Lan-osasunari buruzko informazio-sistema: gutxieneko datu multzoa
Abisua: Barakaldoko lantegia agortu egin da
2016ko urriaren 17an, 18an eta 19an.
Prebentzio Zerbitzuetako langile sanitarioentzako seigarren lantegi teoriko-praktikoa. "Lan-osasunari buruzko informazio-sistema: gutxieneko datu multzoa".
Lantegiaren helburua da Osalanek abian jarritako informazio-sistema hori Prebentzio Zerbitzuetako langile sanitarioei aurkeztu eta azaltzea.
Sistemaren ezaugarri orokorrak azalduko dira, zertarako balio duen, zer, nola eta noiz jakinarazi behar den; eta informazio-sistema horretarako sortu den aplikazio informatikoaren erakustaldi praktikoa egingo da.
Informazio horren bidez lortu nahi den xedea da, hain zuzen, biztanle aktiboen lan-baldintzak hobetzea, osasunerako kalteak non eta zergatik sortzen diren erakutsiz.
Osalanen hiru lurraldeetako zentroetan egingo dira lantegiak.