Umore Azoka Leioa 2025: "Eirené, bajo la carpa del cielo"

Leioa 2025(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 16(e)ra
  • Umore Azoka Leioa 2025: "Eirené, bajo la carpa del cielo"

Leioako 2025eko Umore Azokaren barne.

Samurtasunez, maitasunez, umorez, eta musika nahiz zirkuaren bitartez kontatutako istorioa da. Itxaropenaren eta bakearen aldeko mezu bat. Zirkuko artista talde bat, eta haien karparen hondarrak, gerra-gatazka baten erdian daude. Egoera nekez horrek zailtasun handiak eragin arren, protagonistak beren eguneroko bizitza egiten ahaleginduko dira, alarma antiaereoen artean. Antzezlan honetako protagonistek jolas egingo dute, haur batzuek gerran egingo luketen bezala. Dena den, jolas horrek hausnarketa egitea du jomuga, giza egoerari eta bakearen etengabeko bilaketari buruz. Eirenê gako batean oinarritu da: emozioaren eta umorearen arteko orekan. Uztartu egiten ditu zirku garaikidea, antzerki fisikoa eta zuzeneko musika. Horrela, zentzumenei eta emozioei eragiteko esperientzia bat dakarkigu, antzerki soilaren esperientzia gaindituz.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Marisa Ibañez
  • Zuzendaritza: Quique Montoya
  • Musika: Panchi Vivó
  • Eszenografia: Marisa Ibañez, Sergio Chaves y de Ferro
  • Koreografia: Pepa Cases
  • Antzezleak: Mae Puchalt, Aitor Esteban, Lucia Roasso, Jara Franach, Sergio Chaves, Marisa Ibañez

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaLa Trupé Malabó
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 16(e)ra
  • OrdutegiaOsteguna 15, 19:30 // Ostirala 16, 20:00
  • LekuaErrekalde Escultura
    Leioa
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Leioa

Non