Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Titularra : Estíbaliz Hernáez Laviña 

Agintaldia: 2013/04/25 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren organoa da, eta, sailburuaren begiradapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:
    1. Teknologia.
    2. Berrikuntza.
    3. Plangintza eta estrategia.
    4. Euskal gizartean Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea sustatzea eta garatzea, Administrazio eta gobernu elektronikoen esparruan gauzatutako jardunak bazter utzi gabe.
    5. Enpresa-ekintzailetza.
  2. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza eta Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.
  3. Sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:
    1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
    2. Sailburuordetzaren, zuzendaritzen eta sailburuordetzaren menpeko gainerako administrazio-organo eta unitateen jarduerak zuzendu eta kudeatzea.
    3. Sailburuordetzari dagokion eremuan, jardun-politikak lantzea, eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
    4. Harremanak izatea kasuan kasuko arloan eskumenak dituzten Estatuko, autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako eta toki-erakundeetako organoekin.
    5. Europako eta nazioarteko erakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
    6. Ezarrita dauden antolamendu-irizpideen esparruan, sailburuordetzak zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatzea proposatzea.
    7. Sailburuordetzako organo eta unitateei zuzendutako jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, ondo funtziona dezaten.
    8. Hainbat sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
    9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.
    10. Sailburuordetzaren menpeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea.
    11. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
    12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan esleitutako diru-laguntza izendunak ematea.
    13. Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena baliatzea, eta oso larritzat tipifikatutako zigorrak ezartzea, non eta legeria sektorialak eskumen hori beste organo bati esleitzen ez dion.
    14. Bere jardun-eremuaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumena.
    15. Sailburuordetzaren arlo eta funtzioekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
    16. Bere eskumeneko arloetan, sailburuordetza izango da Sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
    17. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein funtzio, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei atxikitzen zaizkienak.