Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeen gida praktikoa

EUSKAL HERRIAN BIZI DIREN GAIXO EDO EZINDUEN POSTA BIDEZKO BOTOA

NORK EMAN DEZAKE BOTOA POSTAZ?

Gaixotasun edo ezintasun kasuetarako (ziurtagiri mediku ofizial bidez egiaztatu beharko dena), eskabidea notarioak edo kontsulak baimenduriko pertsonak egin dezake hauteslearen izenean, hautesle bakoitzari banaka emango zaion agiriaren bidez. Bertan ezin izango dira hautesle gehiago sartu eta pertsona berak ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu. (Agiri horiek doakoak dira).

ZER EGITEN DUTE PERTSONA GAIXO EDO EZINDUEK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO?

  1. Notarioarena joan notario-ahalordea eskuratzeko
  2. Baimenduriko pertsona baten bidez notariotzan honako dokumentazio hau aurkeztu (HAUTESKUNDEEN ERREGIMEN OROKORRAREN LEGE ORGANIKOA 72.e art.):

    • Pertsona ezinduaren NAN (fotokopiak ez du balio).
    • Ezindua ordezkatzen duen pertsonaren NAN (fotokopiak ez du balio).
    • Pertsona ezindua (izena eta bi abizen) Posta Bulegora botoa posta bidez emateko dokumentazioa eskatzera ezin dela joan egiaztatzen duen ziurtagiri mediku ofiziala.
    • Posta bidezko botoaren eskabide inprimakia pertsona ezinduaren eta beronen ordezkariaren datu guztiekin behar bezala beteta, eskabidean ordezkariaren helbidea (eta ez ezinduarena) adieraziz; beroni botoa posta bidez emateko dokumentazioa bidal diezaioten. Inprimaki hori ordezkariak sinatu beharko du.

    Notarioak aipaturiko dokumentazioa duenean, pertsona ezinduari bisita egingo dio egiaztatu eta notario-ahalordea ordezkariaren alde emateko. Hautesleak posta bidezko botoa eskatzeko izapideetan ordezka dezan baimenduriko pertsonaren aldeko banakako ahalmen notariala doakoa da

  3. Posta bidezko botoa eskatzeko eskabide inprimakia posta bulego batean aurkeztu
  4. Ordezkaria posta bidezko botoaren eskabide inprimakia, ziurtagiri medikua eta notario-ahalordearekin posta bulegora joan eta agiri horiek Postako funtzionarioari emango dizkio. Horrek eskabidean agertzen den ordezkariaren sinadura bere NANrekin bat datorren egiaztatuko du

  5. Posta bidezko botoa eskatzeko epea.
  6. Posta bidezko boto hori eskatzeko epea urtarrilaren 6tik 19ra (biak barne) bitartekoa da.

  7. Botoa posta bidez eman.
  8. Kasuan kasuko Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Ordezkaritzak otsailaren 9 eta 22a bitartean posta ziurtatu bidez posta bidezko botoaren eskabidean ordezkariak adierazitako helbidera eta bere izenean botoa emateko beharrezkoa den honako dokumentazio hau bidaliko du:

    • Hauteskunde erroldako izen-emate ziurtagiria.
    • Botoa ematea dagokion Hauteskunde Mahaiko Lehendakariari zuzenduriko gutun-azala.
    • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen gutun-azala, "Eusko Legebiltzarrerako" boto-txartela sartzeko.
    • "Eusko Legebiltzarrerako" izendaturiko hautagai-zerrenda bakoitzeko boto-txartel bat.
    • Argibide orri bat.

    Agiri horiek jaso ondoren, segidan aurreko 2.2. ataleko D letran adierazi diren eragiketak egin behar dira:

  9. Botoa posta bidez bidali
  10. Botoa posta bidez bidaltzeko honakoa kontuan hartu behar duzu:

    • Ez ahaztu Hauteskunde Mahaiko Lehendakariari zuzenduriko gutun-azalean hauteskunde erroldako izen-emate ziurtagiria sartzea.
    • Gutun-azal horrek ez du posta-ordainik behar, baina posta ziurtatu eta urgente bidez bidali behar da.
    • Gutun-azal hori bidaltzeko azken eguna 2009ko otsailaren 26a da, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz; hala ere, jaso dela ziurtatzeko, bidal ezazu lehenbailehen.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak