Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza

Titularra: Aitor Urzelai Inza

Agintaldia: 2013/04/25 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:

  1. Enpresa-berrikuntzaren, kudeaketaren kalitatearen, pertsonen eta informazioaren eta jakintzaren gizartearen arloan, jarduteko programak lantzea, gauzatzea eta ebaluatzea.
  2. Enpresa-berrikuntzaren arloan, sentsibilizazioko, dibulgazioko eta prestakuntzako planak egitea.
  3. Giza baliabideen eta baliabide horien erabilera zabaltzearen eremuan enpresa-kudeaketa hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jardunetarako azterketak eta proposamenak lantzea.
  4. Lehiakortasun-planak garatzea, enpresa-berrikuntzari, kudeaketaren hobekuntzari eta pertsonen prestakuntzari dagokienez.
  5. Euskal gizartean informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko neurriak sustatzea, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste organo batzuek administrazio eta gobernu elektronikoen eremuan dagozkien eskumenak betetzea.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko-teknologikoekiko eta berrikuntza-arloko erakunde arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo izatea, non eta funtzio hori beste organoren bati esleitzen ez zaion.
  7. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin harremanak ezartzeko organoa izatea, hain zuzen ere modu koordinatuan bultzatzeko enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-gaikuntzaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia.
  8. Enpresen ekintzailetza-kultura sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
  9. Enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntza-programak eta finantzaketaprogramak lantzea eta gauzatzea.
  10. Enpresa-ideia berriak osatzeko eta abian jartzeko prozesurako tutoretza-programak lantzea eta koordinatzea, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan.
  11. Zuzendaritzaren eskumeneko arloen barruan, erakundeen arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.