Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Titularra: Iñaki Aldekogarai Labaka

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018218 Ext. 18218
Faxa: 945019978

Agintaldia: 2015/07/01 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Industria Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:
  1. Industriako produktuei, ekipoei eta instalazioei buruzko araudiak betetzen direla egiaztatzeko kontrola eta jarraipena egitea, honako arlo hauetan bereziki:
    • Produktu kimikoak biltegiratzea.
    • Produktu kimikoekin gerta daitezkeen istripu larrien prebentzioa.
    • Gas-erregaiak biltegiratzea.
    • Gasa jasotzen duten instalazioak.
    • Transformazio-zentroak eta goi-tentsioko linea liberalizatuak.
    • Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.
    • Jasogailuak (igogailuak, dorre-garabiak eta garabi mugigarri autopropultsatuak).
    • Presioko ekipoak.
    • Erregai likidoen instalazioak.
    • Ibilgailuak.
    • Suteen aurkako babes-instalazioak.
    • Instalazio termikoak.
    • Industria-segurtasunari buruzko arauak bete behar dituen beste edozein arlo.
  2. Honako hauei lotutako jardun guztiak: Industria Establezimenduen Erregistroari, metrologiari, industriaren esparruko kalitaterako eta segurtasunerako azpiegiturari, industria-jabetzari eta industria-produktuen eta makinen segurtasunaren kontrolari.
  3. 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboen eta medikuntzako X izpien baimena eta kontrola, inguruneko erradiologia-ikuskapena eta arlo horretan esleituta dituen beste funtzio guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako. Nolanahi ere, Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak errespetatu behar dira.
  4. Energiaren, meategien, Industria-administrazioaren, industria-segurtasunaren eta instalazio erradioaktiboen arloetan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatzea, tramitatzea eta ebaztea.
  5. Energia-iturrien energia-erregimena, produkzioa, prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.
  6. Energia berrien arloko ikerketa-planak aztertzea eta egitea.
  7. Energia kontserbatzea eta aurreztea.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europar Batasuneko energia-plangintzan parte hartzea eta haren berri ematea.
  9. Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legerian aurreikusitako parte-hartze funtzioak betetzea.
  10. Meategietako jardueren eragina jasan duten natura-guneak leheneratzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuek gai horretan esleituta dituzten eskumenak betetzea.
  11. Meatze-eremuari lotutako industria-produktuak, -ekipoak eta -instalazioak legeen arabera bete diren kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.
  12. Mineral-meategien eta gainerako erreserba geologiko eta geotermikoen meatze-erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.
  13. Energiaren, meategien, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloan, dekretu honetan edo berau garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatu ondoren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzei esleitu ez zaizkien funtzio guztiak betetzea.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari atxikitzen zaio Industria Segurtasuneko Euskal Kontseilua.