    • Norbere konturako lan esperientzia izanez gero, egindako jardueren zinpeko aitorpenaren bidez eta dagokion Ogasun Sailak emandako ziurtagiriaren bitartez (jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako alta aldiak jasotzen dituena). Aurrekoaz gain, egindako lanak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu (BEZ aitorpenak, adibidez).

    • Bekak egiaztatzeko, berriz, beka deialdia egin zuen organoaren ziurtagiria aurkeztuko da. Ziurtagiri horretan beren-beregi adieraziko da noiztik noiz arte izan zuen beka lehiakideak, eta denboraldi horretan etenaldirik egon zen ala ez.

      1. – Ikerketako merituak.

        Ikerketako proiektuak Kanpoko erreferentziarekin

        Ikertzaile nagusia < 1,25 puntu/urteko

        Laguntzailea < 0,75 puntu/urteko

        Kanpoko erreferentziarik gabe

        Ikertzaile nagusia < 0,37 puntu/urteko

        Laguntzailea < 0,25 puntu/urteko

        Arte Ederretako plazetan, epaimahaiak erabaki dezake ikerlantzat hartzea lehiakidearen obra plastikoa, eta argazkidun dossierra ikusita, < 5 punturekin baloratu ahal izango dute.

        Argitalpenak, garrantziaren, Liburua < 2,5 puntu

        eraginaren eta plazarekin

        daukan loturaren arabera Liburuko atala < 1,5 puntu

        Artikulua < 3 puntu

        Arte ederretako katalogoa (gehienez 5) < 0,5 puntu

        Patenteak < 2 puntu

        Biltzarrak Hitzaldia < 1 puntu

        Komunikazioa < 0,5 puntu

        Tesiak zuzentzea < 3 puntu

        Tesinak eta karrera amaierako proiektuak zuzentzea < 0, 5 puntu

        Ikerketa zentroetako egonaldiak (bi hilabetetik gora) < 2 puntu/urteko

        Ikerketako beste meritu batzuk < 1 puntu guztira

    • Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak akreditu egin beharko dira.

  3. – Irakaskuntzako merituak eta gestio akademikokoak:

    Ikasmateriala Liburuak < 2 puntu

    Atalak < 1 puntu

    Monografiak < 0,5 puntu

    Ikasketa berrikuntza < 2,5 puntu

    Kargu akademikoak betetzea edo unibertsitateko organoetako kide izatea < 1 puntu/urteko

    Eskolak ematea unibertsitateko master ofizialetan < 0, 5 puntu /3 kreditu

    • UPV/EHUko master ofizialetan emandako eskolak egiaztatzeko, grabatuta egon behar dira GAUR aplikazioan.

    • Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak akreditu egin beharko dira.

  4. – Meritu akademikoak.

    Batez besteko nota x1, x2 puntu

    Sari berezia: – Lizentziaturakoa < 2 puntu

    – Doktoregokoa < 2 puntu

    Doktoregoko programa (32 kreditu) < 2 puntu

    Ikasketa Aurreratuen Diploma < 1 puntu

    Doktore titulua < 10 puntu

    Masterrak eta ikastaro ofizial bereziak, 30 hilabetetik gorakoak < 2 puntu bakoitzeko

    Unibertsitateko beste titulu batzuk: < 3 puntu

    Hizkuntzak < 3 puntu

    egiaztatutako

    hizkuntza bakoitzeko

    Beste meritu batzuk < 2 puntu guztira

    *Batez besteko nota: espedientearen batez besteko nota jasota duten ziurtagiri akademikoetan, nota hori hartuko da kontuan.

    Espedientearen batez besteko nota jasota ez badago, kalkulatu egingo da. Irakasgaien kalifikazioak zenbaki bidez adierazita badaude, kalifikazio horien batez besteko puntuazioa aterako da.

    Ikasgai bakoitzaren kalifikazioak hitzez hitz agertzen badira, berriz, ondorengo baliokidetasunak aplikatuko dira:

    • Ohorezko matrikula: 10.

    • Bikain: 9.

    • Oso ongi: 7,5.

    • Nahiko, baliozkotua, gai: 5,5.

      Batez besteko nota ateratzeko, ez dira inolaz ere kontuan hartuko aukera askeko irakasgaiak.

      Ziurtagiri akademiko pertsonala bidaltzen ez bada, izangaiak batez besteko notatzat nahikoa lortu zuela ulertuko da.

  5. – Euskara maila

    Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria (UPV/EHUk emana), Euskal Filologia: 11.

    n Administrazioko 4. hizkuntz eskakizuna: 11.

    n EIT, Euskara Teknikoa + ikasketak euskaraz, irakasleen unibertsitate eskoletako euskara: 11.

    n EGA, D titulua, Hizkuntza Eskolako titulua, Administrazioko 3. hizkuntz eskakizuna, Hezkuntzako 2. hizkuntz eskakizuna: 11.

    n HABEko 12. maila, Ikasketak euskaraz (gutxienez % 50): 8,25.

    n HABEko 11. maila, Euskara Teknikoa: 7,7.

    n HABEko 10. maila: 7,15.

    n Administrazioko 2. hizkuntz eskakizuna, Hezkuntzako 1. hizkuntz eskakizuna: 6,6.

    n HABEko 9. maila: 6,05.

    n HABEko 8. maila: 4,95.

    n Administrazioko 1. hizkuntz eskakizuna: 4,4.

    n HABEko 7. maila: 3,85.

    n HABEko 6. maila: 3,3.

    n HABEko 5. maila: 2,75.

    n HABEko 4. maila: 2,2.

    n HABEko 3. maila: 1,65.

    n HABEko 2. maila: 1,1.

    n HABEko 1. maila: 0,55.

    Euskaltegi homologatuetan gainditutako ikastaroak HABEn gainditutakoen parekotzat hartuko dira.

    Aurreko irizpideen arabera lortutako puntuazioari 0,8ko zuzenketa faktorea ezarri ahal izango zaio, eta gainontzeko puntuazioa euskararekin lotutako merituak puntuatzeko erabili, esate baterako euskaraz idatzitako tesi edo tesinetarako.

  6. – Berdinketak ebazteko irizpideak.

    Puntuazio osoan berdinketa dagoenean, ondoko irizpideak hartuko dira kontuan, hurrenkera honetan hartu ere:

    • LOUko 63. artikulu indargabetuan edo oraingo 57. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko aitasuna giria lortuta edo egiaztatuta izatea.

    • Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak, ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako ebaluazio positiboa, irakasle oso, irakasle agregatu, irakasle kontratatu doktore edo irakasle lankideak kontratatzean.

    • Puntuaziorik handiena laneko esperientziaren eta beken arloan.

    • Puntuaziorik handiena ikerketako esperientziaren arloan.

    • Puntuaziorik handiena espediente akademikoaren arloan.

    • Puntuaziorik handiena irakaskuntzako merituen eta gestio akademikokoen arloan.

      Hala ere berdinketarik egonez gero, abizen eta izenen hurrenkera alfabetikoaren arabera egingo da. Horretarako, Unibertsitateak zozketa egingo du, data jakin batean deitutako poltsa guztietarako, zein letratik hasiko den zehazteko.

  1. – Ondoko hauek osatuko dituzte irakasle eta ikertzaile kontratudunak hautatzeko epaimahaiak: kasuan kasuko plazari dagokion jakintza arloko irakasleak edo, halakorik egon ezean, jakintza arlo kidekoak.

    Irakasleen errektoreordeak, epaimahaia osatzeko, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeko kide bat izendatu ahal izango du. Kide hori idazkaria izango da, eta hitza izango duen arren, ez du botorik izango.

  2. – Epaimahaietako kideak katedradunak, irakasle titularrak, irakasle osoak edo irakasle agregatuak izango dira, Euskal Herriko Unibertsitateko plantillakoak eta jardunean daudenak.

  3. – Saileko Kontseiluak epaimahaiburua, idazkaria eta kide bat izendatuko ditu, bai eta horien ordezkoak ere. Hala ere, Irakasleen errektoreordeak Unibertsitateko Irakasleen Batzordeko kide bat izendatu ahal izango du idazkari lanak egin ditzan. Kide horrek hitza izango du, baina ez botorik. Epaimahaia balioz eratzeko, eta akordioak hartzeko, beharrezkoa da hiru kide egotea bertan.

  4. – Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaraziak), 28.2. artikuluan zehaztuta ditu prozeduran parte ez hartzeko arrazoiak. Horrelako egoeraren batean egonez gero, Irakasleen errektoreordeari jakinarazi beharko zaio eta ordezkoak hartuko du lekua. Hortaz, aipatutako egoeretan izan ezik edo errektoreak errefusatzea onartu ezean, epaimahaiko kideek parte hartu beharko dute epaimahaietan.

