Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema aurkezteko jardunaldia

Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 15. artikuluaren arabera, Euskadiko Naturaren Informazio Sistema izaera publiko eta administratiboko erregistroada eta arlo honetan eskura dagoen ezagutza zientifiko eta tekniko eta legegilea integratzeko sistema da, eskumen publikoak era egokian garatzeko plangintza, kudeaketa, segimendu eta ebaluazioko prozesuetan. Jardunaldi honetan Informazio Sistema berria aurkeztuko da: 2010etik geneukan sistemaren ordez, sistema berri hau ezarri da, orain arte erabilitako teknologia nabarmen gainditu baitute aurrerapen berriek. Sistema berri honetan, hasierako datu-ereduaren zatirik handienari eutsi zaio, baina behar berrietara egokituta, batez ere informazioa ekoizten eta erabiltzen duten eragileen arteko lankidetza errazteko eta sustatzeko, eta Europako araudiaren ondoriozko betebehar berriei aurre egiteko.

PROGRAMA

09:30. Irekiera. Amaia Barredo Martín. Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako kargu publikoa

09:40 Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemaren erabilgarritasuna erabakiak hartzeko. Testuinguru estrategikoa eta arauemailea (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Marta Rozas. Natura Ondarearen zerbitzuaren arduraduna. Eusko Jaurlaritza

10:00. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema berria (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Marta Iturribarria. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemaren arduraduna. Eusko Jaurlaritza

10:20 Tresna komun bat erabiltzeko aukerak. Foru Aldundiak

11:00 Naturari buruzko informazio-sistemak erabilera profesionalerako duen erabilgarritasuna (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Leire Paz. Ekolur ingurumen aholkularitza

11:15 Amaierako hitzaldia. Naturari buruzko informazioa Europako testuinguruan (PDF, 4 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Lucía Iglesias. Europako Batzordea (Internet bidezko konexioa)

11:45 Bideo proiekzioa 3 min.

11:50 Kafea

Ekitaldi-mota:
Aurkezpena
Hasiera data - Amaiera data:
-
EUSKAL ITSAS MUSEOA
Ramón de la Sota, 1
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
https://itsasmuseum.eus/
Izen-emate epea:
2023/05/08 - 2023/06/01

IZEN-EMATEAREN ORRIA