Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Hautaezintasunak eta bateraezintasunak

Aukeraezintasun eta bateraezintasunaren definizioak, legezko arauak eta epeak

Aukeraezintasunaren definizioa eta epeak

  • Aukeraezintasuna: Debekatuta daukate hauteskundeetan aurkeztea, beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagaiaren legezko ezgaitasuna sortu dezaketenek. Aukeraezintasuna hautagai-zerrendak aurkezten direnetik botoa emateko egunera arte gerta daiteke. Aukeraezin ez izateko, nahikoa da aukeraezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimititu). Kargu edo eginkizun aukeraezina betetzen duten eta hautagai-zerrenda batean aurkezten direnek froga bidez egiaztatu behar dute Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen aurrean aukeraezintasuna sortzen duen kargua edo eginkizuna utzi dutela.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei dagokienez, horretarako legezko epea abuztuaren 31tik irailaren 17ra artekoa da, biak barne.
  • Gerora sortutako aukeraezintasuna: Aurrekoa bezala definitzen da. Hautagai-zerrendak aldarrikatu eta bozketa egunera bitarteko aldian gertatzen da, hau da, irailaren 25etik urriaren 21era artean. Nolanahi ere, hautagaiaren aukeraezintasuna hauteskunde hauetan eskumena duten Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeek aitortu behar dute.

Lege erregimena

  • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea
    • 4. art., Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aplikatu beharreko aukeraezintasun-arrazoiak.
  • Estatuko Hauteskunde Erregimenaren Lege Organikoa
    • 6.1, 2. eta 3. art., hauteskunde mota guztietan aplikatu beharreko aukeraezintasun-arrazoiak.

Bateraezintasunaren definizioa eta epeak

  • Bateraezintasuna: Hautetsi izan eta aldi berean beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatuak izatearen debekua. Behin hauteskundeak eginda, hautetsiak bere hauteskunde-mandatuaren edo kargu publiko nahiz pribatuaren artean aukeratu behar du (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legearen 5. art.).
  • Edozein kasutan ere, hautetsiaren bateraezintasuna aitortzea Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurari dagokio, eta Legebiltzarra eratu ondoren aukeratuko da kargua.

  • Gerora sortutako bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautetsiekin. Salbuespena: hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, ilegalizazioa ekarri duten arrazoiei uko egitea (6.4 art.; Estatuko Hauteskunde Erregimenaren Lege Organikoa).

Lege erregimena

  • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea
    • 5. art., Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aplikatu beharreko aukeraezintasun-arrazoiak.
  • Estatuko Hauteskunde Erregimenaren Lege Organikoa
    • 6.4 art., era guztietako hauteskundeetan gerora sortutako bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa.
Nabarmenduak
Hautagai-zerrendak eta hautagaiak Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko testu kontsolidatua Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak