Atzerrian bazaude, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan botoa eman dezakezu. Eman izena ez egoiliar bezala Kontsuletxeko matrikula erregistroan eta hartu eskabide orria irailaren 22ra arte kontsuletxeko bulegoan edo deskargatu Kanpo Arazo eta Kooperazio Ministerioko maec.es helbidetik. Zuk zeuk entregatu (behar duzu) nortasun agiriarekin edo pasaportearekin kontsuletxeko bulegoan bertan. Atzerriko helbidean jasoko duzu dokumentazioa eta urriaren 17ra arte izango duzu ziurtagiridun postaz botoa emateko aukera. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila. Eusko Jaurlaritza.