Lehendakaritza

Integrazio prozesu politikoko Brexit-aren ondorioak eta bere efektu ekonomikoak

2016ko ekainaren 23an Britania Handian egindako erreferendumaren ostean Europar Batasuna uzteko erabakia onartu zen; horixe da, ezbairik gabe, azken urteotan Europar Batasunean jazotako gertakari harrigarrienetariko bat, Europa aurrekaririk gabeko egoera batean kokatu duena, ziurgabetasun politiko eta ekonomikoz beteriko testuinguruan.

Europar Batasunaren Hitzarmeneko 50. artikuluan jasotako prozedura aktibatu da hala, eta erronka politiko handia ekarri du bai Europar Batasunarentzat, batuta mantentzeko saiakeran, bai Erresuma Batuarentzat, Batasunarekin beti izan duen erlazio konplikatuaren mamuari aurre egiteko. Halaber, baliteke irteerak bi aldeek nazioartean duten garrantzian eta eragiteko gaitasunean eragitea.

Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritza | Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak | Europako Gaietarako Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Hitzaldiak (Gazteinformazioa)
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Irailak 13: 09:00 - 14:00 irailak 14: 09:30 - 13:45
Miramar Jauregia
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Prezioa:
20€ - 70€
Izen-emate epea:
2019/09/12