Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bozketa-egunean botoa ematea dagokien herrian ez daudela aurreikusten duten Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutakoek, posta bidez eman dezakete botoa.
Halaber, gaixorik daudela-eta edo urritasun fisikoren bat dutela-eta bozketa-egunean zuzenean bozkatu ezin dutenek ere eman dezakete posta bidezko botoa.
Posta bidezko botoa emateko eskaera eginez gero, ez dago zuzenean bozkatzerik.
a) Posta bidezko eskaera bat betetzea
Hala nahi duten hautesleek beraiek bete eta sinatu behar dute posta bidezko botoa emateko eskaera. Eskaera hori Espainiako posta-bulego guztietan aurkituko dute.
b) Aurkezpen-lekua
Eskaera bete eta sinatu ostean, edozein posta-bulegotan aurkeztu behar da. Posta-zerbitzuko funtzionarioek nortasuna egiaztatzeko agiria aurkezteko eskatuko dute, eta sinadura bat datorren egiaztatuko. Ez da inola ere horren fotokopiarik onartuko.
c) Posta bidezko botoa eskatzeko epea
Posta bidezko botoa eska daiteke abuztuaren 28tik urriaren 11ra bitartean, biak barne.
Nolanahi ere, posta bidez bozkatzeko asmoa baduzu, ez itxaron azken ordura arte. Egin eskaera ahalik eta lasterren.
d) Posta bidezko botoa ematea
Dagokion Hautesle Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak, posta ziurtatu bidez, botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko du, urriaren 1etik 14ra bitartean, posta bidezko eskaeran zuk adierazitako helbidera. Hain zuzen, dokumentu hauek bidaliko ditu:
Dokumentazioa jaso eta gero, berehala egin beharko dituzu ondoren adierazitako eragiketak:
e) Posta bidezko botoa bidaltzea
Mahaiburuarentzako gutun-azala bidaltzeko azken eguna urriaren 18a da (epea luzatua, HBZren 2012-09-27ko Akordioa); halere, jasoko dutela bermatzeko, komeni zaizu ahalik eta lasterren bidaltzea. Gutun-azal horrek ez du frankeorik behar, baina posta ziurtatuz eta urgentez bidali behar duzu.