Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Loturak instituzioekin:

2011ko Hauteskundeak antolatzeko eskumena duten Instituzio desberdinen Internet zerbitzuetarako estekak jasotzen ditu; hauteskundeei buruzko informazio interesgarria eskaintzen die herritarrei. Era berean, 2011ko azaroaren 20ko hauteskunde-emaitzak ere bertan jasoko dira.

  • Aldizkari Ofizialen web orria: BOE | EHAAO | AAO | BAO | GAO. Aldizkari horietan jakinarazten dira, besteak beste, Hauteskunde Mahaiak eta Hauteslekuak, aurkeztu diren hautagaitzak, hautagaiak eta hautetsiak, Hauteskunde Batzordeen osaera eta abar.

  • INEren web orrian, Hauteskunde Erroldako Bulegoaren atalean, hauteskunde erroldaren datuak kontsultatu daitezke: Espainian bizi direnenak eta atzerrian daudenenak, botoa emateko Hauteskunde Mahaia eta Hauteslekua , posta bidezko botoa eta zuzenbidezko biztanleriaren zifrak.

  • Barne Ministerioaren Web gunea. Hauteskunde eta alderdi politikoen atalak 2011ko Kongresu eta Senaturako Hauteskundeei buruzko hauteskunde eta lege arloko informazioa eta informazio orokorra dauka. Era berean, bertan deskargatu daitezke aldi baterako atzerrian bizi diren egoiliarrek posta bidez botoa eman ahal izateko eskabide-orria eta atzerrian modu egonkorrean dauden egoiliarrek botoa emateko eskabide-orria. Halaber, Espainian 1977tik izan diren estatu mailako hauteskundeetako emaitzen datu-base berria kontsultatu daiteke.

  • Hauteskunde Batzorde Zentralaren (Hauteskunde Administrazioko erakunde gorena); bertan jasotzen diren jarraibideak nahitaez bete beharrekoak dira.

  • Herri Kontuen Estatuko Epaitegiaren webgunea; organo hori da Kongresu hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak fiskalizatzeaz arduratzen dena.

  • Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunea: Herritarrentzako Zerbitzua atalaren barruan, "2011ko Hauteskunde Orokorrak" epigrafean, aldi baterako atzerrian dauden egoiliarren posta bidezko botoa emateko eskabide-inprimakia dago, pdf formatuan, baita modu iraunkorrean atzerrian bizi diren egoiliarren boto-eskabideari buruzko inprimakia ere.

  • Diputatuen Kongresuko web gunea: Legebiltzar honen eskumenak eta osaera ezagutzeko.

  • Senatuko web gunea: Ganbarak nola funtzionatzen duen eta organo honi dagozkion eskumenak jakiteko.

  • Konstituzio Auzitegiaren web gunea, beste epaien artean hauteskundeetako babes-errekurtsoak ezagutzeko.

  • Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) web gunea, 2009tik aurrerako hauteskunde-inkestak biltzen dituena.

  • Udalen webguneak: Bilbo | Donostia-San Sebastián | Vitoria-Gasteiz | Irun | Getxo. Atari horietan, besteak beste, honakoak kontsultatu daitezke: egutegia, botoa emateko Hauteskunde Mahaia eta Hauteslekua, botoa posta bidez emateko epeak eta abar.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak