Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Animalien Babesari Buruzko VII. Euskal Jardunaldiak

Bilboko Bidebarrieta Luburutegia

2014/11/03 - 2014/11/05
Inprimatu
Bilbo-Bizkaia
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Bidebarrieta Luburutegiaren Areto Nagusia
Herria:
Bilbo
Probintzia:
Bizkaia
Hasiera data:
2014/11/03
Amaiera data:
2014/11/05
Hasiera ordua:
19:30
Antolatua:
Animalien Defentsa eta Babeserako Elkartea (ADBE) eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
DESKRIBAPENA
Animalien Babesari Buruzko VII. Euskal Jardunaldiak
Animalien Babesari Buruzko VII. Euskal Jardunaldiak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Animalien Babesari buruzko VII. Euskal Jardunaldiak babesten ditu. Jardunaldi hauek erreferente bihurtu dira Estatu mailan, eta azkenaldiko gairik mediatiko eta eztabaidagarrienetakoa dugu: “animalien inguruko auzia”.

Aurtengo ediziorako (azaroak 3, 4 eta 5) oso egitarau erakargarria egin da, adituentzat zein ezjakitunentzat, hiru saiotan bananduta, egunero 19:00ean hasita, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. Sarrera dohakoa.

Lehen sesioan, hilak 3, astelehena, usoei buruz arituko da. Espezie ikonikoa (bake-ikurra) izan arren, arlo askotan jasaten ditu tratu txarrak (hauetariko asko erabat ezezagunak iritzi publikoarentzat). Mis Amigas las Palomas (MALP) erakundearen bi bultzatzaileei entzuteko aukera izango dugu, zeintzuek jorratuko dute ere espainiar hiri askotan egiten den akabatze sistematikoa.

Bigarren sesioak, hilak 4, asteartea polizia-gorputzetatik egindako animalien babesa dakarkigu. Horretaz hitzegingo digute bi agentek: bata, Ertzaintzakoa (Ingurumen eta Hirigintza Saila); bestea, Guardia Zibilekoa (SEPRONA). Haiek arituko dira beraien esperientzien eta baita animalien aldeko lana nola hobetzearen gainean ere.

Eta hirugarren sesioan segurtasun osoz paradigma etikoak aldatzerakoan faktorerik garrantzitsuena denaren inguruan arituko zaizkigu gonbidatuak: heziketa. Horretaz hitzegingo dute Aragotik eta Madrildik etorritako maisua eta dibulgatzailea, hurrenez hurren.

Sesio bakoitzaren hitzaldien ostean, parte hartzeko aukera izango du publikoak denboraldi batez.

Erakunde antolatzaileak aukera askeko kreditu bat emango dio Jardunaldietara doan UPV/EHUko irakasle orori. Interesa duenak, bere datuak (izen-abizenak, NAN eta teléfono zenbakia) bidali behar ditu helbide honetara: adpa_adbe@yahoo.es

DOKUMENTAZIOA
Azken eguneratzea: 27/10/2014