'Gidaritza profesionala eta lana' tailerra
2017ko maiatzaren 3an izango da
Maiatzaren 3an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, “gidaritza profesionala eta lana” izeneko prestakuntza-jardunaldia eskainiko da.
Planteatutako helburua honakoa da: lan-munduan nahasdura eta alterazio psikofisikoak eta pertsonen gidaritza-gaitasuna asaldatzea eragin dezaketen tratamenduak jorratzeko orduan dauden zailtasunak ikusaraztea.
Arazo horri gida-baimena behar duten ibilgailuen eta gida-baimenik behar ez duten lan-ekipamenduen ikuspegitik helduko zaio.
Jardunaldian gaiaren gaineko adituak diren profesionalek parte hartuko dute, eta, hala, lan-medikuntza, auzitegi-medikuntza, trafiko-zuzendaritza nagusia eta jurisprudentzia oinarri hartuta landuko da gaia. Horretarako, honakoak arituko da:
Guillermo Portero jauna. Bizkaiko Auzitegiko Klinikako Zerbitzuko burua.
Jon Arrieta jauna. Bizkaiko Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuko patologoa.
Mikel Mantuliz jauna. Lan-medikuntzako aditua.
Alberto Pascual jauna. Matrici sozietate kooperatibistako lan-medikuntzako aditua.
Luis Garrido jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salako burua eta magistratua.
Juan Carlos Benito Butrón jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lan-arloko salako magistratua.
Margarita Uria andrea. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria.
Trafiko Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.
