Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Hauteskunde Orokorrak 2015 | Webgune interesgarriak
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Webgune interesgarriak

Euskal autonomia erkidegoko erakundeak

  • Aldizkari ofizialak: EHAA / ALHAO / BAO / GAO. Argitalpen horietan zabaltzen dira, intereseko beste gai batzuen artean, mahaiak eta hauteslekuen helbideak, udalerri bakoitzeko hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko tokiak eta lokalak, hauteskunde-batzordeen osaera, langileek bozkatu ahal izateko lan-eskubideei buruzko araudia, mahaietako kideei dagozkien eskubideei buruzkoa, eta abar.
  • EUDEL: Euskal Autonomia Erkidegoko udalen posta helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetea: 2015eko hauteskunde orokorrei buruzko hauteskunde-inkestak dituzten soziologia-ikerlanak.
  • Udal-webguneak: Bilbao / Donostia / Vitoria-Gasteiz / Irun. Atari horietan, besteak beste, egutegiarekin, botoa emateko hauteskunde-mahaiarekin eta hauteslekuarekin, botoa posta bidez emateko epeekin eta abarrekin erlazionatutako informazioa kontsultatzeko aukera dago

Estatuaren erakundeak

  • Diputatuen Kongresua, legegintza-ganbera horren eskumenak eta osaera ezagutzeko.
  • Senatua, ganbera horrek nola funtzionatzen duen eta zer eskumen dagozkion jakiteko.
  • BOE: Agerkari horretan, intereseko beste gai batzuen artean, argitara ateratzen dituzte HAOLO garatzeko araudia, Hauteskunde-Batzorde Zentralaren erabakiak, hauteskunde orokorren emaitza ofizialak…
  • INE. Hautesle Erroldaren Bulegoaren atalean, datu hauek kontsultatu daitezke: pertsona bat hautesle-erroldan dagoen ala ez, hautesle-erroldako datuak —Espainian bizi direnenak zein aldi baterako atzerrian bizi direnenak—, botoa emateko hauteskunde-mahaiaren eta hauteslekuaren helbidea, posta bidezko botoa emateko izapideen egoera, eta udalerrietako zuzenbidezko biztanleriaren zifrak.
  • Barne Ministerioa. Hauteskunde-informazioaren atalean, hauteskunde-legedia dago, eta 2015eko hauteskunde orokorrei buruzko informazio orokorra eta emaitzak kontsultatu ahal izango dira. Era berean, aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarrek posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia deskarga daiteke, bai eta iraunkorki atzerrian bizi diren hautesle egoiliarrek eskatzekoa ere. Halaber, Espainian 1977tik izan diren estatu-eremuko hauteskundeetako emaitzen datu-basea kontsulta daiteke.
  • Hauteskunde-Batzorde Zentrala. Hauteskunde-administrazioko erakunde gorena da, eta haren jarraibideak nahitaez bete beharrekoak dira. 
  • Konstituzio Auzitegia, hauteskundeetako babes-errekurtsoei eta hautagaitzen aldarrikapenari buruzko errekurtsoei buruzko informazioa izateko.
  • EHKE. Estatuko Herri Kontuen Epaitegia hauteskunde orokorretan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak ikuskatzeaz arduratzen da.
  • Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa: «Herritarrentzako zerbitzuak» atalean, «atzerritik bada» aukeran, «Hauteskundeetan parte hartu» hautatu behar da. Atal horretan, atzerrian aldi baterako bizi direnek posta bidez botoa emateko eskaera egiteko inprimakia dago (PDF formatuan), bai eta horri buruzko informazioa ere.
  • Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren enbaxadak eta kontsuletxeak: mundu zabalean Espainiak dituen enbaxadetako kontsul-atalen eta kontsul-bulegoen direktorioa dakar. Informazio hori funtsezkoa da jakiteko ea non eskatu behar duten posta bidezko botoa atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrek eta atzerrian aldi baterako bizi direnek.
  • CIS (Ikerketa Soziologikoen Zentroa): ikerketa soziologikoen barometroa, 2015eko hauteskunde orokorrei buruzko hauteskunde-inkestekin.

 

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak