Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Titularra : Bittor Oroz Izagirre

Agintaldia: 2013/04/25 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren mende, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

  • a) Nekazaritza sustatu eta antolatzea.
  • b) Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.
  • c) Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzailearen eskumenen arloan.
  • d) Erkidegoko ordainketak eta laguntzak.
  • e) Landa-garapenerako programak kudeatzea, sailaren eskumenen arloan.
  • f) Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera funtzioanitzarekin zerikusia duten politika eta arautegi europarrak garatu eta kudeatzea.
  • g) Landa-garapenari buruzko ekimenak egiteko eskumena duten erakundeei proposamenak egitea, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuekin lotuta, eta Landaberrin sortzen diren lantaldeen jarduerak sustatzea.
  • h) Landaberrik jakinarazi behar dituen gaiak prestatu eta sustatzea, Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1988 Legearekin bat etorriz.
  • i) Mahastizaintzaren antolamendua ea erregimena.
  • j) Animaliak eta zoologia-guneak babesteko eta kontrolatzeko erregimena.
  • k) Nekazaritzako ekoizleekin eta landa-garapenerako elkarteak sustatzea eta haiekin harremana izatea.
  • l) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen kalitatea eta bermea sustatu eta defendatzea.
  • m) Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deitura eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.
  • n) Elikadura-segurtasuna sustatzea.
  • ñ) Ehiza.
  • o) Baso-antolamendua.
  • p) Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza kontinentala antolatzea.
  • q) Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.
  • r) Urpeko igeriketa profesionala.
  • s) Arrantzaleen kofradiak, arrantzako erakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.
  • t) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eskumenen barruan, arrantza-guneetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.
  • u) Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako prestakuntza. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.
  • v) Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industriak sustatzea.
  • w) Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuak merkaturatzea.
  • x) Enologia.
  • y) Teknologiak ikertzea eta sustatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrian.
  • z) Elikagaien balio-katea egituratu eta sustatzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

2. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu honako sozietate eta sektore publikoko fundazio hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak: NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.; Fundación HAZI Fundazioa, eta ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.

3. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritza.