Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
Titularra: Larraitz Guezala Oyarbide
EGINKIZUNAK
- Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskumen hauek erabiltzea:
- Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, Sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.
- Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, Sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
- Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.
- Sailaren organoen egintza publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.
- Bere eskumeneko arloetan, bera izango da Sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
- Organo eskudunaren bitartez, Sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.
- Herri Administrazio eta Justizia Sailaren bitartez, Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea.
- Sailak administrazio, erakunde eta antolakunde desberdinekin dituen elkarrizketa, eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.
- Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.
- Sailaren argitalpenak koordinatzea.
- Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.
- Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.