Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Gidak, urratsez urrats

Hauteskunde-erroldako zerrendak

Eusko Legebiltzarrerako 2012ko urriaren 21eko hauteskundeetan bozkatu ahal izateko ezinbesteko baldintza da Euskadiko hautesle-erroldako zerrendetan agertzea.

Aurkezpen honetan hau azalduko dizugu:

    1. Nola egiazta dezakezu hautesle-erroldan agertzen zarela?.
    2. Noiz egiazta dezakezu?

Erroldako inskripzioa egiaztatzea

Euskadiko hautesle-erroldako zerrendetan inskribatuta zaudela hemen egiazta dezakezu:

  • Zure udaletxean, kontsuletxean edo enbaxadan, edo Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzan.
  • Interneten, www.elecciones.net edo www.ine.es orrietan. Interneteko helbide horietan kontsulta egiteko identifikaziorako ziurtagiri elektronikoa behar duzu (adibidez, NAN elektronikoa).

Daturen bat zuzena ez bada, eskatu zeure udaletxean edo kontsuletxean zuzen dezaten edo deitu 901101900 telefonora.

Enbaxaden eta kontsuletxeen zerrenda www.elecciones.net edo www.maec.es orrietan kontsulta daiteke

Noiz egiazta daiteke?

Erroldan inskribatuta zaudela irailaren 3tik irailaren 10era arte, biak barne, egiazta dezakezu.

Bereziki komenigarria da egiaztatzea botoa lehenengo aldiz eman behar baduzu edo etxez aldatu bazara.

Bozkatu nahi baduzu, egiaztatu hautesle-zerrendan zaudela

 

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak