Zapatuko ipuina: Bidaia liluragarria
Ekitaldiaren deskribapena
Gure ikuskizunak, umeak ipuinen mundu liluragarrian murgiltzen ditu narrazioen eta kantuen bitartez. Horretarako haurren parte hartzea, jolasak eta koreografiak erabiltzen ditugu. Saioa ahalik eta modu dibertigarri, erraz eta dinamikoenean igarotzea da gure helburua, horrela umeen arreta gal ez dadin. Ipuinak ulergarriago egiteko, ilustrazioak, gitarra, dantza eta mimika erabiliko ditugu.
Bidaia Liluragarria ikuskizunak zera erakutsi nahi du: bakoitzaren garapenerako bidaiak duen garrantzia: toki ezberdinak ikusteko, lagun berriak egiteko, kultura eta musika berriak ezagutzeko, eta, finean, norberaren burua aberasteko. Bidaia liluragarri bat bai kanpora begira eta bai gure barrura begira. Horrez gain, gure gizartean aniztasunak duen balioa eta gizaki bakoitzaren berezitasunek dakarten aberastasuna ere landuko dira; baita izaki orok munduaren alde batetik bestera joateko duen askatasuna ere bai, eta ingurugiroa zaintzeko den-denok dugun erantzukizuna.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Juan San Martin Liburutegia
- Ekitaldi mota:
- Ipuin kontaketa
- Publikoa:
- Haurrak
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Euskara
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 1
- Ordutegia:
- 18:00
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Areto Nagusia
Izen-ematea
- Prezioa:
- Doan
- Izen-emate epea:
- 2024/01/22 - 2024/01/25
- Jarraibideak:
Izen-ematea: Urtarrilaren 22tik 25era, formulario honen bidez.