ARLOAK / EGINKIZUNAK
Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari:
- Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren plangintza egitea.
- Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen plangintza eta kudeaketa egitea. (Suspertze eta Erresilientziarako mekanismoa).
b bis) Ikerketa ekonomikoa. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena.
- Estatistika.
- Enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, dekretu honen 12.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza izango du, betiere zerbitzu horren erantzukizunen barruan.
- Lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea.
- Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.
- Enpresen gizarte-erantzukizuna.
- Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera.
- Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema.
- Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
- Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.