Familia-berrelkartzeko laguntza-programari buruzko informazio-saioa Bilbon
Ekitaldiaren deskribapena
Etorkinentzako Harrera Egiteko Euskal Zerbitzuak, Harreragunek, profesionalei zuzendutako informazio-saio bat antolatu du, familia-berrelkartze prozesuan laguntzeko abian jarritako programa berria aurkezteko.
Familia-berrelkartzea prozesu emozional, sozial eta antolaketazkoa da, bai migratzen duten pertsonentzat, bai beren familientzat. Prozesu horren ondorio psikosozialak eta programaren ezaugarriak azaltzeko, profesionalentzako informazio-saioa egingo da.
Nori zuzendua?
- Gizarte-, hezkuntza- eta osasun-arloetako profesionalei.
- Bilboko etorkinekin lan egiten duten gizarte-eragileei.
Saioaren helburua:
- Familia-berrelkartzeko laguntza-programa aurkeztea.
- Berrelkartutako familien erronkak eta beharrak azaltzea.
- Bilboko baliabide eta zerbitzu eskuragarrien berri ematea.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Harreragune
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 1:30
- Ordutegia:
- 10:00 - 11:30
Izen-ematea
- Ziurtagiria:
Izen-ematea: harreragune@bilbao.eus
(Izena, abizenak eta erreferentziazko erakundea adierazi)

