Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Gidak, urratsez urrats

Espainian bizi direnen posta bidezko botoa

Espainiatik posta bidez bozkatu nahi baduzu, hau jakin behar duzu…

  1. Nork egin dezake?
  2. Nola eskatu behar da posta bidezko botoa?
  3. Zer agiri jaso behar dira?
  4. Nola bozkatzen da?

Nork eman dezake botoa posta bidez?

  • Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatutako edozein pertsonak eman dezake botoa posta bidez nahi izanez gero.
  • Udaletxean, Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzan edo interneteko helbide hauetan egiazta dezake erroldan inskribatuta dagoela: www.elecciones.eusedo www.ine.es

Nola eskatu behar da posta bidezko botoa?

  • Zoaz edozein postetxetara urriaren 12a baino lehen eta eskatu posta bidez bozkatzeko inprimakia.
  • Inprimakian adierazi zein helbidetan (bizilekua, lantokia, posta-helbidea) jaso nahi duzun hauteskunde-dokumentazioa.
  • Postetxean aurkeztu inprimakia beteta eta erakutsi zeure jatorrizko NANa.

Posta bidezko botoa eskatzen baduzu, ezin izango duzu mahaian botoa eman.

Zer agiri jasoko duzu?

urriaren 15a baino lehen Erroldaren Bulegoak zuk adierazitako helbidera hauek bidaliko dizkizu:

  • Bozkatzeko prozedura azaltzeko orria.
  • Bozketarako txartel guztiak eta gutun-azala.
  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Dagokizun mahaiaren helbidea duen gutun-azala.

Agiriak zeuk jaso behar dituzu

Nola bozkatzen da postaz?

Eman urrats erraz hauek:

  • Sartu hautatutako boto-txartela gutun-azalean eta itxi ezazu.
  • Sartu gutun-azal hori eta erroldako inskripzio-ziurtagiria mahaiarentzat den gutun-azalaren barruan.
  • Bidali dokumentazioa postetxetik doako posta ziurtatu bidez urriaren 18a baino lehen.

Bidalketa ziurtatua egiteko zure izenean edozein pertsona joan daiteke postetxera.

 

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak