Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Europako Parlamentua 2014 | Nork eman dezake botoa?

Nork eman dezake botoa?

Atal honetan zehazten da nork eman dezakeen botoa Europako Parlamenturako 2014ko hauteskundeetan.:

  1. Espainiar nazionalitatea duten pertsonek, hauteskunde-deialdiaren unean hautesle-erroldan inskribatuta dauden adindunak (2.1 artikulua, LegeOrganikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa) (Hau da, 2014ko otsailaren 1ean). 39.1 artikulua, LegeOrganikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa).
  2. Gainera, kontuan izan behar da botoa eman ahal izateko, ezin dela egoera hauetakoren batean egon (3.1 artikulua, Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa):

    • Epai irmoz bozketa-eskubidea kentzeko zehapena edukitzea, zehapen horrek dirauen bitartean.
    • Epai irmo bidez, ezgaitasun-deklarazioa edukitzea. Deklarazio horrek berariaz adierazi behar du botoa emateko ezgaitasuna.
    • Epailearen berariazko baimenarekin ospitale psikiatriko batean egotea; baimen horrek berariaz adierazi behar du ospitaleratuta dagoen bitartean ez dela gai botoa emateko.
  3. Espainian bizi diren atzerriko pertsonek, Europar Batasuneko 27 estatu kideetakoren batekoak diren adindunak eta Espainian botoa eman ahal izateko bete behar diren baldintzak betetzen dituztenak. Gainera, nork bere estatuan ere boto-eskubidea izan behar du (210. artikulua, Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa). Dena den, esan behar da Espainiako hautesle-erroldan inskribatzeko epea aurreko urtarrilaren 31n amaitu zela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi web-orri hau: INE - CensoElectoral

Nabarmenduak

Nabarmenduak

Europako Hauteskundeak
Badakizu…?

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2014/07/08
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak