Bilboko Txin Txin Fest 2025 - Txakolinaren Jaialdia

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • Bilboko Txin Txin Fest 2025 - Txakolinaren Jaialdia
  • Bilboko Txin Txin Fest 2025 - Txakolinaren Jaialdia

Bizkaiko Txakolina Jatorri deiturak, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, maiatzaren 24an eta 25ean Bilboko Areatzan egingo den "Txin Txin Fest" ekitaldi enogastronomiko irekia antolatu du lehen aldiz. Hitzordu hau Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak eskaintzen duen ardo aukera zabala jai giroan ezagutu eta gozatzeko aukera bikaina da. Bizkaiko mahastizaintza eta ardogintza sektorearen dinamismoa eta kalitatea erakusteko gunea.

Bi egunetan, Txin Txin Festek txakolina, gastronomia, kultura eta musika uztartuko dituen aire zabaleko upategi handi bihurtuko du Bilboko erdigunea. Bertaratzen direnek 60 txakolin erreferentzia baino gehiagoren artean aukeratu ahal izango dute, sozializatzen eta ardo berriak ezagutzera gonbidatzen duen giro apartan. Eskaintza gastronomikoa Bilboko ikur izan diren Txakolinen plater tradizionaletan oinarrituko da, eta hainbat proposamen izango ditu, hala nola porrusalda, babak, bakailaoa, sukalkia eta Idiazabal gazta.

  • Dastaketa tematikoak, musika eta Mezulariak

Jaialdiak Bizkaiko sommelier ugarik zuzendutako dastaketa tematikoak ere eskainiko ditu, bertaratutakoak estilo bakoitzaren nortasuna ezagutzeko eta gaur egun Bizkaiko Txakolinaren upategien dinamismoa irudikatzen duten ardoen aniztasuna ezagutzeko diseinatutako txakolin mota desberdinetan murgiltzeko.

Zuzeneko musikak, kultur erakustaldiek eta "Mezulariei" Jatorrizko Izendapenaren balioak sinbolizatzen dituzten enbaxadoreei, egingo zaizkien aintzatespenak osatuko dute jende guztiarentzat pentsatutako egitaraua. Gainera, umeentzako programazio berezia egongo da, 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerrekin. Familiek Bilboko bihotzean esperientzia osoaz elkarrekin gozatu ahal izateko proposamena.

Mezulariak txakolinaren arima irudikatzeko sortu ziren. Urtero, Bizkaiko Txakolina Jatorri deiturak aintzatespen hori ematen die Bizkaiarekin lotuta gure kultura, hizkuntza, nortasuna eta gastronomia sustatzen duten pertsonei edo erakundeei. Edizio honetan, Kontseilu Arautzaileak Zea Mays taldea (Asier Basabe, Ruben Gonzalez, Iñaki Imaz eta Aiora Renteria) 2024ko uzta berriko Mezulari izendatuko du, euskal kulturarekin duen konpromisoa aintzatesteko. Aiora Renteria taldeko abeslariak jasoko du saria denen izenean maiatzaren 24an. Manu Calera eta Kepa Larrabeiti Ohorezko mezulariei ere hil osteko omenaldia egingo zaie, Bizkaiko txakolinaren historian egindako lanarengatik. Haien familiek jasoko dituzte sariak.

Uzta berriaren aurkezpen sinbolikoa Baste anaiek egingo dute: Álvaro, Adrián eta Raúl Cardosok. Erromoko Baste tabernaren buru. Euren proiektua gastronomia, artea eta musika gurutzatzen diren taberna bizi eta garaikide bihurtu dute, sormen giroan eta konbentzionalismotik urrun.

  • Jasangarritasuna eta nortasun propioa

Jasangarritasuna izango da Txin Txin Fest ekimenaren zutabeetako bat, ekitaldiaren arlo guztietan ingurumena errespetatzen duten materialak erabiliz. Apustu horrek indartu egiten du Bizkaiko Txakolinak ingurunea babesteko eta jardunbide arduratsuak bultzatzeko duen konpromisoa.

Garikoitz Rios, Jatorri deituraren presidenteak, hau nabarmendu du: "Txin Txin Fest jaialdia baino askoz gehiago da; produktua, lurraldea eta hori posible egiten duten pertsonak ulertzeko modu baten adierazpena da. Txakolinaren arima eta nortasuna jende orok deskubritzea nahi dugu, edaten ez ezik, sentitzen, partekatzen eta herri oso baten nortasunaren parte ere baden zerbait baita".

TxinTxin Fest ez da soilik ardo onarekin gozatzen dutenentzako hitzordua, berezitasuna, ahalegin kolektiboa eta Bizkaiaren arima irudikatzen duen produktuarekiko grina ospatzeko gonbidapena ere bada.

  • BIZKAIKO TXAKOLINA JD, berezitasuna eta balio gastronomikoa

Bizkaiko ardoaren historiaren isla fidela, Bizkaiko Txakolina Jatorri deiturak 35 upategi eta 172 mahastizain biltzen ditu. 445 hektarea hartzen dituzten mahasti txikiak ditu, haranen eta mendialdeen artean banatuta, eragin atlantiko argiak eta aniztasun geologiko interesgarriak txakolinei ezaugarri bereziak ematen dizkien eta mendiek itsasoarekin bat egiten duten lurralde paregabea da. Dinamikoa eta etengabeko bilakaeran, JDa sortu zenetik hiru hamarkada igaro direnean lortutako ezagutzak eta esperientziak gaur egun JDan aurki ditzakegun estiloak eman dituzte fruitu gisa, lurralde honen jatorria eta tradizioa islatzen eta indartzen duten ardoekin, etorkizunera eta berrikuntzara begira, betiere Bizkaiko ardoen esentzia eta nortasuna eta kopa bakoitzarekin gozatzeko filosofia zainduz

bizkaia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • LekuaAreatza

    Bilbao
  • Ikusi agenda Areatza, Bilbao

Non