  5. – Epaimahaiak gehiengoz hartutako erabakiarekin ados ez dauden kideek berariaz agertu beharko dute beren iritzia. Boto partikularra eman ahal izango dute 48 orduko epean, eta hartutako erabakiari erantsiko zaio.

  1. – Zerrendaren ezaugarri orokorrak.

    Zerrenda bat osatuko da deialdia egin duen sail bakoitzeko eta jakintza arlo bakoitzeko. Dena dela, jakintza arloa baino zehaztasun maila handiagoko lan poltsak deitu ahal izango dira, baldin eta sailak behar bezala oinarritutakoak badira, baina horrelakoetan errektoreak erabaki beharko du.

    Zerrendak irekitzeko deialdia egingo da sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat dagoenean eta kasuan kasuko jakintza arloko zerrendan ez dagoenean kiderik ordezkorik egiteko moduan.

    Sailak ordezkoak egiteko zerrenda baldin badauka, baina kide guztiak jardunean badaude, zerrendan kide gehiago sartzeko deialdia egingo da, 6.2 artikuluan adierazitako moduan.

    Edozelan ere, sailaren eskariari jarraituz, errektoreak ordezkoak egiteko zerrenda osatzeko deia egin ahal izango du, nahiz eta sailak ordezkoen premiarik ez izan une horretan.

    Lehiakide bakoitzari puntuazioa emango zaio, 3. artikuluan zehaztutako baremazioa kontuan hartuta. Puntuazioa aurkezten den zerrenda bakoitzerako izango da.

    Zerrendako kideak puntuazioaren arabera, puntuazio handienetik txikienera, ordenatuko dira.

  2. – Zerrendako kideen datuak eta aukerak.

    Zerrendan honako datuak agertuko dira:

    • Abizenak eta izena.

    • Helbidea.

    • Harremanetarako telefono zenbakia.

    • Harremanetarako posta elektronikoa (horrelakorik izanez gero).

    • Egiaztatutako titulazioak.

    • Egiaztatutako hizkuntza eskakizunak.

    • Puntuazioa.

      Zerrendan kide bakoitzak egindakoa aukerak ere agertuko dira, hain zuzen ere honakoak:

      1. Lanaldi osoko edo partzialeko ordezkoak campus bakoitzerako.

        Campus bat edo bat baino gehiago aukeratu ahal izango ditu, eta lanaldirako aukerak ondokoak izango dira:

    • Arduraldi osoan baino ez.

    • Arduraldi partzialean baino ez.

    • Arduraldi osoan zein partzialean.

      Bakoitzak gurago duen arduraldia aukeratu ahal izango du. Aukera hori, dena dela, zerrenda guztietarako zehaztu beharko dute. Ahal izanda, arduraldia osoa izango da, zerrendako kideak arduraldi partziala gurago duela beren-beregi adierazi ezean.

      1. Hizkuntza eskakizuna:

        Plaza elebidunak bete ahal izateko, nahitaezkoa izango da euskaraz irakasteko gaitasun agiria izatea, Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakian adierazitakoa (uztailaren 11ko EHAA).

        Egiaztatuta izanez gero euskaraz irakasteko gaitasuna Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakiari jarraituz, honako ordezkoak egin ahal izango ditu zerrendako kideak:

    • Gaztelaniazko zein euskarazko hizkuntza eskakizuna zehaztuta duten plazak.

    • Gaztelaniazko hizkuntza eskakizuna zehaztuta duten plazak.

    • Gaztelaniazko eta euskarazko hizkuntza eskakizuna edo gaztelaniazkoa bakarrik zehaztuta duten plazak.

      Izangairen batek egiaztatuko balu euskaraz irakasteko gaitasuna duela lehiaketan parte hartzeko eskariak aurkeztu ondoren, plaza elebidunen ordezkoak egin ahal izango lituzke une horretatik aurrera.

  3. – Lan poltsako merituak eguneratzen ez diren bitartean, zerrendako kideek ezin izango dituzte aldatu aukerak, campusari, arduraldiari eta hizkuntza eskakizunari dagokionez. Salbuespen bakarra euskararen jakite mailari dagokiona izango da, gorago esan den moduan lehiaketan parte hartzeko eskariak aurkeztu ondoren ere egiaztatu ahal izango baita.

    Hala ere, lan poltsa baten indarraldia luzatzen bada, bigarren xedapen iragankorrari jarraiki, Irakasleen errektoreordeak epe bat irekiko du izangaiek, nahi izanez gero, aukerak alda ditzaten.

  1. – Zerrendak irekitzeko prozedura.

    Zerrendak irekitzeko deialdia egingo da sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat dagoenean eta kasuan kasuko jakintza arloko zerrendan ez dagoenean kiderik ordezkorik egiteko moduan.

    Edozelan ere, sailaren eskariari jarraituz, Irakasleen errektoreordeak ordezkoak egiteko zerrenda osatzeko deia egin ahal izango du, nahiz eta sailak ordezkoen premiarik ez izan une horretan.

    Zerrendak irekitzeko deialdia Lehiaketa Ataleko eta campusetako errektoreordetzetako iragarki oholetan argitaratuk oda, bai eta iragarki ohol birtualean eta Euskal Herriko Unibertsitateko web orrian ere.

    Eskaria aurkeztu duten lehiakideen merituak 3. artikuluan zehaztutako irizpide orokorren arabera baloratuko dira, baina kontuan hartuko dira ere kasuan kasuko jakintza arloko epaimahaiak zehaztutako irizpide bereziak.

    Zerrendak irekitzeko deia egiten duen erabakiaren kontra interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote errektoreari hilabeteko epean, erabakia unibertsitateko web orrian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, bi hilabeteko epean.

    Eskariak aurkezteko epea amaiturik, Unibertsitateko Errektoretzak onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Lehiaketa Atalean eta campusetako errektoreordetzetan (horixe izango da interesatuei horren berri emateko modua). Hamar eguneko epea irekiko da, zerrenda hori argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, errakuntzak zuzentzeko, bai eta zerrenda horren kontrako erreklamazioak aurkezteko ere. Behin epea bukatuta, zerrenda behin betikoa izango da eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari hilabeteko epean, argitaratzen denetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, bi hilabeteko epean.

    Merituak kasuan kasuko epaimahaiak (arautegi honetako 4. artikuluan zehaztutakoak) barematuko ditu. Baremazioa bi hilabeteko epean egingo da, gehienera ere, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasita. Merituak ez badira barematzen epe horren barruan, eta Irakasleen errektoreordeak onartu behar duen arrazoirik ematen ez bada, beste epaimahai bat izendatuko ahal izango du errektoreordeak.

    Epaimahaiaren proposamenak Unibertsitate honetako Lehiaketa Ataleko eta campusetako errektoreordetzetako iragarki tauletan argitaratuko dira. Horixe izango da interesatuei horren berri emateko modua. Epaimahaiek kontratuak adjudikatzeko egiten dituzten proposamenen kontra gora jotzeko errekurtsoa zuzendu ahal izango zaio unibertsitate honetako errektoreari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, proposamen horiek Lehiaketa Ataleko iragarki tauletan argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Dena dela, horrek ez du eragotziko beste edozein motatako errekurtsorik jartzea. Proposamenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak Unibertsitatearen web orrian iragarriko dira, horretan interesa izan dezaketenak jakinaren gainean egon daitezen.

  2. – Ordezkoak egiteko zerrendan ikasturtean zehar kide gehiago sartzeko prozedura.

    Zerrendan sartu ahal izateko hasiera batean ezarritako gutxieneko puntu kopurua jaistea erabaki dezake epaimahaiak, bilera egin ondoren, baldin eta sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat badago eta kasuan kasuko jakintza arloko zerrendan ez badago kiderik ordezkorik egiteko moduan.

    Zerrendan kide gehiago sartzeko deialdia egingo da sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat dagoenean eta kasuan kasuko jakintza arloko zerrendan ez dagoenean kiderik ordezkorik egiteko moduan. Zerrendan kide gehiago sartzeko deialdia egin ondoren, eta eskariak aurkezteko epearen barruan,izangaiek aldatu ahal izango dituzte aukerak, campusari, arduraldiari eta hizkuntza eskakizunari dagokionez. Baina ez dute aurkeztu beharko berriro eskaririk zerrenden prozeduran parte hartzeko.

    Eskaria aurkeztu duten lehiakideen merituak 3. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera baloratuko dira, baina kontuan hartuko dira ere kasuan kasuko jakintza arloko eta saileko epaimahaiak zehaztutako irizpide bereziak.

    Ordezkoak egiteko zerrendetarako dei egin ondoren, epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, zerrenda horiek irekitzerakoan bertan sartu ahal izateko ezarritako puntu kopurua baino txikiagorik ezarri.

    Edonola ere, hasiera batean iragarritako zerrendak lehentasuna izango du ikasturtean zehar eta kide gehiago sartzeko ondoren iragartzen direnak iragarriak izan direneko unearen arabera sailkatuko dira. Horregatik, ordezkoak egiteko eskaintzak hasierako zerrendako kideei egingo zaizkie, nahiz eta beranduagoko zerrendetako kideek baino puntu gutxiago izan. Lan poltsako merituak eguneratzen direnean poltsa bakarra egingo da, eta aipatutako lehentasunak ez du izango inolako ondoriorik.

  3. – Lan poltsak eguneratzea.

    Zerrendetako kideen merituen baremazioa ikasturtero eguneratuko da eta, modu horretara, aukerak aldatu ahal izango dituzte, campusari, arduraldiari eta hizkuntz eskakizunari dagokionez.

    Baremoa eguneratzean zerrendak irekitzeko prozeduran parte hartzeko eskariak aurkezteko epea amaitu zenetik hobeto diren merituak kontuan hartuko dira:

  4. – Eskariak.

    Zerrendak irekitzeko prozeduretan, zein kide gehiago sartzekoetan, lehiakideek eskari bat bete beharko dute jakintza arlo eta sail bakoitzeko, bertan honakoak adierazita:

    1. Norbere datuak, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta, nahi izanez gero, posta elektronikoa.

    2. Zein lurralde historikotan egin nahi den lan.

    3. Lurralde historiko bakoitzean zein arduralditan egin nahi den lan (arduraldi osoa edo partziala). Lehiakideak besterik adierazi ezean, lehenetsitako arduraldia lanaldi osokoa dela ulertuko da.

    4. Zein hizkuntza eskakizun nahi den.

    5. Baremaziorako aurkezten diren merituak.

      Eskariarekin batera egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, baldintza guztiak zein merituak egiaztatzeko. Deialdian jaso ahal izango da beste zerrenda batzuetara aurkeztutako dokumentazioa sartu ahal izango dela, baldin eta zerrenda horiek agortuta badaude edo horien kontrako administrazio errekurtsorik edo judizialik aurkeztu ez bada.

  1. – Funtzionamendu orokorra.

    Ordezkoa behar denean, kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko zerrenda hartuko da eta baldintza guztiak beteta ordezkoa egiteko moduan dagoen lehenengo kideari eskainiko zaio; dena dela, kideren bat lanean badago berak lehenetsi ez duen aukeraren batean eta premia berria berak lehenetsitako plazaren batean sortu bada, berari deituko zaio.

    Kide bat zenbait jakintza arlo eta/edo sailetako zerrendetan badago eta horietako batean lanean ari bada berak lehenetsitako aukeraren batean, gainontzeko zerrendetan aldi baterako baja emango zaio eta ez zaio deituko beste jakintza arlo edo/eta sailetan sortzen diren premiak betetzeko.

    Zerrendako kideei telefono edo posta elektronikoz eskainiko zaie ordezkoak egiteko aukera (berek adierazitako telefono zenbakia edo posta elektronikoa erabiliko da). Ezinezkoa bada harremanetan jartzea, hurrengo 24 orduetan beste bi aldiz egingo da harremanetan jartzeko ahalegina, eta ez bada erantzunik lortzen, zerrendako hurrengo kideari deituko zaio.

    Ordezkoa egiteko aukeratu den kideak 24 ordu izango du baietz ala etzez esateko, eta kontratua sinatu beharko du 3 eguneko epean, eskaintza egin zaion egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan ez bada kontratua sinatzera agertu, ordezkoa egiteko kontratuari uko egin diola ulertuko da eta, ondorioz, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

    Oso kasu berezietan, batez ere lana eta familia bateratzearekin zerikusia daukatenetan, eta Irakasleen Errektoreordetzak hala erabakiko balu, luzatu egin ahal izango da aurreko atalean adierazitako epea.

    Eskainiko den kontratuak urte bat baino gehiago iraungo badu, eta izangaia baimena hartuta badago ama izan delako, aukera izango du beranduago hasteko lanean, baimena amaitu ondoren hain zuen ere. Halakoetan zerrendako hurrengo kideari eskainiko zaio ordezkoa, aurrekoaren baimena bukatu artean bete ditzan zerbitzuak.

    Zerrendak ahalik eta arinen eguneratzeko asmoz, ordezkoa bukatu ondoren ahalik eta arinen eman beharko zaio horren berri Pertsonaleko Gerenteordetzako Lehiaketa Atalari. Nahitaez idatziz egin beharko da jakinarazpena, nahiz eta beste bide batzuk ere erabili ahal izango diren berri emateko.

  2. – Funtzionamendu orokorraren salbuespenak.

    1. Zerrendako kide bat zerbitzuak betetzen aritu arren, arduraldi osoko beste bat betetzeko premia sortzen bada eta urtebete baino gehiagorako izango dela aurreikusten bada, kide horri eskainiko zaio da baldin eta: premia berri baten ondorioz norbait bitarteko legez kontratatu behar bada lanpostua behin betiko bete arte; sindikatutik liberatuta dagoen irakasle baten ordezkoa egin behar bada; edo zerbitzu betekizunetan, zerbitzu berezietan edo kargu akademikoa dela-eta irakaslanetik salbuetsia dagoen irakasle baten ordezkoa egin behar bada. Salbuespen izango dira egoera horretako ordezkoak, baldin eta urtebete baino gutxiagorako izango direla aurreikusten bada. Edozelan ere, sailekin koordinazio lana eginda, ahalegina egingo da ordezko irakasleak egiten duen irakaskuntza lanari ahalik eta kalterik gutxien eragiteko.

    2. Zerrendako kide batek ordezko bat egin badu eta 10 egun naturaleko epean irakasle berari ordezkoa egin beharra sortzen bada, kide berak egingo du ordezkoa, betiere lan egiteko moduan badago.

    3. Zerrendako kidea arduraldi osoko ordezko bat egiten ari bada eta lanpostuaren titularra lanera itzultzen bada lanaldi murriztuarekin, kide horrek jarraitu ahal izango du ordezko hori egiten nahiz eta lanaldi partziala izan. Aitzitik, zerrendako kidea lanaldi partzialeko ordezkoa egiten ari denean lanpostu berean lanaldi osoko ordezkoa egiteko aukera sortzen bada (edozein izanda ere arrazoia), berak jarraituko du ordezkoa egiten, hala nahi badu, nahiz eta zerrendan puntuazio hobea izanda lanaldi osoa lehenetsi duen izangairik egon.

    4. Ordezkoa egiten ari den kide batek arduraldi partzialeko kontratua badauka, administrazioak kontratua aldatzeko aukera eskaini ahal izango dio, baldin eta arduraldi partzialeko beste premiaren bat sortzen bada sail berean antzeko ezaugarriekin (hau da, jakintza arlo berean eta hizkuntza eskakizun berarekin) eta bi kontratuen bidez arduraldi partzial handiagoa lortzen bada. Aukera hori, edozelan ere, egoera horretan egonik zerrendan puntuazio gehien daukan kideari eskainiko zaio.

    5. Ordezkoa egiten ari den kide batek arduraldi partzialeko kontratua badauka, eta aukeren artean arduraldi osoa ere badauka hautatuta, administrazioak kontratua aldatzeko aukera eskaini ahal izango dio, baldin eta arduraldi partzialeko beste premiaren bat sortzen bada sail berean antzeko ezaugarriekin (hau da, jakintza arlo berean eta hizkuntza eskakizun berarekin) eta bi kontratuen bidez arduraldi osoa lortzen bada. Aukera hori, edozelan ere, egoera horretan egonik zerrendan puntuazio gehien daukan kideari eskainiko zaio.

    6. Zerrendan sartzeko unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa edo baliokidea izatea eskatzen bazen eta bigarren zikloan eskolak emateko lan kontratua eskaintzeko premia sortzen bada, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua edo baliokidea dutenei soilik eskainiko zaie kontratu hori.

