Proiekzioa eta musika zuzenean: Edu Baos + "Tesis" (Alejandro Amenábar)
Alejandro Amenábarrek Tabakaleraren hamargarren urteurrena dela-eta aurkeztutako saioa.
EDU BAOSek zuzenean joko du Tesis-erako bere musika.
Tesis, Alejandro Amenábar, Espainia, 1996, 125’
- Sinopsia:
Ángela, Irudi ikaslea, ikus-entzunezko indarkeriari buruzko tesia prestatzen ari da. Bere lanaren osagarri, tesi zuzendariak fakultateko bideotekan berarentzat materiala bilatzeko konpromisoa hartu zuen, baina hurrengo egunean hilda aurkitu zuten. Ángelak Chema ezagutuko du, zinema gore eta pornografikoan aditua, eta Bosco, mutil bitxia, snuff movie batean eraildako neska baten lagun mina.
EDU BAOS Zaragozan jaio zen eta hiriko musika jarduerari lotuta egon da beti. 16 urte zituenetik, agertokietara igo zen, lehenik musikari gisa eta gero soinu-teknikari gisa, Estatuko eta nazioarteko artistekin lan eginez. Ia bizitza osoa eman du nahasketa-mahai baten eta ordenagailu baten aurrean. Tachenko taldeko kide izan zen, baina ez dio inoiz utzi taldean aritzeari, urte batzuetatik hona elkarrekin ekoizten baitituzte diskoak. Gaur egun, León Benavente taldean dabil, 2012an sortu zenetik. Zinemarekiko eta soinu-bandekiko zaletasunak bultzatu du, duela gutxi, bere lan-eremua ikus-entzunezkoetarako musika-konposiziora zabaltzera, eta zinema nazionaleko funtsezko lan hori, Tesis, soinutik berrinterpretatzeari aurre egitera, Alejandro Amenabarrek zuzendari gisa egindako lanak ekarri zuen thriller sendoa baita.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko Maiatzak 3
- Ordutegia19:00
- LekuaTabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa8 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián


