Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

FORMAKUNTZA JARDUNALDIA: Finantzazioa eta Jabetza Intelektuala

Zer da Jabetza Intelektuala? Zer balio ematen dio nire negozioari? Nazioarteko erlazio komertzialak jorratzerakoan, zergatik da inportantea kontuan izatea? Zein finantzazio eta laguntzak daude nire enpresa nazioartekotzeko?

Galdera hauei erantzunez, "Finantzazio eta Jabetza Intelektuala" jardunaldian, kultura eta sormen sektoreko enpresek nazioartekotzeko prozesuan jabetza intelektualaren arloarekin erlazionatutako edukiak argituko dira, bai eta Kultura eta Sormen Industriak laguntzeko dauden finantzazio bideak.

KSIatea programaren barneko prestakuntza jardunaldi hau, Galbaian, Jabetza Intelektualean adituak eta Basque Trade & Investment, Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Agentziarekin lankidetzan burutzen da.

Behin-behineko programa:

  • 09:45 Parte-hartzaileen erregistroa
  • 10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena (IDOM)
  • 10:15 Jabetza Intelektuala KSI sektorean (Galbaian)
  • 11:15 Atsedenaldia - Networking
  • 11:30 Kultura eta Sormen Enpresentzako nazioartekotze finantzazioa (BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentzia)
  • 12:15 Enpresa kasua (enpresa konfirmatzeke)
  • 12:45 Solasaldia - Q&A
  • 13:00 Jardunaldiaren amaiera
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
3 ordu
Ordutegia:
9:45 - 13:00
EUSKADIKO ARTXIBO HISTORIKOA - María Díaz Haroko Kalea, 3, 48013 Bilbo, Bizkaia
María Díaz de Haro3
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
EUSKADIKO ARTXIBO HISTORIKOA - María Díaz Haroko Kalea, 3, 48013 Bilbo, Bizkaia

IZEN-EMATEAREN ORRIA