CONTABILIDAD Y DOCUMENTOS CONTABLES (2025/11/12/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
EIKA aplikazioan espedienteak izapidetzea eta egitea.
- Arloa: Administrazioko oinarrizko gaiak
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: EIKA aplikaziora sarbidea duten eta beren eginkizunengatik EIKAn kontabilitate-espedienteak egin, fakturak izapidetu, espedienteak kontsultatu, hirugarrenekiko harremana, etab. egin behar duten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko langileak.
- Hautatze irizpideak: EIKA aplikaziora sarbidea izatea.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: azaroaren 3a, 4a, 5a, 6a, 7a, 10a
- Ordutegia: 09:15 - 13:15
- Iraupena: 24 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko irailaren 1etik 29ra
- Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 31
- Hizkuntza: Gaztelera
- Irakasleak: MARIVI AIZPURU PASCUAL, IÑAKI MENDIA OCHOA DE ZUAZOLA, ION ANDONI MIGUEL ALBERDI
Helburu orokorrak
EIKA aplikazio berriaren ezagutza zehatza lortzea, bai kontabilitate-espedienteak egiteari, izapidetzeari, hirugarrenen erregistroari eta informazioaren ustiapenari dagokienean.
Helburu zehatzak
Kudeaketa-aplikazio berriaren oinarrizko kontzeptuak eta kontzeptu orokorrak ezagutu eta aplikatzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Kontabilitate-dokumentuak sortu eta izapidetzea, bai aurrekontu-aldaketei buruzkoak, baita aurrekontukoak eta aurrekontukoak ez direnak ere.
- Aurrekontuari buruzko kontsultak eta txostenak egitea.
- Zordunei eta hartzekodunei buruzko kontsultak eta txostenak egitea.
- Aurrekontukoak ez diren kontuen kontsultak egitea.
Oinarrizko kontzeptuak
- Aurrekontu-egitura.
- Kontabilitate-espedientea.
- Aurrekontu-aplikazioa sortzea.
- Organo kudeatzailea.
Aurrekontu-aldaketak
- Aurrekontu-aldaketen kontabilitate-dokumentuak sortzea/izapidetzea.
- Aurrekontuak aldatzeko espedienteak kontsultatzea.
Gastuen aurrekontua gauzatzea eta aurretiazko izapidetzea
- Hirugarrenen kudeaketa
- Hirugarrenen kudeaketako kontzeptu orokorrak.
- Hirugarrenei alta emateko/aldatzeko prozedura orokorra.
- Endoso eta enbargoen kudeaketa.
- Hirugarrenen erregistroa kontsultatzea.
- Fakturak
- Fakturen alta/aldaketa.
- Fakturak onartzea.
- Fakturen kontularitza-erregistroa kontsultatzea.
- Dirulaguntzak
- Dirulaguntzaren espedientearen alta eta Tramitagunerekin duen lotura.
- Dirulaguntzak justifikatzeko espedientearen alta.
- Dirulaguntzen/justifikazioen espedienteak kontsultatzea.
- Aktiboak
- Informazio-sistemak ("aktiboen zerrenda" kontsultatzea).
- JF sortzeko eskaera.
- Jakinarazpenak
- Gastuen kontabilitate-agiriak
- Gastuen aurrekontua gauzatzeko sarrera eta definitutako eredu-kodeen laburpena.
- Gastuen kontabilitate-dokumentuak sortzea/izapidetzea.
- Balio-doikuntzak sortzea/izapidetzea.
- Gastu-espedienteak kontsultatzea.
Diru-sarreren aurrekontua gauzatzea
- Diru-sarreren kontabilitate-agiriak
- Diru-sarreren aurrekontua gauzatzeko sarrera eta definitutako eredu-kodeen laburpena.
- Diru-sarreren kontabilitate-dokumentuak sortzea/b. izapidetzea.
- AOKSI espedientearen kontsulta (lotea eta AOKSI jatorria).
- Diru-sarreren espedientearen kontsulta.
Aurrekontuz kanpoko dokumentuak
- Aurrekontukoak ez diren dokumentuak
- Aurrekontuz kanpoko kontabilitatea sartzea eta definitutako eredu-kodeen laburpena.
- Aurrekontukoak ez diren dokumentuak sortzea/izapidetzea.
- Liburu nagusiaren txostenak.
- Aurrekontukoak ez diren zordunen/hartzekodunen kontsulta.
Informazio zentrala
- Informazio-sistemak. Querys basea.
- Aurrekontuaren aldaketak.
- Gastuen eta sarreren kudeaketa.
Metodologia
Ikastaroa hasieran, erabiltzaile-kudeatzaile edo zerbitzu-zuzendaritzako erabiltzaile batek, aurrekontukoak zein aurrekontukoak ez diren kontabilitate-dokumentuak grabatu eta izapidetzeko EIKAn jarraitu beharreko urratsak zehatz-mehatz azalduko dira.
Aurretiazko urrats gisa, EIKA proiektuari dagozkion eta bloke guztietarako komunak diren oinarrizko kontzeptuak azalduko dira.
Ikastaroko dokumentaziorako eta irakurketa-loturetarako sarbideak, ikasleen parte-hartzeak eta irakaslearekiko etengabeko harremanak osatuko dute ikasleen ikaskuntza.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, erantzun laburreko 20 galderez osatutako proba bat egingo da. Azterketa burutzeko 40 minutuko tartea izango da. Erantzun okerrak ez dira zigortuko, eta gutxienez 12 erantzun zuzen lortu beharko dira proba gainditzeko. Adibidea: 1.-"D" kontabilitate-dokumentu baten aldaketa "D COMP" dokumentuaren bidez egiten da:
- Egia
- Gezurra
2.- PEP elementua aurrekontu-aplikazioaren nahitaezko atala da:
- Egia
- Gezurra
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ikasleak, internetera sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eraman beharko ditu. Ezagutuko ez balitu, ELZra dei dezake, eta bertan emango dizkiote. Lehen egunean 20 minutu lehenago iristea ezinbestekoa da, ordenagailua norberaren erabiltzailearekin behar bezala konfiguratu ahal izateko.
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua IIko EJIEko 1.eta 2. gelak
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
263,55€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.