  1. – Ondorengo arrazoiak onartuko dira ordezkoa egiteko eskaintzari uko egin arren kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko zerrendatik ez baztertzeko:

    1. Aldi baterako ezintasuna, lanekoa ez den istripuak edo gaixotasunak eragindakoa.

    2. Aldi baterako ezintasuna, laneko istripuak edo gaixotasunak eragindakoa.

    3. Amatasuna edo arriskua haurdunaldian, amak eginez gero uko haurdunaldiko zazpigarren hilabetetik hasi eta erditu ondoko hamazortzigarren astera bitartean.

      Ama hilez gero, aitak uko egin ahal izango du erditzearen ondorengo hamazortzigarren astera arte.

      Aita eta ama biak lanean daudenean, aitak uko egin ahal izango du seme-alaba jaio eta hurrengo hilabetean.

    4. Ordezkoak egiteari aldi baterako uzteko eskaria 3 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko. Behin baino ezin izango da eskatu behin amatasun baja bukatuta. Aldi horretan ezin izango da egin ordaindutako jarduerarik.

      Izangaiak zerrendan jarraituko du eta seme-alabak 3 urte betetzen dituenean lanerako prest egongo da, nahiz eta berak nahi izanez gero lehenago ere adierazi ahalko duen lanerako prest dagoela. Izangaiak ez badu beren-beregi adierazten lanerako prest dagoela, zerrendatik kanpo geratuko da.

    5. Adopzioa, uko egitea umearen adopzioa onartzen duen epai-erabakia eman eta hurrengo hamazortzi asteetan egiten bada.

    6. Askatasunez gabeturik egotea, kondena epaia eman bitartean.

    7. Hezkuntza sistemarekin lotura zuzena daukan ikasketa beka, laguntza edo bestelako bekaren bat izatea.

    8. Unibertsitateko ikasketak egiten egotea. Ikasketak egiten egonez gero, ukoa ikasturte osorako izango da eta matrikularekin egiaztatu beharko da.

    9. Aldi baterako funtzionario legez kontratua edo izendapena izatea. Lan kontratua edo administrazio publikoan eskumena daukan organoak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da.

    10. Atzerrian egotea GKE batean lanean.

    11. Bateraezintasuna, baldin eta ordezkoa lanaldi partzialerako bada eta izangaia lanean ari bada arlo publikoan zein pribatuan.

    12. Zerrendako kideak uko egitea haren ustez ez delako gai eskaini zaion kontratua behar bezala betetzeko.

      Egoera horretan uko eginez gero, kide horri ez zaio berriro deituko ezaugarri bereko ordezkoa egiteko.

    1. Zerrendako kideak uko egitea eskainitako lanpostuaren zereginak betetzea eragozten dion minusbaliotasun fisikoren bat izateagatik.

  2. – Zerrendako kideak uko egiteko arrazoiren bat adieraziz gero, egoera egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu Lehiaketa Atalean, bai uko egiten duen unean, bai uko egiteko arrazoia bukatu egin dela adierazten duen unean. Zerrendako kideak adierazi beharko du, azaldu dituen arrazoiak direla-eta, noiz arte baztertu nahi duen bere burua egin daitezkeen deietatik; aldi horretan ez zaio ordezkapenik eskainiko.

  1. – Zerrenda orotatik guztiz eta behin betiko kanpo geratuko da izangaia baldin eta:

    1. Sinatutako kontratuari uko egitea, arrazoia edozein izanda ere, baina kalterik egiteke horregatik 7.2 artikuluan aipatutakoari. Arduraldi partzialeko kontratu bati uko eginez gero bat-batean sortutako bateraezintasunagatik, izangaia ez da geratuko zerrendetatik kanpo.

      8. artikuluan adierazitako arrazoiren bat oinarri ez izanda uko egiten badio eskaintzari.

    1. Lehenetsitako ezaugarriak (modalitatea, lurraldea, etab.) dituen plaza bateko ordezkoa egitera deitu arren, ezarritako epean agertu ez bada uko egiteko arrazoiren bat egiaztatzeko agiririk aurkezteke.

    2. Zigortua izan bada diziplina espediente bidez arau hauste larri edo oso larriagatik.

  2. – Arrazoitu gabeko uko egitea gertatuz gero, Lehiaketa Atalak honakoak bidaliko dizkio uko egin duen kideari: ordezkoa egiteko eskariaren konfirmazioa, uko egitearena eta zerrendatik kanpo geratu izanarena.

  1. – Kontratu bat eskaintzerakoan, izangaiari informazio zehatza emango zaio, bai kontratuaren ezaugarri bereziei buruzkoa (ordutegia, gaiak, eta abar), bai sail eta ikastegiari buruzkoa. Zerrendako kideak eskaini zaion kontratuari uko egin ahal izango dio zerbitzuak behar bezala emateko gai ez dela uste badu; horrelakoetan ez da ordezkoak egiteko zerrendatik kenduko.

  2. – Behin zerbitzu-harremana hasita, Sailaren ustez izangaiak ez badauka gaitasun nahikoa eskolak behar bezala emateko, prozedura hau beteko da:

    1. Saileko zuzendariak eskaria egingo dio errektoreordetzari izangaiak irakaskuntza horretarako gaitasunik duen egiaztatzeko. Eskari horrekin batera, txosten zehatza aurkeztu beharko da, bai eta egoera egiaztatzeko agiriak ere.

    2. Kasuan kasuko ikastegiaren txostena eskatuko da.

    3. Edozelan ere, interesdunari entzunaldia emango zaio eta sindikatuei alegazioak egiteko aukera.

      Kasuan kasuko sailaren eta ikastegiaren txostena kontuan izanda eta interesdunak eta langileen ordezkariek egindako alegazioak aintzat hartuta, Irakasleen errektoreordeak kide hori zerrendatik kentzen duen ala ez erabakiko du, ahalik eta lasterren erabaki ere.

  3. – Zerrendako kideak eskaini zaion kontratuari uko egin ahal izango dio zerbitzuak behar bezala emateko gai ez dela uste badu; horrelakoetan ez da ordezkoak egiteko zerrendatik kenduko.

  4. – Irakasleen errektoreordeak kide bat zerrendatik kentzea erabaki badu, kide horri ez zaio berriro deituko ezaugarri bereko kontratu baterako; hala ere, beste ezaugarri batzuk dituzten ordezkoetarako deitu ahal izango zaio.

  1. – Deialdi eta Lehiaketen Atalak ondoren aipatzen diren dokumentuen kopiak bidaliko dizkio lan kontratuko irakasle eta ikertzaileen Enpresa Batzordeari:

    1. Zerrendak irekitzeko deialdiak, zerrendetan kide gehiago sartzeko deialdiak, eta merituak eguneratzeko deialdiak.

    2. Epaimahaiak eratu eta merituak barematzeko irizpide orokorrak onartzen diren bileretako aktak, bai eta izangai bakoitzari emandako puntuenak ere.

  2. – Irakasleen errektoreordeak, bi hilerik behin, zerrenden bitartez egindako kontratazioen berri emango dio lan kontratuko irakasle eta ikertzaileen Enpresa Batzordeari, bai eta baztertuak izan direnen berri ere, arautegi honetako 9. artikuluan jasota dagoen moduan.

  1. – 2007-2008 ikasturteko lan poltsak, gehienez ere, beste ikasturte baterako luzatu ahal izango dira. Kasu honetan izangaien merituak ez dira eguneratuko eta, beraz, zerrenda osatzeko deialdia egin zenean indarrean zegoen arautegiaren arabera emandako puntuak izango dituzte, eta lortutako postuan egoten jarraituko dute.

  2. – 2007-2008 ikasturtean deialdia egin bada zerrendan kide gehiago sartzeko eta zerrendaren indarraldia luzatu nahi bada, hasieran egindako zerrendak izango du lehentasuna; ondoren sailkatuko dira lan poltsa hori handitzeko egin izan direnak, deialdiak egin ziren hurrenkera berberean.

  3. – Lan poltsa horiek osatzen dituzten pertsonei arautegi hau aplikatuko zaie oso-osoan, merezimenduen baremazioaz esandakoari kalterik egin gabe.

  4. – 2008-2009 ikasturterako deialdi berriak egiten direnean lan poltsa hauetan dauden pertsonek aldatu ahal izango dituzte bere sasoian egin zituzten aukerak, bai eta, nahi izanez gero, zerrendetatik euren izena kendu ere.

  5. – 2008ko abuztuaren 31ra bitartean poltsa hauek osatzen dituzten pertsonek eskubidea izango dute sinatuta daukaten kontratuari uko egiteko horregatik lan poltsetatik kanpo geratu barik, arautegi honetako 9. artikuluaren arabera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.