Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Nola bozkatu

Aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoa

Nork erabil dezake eta zertan datza

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak iragartzen direnetik egin bitartean atzerrian dauden hautesleek erabil dezakete, baldin eta kontsuletxean "ez-egoiliar" gisa erregistratuta badaude.

Euskadiko egoiliarren hautesle-erroldan ageri diren hautesleentzat da atzerritik posta bidez botoa emateko prozedura hau.

Eskaera

Honako hau egin behar du hautesleak posta bidezko botoa emateko:

  • Posta bidez botoa emateko eskabide-inprimakia jaso kontsuletxeetan eta enbaxadetako kontsul-ataletan edo deskargatu Eusko Jaurlaritzaren web-orrian(www.elecciones.net) edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Misterioarenean (www.mae.es).
  • Kontsuletxeko matrikula-erregistroan ez-egoiliar gisa erregistraturik egon. Hala egon ezean, eskabide hori biltzeko garaian edo aurkeztera joatean egin ahal izango du.
Eskabidea egiteko epea hauxe da: hauteskundeen iragarpena argitaratzen denetik hauteskundeak iragarri osteko hogeita bosgarren eguna arte (abuztuaren 28tik irailaren 22ra).

Eskabidea aurkeztea

Hauxe egin behar da eskabidea aurkezteko:

  1. Kontsuletxeko bulegoetara edo enbaxadetako kontsul-ataletara joan, eta Hautesle Erroldako Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzarentzako eskabidea aurkeztu, behar bezala beteta, dokumentazioa jaso nahi den posta-helbidea adierazita.
  2. Kontsuletxean identifikatzeko eskatuko diote hautesleari, NANa edo pasaportea erakutsiz, eta erregistroan "ez-egoilar" gisa ageri den egiaztatuko dute, baita eskabidean ageri den sinadura NAN edo pasaportekoarekin bat datorren ere.
  3. Jarraian, kontsuletxeak posta bidez bozkatzeko eskabidea bidaliko dio dagokion Hautesle Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzari.

Hauteskunde-dokumentazioa bidaltzea

Jarraian, hauteskunde-dokumentazioa bidaltzeko jarraitu beharreko urratsak ageri dira.

  • Hautesle Erroldako Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak erroldan jasoko du, eskabidea jasotakoan, hautesleak prozedura horren bidez bozkatu behar duela, bozketa-egunean zuzenean botoa eman ez dezan hauteskunde-mahaian.
  • Hautesle Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak dokumentazioa posta ziurtatuz eta urgentez bidaliko du hauteslearen atzerriko helbidera. Zehazki, hauxe jasoko du:
  • Azalpen-orria
  • Erroldan izena ematearen ziurtagiria.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen bozketa-txartelak.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzeko gutun-azala.
  • Hauteskunde Mahaiari zuzendutako gutun-azala.
  • Botoa bidaltzeagatik sortutako frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia.

Hauteskunde-dokumentazioa bidaltzeko epea hauteskundeak iragarri ondoko hogeita zortzigarren egunetik aurrera izango da (irailaren 25etik urriaren 1era)

Bozketa

Hautesleak dokumentazioa jasotakoan, mahaiarentzat den gutun-azalean hauek sartuko ditu:

  • Erroldan izena ematearen ziurtagiria.
  • Hautatutako boto-txartela duen bozketarako gutun-azala.
  • Eta, hala nahi izanez gero, botoa bidaltzeagatik sortutako frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia, behar bezala beteta.

Azkenik, posta ziurtatuz bidaliko du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko hirugarren eguna baino lehen (urriaren 19a, epea luzatua HBZren 2012-09-27ko Akordioa).

Posta ziurtatuz botoa bidaltzean frankeoaren kostua ordaindu behar da; halere, Espainiako posta-bulegoek kostu hori itzuliko dizute, betiere botoa emateko jarraibideekin batera bidalitako taloi-orria betez gero.

Botoa baliozkoa izan dadin, Hauteskunde Mahaiari zuzendutako gutun-azalean dagokion estatuko edo herrialdeko posta-bulego bateko zigilu edo inskripzio ofiziala jaso beharko da, aurreikusitako epearen barruan bidali dela ziurtatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO IKUS LEGERIA. DESKARGATU ABENDUAREN 7KO 1621/2007 ERREGE DEKRETUA, ATZERRIAN ALDI BATERAKO BIZI DIREN HERRITARRENTZAKO BOTO EMATE PROZEDURA ESPEZIFIKOA ARAUTZEN DUENA (ABENDUAREN 14KO 299. ZK.KO ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALA).

Nabarmenduak
Erakunde-kanpainak Egutegi berezia Bilatu zeure erroldako inskripzioa Busca tu Embajada o Consulado Inprimaki elektronikoak Zure zalantzetarako testak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak