Musikaren Eguna 2024 Tolosan
Azaroaren 22an, ostirala, Musikarien Eguna ospatuko da Tolosan. Urtero moduan Eduardo Mocoroa Musika eskolak eta udal bandek bat egingo dute ospakizunekin.
Ohikoa izaten den bezala, egunean bertan eta bezperan kalejirak egingo dituzte herriko kaleetan zehar; eta igandean, herriko bost musika talderen kontzertua izango da Leidor Aretoan. Urteko kontzertu bereziena izan ohi da taldeentzat, besteak beste, obra berriak estreinatzeko baliatzen baitute hitzordua. Hauxe egitaraua:
Azaroak 21, osteguna
Musika Eskolako taldeen kalejirak: ikasleen banda, harizko instrumentuak, akordeoi taldea eta txistu taldea. 19:00etan abiatuko dira Musika Eskolatik. Talde guztiak Plaza Berrian elkartuko dira 20:00etan, kantu bateratu bat jotzeko.
Azaroak 22, ostirala
Tolosako Udal Musika Bandaren Xexili eguneko kalejira, 19:30ean Gorriti plazatik abiatuta. Aurten, gainera, Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak elkarrekin joko dute kalejiraren zati batean. Honakoa izango da ibilbidea: Gorriti plaza, Kale Nagusia, Plaza Zaharra, Zerkausia, Trianguloa plaza, Euskal Herria plaza, Arostegieta kalea, Plaza Berria.
Azaroak 24, igandea
Xexili Eguneko kontzertu berezia izango da, 12:00etan, Leidor Aretoan. Herriko bost musika taldek eskainiko dute emanaldia:
- Hodeiertz Abesbatza: Victor Galvan zuzendari berriarekin emango duten lehen kontzertua da. Hiru obra estreinatuko dituzte, horietako bi, Txoria Txori eta Ama begira zazu, Galvan berak moldatutakoak.
- Udal Txistulari Banda: Eduardo Mocoroaren txisturako moldaketa bat barne, hiru obra eskainiko dituzte Iñigo Azkueren zuzendaritzapean.
- GiroArte Dultzainero Taldea: Bi obra eskainiko dituzte, horietako bat lehen aldiz. Perkusio instrumentuek lagunduta arituko dira, eta estreinekoz batuko dituzte dultzainak, metalezko instrumentuak eta sokazko laukote bat.
- Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra: Hiru obra interpretatuko dizute, horietako bat Garena taldearekin elkarlanean.
- Tolosako Udal Musika Banda: Bi obra estreinatuko ditu bandak, tartean Armeniako bost folk kantuz osatutako pieza berezi bat, musika banden errepertorioetan ohikoak ez diren erritmoak dituena.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2024(e)ko azaroaren 21(e)tik 2024(e)ko azaroaren 24(e)ra
- LekuaTolosa


